Miren Agur Meabe. Dossierra

Page 1

Miren Agur Meabe

Hernani, Udal Liburutegia, 2011


Miren Agur Meabe Berari buruz1 Irakasle Eskolan ikasi zuen, Giza Zientzien espezialitatea lortu zuelarik, eta Euskal Filologiako lizentziatua ere bada. Irakasle bezala aritu zen zenbait urtez Bilboko ikastola batean (KirikiĂąo). Argitalpen zuzendaritzan eta kudeaketan lan egiten du, 1990 urteaz geroztik, Giltza-EdebĂŠ taldea argitaletxean. 1986. urtean Uneka... Gaba (Labayru) narrazio liburua eman zuen argitara. 1990ean Lasarteko Udalaren poesia saria irabazi zuen. Horretaz gain, beste literatur sari batzuk jaso ditu: -Imajina ezazu Euskadi saria (1997) Ohar orokorrak poesia liburuari esker; -2001. urteko Kritika saria, Azalaren kodea olerki lanari esker; - 2002ko eta 2006ko Euskadi sariak (Gazte Literatura alorrean), Itsaslabarreko etxeari eta Urtebete itsasargiani esker, hurrenez hurren. Urtebete itsasargian, gainera, IBBYren ohorezko zerrendan sartzea proposatu dute. -2007an, Lauaxeta saria eman zioten, bere ibilbide literario eta profesionala nabarmendu nahian. Era guztietako literatur generoak landu ditu: ipuina, poesia, iritzi-artikulua, itzulpena, haur eta gazte literatura. Bere lanetako batzuk beste hizkuntza batzuetara itzuli dituzte, baita braillean jarri ere. 2000. urtean Txalaparta argitaletxearen Gutiziak argitalpena koordinatu zuen: hogei euskal emakume idazleen lanak jasotzen zituen liburua. Azalaren kodea liburuak, non maitasun eta sexualitatearen gaineko poemak dastatu daitezkeen, iruzkin ugari jaso ditu. Hainbat literatur jardunalditan parte hartu du, hala nola, 2003ko Dublin Festival Writters delakoan, 2005eko VIII. Nazioarteko Emakume Poeten Kongresua (Gasteiz) edo Vilenjcako Literatur Jaialdian (Slovenia), 2006an. Baita Edinburgeko Jaialdian (2007), Vienako Cervantes Institutuan edota Estatu Batuetako Santa Barbarako eta Renoko Basques Studies Centres-etan ere. 2006. urteaz geroztik Euskaltzaindiko urgazlea da.

1

Helbide honetan [2011-01-26]: http://www.idazleak.org/idazleak/idazlea.php?idazle_id=166


Bibliografia Haur eta gazte literatura • • • • • • • • • • • •

Bisita 2001, Gara Itsaslabarreko etxea 2001, Aizkorri Joanes eta Bioletaren bihotza 2002, Elkar Etxe bitan bizi naiz, eta zer? 2003, Elkarlanean Nola zuzendu andereño gaizto bat 2003, Giltza Zaldiko-maldikoan (beste egile batzuekin) 2003, Aizkorri Amal, 2003 Gara Lotarako ipuinak (beste egile batzuekin) 2005, Elkar Supositorioak otsoarentzat 2006, Giltza Urtebete itsasargian 2006, Elkar Zer da, ba, maitasuna?2008, Elkar Izar bat zopan 2008, Giltza

Narrazioa • • • • •

Uneka... gaba, 1986, Labayru Gutiziak (beste egile batzuekin) 2000, Txalaparta Hitzak batzen gaitu (beste egile batzuekin) 2006, Elea Mila magnolia lore 2010, Gero-Mensajero Zazpi orduak 2010, Elkar

Poesia • • • • • • • • •

Iraila 1984, Sustraia. Nerudaren zazpigarren maitasun olerkiari begira 1985, Sustraia. Arratsezko poemak 1987, Arbola argitaletxea Peneloperen poemak 1989, Idatz & Mintz. Oi, hondarrezko emakaitz 1999, Labayru Ihesaren kantua 2000, Idatz & Mintz Azalaren kodea 2000, Susa Poetikak & Poemak (Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Joseba Sarrionandia, Castillo Suarez eta Kirmen Uriberekin) 2005, Erein Bitsa eskuetan 2010, Susa


Elkarrizketa “Beti esan izan dut benetako saria zure liburua irakurlearengana heltzea dela " EIE, 2007-11-27

Zer suposatzen du zuretzat haur eta gazte literatura Euskadi Sariak? Bigarren honek poz handia, baina lehenak sakonagoa, eraginkorragoa. Zergatik? Lehenak asko lagundu zidan nire burua idazleago sentitzen, ez sariak hutsean eta zuzenean, ondorioek baino. Orduko hura nire lehen idazlan luzea zen, bidea urratzen hasten nengoen, eta segurtasuna eman zidan. Gainera, liburua asko zabaldu zen. Oraingo honetan, sariaren alderik ederrena da dozenaka pertsonak, lagunek eta idazle jendeak eman dizkidatela zorionak. Estimazio hori igartzea, norberaren lanarena eta pertsonarena, horixe da benetako saria. Epai-mahaiak desberdinak izan dira kasu batean eta bestean, eta bihotzez eskertzen diet nire liburuen alde egin izana. Orduan mirari bat iruditu zitzaidan; orain, opari bat. Urtebete Itasargian liburuaren nondik norakoa laburbildu zenezake? Liburuak bi zati ditu. Lehena, 1936ko abuztua edo Txo. Zortzi ataletan, protagonista, hamahiru urteko mutiko bat, Jon, Garraitzetara heltzen den momentua, girotzea eta sustrai sentimentalak botatzen hasten den aldia hartzen du. Bigarrenak, 1936ko irailetik 1937ko abuztura hartzen du. Hamabi hilabete diren hamabi kapitulutan, gerraren hamabi hezurrak edo gerraren bilakaera kontatzen da, ildo kronologikoari helduz. Gertaera garrantzitsuenak aipatzen dira. Adibidez, irailean, Bidasoako bataila; urrian, Jaurlaritzaren eraketa eta Gipuzkoako itsas ebakuazioak; azaroan, Aitzolen fusilamendua eta neguko frontea; abenduan, Legutioko bataila; urtarrilean, Eguna egunkariaren jaiotza; otsailean, razionamendua; martxoan, Matxitxakoko gudaldia; apirilean, Gernikako bonbardaketa; maiatzean, umeen ebakuazioak Habana itsasontzian; ekainean, Burdinazko Gerrikoaren erasoa eta Bilbo jaustea; uztailean, Kantabria aldeko gora-beherak; abuztuan, Santoñako elkarrizketak eta erbestea. Horiek denak Jonen bizipenekin nahasita ageri dira. Ekintza xeheak —umeen jolasak, bere lehen maitemina, gurasoekiko harremana, farozain-lanak, herriko ohiturak...— eta gertaera handiak tartekatuta datoz. Jon batzuen lekuko zuzena izango da, eta beste batzuetan zeharka azalduko dizkigu, gutun baten bidez, irratiko albiste baten bidez, eguneroko baten bidez.... Bera da gerraren kronista sentimentala, pertsona txiki baten ahots txiki eta liriko gertaera handi epiko bat kontatzen. Nola neurtu dezakete sariek idazle baten lana, zure ustez? Sariak neurgailu mota bat dira, baina ez bakarra ezta erabatekoa ere: lan on asko dago saritu bakoa. Sari batek lan baten meritua aitortzen du, epai-mahai jakin baten irizpideen nahiz gustuaren arabera. Sari bakarra eman behar izaten da, eztabaidatu eta gero, adostasuna lortuta eta iritziak iritzi. Saria esanguratsua da baina beti erlatiboa. Beti esan izan dut benetako saria zure liburua irakurlearengana heltzea dela —gustatzea, onartzea, baloratzea— eta horren berri jasotzea. Eta bestalde, saria jaso nahiz jaso ez, norberaren bidea zintzo egitea da kontua, ahalik eta hoberena eman, eta irakurlea izan dadila epaile. Nola bizi zenuen Euskadi Sarien gaineko eztabaida?


Ez daukat inolako bokaziorik polemikarako, eta gainera, batzuetan kostatu egiten zait hausnarketa batzuen konplexutasuna bere osoan ulertzea. Horregatik, agian hobe nuke gaiari ospa egitea eta ezer esan ez. Baina ezin dut ukatu mina eta haserrea sentitu nituela. Honela ikusi neban kontua: idazle batzuek gogoeta bat egin zuten, beraiek sinesten dituzten premisa edo datu batzuetan oinarrituta, ondorio batzuetara iritsi ziren, eta manifestu baten bidez adierazi zuten sari horien kontrako jarrera. Ez dakit beste sari batzuen kontra ezer esan duten. Jarrera hori errespetatzen dut, idazle horiek estimatzen ditudalako, ez maila literarioan soilik, baita maila pertsonalean ere. Nik ere egin nuen nire gogoeta, eta ez zetorren bat haienarekin. Orain ez naiz gogoratzen zein ziren manifestuaren hitz zehatzak, baina injustua iruditu zitzaidan beste idazleoi, epaimahaikideei, argitaldariei eta abar bidaltzen ziguten mezua. Dena dela, justizia zer den, bakoitzak bere motiboak ditu modu batera edo bestera aditzeko. Poesia eta haur eta gazte literatura generoen arteko zubiak nola zeharkatzen dituzu? Egoeraren arabera bilatzen dut espresabide bat edo bestea. Zer ideia etorri zaidan edo eman didaten, edota zer sentimendu edo sentsazio darabildan erraietan edo bihotzean, batera edo bestera joko dut. Dena den, ez dut uste “poesiarako gaiak” edo “haur literaturarako” gaiak daudenik; gaira hurbiltzeko modua da gakoa, eta batzuetan, pizza jateko edo txirlak jateko gogoa daukagun legez, generoa ere izaten da gai bat mastekatzeko modu bat da. Zertan baldintzatzen du zure editore lanak sorkuntzarako? Batez ere testuliburuen arloan dihardudanez, eragina ez dut sorkuntza mailan igartzen, baina bai hizkuntzaren trataeraren. Asko begiratzen diet idazkien zuzentasunari, kohesioari, koherentziari. Editorialeko lanari esker asko aberasten da hiztegia, esate baterako, eta noizbehinka, jakintzagai bateko lexikoa —erlijiosoa, filosofikoa, zientifikoa, linguistikoa...— baliabide xelebrea edo bitxia gerta daiteke idazlan bat gorpuzteko. Irailean Donostiako Poesia Orduetan hartu zenuen parte, eta Literatura Eskolaren ekitaldietan ere izaten zara, beste idazle batzuekin harremanak izatea gustuko duzu. Lagunartea maite dut, asmoak konpartitzea, iritziak entzutea, talde-egitasmo errazetan parte hartzea... Saltsazalea naiz. Idazleen artean oso lagun onak egin ditut azken urteotan, eta horrek asko balio dit, bokazioan kide izateaz gain, elkar ezagutzeko eta elkarri laguntzeko aukera izan dugulako. Behin komentatu zenidan ez zenuela idazteko astirik, poesiarako beste erritmo baten beharra zenuela. Aldikada honetan nire bizimodua abiadura zoroegian doa, adibidez, helduentzako poesia idazteko, poesia idaztea ez delako hitz batzuk xarma pixka batekin ipintzea eta kitto; hausnarketa, instrospekzio-ariketa eskatzen du, eta horretarako, nik behintzat, isiltasuna eta patxada behar ditut, eta aparte, barrualdeak arakatzea batzuetan mingarria edo ezerosoa ere izaten da. Horregatik, zorroan gordeta helduentzako materiala eduki arren, oraindik asko landu beharko ditut argitaratzeko eskaini orduko. Esan nahi dudanaren eta esaten dudanaren arteko baliokidetasun guztizkoa dagoela ikusi arte ez dot lanik bukatutzat ematen. Eta gero ea nola ebaluatzen duten, balekoa den, birlandu behar den... Asier Redondo


Itsaslabarreko etxea Zoriona non, noiz eta nola aurkituko jakin nahiean bizi da Joana. Itsasertzean dagoen Garraitzeta herrian. Hamasei urte ditu. Bere pentsamenduak koaderno more batean idazteko ohitura du. Horri esker ezagutuko dugu Joanak bizitako udarik bereziena. Berezia, Alainekin maiteminduko delako. Berezia, itsaslabarrera egunero egin ohi duen txangoan koaderno morea galdu eta espero ez duen abentura ilun batean sartuko delako. Berezia, aspaldian erretako etxean bizi den emakumea ezagutuko duelako. Berezia, Lope de Solaizetarren historia beldurgarrian murgilduko delako. Eta horrek guztiak ustekabeko gertaera asko bizi araziko dizkiolako. Eta bizi den guztiak bezala, Joanak ere, heriotza oso gertutik ezagutuko duelako. Arrazoi askorengatik ahaztezina espero zuen uda, beste arrazoi batzuengatik ezinbestean ahaztezina bihurtuko zaio.

Liburuko zatiak2 • Nik artean ez nekien zer zen heriotza. Banekien zer zen norbait hilda egotea baina hori ez zen, ezta hurrik ere, heriotzaren benetako muina, lasterrera ohartu ahal izan nintzenez. • Alain izan zen nire lehen amodioa eta gaur ere esango nuke, mundua lagun biren baitan gorde daitekeela irakatsi zidan lehen adiskidea. • Neure habia ezkutua zen itsaslabarra, neure sekretuen habitat partikularra. Bakardade bila jotzen nuen hara. Biluzik igeri egiteko bakardade bila. Koaderno morean pentsamenduak marrazteko bakardade bila • Ekainaren akabuko eguerdi hartan kalatik gora nindoala, etxerako bueltan, gerora hainbat aldiz madarikatu dudan amesgaiztoa erne zen, gaztea banaiz ere zahar sentiarazten nauten gertaeren lehen atala: heriotzaren benetako aurpegia ikustera eramango ninduen historiaren sorrera. • Bularretakoak mugarri bat jarri zuen nire portalmoldean: neure burua panpoxago ikusita, haurtzaroaren lozorrotik esnatu eta aire zabalera atera nintzen emakumetasunaren distiraz ustekabean jantzita, diferente, seguruago eta konformeago. • Segur aski, horrela hasitako historia honek ez zukeen segidarik izango, gaurkoa ez litzateke gaurkoa, ez zatekeen ezer gertatuko koaderno morea galdu izan ez banu. Arratsaldean ohartu nintzen: ez neukan motxilan. Guztiz maite nuen koadernoa galduta. Itsaslabarreko bidezidorrean jausiko ote zitzaidan? 2

Helbide honetan gehiago [2011-01-26]: http://www.euskadi.net/r332732/es/contenidos/informacion/euskadi_litera_2002/eu_lit_2002/libro_infantil.html


• Alainek begi marroiak zituen; ilea, lasto umoaren kolorekoa. Kamiseta bat eta safariko galtza motzak zeuzkan jantzita. Lantzean-lantzean, ederra dakienaren irriño artifiziala ateratzen zitzaion. Hobeto ezagututakoan, igarri nion bere burua babesteko trikimailua zela irribarre hura. Alain espeziala zelako, oso. Eta trebea solaserako zubiak altxatzen, baldintzapenik gabe entzuten dakienaren patxada zuelako. • Nire lehen musua. Alainen mihia handia eta gogorra iruditu zitzaidan; segituan, gozoa eta amultsua. Kobazulo batera sartzeko bidea egiten ari zen animalia patxadatsua, landaretza apartatu eta gero egoleku lasaia hartzen ari zena. Geroxeago, Alainen ezpainak tximeletak iruditu zitzaizkidan, ukitu eta alde, ukitu eta alde, aurpegian eta lepoan ibili zitzaizkidanean. • Kalexkatik atera ginenean atzeratu egin nintzen, nahita, papera aztertzeko. Lurrean josita geratu nintzen. Bisita-txartel bat zen, krema kolorekoa. Erdigunean urrezko bi letra larri -L eta S.- eta anagrama bat zituen: bi giltza suzko itsaso baten gainean eta liburu baten azpian. • Irteera partean, gizonezko bat figuratu zitzaidan, euritarako kapusai eta guzti. Oihuka deitu nion: "Itxaron, itxaron, mesedez!". Jiratu ere ez zen egin. Giltzatako handia zeukan eskuetan eta kanposantuko atea ixten ari zen, kanpotik. Ez dut besterik oroitzen. Lurrera erori nintzen beldurraren beldurrez zorabiatua. • -Ez dago inor, baina egon da- erantsi zuen Jonasek, eta odol-mantxa bat enfokatu zuen linternarekin behegaineko harlauzetan-. Zer arraio…? • Haize-erauntsi batek atea zabaldu zuen kolpean. Bizkarra paretaren kontra herrestatuz otoitz-gelatik irten eta korridorearen bestaldera jo nuen, dardarizoa menderatu ezinik.

Liburuari buruz informazio gehiago helbide honetan: http://www.galeon.com/haurtzarokoikasleak/Lanak/87koPromozioa/Weborriak/4b6potrojorra/Lanak/Itsaslabar.pdf


Miren Agur Meabe Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean Ametsetarako hitzak

(2007)

Ballesteros, Myriam

Ezezaguna / [Myriam Ballesterosen ideia ; Txema Ocioren gidoian oinarritua ; edizioaren zuzendaria Reina Duarte ; egokitzapena Pau Joan Hernàndez ; euskarazko bertsioa Miren Agur Meabe]

(2006)

Ballesteros, Myriam

Mutil-lagun ideala / [Myriam Ballesterosen ideia ; Txema Ocioren gidoian oinarritua ; edizioaren zuzendaria Reina Duarte ; egokitzapena Pau Joan Hernàndez ; euskarazko bertsioa Miren Agur Meabe]

(2006)

Ballesteros, Myriam

Nik ikusi nuen aurrena / [Myriam Ballesterosen ideia ; Txema Ocioren gidoian oinarritua ; edizioaren zuzendaria Reina Duarte ; egokitzapena Pau Joan Hernàndez ; euskarazko bertsioa Miren Agur Meabe eta Iñigo Roque]

(2006)

Ballesteros, Myriam

Planeta neska / [Myriam Ballesterosen ideia ; Txema Ocioren gidoian oinarritua ; edizioaren zuzendaria Reina Duarte ; egokitzapena Pau Joan Hernàndez ; euskarazko bertsioa Miren Agur Meabe]

(2006)

Bazen behingo basoan __ [Soinu-grabazioa] / zuzendariak, Julian Marin eta Itziar Zubizarreta

(2002)

Bularretik mintzora : kantak, poemak, ipuinak / [zuzendaria Itziar Zubizarreta ; musika, Aurélio Edler Copês ; ilustrazioak, Elena Odriozola]

(2007)

Sirenak nola jaio ziren / testua, Griselda Castro ; ilustrazioak, Gustavo Roldán ; [itzulpena, Miren Agur Meabe]

(2000)

Castro, Griselda

Egizu lo : lotarako ipuinak / Juan Kruz Igerabide, Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe, Txiliku, Mitxel (2008) Murua, Anjel Lertxundi, Joxan Ormazabal, Kirmen Uribe ; marrazkiak, Eider Eibar

García Vilariño, Andrés

Lévy, Didier

Euskal ipuinen bilduma. 5 [Bideoa]

(2003)

Krokodilo bat nire logelan / Andrés García Vilariño ; ilustrazailea Xan López Domínguez ; [itzulpena Jaione Ibarra eta Miren Agur Meabe]

(1995)

Ingelesa bat Bilbora etorri zan __ = Un inglés vino a Bilbao __

(2003)

Inorekin hitz egin ezin zuen atsotxoa / M.C. Bernal ... [et al.] ; marrazkiak, Conxita Rodríguez ; [itzulpena, Agur Miren Meabe, Iñaki Mendiguren]

(1989)

Kukumako ipuinak / [marrazkiak, Iñigo Sarasola]

(1998)

Lecturas entre paradas = Geltoki arteko irakurgaiak. 7

(2004)

Eguberri on! / Didier Lévy, Xavier Deneux ; itzulpena, Miren Agur Meabe

(2006)

Marraskiloa / M. C. Bernal ... [et al.] ; marrazkiak, Ester Jaume ; [itzulpena, Agur Miren (1989) Meabe, Iñaki Mendiguren] Meabe, Miren Agur (1962-)

Bisita = The visit / Miren Agur Meabe, [marrazkiak] Cristina Fernández

(2001)


Meabe, Miren Agur (1962-)

Oi, hondarrezko emakaitz! : garraitzetako itsas urak aitorturiko poemak / Miren Agur Meabe

(1999)

Meabe, Miren Agur (1962-)

Azalaren kodea / Miren Agur Meabe

(2000)

Meabe, Miren Agur (1962-)

El Hombrecito vestido de gris y otros cuentos / (1994) Fernando Alonso ; ilustraciones de Ulises Wensell

Meabe, Miren Agur (1962-)

Cómo corregir a una maestra malvada / Miren Agur Meabe; ilustraciones, Maria Espluga

(2003)

Meabe, Miren Agur (1962-)

Uneka__ gaba / Miren Agur Meabe ; [marrazkiak, Jaime Vicario]

(1988)

Meabe, Miren Agur (1962-)

Amal/ Miren Agur Meabe; [marrazkiak] Antton Dueso

(2003)

Meabe, Miren Agur (1962-)

Nola zuzendu andereño gaizto bat / Miren Agur Meabe ; ilustrazioak, Maria EsplugaSondika : Giltza / , 2003

(2003)

Meabe, Miren Agur (1962-)

Vivo en dos casas / texto de Miren Agur Meabe ; (2005) dibujos de Jokin Mitxelena

Meabe, Miren Agur (1962-)

Visc en dues cases / text de Miren Agur Meabe ; dibuixos de Jokin Mitxelena ; [versió catalana Lurdes Serramià]

(2005)

Meabe, Miren Agur (1962-)

El código de la piel / Miren Agur Meabe

(2000)

Meabe, Miren Agur (1962-)

La casa del acantilado / Miren Agur Meabe

(2005)

Meabe, Miren Agur (1962-)

Supositorioak otsoarentzat / [testuak, Miren Agur Meabe ; irudiak, Eider Eibar]

(2006)

Meabe, Miren Agur (1962-)

Joanes eta Bioletaren bihotza / egilea, Miren Agur Meabe ; marrazkilaria, Manuel Ortega

(2006)

Meabe, Miren Agur (1962-)

Un año en el faro / Miren Agur Meabe ; traducido (2008) del euskera por Miren Agur Meabe

Meabe, Miren Agur (1962-)

Izar bat zopan / Miren Agur Meabe ; ilustrazioak, (2008) Eider Eibar

Meabe, Miren Agur (1962-)

Una estrella en la sopa / Miren Agur Meabe ; ilustraciones, Eider Eibar

(2008)

Meabe, Miren Agur (1962-)

Urtebete itsasargian / Miren Agur Meabe

(2008)

Meabe, Miren Agur (1962-)

Carnicería Manolo Harategia / Miren Agur Meabe. (2008) Haragi minetan / Lourdes Unzueta Zamalloa

Meabe, Miren Agur (1962-)

Etxe bitan bizi naiz / testua, Miren Agur Meabe ; (2008) marrazkiak, Jokin Mitxelena

Meabe, Miren Agur (1962-)

Olatu guztien gainetik / [testua] Miren Agur Meabe ; [marrazkiak] Enrique Morente

(2009)

Meabe, Miren Agur (1962-)

Mila magnolia lore / Miren Agur Meabe, Eider Eibar

(2010)

Meabe, Miren Agur (1962-)

Zer da, ba, maitasuna? / Miren Agur Meabe ; diseinua eta marrazkiak, Concetta Probanza

(2009)

Meabe, Miren Agur (1962-)

Bitsa eskuetan / Miren Agur Meabe

(2010)


Meabe, Miren Agur (1962-)

Zazpi orduak / Miren Agur Meabe ; argazkiak, Xanti Rodríguez

(2010)

Meabe, Miren Agur (1962-)

Errepidea / Miren Agur Meabe; marrazkiak, Aitziber Alonso

(2010)

Metamorphoses : words and worlds=hitzak eta biz(h)itzak / special issue guest edited by Reyes Lázaro

(2004)

Montañas en la niebla : poesía vasca de los años (2006) 90 / edición de Jon Kortazar O'Callaghan i Duch, Elena (1955-)

Katu-katua ez zen katua / testua, Elena O'Callaghan i Duch ; ilustrazioak, Angels Comella (1995) ; [itzultzailea, Miren Agur Meabe]

Obiols, Anna

Bakea dut izena / testua Anna Obiols ; irudiak, Subi ; [itzulpena, Miren Agur Meabe]

Oiarbide, Joxi

Uda / [egilea, Joxi Oiarbide; ipuina, Miren Agur Meabe; olerkiak eta Igarkizunak, Joxantonio Ormazabal, Joan Mari Irigoien, J.M. Olaizola "Txiliku"; plastika eta errezetak, Begoña Albisu; marrazkiak, Manu Ortega]

Paloma, David

Negar ez egiteko botika / testua, David Paloma ; ilustrazioak, Mercé Arànega ; [itzulpena, Miren (1996) Agur Meabe]

Pérez Díaz, Enrique (1958-)

Minipuin miresgarriak / Enrique Pérez Díaz ; marrazkiak, David Rodríguez ; itzultzailea, Miren (1992) Agur Meabe

Sánchez, Gloria (1958-)

Taboada, Almudena

(2007)

Poetikak & poemak / Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Miren Agur Meabe, Joseba Sarrionaindia, Castillo Suarez, Kirmen Uribe ; Iban Zaldua (arg.)

(2005)

Sorgin txikiaren eskuliburua / Gloria Sánchez García ; ilustratzailea, Mª Fe Quesada ; [itzulpena, Itziar Belaunde Palenzuela eta Miren Agur Meabe Plaza]

(2000)

Six basque poets / translated from the basque by Amaia Gabantxo ; edited and introduced by Mari Jose Olaziregi

(2007)

Pantxoa ehunzangoa / testua, Almudena Taboada ; ilustrazioak, Asun Balzola ; [itzulpena, (2002) Miren Agur Meabe] TXANOGORRITXO / M. C. Bernal... [et al.] ; marrazkiak, Ester Jaume ; [itzulpena, Agur Miren (1989) Meabe, Iñaki Mendiguren]

Urkiza, Ana (1969-)

Txori kantariak poeta hegalariak / hainbat poetaren testuak ; Elena Odriozolaren poema grafikoa

(2003)

Zortzi unibertso : zortzi idazle : elkarrizketak

(2006)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.