Korapiloak.Jasone Osoro.Dossierra

Page 1

Korapiloak

Jasone Osoro

Hernani, Udal Liburutegia, otsailak 16


Jasone Osoro 1. Bizitzari buruz‌1 Elgoibar, 1971. Informazio Zientzietan lizentziaduna da eta Bartzelonan Zine Gidoigintzari buruzko gradu-ostekoa egin zuen. Elgoibarko Barren astekarian egin zituen kazetari lanak bost urtez. Telebistan aritu izan da aurkezle, erredaktore eta gidoilari lanak egiten: Bai zera, Sorginen Laratza, Hasiberriak, Kuxkuxeroak eta Goenkale programetan egin izan du lan. Honez gain, Wazemank saioan gidoigile lanak egiten ditu. Telebistari buruzko Asteon aldizkariko zuzendaria izan zen. Zutabegile lanetan dihardu hedabideetan eta hainbat aldizkaritan kolaboratu du, ipuinak idatziz: Euskaldunon Egunkaria, Aizu eta HABE aldizkarietan, Euskadi Irratian... Hiru ipuin bildumatan hartu du parte: Gutiziak (Txalaparta); Euskal idazleen ipuin erotikoak (Txalaparta); eta, azkenik, Bakarrizketak (Alberdania). Bilboko Liburu Azokaren Zazpi Kale saria jaso zuen Tentazioak liburuagatik, Igartza bekaren akzesita Korapiloak lana idazteko, eta Zilarrezko Euskadi saria, Donostiako Liburu Azokan, Korapiloak liburuagatik. 1999. urtean Igartza Bekarako akzesit bat lortu zuen. Beka horri esker, Korapiloak narrazio laburren eta poesien liburua argitaratu ahal izan zuen. Lan honek Zilarrezko Euskadi Sariarekin saritua izatea ekarri zion. Liburuaren hastapenean, gizon batek bere emaztegaia bahitu, bortxatu eta hil egiten du. Emakumearen narrazioak, bahituta dagoen artean, agertzen dira liburuan. Heriotza, pasioak, amodioa, gorrotoa eta sexua nagusi dira korapilatuz doan historia honetan. Ana Urkizak Euskaldunon Egunkaria-n idatzitako iruzkinean "Ipuinen zein poemen tituluak laburrak eta hotzak dira: erakargarriak oso. Bihurgunerik gabeko istorioak kontatzen dizkigu Osorok, egilearen estiloa bera bezalakoak", hitzekin azpimarratzen du Osororen idazkeraren nondik norakoa.

1

Helbide honetatik hartuta (2010-01-19): http://www.idazleak.org/idazleak/idazlea.php


2. Bibliografia Narrazioa • •

Tentazioak (1998, Elkar) Korapiloak (2001, Elkar)

Nobela • •

Greta (2003, Elkar) Bi marra arrosa (2009, Txalaparta)

Haur eta gazte literatura • • • •

Jara (2001, Alfaguara-Zubia) Jara, bikiak eta bikoteak (2005, Zubia) Jara Bartzelonan (2007, Zubia) Ezekiel (2009, Elkar)

Biografia •

Isadora Duncan (1998, Elkar)

Gida-liburua •

Elgoibarko baserriak (1997, Debemen)

Ipuin bildumak (parte hartu du) • •

Euskal idazleen ipuin erotikoak (1998, Txalaparta) Gutiziak (2001, Txalaparta)

Itzulitakoa • • •

Desnudos (2002, Seix Barral) Greta (2007, Seix Barral) Jara (2009, Alfaguara)


Korapiloak 1. Liburuan bertan‌ Zer da guk nahi gabe ere bizimodua korapilatzen digun sentimendua? Zein da pertsonen arteko katramila gehien sortzen dituen arrazoia? Zer da gorputzak lotzera bultzatzen gaituen zirrara goxoa? Deituiozu maitasuna nahi baduzu, deituiozu sexua bestela: izenak izen, horixe duzu, nonahi eta noiznahi, gure poz urrien eta buruhauste ugarien iturri nagusia. Hamazazpi ipuin eta beste horrenbeste poemaz osatutako liburua da Korapiloak; bertako pertsonaiak ere istorio batetik bestera igarotzen dira, haien arteko korapiloak sortuz eta kontakizuna aberastuz, eta irakurlearen esku geratuko da, azkenik, protagonisten arteko loturak argitzea eta maitasunaren puzzlea piezaz pieza osatzea. Egunerokotasun eta absurdoaren artean mugitzen da Jasone Osoro liburu berri honetan, izenik ez duen hiri bateko jende anonimoaren geletan sartuz eta haien sekretuak argituz, irakurlearen begi harrituen aurrean. Ispiluaren bestaldean gu geu gaude ordea, norberaren bizitza ere korapiloz betetako soka luzea baita: askatzen den korapilo bakoitzeko biluziago geratzen gara, baina hurbilago dugu, era berean, desira ezkutuen ametsa.

2. Maitasuna puzzle bat da2 Ana Urkiza / Euskaldunon Egunkaria, 2001-04-28 Maitasuna puzzle bat da izeneko ipuinaren titulua da Jasone Osororen bigarren ipuin liburuaren giltza. Maitasuna, elementu ezberdinez eta beraien artean zerikusia edo harremana duten aldagaiez osatzen da: sexua, obsesioak, grinak, nahiak, tentazioak, desirak, mendekuak‌ Horiexek maitasunaren osagaiak, horiexek gure bizitza mugiarazten dutenak, horiexek Osororen liburu berriaren osakinak. Maitasuna jolasa da, puzzlea osatzen ari garenean bezala, gure bizitzaren ardatz diren elementuen bila aritzen garelako, hots, gure bizitzako korapiloak deskorapilatu nahian. Eta Jasoneren ipuin liburu berria ere jolasa da, irakurleak pertsonaien arteko korapiloak antzeman eta deskorapilatuz joan beharko baitu. Biluzik eta korapilatuta agertzen den bikote baten argazkiak bataiatzen duen liburuaren azal erakargarriak, 17 ipuin eta beste horrenbeste poemaz osatutako egituraketa eskaintzen du. Poemek ipuinen sarrera edo laburpen gisakoa egiten dute eta ipuinei ukitu poetiko bat ematen diete. Poema oso sintetikoak dira, zuzenak eta grafikoak. Ipuinen zein poemen tituluak laburrak eta hotzak dira: erakargarriak oso. Bihurgunerik gabeko istorioak kontatzen dizkigu Osorok, egilearen estiloa bera bezalakoak. 2

Kritika gehiago helbide honetan (2010-01-19):

http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00149.htm


Obsesioak: irrealak ala errealak? Egunerokotasunaren eta absurduaren artean mugituko da Jasone, esperpentikoak ere badirelarik maiz bere ipuinak. Sarreran dute indarra batez ere, hasierako lehenengo lerroetan harrapatzen duelarik egileak irakurlea. Ipuinen sarrerak gogorrak, absurduak eta irrealak egingo zaizkio irakurleari. Liburuak obsesioak ditu bestalde mintzagai. Bai idazleak eta baita irakurleok ere bizi eta sentitzen ditugun obsesioak. Obsesioak, bere horretan, irrazionalak dira, ezin dira arrazoitu. Eta arrazoitu ezin horretan kokatzen ditu egileak ipuinak, irakurleari sinesgarri egiten zaizkiolarik. Pertsonaia anitzek osatzen dituzte istorioak. Badute Osororen pertsonaiek, halere, ezaugarri bat. Behin baino gehiagotan agertzen dira. Istorio ezberdinetan barrena korapilatzen dira. Anonimoak dira bestalde istorioak. Pertsonaien izenak badakizkigu; baina ez dakigu non bizi diren, ez zaigu beraien arteko harremanez hitz egingo‌ Obsesioak dira elkartzen dituzten zioak. Irakurlea, idazlearekin batera, pertsonaia anonimo hauen bizitzetan sartuz doa, atean deitu gabe beren etxeetan sartuz, pertsonaia bakoitzaren intimitatean barneratu eta hango kontuak jakinez. Irakurlea voyeur bilakatzen du idazleak. Irakurlea, hasieran, ez da konturatzen, eta gero, beranduegi da. Ordurako jakinmina sortu zaio. Pertsonaien bizitzan barrena bidaiatzeko gogoa piztu zaio. Telebista pantailaren aurrean balego bezala kontenplatuz ezagutu dituen bizitzen edo pertsonaien bizitzek norantz egingo duten jakin nahiko du. Istorioak nola bukatuko diren. Azkenean, irakurleak berak bukarazi beharko du liburua. Hau da, idazlearen irrazionaltasunari, irakurleak berak jarri beharko dizkio mugak, eta berak aurkitu beharko ditu azalpenak. Osorok korapiloak damaizkio irakurleari eta irakurlea da istorioak deskorapilatzen jakin behar duena. Pertsonaien etxean eta istorioetan ikusten duguna, bestalde, gu geu gara. Egileak, geure obsesioak eta nahiak kaleratzen lagunduko digu. Denoi gertatzen zaizkigu gauza bertsuak; denok ditugu apeta, nahi eta obsesio bertsuak. Baina voyeur baten ikuspuntua hartuta, errazagoa egiten zaigu apeta, nahi eta obsesio horiek guztiak onartzea. Jostatzeko egina Osoro tabuak apurtzera datorkigu. Tabuen aurrean geure buruak desestaltzen laguntzera. Hortik azaleko bikotearen biluztasuna. Maitasunaren ikuspegi gehienak tabu egiten dituzten aspektu gehientsuenak ukitzen ditu Jasonek: tentazioa, desira, bekatua, gutizia‌ Eta inolako babesik gabe idatziko du berauen gainean. Zuzen. Lotsagabekeria eta ausardia zirikatzaile puntu nahasi batez. Korapiloak liburua deskribapenez josita dago. Gorputz atalen deskribapena batetik, eta isuriaren likiskeria bestetik. Ukimena eta batez ere usaimena dira idazleak jorratu dituen zentzuak.


Erritmo eta egitura zaindua du Osororen liburuak. Bere Tentazioak lehenengo liburua bezala, honakoa ere ipuin laburrez jositako liburua da; irakurterraza egiten da, baina bigarren honetan, heldutasun literario nabarmena azaldu du. Liburu oso gomendagarria jostarientzat: bai literaturarekin jolastea gustuko dutenentzat, zein sexua tapakirik gabe ulertzen dutenentzat. Osororen istorioetan korapilatzen den irakurleak egun berean irentsiko du liburua. Sexuaren gaineko tabuak apurtzeko beharra edo nahia duenari egileak ez dio formula magikorik emango, baina irakurleak elkarren artean nahasiz doazen pertsonaien istorioetan ikusi ahal izango du bere burua ispilatua. Zer hobeto nork bere obsesioak beste batengan haragituta ikustea baino? Distantziatik, gauza guztiak dira eramangarriagoak, baita ezkutukoenak diren norbere sekretuak ere.

Jasone Osoro Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean Concurso Juvenil de Cuentos Ciudad de Eibar (5º. 1989. Eibar)

V Concurso Juvenil de Cuentos Ciudad de Eibar 1989 = 1989 Eibarko Hiria Gazteen V. Ipuin Lehiaketa

(1990)

Eibarko Hiria Gazteen Ipuin Lehiaketa (9.a. 1993. Eibar)

IX Concurso Juvenil de Cuentos Ciudad de Eibar = Eibarko Hiria Gazteen IX. Ipuin Lehiaketa

(1990)

Eibarko Hiria Gazteen Ipuin Lehiaketa (8.a. 1992. Eibar)

VIII Concurso Juvenil de Cuentos Ciudad de Eibar = Eibarko Hiria Gazteen VIII. Ipuin Lehiaketa

(1994)

Euskal ipuinen bilduma 4 [Ordenagailuko fitxategia] = Collecion of basque tales 4

(2002)

Kontaidazu [Bideoa] : kontakizun liluragarrien mundua esatari ezagunen ahotan

(2005)

Lecturas entre paradas = Geltoki arteko irakurgaiak. 7

(2004)

Lizarralde Elberdin, Koldo (1950-)

Kalegoengo frontoi zaharra : 1751-2003, Elgoibarko pilotaren historiari buruzko oharrak / Koldo Lizarralde Elberdin ; itzulpena, Jasone Osoro eta Ainhoa Lodoso

(2003)

Morkaiko Mendizale Elkartea

Morkaiko. M. E. : 1943-1993 / egileak, Myriam Aldazabal, Agur Miren Barandiarán, Jasone Osoro (1993) Igartua ; laguntzaile, Jesús Mari Sarasua ; euskara arduraduna, Andrés Alberdi

Osoro Igartua, Jasone

Elgoibarko baserriak / Jasone Osoro Igartua

(1997)

Osoro, Jasone (1971-)

Nora eta otsoak = Nora and the wolves / Jasone Osoro, Cristina Fernández ; [ingeleserazko moldaketa, Punto.mas S.L.]

(2002)

Osoro, Jasone (1971-)

Desnudos / Jasone Osoro

(2002)


Osoro, Jasone (1971-)

Greta / Jasone Osoro

(2008)

Osoro, Jasone (1971-)

Jara, bikiak eta bikoteak / Jasone Osoro ; irudiak, Luis Astrain

(2008)

Osoro, Jasone (1971-)

Jara / Jasone Osoro ; ilustraci贸n de cubierta, Alex Orbe

(2009)

Osoro, Jasone (1971-)

Jara / Jasone Osoro ; irudiak Luis Astrain

(2006)

Osoro, Jasone (1971-)

Jara Bartzelonan / Jasone Osoro ; azaleko irudia, (2008) Alex Orbe

Osoro, Jasone (1971-)

Ezekiel / Jasone Osoro

(2009)

Osoro, Jasone (1971-)

Bi marra arrosa / Jasone Osoro

(2009)

Osoro, Jasone.

Tentazioak.

()

Osoro, Jasone

Isadora Duncan / Jasone Osoro

(1998)

Osoro, Jasone

Korapiloak / Jasone Osoro

(2001)

9808 narrazioak

(1998)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.