Lurtarra da begiratua Xabier Etxabe Ez zen Ama erraz izutzen ziren horietakoa. Gorputzez ere emakume handia zen; luzean motza, zabalean handia. Animaliekin bizitzera jarria zegoen baserrian eta hori jatorduetan nabarmentzen zen. Garai hartana, jatorduetan broma gutxi. Mahaiaren erdian eltzea jartzen zuten, potajez betea jeneralean, eta inguruan etxeko guztiak kutxara bat eskuan zutela, bertatik jaten. Hankapean zakurrak, kondarrak non harrapatuko. Mantso samarra zena jan handirik egin gabe geratzen zen. (11. or.)
Hernani, Udal Liburutegia 2014 ekaina