Hiri hondakin solidoak. Jon Alonso

Page 1

Hiri hondakin solidoak Jon Alonso Enekoitz Ramirez Lanbas etakide ohia, arte salerosle izandakoa eta lapurretan ibilitakoa, bueltan dugu eta zintzoen saldoarentzat lanean jarraitzen du.

Hernani, Udal Liburutegia 2017 ekaina


Jon Alonso1 ( Iruñea 1958…) Biologia ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan itzultzaile lanetan dihardu. Hainbat komunikabidetan lankide da, Euskadi Irratiko Sormenari leiho saioan ere aritu da, baita hainbat mintegi eta lantegitan ere. Idazle lanetan, Iruñeko Korrok literatur aldizkarian egin zituen lehen urratsak, beste hainbat idazleren gisan, hala nola Josetxo Azkona eta Mikel Taberna. José Saramagoren eta Julio Cortazaren lan bana euskaratu ditu. 1997an Joseba Jaka I. Literatura Beka eskuratu zuen, Camembert helburu eleberri-saiakera idazteko. 2007an, Argia aldizkarian idatzi zuen «Euskadi Sariak» artikulua, hainbat idazle eta itzultzailek Utikan Euskadi Sariak agiria sinatzeko pizgarria bihurtu zen. 2007an ere Erretzaileen eremua ipuin liburuagatik Espainiako Kritika Saria eman zioten.

Bibliografia2 NARRAZIOA  Erretzaileen eremua . 2006, Susa  Patrikarako ipuinak . 2006, Argia NOBELA  Katebegi galdua. 1995, Susa  Euskal karma. 2001, Susa  Hodei berdeak. 2003, Susa  Zintzoen saldoan. 2012, Txalaparta  Hiri hondakin solidoak. 2015, Txalaparta SAIAKERA  Idiaren eraman handia. 1995, Euskaltzaindia-BBK  Agur, Darwin, eta beste arkeologia batzuk. 2001, Pamiela  Astrolabioa. 2007, Pamiela  Beltzaren koloreak. 2016, Susa NOBELA - SAIAKERA  Camember helburu. Toulouse-Lautrec mende bat geroago. 1998, Susa

1 2

https://eu.wikipedia.org/wiki/Jon_Alonso#Biografia http://zubitegia.armiarma.eus/?i=6


Enekoitz Ramirez Lanbas etakide ohia, arte salerosle izandakoa eta lapurretan ibilitakoa, bueltan dugu eta zintzoen saldoarentzat lanean jarraitzen du. Liburuaren hasieran Bilboko plaza berrian dugu Lanbas, Euskaltzaindiaren egoitzaren aurrean Resurreccion Maria de Azkueren paperean dabilen gizonari erreparatzen. Azkue turistekin argazkiak ateratzen ikusiko du eta inguruan den orori Txillardegik ibaira bultza egin ziolako hil zela kontatuko dio. Lanbasek Euskaltzaindian jasotako mehatxuak ikertzeari ekingo dio, mezuen egilea zein den jakiteko. Horretaz gain, Bartzelonara ere bidaiatuko du, edukiontzi batean biluzik eta hilik agertu den unibertsitateko irakasleari eta euskaltzainaren heriotzari buruzko aztarnen bila.

Kritikak3 (‌) Nobela beltza dugu honakoa eta badu filmetako tramen antzik baina oraingo honetan gertuago sentituko dugu, pertsonaiak eta tokiak ere hurbilekoak direlako. Ez da entretenimendu hutsa, kritika ere agertzen baita; batez ere, argi uzten du hizkuntzaren zuzentasunari gehiegi erreparatzen zaiola, bestelako kontu garrantzitsuagoak ahantzita. Umore fin eta zorrotzez idatzitako kontakizuna da, adimena erne eta gozatuz irakurtzea merezi duena, nahi baino lehenago bukatzen baita. Gazte zulo, 2016/06/10

Gure akademia ustela Alex Gurrutxaga / Berria, 2016-01-31

Genero poliziakoa eta historikoa produktu komertzial behinenak bihurtu direnean, hala liburu nola pantailetan, nabarmendu egin behar dira generoko lan literarioak. Jon Alonsoren Hiri hondakin solidoak eleberri beltzak ezer gutxi du ohiko produktuek sorrarazten duten konplazentzia eta katarsitik; dibertsioari uko egiten ez dion errealismo kritikoa da bere azken nobeletakoa. Trama askatu gabe, esan dezagun Euskaltzaindira iristen diren mehatxu anonimo batzuen kontua eta katedradun baten hilketa argitu behar dituela Enekoitz Ramirez Lanbas-ek. Ikertzaile independentea-edo da Lanbas, eta ez dauka zerikusirik detektibe gogor ezagunekin: nahiko patetikoa da, denok bezain antiheroia, tipo alu xamarra, baina jantzia; 3

https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hiri-hondakin-solidoak : Sarbidea 2017-05-09


historial ilunarekin —ezaguna dugu Alonsoren aurreko lanetatik—, lotsagabetasunez ondo hornitua, sinpatikoa da nola hala. Digresio kritikoak dira eleberriaren elementu inportante bat. Asko dira, eta narrazioa maiz urruntzen da haritik, aurreneko ataletan batez ere. Kritikak ez dira panfletoan erortzen —edo gehienetan ez, bederen—, Lanbasek distantzia hartzen baitu, eta ez baita beti bera kritika egiten duena. Baina, halere, batzuetan desoreka handia da; adibidez, nobela abiatu eta berehala (20. orrian) pausa bat gertatzen da, 40 orri irauten duena. Halakoetan trama lausotu egiten da egurra partitzen duten pasarte luzeen menpe. Kritikaren jopuntuan Euskaltzaindia eta Unibertsitatea daude batez ere; lehendik, besteak beste, U. Apalategi, I. Borda edo P. Salaburuk jo dute gai horietara. Alonsoren kasuan, ordea, ez daude salbu gainerako zintzoen saldoak ere: prentsa, polizia eta prostituzioa, adibidez. Informazio trafikoa, negozio ustelak eta kontrol sistemak ikusten dira nonahi. Liburuan agertzen den lohikeria, sinesgarria ez ezik, erreala dela apustu egingo genuke. Unibertsitateko jaun-andere txit agurgarrien artean lapur banden etika dela nagusi, hori seguru; baina kontua da kritika modu orekatuan ote datorren nobelaren baitan. Ene ustez, zati handi batean, ez. Aldiz, kontrara, kritika oso eraginkorra da zeharkakoa denean, erakutsi egiten zaigunean diskurtsoa bota beharrean; adibidez, ikusten ditugunean biltzarretik biltzarrera dabiltzan akademikoak. Edonola ere, irakurleak desberdinak izaki, Urliari gehiegia gerta dakiokeen kritika neurritsu ikus dezake Berendiak. Bestalde, kontamoldea oso ona da. Lanbas bera da narratzailea, eta begirada ironikoa dauka, desalienatua, sarkastikoa askotan. Hortxe dago eleberriaren puntu indartsuena: Lanbasen izaerak eta begiradak kritika eta umorea uztartzen ditu. Eszena asko dira parodiko edo burleskoak, eta Alonsoren luma konfundiezina da horretan —baita, bide batez, marka linguistikoan ere—. Gainontzean, kontaketa nahiko lineala da, eta egitura borobila, Bilboko Plaza Barrian hasi eta hantxe amaitzen baita. Istorioa dinamikoa da, eta espazio publikoek garrantzi handia daukate —Bilbo, Bartzelona, plazak, unibertsitatea, eta abar—; horretan ere ongi ikusten da nobelaren eite soziala. Bartzelonaren kasuan, adibidez, urbanismoa eta gentrifikazioa kritikagai bilakatzen dira. Azken batean, genero beltzaz produktu komertzialek ematen duten irudi pobre, garatugabe eta matxistari kolorea eta txispa ematen dio Jon Alonsok. Txispak kalanbreren bat ematea, ez batere harritu.


Elkarrizketa4 «Egileak ez ditu derrigor bere gain hartzen pertsonaiek adierazten dituzten iritziak (egilea irrespontsable bat da, bistan denez)». Eleberri bat hasteko modu ederra! Batzuetan nahasten dira egilearen iritziak pertsonaia batek ematen dituen iritziekin, pertsonaiarenak egilearenak balira bezala, eta alderantziz. Batzuetan, egilearen eta pertsonaien iritziak bat datoz, eta beste batzuetan ez, eta komeni da irakurlea horretaz ohartaraztea. Beste alde batetik, ez dut uste aipu horrek kode penala urratzeagatiko erantzukizunetatik libratuko nauenik, halakorik balego, baina leungarri moduan erabiltzen ahal dut, beharbada. Aurreko liburuan euskal sukaldaritza zirikatu zenuen, orain Euskaltzaindia... Hurrengoan bertsolaritza? Athletic? Ez bata eta ez bestea. Baina lasai, bada zer zirikatu, betikoek beti zirikatzen dutenaz aparte. Nolanahi ere, badaude Hiri hondakin solidoakzure aurreko Euskal Karmarekin lotzen dituen hariak/obsesioak/sesioak... Aurrerapen gutxi ordutik ala karma txarra? Karma txarra izango da. Esaten dute Borgesek esan zuela beti ari zela idazten ipuin berbera edo poema berbera. Sartu Googlen, «berridatzi nobela berbera», «écrire toujours le même roman», «escribir siempre lo mismo», eta gisakoak, eta ikusiko duzu zenbat izen agertzen zaizkizun berehala: Pérez Reverte, Juan Madrid, Patrick Modiano, García Márquez, Roberto Bolaño... Ez dut nire burua konparatu nahi idazle handi horiekin, noski. Ni askoz hobea naiz. (…)

4

http://www.txalaparta.eus/documentos/libros/doc/622/hiri%20hondakin%20solidoak%20elkar rizketa%20jon%20alonso%20gure%20liburuak%20uda%202015.pdf :sarbide 2017-05-09


Jon Alonso Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean5

Aizpurua, Mertxe 5 Itzuli Urrunean = En la distancia = Dans la distance = At the distance /[testuak, Mertxe Aizpurua, Modesta Gallastegi ; argazkiak, Clemente Bernad ; itzulpenak, Jon Alonso ... et al.] (2000) Argitaratzailea: [Hernani] : Senideak, 2000 Alonso Fourcade, Jon (1958-) 5 Itzuli Agur, Darwin eta beste arkeologia batzuk / Jon Alonso (2001) Argitaratzailea: Iruña : Pamiela, 2001 Alonso Fourcade, Jon (1958-) 5 Itzuli Astrolabioa / Jon Alonso (2007) Argitaratzailea: Iruña : Pamiela, 2007 Alonso Fourcade, Jon (1958-) 5 Itzuli Beltzaren koloreak : nobela beltzari buruzko oharrak / Jon Alonso (2016) Argitaratzailea: Zarautz : Susa, 2016 Alonso Fourcade, Jon (1958-) 5 Itzuli Camembert helburu : Toulouse-Lautrec mende bat geroago / Jon Alonso (1998) Argitaratzailea: Zarautz ; Iruñea : Susa, 1998 Alonso Fourcade, Jon (1958-) 5 Itzuli Erretzaileen eremua / Jon Alonso (2006) Argitaratzailea: Zarautz ; Iruñea ; Larrabetzu : Susa, 2006 Alonso Fourcade, Jon (1958-) 5 Itzuli El eslabón perdido / Jon Alonso ; traducción, Ángela Gezuraga (2003) Argitaratzailea: Hondarribia : Hiru, D.L. 2003 Alonso Fourcade, Jon (1958-) 5 Itzuli Euskal karma : rapsodia / Jon Alonso (2001) Argitaratzailea: Zarautz ; Iruñea : Susa, inp. 2001 Alonso Fourcade, Jon (1958-) 4 Itzuli Freexkue / [glosari Jon Kaiser ; iduriz, Asisko ; hitzultzaile, Antton du Fronton, Kokotxa Nel, Bixti] (2002) Argitaratzailea: Lasarte-Oria : Argia (Komunikazio Biziagoa), L. G. 2002 Alonso Fourcade, Jon (1958-) 5 Itzuli Hiri hondakin solidoak / Jon Alonso (2015) Argitaratzailea: Tafalla : Txalaparta, 2015 Alonso Fourcade, Jon (1958-) 5 Itzuli Hodei berdeak / Jon Alonso (2003) Argitaratzailea: Zarautz ; Iruñea ; Larrabetzu : Susa ; [Donostia] : Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa, inp.

2003 Alonso Fourcade, Jon (1958-) 6 Itzuli Idiaren eraman handia / Jon Alonso Fourcade (1995) Argitaratzailea: Bilbao : Bilbao Bizkaia Kutxa, 1995 Alonso Fourcade, Jon (1958-) 5 Itzuli Katebegi galdua / Jon Alonso (1995) Argitaratzailea: Iruñea : Susa, 1995 Alonso Fourcade, Jon (1958-) 6 Itzuli Literatura eta euskararen garabidea / Jon Alonso (2012) Alonso Fourcade, Jon (1958-) 4 Itzuli Mantxut mantxut? / [glosari Jon Kaixer ; iduriz, Asisko ; hitzultzaile, Antton Luku, Kokotxa Nel, Bixti] (2001) Argitaratzailea: Lasarte-Oria : Argia, L. G. 2001

5

http://www.katalogoak.euskadi.net/cgi-bin_q81a/abnetclop/O9483/IDe9dfbecb/NT2


Alonso Fourcade, Jon (1958-) 5 Itzuli Objetivo Camembert / Jon Alonso ; [traducción Bego Montorio ; edición corregida por María Jesús Goikoetxea] (2004) Argitaratzailea: Donostia : Ttarttalo, [2004] Alonso Fourcade, Jon (1958-) 6 Itzuli Paciencia de buey / Jon Alonso Fourcade ; [traducción, Bego Montorio] (1997) Argitaratzailea: Tafalla, Nafarroa : Altaffaylla Kultur Taldea, 1997 (RGM) Alonso Fourcade, Jon (1958-) 5 Itzuli Patrikarako ipuinak / Jon Alonso (2006) Argitaratzailea: Lasarte-Oria : Argia ; [S. l.] : Irizar, 2006 Alonso Fourcade, Jon (1958-) 5 Itzuli Umoreari buruzko gogoeta / Jon Alonso (2003) Argitaratzailea: Zarautz ; Iruñea ; Larrabetzu : Susa, 2003 Alonso Fourcade, Jon (1958-) 5 Itzuli Zintzoen saldoan / Jon Alonso (2012) Argitaratzailea: Tafalla : Txalaparta, 2012 Alonso Fourcade, Jon 6 Itzuli Paciencia de buey / Jon Alonso Fourcade ; [traducción, Bego Montorio] (1997) Argitaratzailea: Tafalla : Altaffaylla Kultur Taldea, 1997 Bilbao, Jon (1972-) 7 Itzuli Kometaren eraginpean / Jon Bilbao ; itzulpena, Jon Alonso (2014) Argitaratzailea: Tafalla : Txalaparta, 2014

Cano, Harkaitz (1975-) 5 Itzuli Circo de invierno / Harkaitz Cano ; traducción, Harkaitz Cano, excepto "El argentino tímido" de Jon Alonso (2013) Argitaratzailea: Iruñea : Pamiela ; , D.L. 2013 Cortázar, Julio (1914-1984) 5 Itzuli Antologia apetatsua / Julio Cortázar ; [itzultzailea Jon Alonso] (2005) Argitaratzailea: Tafalla : Txalaparta, 2005 Indart, Iñigo 5 Itzuli Xabierko Frantzisko : Erresuma Zaharreko jesuita euskalduna /Iñigo Indart ; [ euskarako itzulpena, Jon Alonso] (1999) Argitaratzailea: Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlarritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de

Publicaciones del Gobierno Vasco, 1999 5 Itzuli

Joxemiel Bidador pastorala [Bideoa] : Iruñeko euskaldunak /idazlea, Jon Alonso (2015) Argitaratzailea: Iruñea : Kooperatiba, 2015 Lévi-Strauss, Claude (1908-2009) 6 Itzuli Tropiko tristeak / C. Lévi-Strauss ; itzultzailea, Jon Alonso Fourcade ; [berrikuslea Lorea Arrieta Zubillaga] (2009) Argitaratzailea: Bilbo : Klasikoak, 2009 5 Itzuli

Lur entziklopedia tematikoa. Literatura unibertsala / [zuzendaria, Josu Zabaleta ; egileak, Jon Alonso ... et al.] (1999) Argitaratzailea: Donostia : Lur, [1999]

Saramago, José (1922-2010) 5 Itzuli Lisboako setioaren historioa / José Saramago ; itzultzailea Jon Alonso (1999) Argitaratzailea: Euba : Ibaizabal, [1999] Serrano Izko, Bixente (1948-) 5 Itzuli


A lomos del miedo : libertad sin épica / Bixente Serrano Izko ; traducción, Jon Alonso (2011) Argitaratzailea: Pamplona-Iruña : Pamiela, [2011]

Urmeneta, Asisko (1965-) 4 Itzuli Mantxut? : lokuzioak / [iduriz, Asisko ; glosari, Jon Kaixer ; hitzultzaile, Iparreko Bikingoak, Bixti, Akrobat] (2000) Argitaratzailea: Lasarte-Oria : Komunikazio Biziagoa, LG 2000 Viejo Fernández, Xulio (1968-) 5 Itzuli Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan / Xulio Viejo Fernández, Jon Alonso (2016) Egileak: Alonso Fourcade, Jon (1958-)



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.