Gerezi denbora. Inazio Mujika Iraola. Dossierra

Page 1

Gerezi denbora Inazio Mujika Iraola

Amets bat da, laburra; kantu zahar bat da, ederra Nobela bizi-bizia da, irakurleak aurrenik harritu eta berehala txunditu egingo dituena. Ezpainetan irria uzten du; eta eztarrian, errea.

Hernani, Udal Liburutegia, 2011 martxoa http://libhernani.blogspot.com/


Inazio Mujika Iraola

Maisu eta Filologia ikasketak egin zituen. Alberdania argitaletxea sortu zuen 1993 urtean, Jorge Jimenez Bechekin batera. 1991-1993 urteen artean, Lur argitaletxeak sortutako hiztegi entziklopedikoaren erredakzio taldeko kide izan zen. 1993. urtean ETBko Berbaguren saioaren gidoilari gisa jardun zuen; geroago Goenkaleko elkarrizketak eta argumentuak idatzi zituen, eta Benta Berriko elkarrizketak asmatu. Gidoilari lanetan badu eskarmentua: Karramarro uhartea marrazki bizidunen filmaren gidoia idatzi zuen, Joxean Mu単ozekin eskuz esku. Honez gainera, Jabier Muguruza eta Jabier Busto musikarien lanentzako letrak idatzi ditu. Literatur arloan ipuingintzan aritu da batez ere. Sariei dagokienez, Tu quoque ipuinak Ignacio Aldecoa saria eman zion eta 1992. urtean Irun Hiria saria eskuratu zuen, Itoak ur azalera bezala ipuinari esker. . Literatur itzulpenaren alorrean ere egin izan du lan: Oscar Wilderen Salome, Sylvain Saulnier-en Marie ttikia eta Javier Aguirre Gandariasen Eguzkiak liburuak itzuli ditu euskarara, besteak beste.


Bibliografía Haur eta gazte literatura ♦ ♦ ♦ ♦

Linkon 1991, Erein Akeita gol 2001, Ttarttalo-Irusoin: Joxean Muñozekin elkarlanean Balearekin kantuan 2001, Ttarttalo-Irusoin: Joxean Muñozekin elkarlanean Dimitri eta itsas txakurrak 2001, Ttarttalo-Irusoin: Joxean Muñozekin elkarlanean ♦ Dimitri eta sorgina 2001, Ttarttalo-Irusoin: Joxean Muñozekin elkarlanean ♦ Urrezko zuhaitza 2002, Ttarttalo-Irusoin: Joxean Muñozekin elkarlanean ♦ Perla zuria 2002, Ttarttalo-Irusoin: Joxean Muñozekin elkarlanean

Narrazioa ♦ ♦ ♦ ♦ ♦ ♦ ♦

Azukrea belazeetan 1987, Erein Tu Quoque 1991, Arabako Foru Aldundia Itoak ur azalera bezala 1993, Kutxa fundazioa Hautsaren kronika 1994, Alberdania Matriuska 1995, Erein Urgulleko arima herratua 1997, Donostiako Udala Sagarrak Euzkadin 2007, Alberdania

Nobela ♦ Gerezi denbora 1999, Alberdania


Gerezi denbora Benetan gertatua da: anarkista batek eta apaiz batek antolatu zuten CNTk atxilotutako Artzapezpiku bat askatzeko ekintza. Gerra denborako beste hainbat gertaera bitxi –benetako nahiz alegiazko- kateatu dite egileak, film baterako ari balitz bezala, irakurlea ezusteko bihurgunetan barrena ekartzeko: Bilbotik Donostiara, atzeguardiatik lubakietara, komediatik dramara... Baina Gerezi denbora ez da gerrako nobela bat. Gerezi denbora amets bat da, laburra; kantu zahar bat da, ederra, Andresek, nobela honetako protagonistak, Bilbon, ezpain libertarioetatik ikasia. Gerezi denbora nobela bizi-bizia da, Inazio Mujikaren irakurleak aurrenik harritu eta berehala txunditu egingo dituena. Ezpainetan irria uzten du; eta eztarrian, errea.

Amets giroan1 Inazio Mujika Iraolak biluzik aurkezten digu bere azken aleberriaren protagonista, Andres, liburuaren lehen lerroetatik. Biluzik, eta lagun arraro samarrekin, narrazioaren lehen urratsetatik zein akzio uholde klasetan murgilduko den ikusita. Apaizgai izana; Bilbon neska-lagun burkidearekin bizi den CNTko partaide euskaldun gazte bat da Andres. Espainiako Gerra Zibila pil-pilean dela, bere iraganeko sotana lagunetako batek eskatuko dion mesedeak hankaz gora jarriko dio bizitza ikusi orduko; anarkistek atxilo hartutako artzapezpiku bati alde egiten lagundu behar dio Andresek, nahiz eta bera ere anarkista izan une horretan; horretarako, Gipuzkoara joan beharko du, Donostian eta beste zenbait zokotan barrena ibiltzera. Roman da Andresen apaiz xaxatzaile eta abertzalearen izena; Romanek berotuko dio kaskoa apaizgai-ohiari bere ideia politikoen aurka jotzeko eskatzen dion guztietan, seminarioan eskuraturiko erretolika ezin hobeto erabiliz. Gurean ezaguna den elizgizon klase baten traza nabarmena du Romanek, eta Andresi ere gurean ezagunak diren seminariotik pasatako mutilen tankera har dakioke. Hala ere, artzapezpikuaren askatzea ez da horien bien arteko kontu hutsa izango, eta horrek ere kezkatuko du Andres. Egia esan, Andres kezkatua dabil narrazio osoan. Hasteko, ez daki oso argi zergatik laguntzen dion elizgizon handi-mandi bati. Eta horrelako zalantzak dituen protagonistaren ondoan, burkide oso desberdinak azaltzen dizkigu idazleak. Bada iraultzaren aldeko eta aurkako nor den nonbait oso argi daukan bat. Film baten aurrean bagina, gaiztoen artean gaiztoena litzateke bera. Baita Inazio Mujikaren liburuan ere. Muturreraegi eramandako pertsonaia da agian, planoegia bere gaiztotasunean. Eta plano horien beste aldea irudikatzen duen beste pertsonaia bat ageri da. Erromantikotasunez beteriko anarkista, Frantzian edandako urak etxera ekarri eta zabaldu nahi dituena. Bera da hain zuzen ere Parisko komunazale zaharren Gerezi denbora kantua taldekideei erakutsi diena. 1

Kritika hauek eta gehiago helbide honetan [2011-02-14]: http://zubitegia.armiarma.com/?i=106


Liburuan ageri diren bi emakume nagusiak ere aipatu behar. Badute biek ezaugarri komunik. Biek dute CNTn helburu politiko eta sentimentalen asetzeko iturria eta, batzuetan, sentimenduekin helburu politikoekin baino zerikusi gehiago duten jarrerak erakusten dituzte. Mujika Iraolaren liburuaren atzealdean bertan idatzia dago Gerezi denbora ez dela gerra liburu bat, amets bat baizik. Eta ametsen bizi-iraupen murritz bezain harrigarriki intentsoa daukala esan behar —ur sakonagoetan murgiltzeko aukeraren kalterako, esango du zenbaitek—. Lehen orrialdetik bertatik, kontakizunaren bizitasunak eta hizkuntzaren naturaltasunak harrapatu egiten du irakurlea, gertakizun eta informazio zehatzen kontaerak arnasa hartzeko beta gutxi uzten baitu. Laburra da liburua, halabeharrez segur aski, istorioa jorratzeko estilo eta erritmoak ez baitu luzapenetarako aukerarik ematen. Irakurleak ez du datu zerrenda luzerik topatzen liburuan, ez baita nobela historiko bat, nahiz eta liburuaren beraren abiapuntu gertakizun historiko bat izan. Gertakizun hori euskarri hartu eta aipatutako ametsa inprimatu du gainean idazleak: erritmo bizia, une bakan batzuetan erortzear dirudiena baina berriro altxatzea lortzen duena; protagonista nagusi bat, kontalaria, hizkuntza fresko eta aberatsez mintzo dena; pertsonaia laguntzaile prototipiko batzuk, gerraren —eta hedaduraz, gizartearen— aurpegi ezberdinak irudikatuz; istorioaren kontakizun ia erabat lineala; eta umore eta erromantikotasun ukitu ezinbestekoa errealitateari amets kutsua eman ahal izateko, baita amaieran bertan ere. Gustura irakurtzeko moduko liburu bat. Amagoia Iban Euskaldunon Egunkaria, 1999-12-11

Gerra garaia Gerezi denbora-n Inazio Mujikak Espainiako Gerra Zibilean kokatutako ekintza bitxiak kontatu dizkigu. Egoera tragiko batean, gerran alegia, gauzarik arraroenak eta ezustekoenak gerta daitezkeelarik, gerra ironiarako marko ezin hobea bihurtzen zaigu. Honetan, adibidez, anarkista batek apaiz bati lagunduko dio beste anarkista batzuek atxilotuta duten artzapezpikua askatzen. Eleberria oso interesgarria da eta ekintzak zalu kontatuta daude, irakurleak istorioa hasi eta buka irakurtzeko moduan. Testua, bestaldetik, kapitulo laburrez osatuta dago eta bakoitza, atalka argitaratutako istorioek gogora ekartzen duten teknika erabiliz, ezusteko batekin bukatzen da, hurrengoaren atea irekiz. Baina, gauza hauek guztiak eleberri honen aldeko argudioak diren neurri berberean, nobelaren mugak ere izan daitezke. Izan ere, gerran girotutako abentura hau kontatzerakoan, ekintzen azalean gelditu da idazlea, gertaerek eduki ditzaketen hausnarketarako balioak ahaztu balitu bezala. Eskaintzen duena, hala ere, bikain eginda dago eta oraingo honetan idazleak egin digun denbora pasa ederrarekin konformatu behar. Egia esan, euskal irakurle gizajoek batzutan sufritu behar izaten dutena ikusita, ez gutxi. Javier Rojo El Correo, 1999-12-22


Inazio Mujika Iraola Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean2 Arpoi baten eran / Juan Bautista Agirre ; Inazio Mujika Agirre, Juan Bautista (1742Iraolak 1996an hautatu eta prestaturiko testuen (1996) 1823) edizioa Aguirre Gandarias, Javier (1941-)

Soles = Eguzkiak / Javier Aguirre Gandarias ; [estudio introductorio y entrevista Francisco Javier Irazoki ; (1991) versión en euskera Inazio Mujika Iraola ; bibliografía y edición Félix Maraña]

Amestoy, José Ignacio

Experimento 2 : ciencias físico-naturales (área de experiencias) : 7º EGB : [Tema de trabajo] / autores, José Ignacio Amestoy, Benito del Alamo, Pedro Izquierdo ; marrazkiak, Juan José Navarro

Amestoy, José Ignacio

Natura arakatzen 2 : zientzia fisiko-naturalak : (experientzi arloa) : OHO 7 : [lanerako gaia] / egileak, José Ignacio Amestoy, Benito del Alamo, (1988) Pedro Izquierdo ; euskara, Inazio Mujika, Mitxel Murua ; marrazkiak, Juan José Navarro

(1988)

Aske jaio gara gizaki guztiok : giza eskubideen adierazpena unibertsala irudietan / Amnesty International-ekin elkarlanean ; [itzulpena, Inazio Mujika Iraola]

(2008)

Bachelet, Gilles (1952-)

Nire katua, munduko kaikuena / testua eta marrazkiak, Gilles Bachelet ; [itzulpena Inazio Mujica [sic] Iraola]

(2004)

Baroja, Pío (1872-1956)

Zalakain abenturazalea : Martin Zalakain Urbiakoaren ibilien eta fortunen historia / Pío Baroja ; Koro Navarro itzultzailea ; [hitzaurrea Inazio Mujika Iraola]

(2006)

Beer, Hans de (1957-)

Edur oreinei laguntzen / Hans de Beer ; [itzulpena, Inazio Mujika Iraola]

(2005)

Beer, Hans de (1957-)

Edur airez aire / Hans de Beer ; [itzulpena Inazio Mujika Iraola]

(2006)

Colá Goiti, José

Euskal naparren joaera edo emigrazioa / José Colá eta Goiti ; Marzelino Soroa [itzultzailea] ; [edizio honen (1988) prestatzailea, Inazio Mujika Iraola]

Curtis, Jamie Lee (1958-)

Hau al da benetako giza bidea? / testua, Jamie Lee Curtis ; irudiak, Laura Cornell ; [itzulpena Inazio Mujika Iraola]

(2007)

Desde aquí : (antología del cuento vasco actual) / [selección] Jose Luis Otamendi ; traducción Bego Montorio

(1996)

Eguarri abestia / Charles Dickens ; "Luzear"ek euskeratua ; Inazio Mujika Iraolak prestatutako edizioa

(2003)

Dickens, Charles (18121870)

Donostiako Hiria. III : Donostiako C.A.T.k antolaturiko (1984) 1983.ko Sarian autaturiko lanak / B. Atxaga ... [et al.]

Ducla Soares, María Luisa Elschner, Géraldine

2

Donostiako Hiria. IV, Donostiako C.A.T.k antolaturiko 1985.eko Sarian autaturiko lanak / Joxerra Garzia Garmendia... [et al.]

(1986)

Donostiako Hiria. VI : Ipuiak / Migel A. Mintegi, Inazio Mujika, Manuel Unanue

(1987)

Gezur ontzia / egilea, María Luisa Ducla Soares ; marrazkiak, Manuela Bacelar ; [euskarazko bertsioa, Inazio Mujika Iraola]

(1991)

Pazkoko txitatxoa / Géraldine Elschner ; Alexandra Jungeren marrazkiak ; [itzulpena Lola Erkizia eta

www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua

(2005)


Inazio Mujika Iraola] Jolasten ahaztu zait! / Joseba Etxarri, César Oroz ; [itzulpenarena Inazio Mujika Iraola]

(2006)

Hondartzako gazteluaren ipuina / testua, Alejandro García Schnetzer, Alejandro García Schnetzer ; ilustrazioak, Sebastián García Schnetzer ; [euskaratzailea, Inazio Mujika Iraola]

(2003)

Etxarri, Joseba (1962-)

Hohler, Franz (1943-)

Nahi dudana eskatzerik banu / Franz Hohler ; Rotraut Susanne Berner ; [itzulpena, Unai Casas eta Inazio Mujika Iraola]

Irizar, José

Orreaga : Euskal Herria VIII. eta IX. mendeetan / José Irizar ; itzultzailea, Inazio Mujika Iraola ; [marrazkiak, (1992) Juan Ignacio Mendizabal]

Iztueta, Juan Ignacio de (1767-1845)

Ez direlako aketsak / Juan Inazio Iztueta ; Inazio Mujika Iraolak 1995ean hautatu eta prestaturiko testuen edizioa

(2007)

(1995)

Joannateguy, Bazilio (1837- San Benoaten bizitzea / Bazilio Joannateguy ; Inazio 1921) Mujika Iraolaren edizioa

(1996)

Johansen, Hanna

Esna al zaude? / Hanna Johansen ; Rotraut Susanne Berner ; [itzulpena, Unai Casas eta Inazio Mujika Iraola]

(2007)

Könnecke, Ole (1961-)

Antton eta neskak / Ole Könnecke ; [itzulpena, Lola Erkizia eta Inazio Mujika Iraola]

(2008)

Könnecke, Ole (1961-)

Antton eta hostoak / Ole Könnecke ; [itzulpena, Lola Erkizia eta Inazio Mujika Iraola]

(2008)

Könnecke, Ole (1961-)

Antón y las hojas / Ole Könnecke ; [traducción, Lola Erkizia e Inazio Mujika Iraola]

(2008)

Könnecke, Ole (1961-)

Antton eta Eguberrietako oparia / Ole Könnecke ; [itzulpena, Lola Erkizia eta Inazio Mujika Iraola]

(2009)

Kyne, Peter B.

Garailea = [The go-getter : a story that tells you how to be one] / Peter B. Kyne-k englanderaz idatzia ; eta Argia-ren irakurle batek euskeratua ; Inazio Mujika Iraolak prestatutako edizioa

(2005)

Lafora García, Alfonso

Informe defensivo / Alfonso Lafora García. Tu, quoque _ : (Joanen Ebangelio gainean) / Inazio Mujika Iraola

(1990)

Lasa, Mikel (1938-)

Memory Dump / Mikel Lasa ; sarrerako azterketa = estudio introductorio Felipe Juaristi ; gazteleratzea = versión en castellano Mikel Lasa, Inazio Mujika Iraola ; (1993) gibel-hitzak = epílogos Francisco Javier Irazoki, Omar Navarro, Anjel Lertxundi ; argitalpena = edición Félix Maraña

Le Huche, Magali

Joxe Migel basoko oreina / Magali Le huche ; [itzultzailea, Inazio Mugika Iraola]

(2010)

Lekuona, Juan Mari (19272005)

Ibilaldia = Itinerario : (1950-1990) / Juan Mari Lekuona ; [gazteleratzea = versión en castellano, Inazio Mujika Iraola... [et al.] ; azterketak = estudios, Xabier Lete... [et al.] ; bibliografia = bibliografía, Gorka Aulestia ; Argitalpena = edición, Félix Maraña]

(1996)

London, Jack (1876-1916)

Batard / Jack London ; itzulpena, Iñaki Ibañez ; Inazio (1991) Mujikaren hitzaurrearekin

Mitxelena, Koldo (19151987)

Denbora bateko zinema paperak : (1954-1961) / Koldo (2006) Mitxelena ; Inazio Mujika Iraolaren edizioa

Moritz, Silke

Zakarias Bixarguri ipuinen lurraldea konpontzen / Silke Moritz ; marrazkiak, Achim Ahlgrimm ; [itzulpena, Lola (2007) Erkizia eta Inazio Mujika Iraola]

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Hautsaren kronika / Inazio Mujika Iraola

(2000)


Mujika Iraola, Inazio (1963-)

El vigía de Urgull / [autores del relato, Inazio Mujika Iraola & Josean Muñoz ; fotografías, Iñigo Setién]

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Urgulleko arima herratua / [kontakizunaren idazleak, Inazio Mujika Iraola & Josean Muñoz ; argazkiak, Iñigo (1997) Setién]

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Itoak ur azalera bezala / Inazio Mujika Iraola

(1993)

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Perla zuria / Inazio Mujika, Joxean Muñoz ; [marrazkiak] Jose Angel Lopetegi

(2002)

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Dimitri eta itsas txakurrak / Inazio Mujika, Joxean Muñoz ; [marrazkiak] Jose Angel Lopetegi

(2001)

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Dimitri eta sorgina / Inazio Mujika, Joxean Muñoz ; [marrazkiak] Jose Angel Lopetegi

(2001)

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Linkon / Inazio Mijika Iraola ; marrazkiak, Antton Olariaga

(1991)

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Gerezi denbora / Inazio Mujika Iraola

(2003)

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Azukrea belazeetan / Inazio Mujika Iraola

(1992)

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Matriuska / Inazio Mujika Iraola

(1995)

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Tiempo de cerezas / Iganzio Mujika Iraola ; traducción Jorge Giménez Bech

(2006)

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Sagarrak Euzkadin = Manzanas en Euzkadi / [Inazio Mujika Iraola ; gaztelaniazko itzulpena, Gerardo Markuleta]

(2007)

Muñoz, Joxean (1957-)

Urrezko zuhaitza / Joxean Muñoz, Inazio Mujika ; [marrazkiak] Jose Angel Lopetegi

(2002)

Muñoz, Joxean (1957-)

Akeita gol / Joxean Muñoz, Inazio Mujika ; [marrazkiak] Jose Angel Lopetegi

(2001)

Muñoz, Joxean (1957-)

Balearekin kantuan / Joxean Muñoz, Inazio Mujika ; [marrazkiak] Jose Angel Lopetegi

(2001)

Muñoz, Joxean (1957-)

Karramarro uhartea / Joxean Muñoz , Inazio Mujika; marrazkiak: Jose Angel Lopetegi

(2001)

Petz, Moritz

Hemen nahi zaitut / Moritz Petz, Quentin Gréban ; [itzulpena, Lola Erkizia eta Inazio Mujika Iraola]

(2005)

Petz, Moritz

Zer da zalaparta hau? / Moritz Petz-en ipuina ; marrazkiak Amélie Jackowski ; [itzulpena Lola Erkizia eta Inazio Mujika Iraola]

(2006)

Pfister, Marcus

Gaxtamin eta suzko harria : ipuin bat eta bi amaiera / Marcus Pfister ; [itzulpena, Inazio Mujika Iraola]

(2005)

Pfister, Marcus

Motx eta Potx : zuloa ala muinoa / Marcus Pfister ; [itzulpena Lola Erkizia eta Inazio Mujika Iraola]

(2006)

Pfister, Marcus

Ortzadar arraina : gera naiteke zuekin? / Marcus Pfister (2006) ; [itzulpena, Inazio Mujika Iraola] Pío Barojaren Donostia / Inazio Mujika Iraolaren testu hautaketa ; Koro Navarroren itzulpena ; Ramon Etxezarretaren hitzaurrea

(1997)

(2006)


Randerath, Jeanette

Maialen eta denboraren misterioa / Jeanette Randerath, Imke Sönnichsen ; [itzulpena, Lola Erkizia eta Inazio Mujika Iraola]

Saulnier, Sylvain

Marie ttikia / Sylvain Saulnier ; itzultzailea, Inazio Mujika Iraola

(1990)

Schiller, Friedrich (17591805)

Wilhelm Tell / Friedrich Schiller ; Iñaki Goenagak euskeratua ; Inazio Mujika Iraolak prestatutako edizioa

(2004)

Schommer, Alberto (1928-)

Azul : Donostia-San Sebastián / Alberto Schommer ; sarrerako testuak = textos introductorios, Inazio Mujika (1993) Iraola, Alvaro Bermejo Taberna zulokoak / Alarigar Jualermu

Tartas, Juan de

(2007)

(1990)

Sugearen errautsa / Iuan de Tartas ; Inazio Mujika (1998) Iraolak 1998an hautatu eta prestaturiko testuen edizioa Txitatxoaren ezteiak / marrazkiak, Manuel Mouta Faria ; (1991) [euskarazko bertsioa, Inazio Mujika Iraola]

Wilde, Oscar (1854-1900)

Salome / Oscar Wilde ; itzulpena, Inaxio Mujika

(1987)

Wölfel, Ursula

27 ipuin zopa hartzeko / Ursula Wölfel ; ilustrazioak, Bettina Wölfel ; [euskal itzulpenarena, Lola Erkizia, Inazio Mujika Iraola]

(2005)

Wölfel, Ursula

29 ipuin zoro / Ursula Wölfel ; ilustrazioak Bettina Wölfel (2006) ; [euskal itzulpena Lola Erkizia & Inazio Mujika Iraola] 7 kontakizun / Harkaitz Cano [et al.]

(1999)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.