Non dago Stalin?. Xabier Montoia

Page 1

Non dago Stalin? Xabier Montoia

Hernani, Udal Liburutegia, 2010 abendua http://libhernani.blogspot.com/


Xabier Montoia (Gasteiz, 1955) Euskal idazle eta musikaria. Musikaren munduan, M-ak taldean ibili zen eta aurretik Hertzainak-en, ondoren bakarka ibiltzeko abeslari moduan. Pop esparrutik aparte, zinemarako musika egin du Montoiak eta musika elektronikoko sorkuntza ere jorratu du, Koipe izena erabilita. Beste musikari batzuekin lankidetza ugari egindakoa da. Besteak beste, Mikel Laboa, Tapia eta Leturia Band, Kortatu, Negu Gorriak eta Pettiren diskoetan abestu izan du. Halaber, Estepan Urkiaga “Lauaxeta� poetaren omenezko Ehungarrenean hamaika diskoan parte hartu zuen, Liparra olerkiari ahotsa eta doinua jarrita. Era berean, Xabier Montoiaren zenbait letra eta itzulpen beste musika talde batzuek erabili dituzte kantuak egiteko, Zarama, Bap!!, Petti eta Inoren Ero Nik, kasu. Musikan ezik, literaturan ere nabarmendu da Xabier Montoia. Musikarekin tartekaturiko ibilbidean, ugariak eta goraipatuak izan dira karrikaratu dituen eleberri, ipuin nahiz poesia liburuak. 2007an Euskadi Literatur Saria irabazi zuen, Euskal Hiria sutan (Elkar) ipuin liburuarekin.

Bere lanak1 Musika M-ak 1. 2. 3. 4. 5.

M-ak (IZ, 1983) Emeak, eta Arrak (Nuevos Medios, 1986) Zuloa (IZ, 1987) Barkatu Ama (IZ, 1989) Gor (Zarata, 1990)

Bakarka 1. 2. 3. 4.

1

Beti Oporretan (Esan Ozenki, 1995). Hemen (Esan Ozenki, 1997). Lagunak, Adiskideak... Eta Beste Hainbat Etsai (Esan Ozenki, 1999). Ni ez naiz Xabier Montoia (Metak, 2002).

Helbide honetatik hartuta [2010-11-03]: http://eu.wikipedia.org/wiki/Xabier_Montoia


Literatura

Narrazioa • • • •

Emakume biboteduna (1992, Susa) Gasteizko hondartzak (1997, Susa) Baina bihotzak dio (2002, Elkar) Euskal hiria sutan (2006, Elkar)

Nobela • • • • • •

Non dago Stalin? (1991, Susa) Hezur gabeko hilak (1999, Susa) Denboraren izerdia (2003, Elkar) Blackout (2004, Susa) Elektrika (2004, Susa) Golgota (2008, Elkar)

Poesia • • • • •

Anfetamiña (1983, Susa) Likantropo (1985, Susa) Narraztien mintzoa (1988, Susa) XX. mendeko poesia kaierak - Xabier Montoia (2000, Susa): Koldo Izagirreren edizioa Bingo (poemak 1981-2000) (2005, Pamiela)

Kronika •

Plastikozko loreak erregearentzat (1998, Susa)


Non dago Stalin?

Gaztetxea, rock radikal taldeak, betiko tabernako betiko koadrila, prentsa horiko kazetari zuria, poliziak eta ertzainak, politiko boteretsu bezain ahulak eta prostituta jonkia dira Montoiak elkarren artean behin eta berriro nahasten eta askatzen dituen pertsonaiak, komedia bat osatuz. Desagerketa bat haritzat, tentsio uneari egoki eutsiz eta umore onez eta ironia zorrotzez lotzen duen istorioa da hau: ezaguna zaigun mundu baten kronika posibleetako bat. Litekeena. Fikzioa baldin bada, errealitateari esker baita.

Pasarte bat...2 Negu gorriak “Gorrotoâ€? taldeak herritik gertu zegoen baserri bateko korta izandakoa zuen biltoki. Baserria Jokinen aitonarena zen, baina hura alargundu eta agurea han bakarrik ez uztearren eraman zuen alabak etxera tirabira eta ahalegin neketsuen ondoren. Geroztik hutsik zegoen. Udan familiako emakumeak igoko ziren aldika, arratsaldeak inguruko belardietan etzanda ematera eguzkipean, baina gainerakoetan haiek ziren han inguruan jaun eta jabe. Hara hurbiltzen ziren bazkalondoan kantak prestatzera, gogaitu arte behin eta berriro errepikatzera. Hura zuten ere txortaleku, bisnesak burutzeko edota noizbehinkako afaria egiteko txoko. Jokinek ez zuen inoiz fitsik esango. Nekez irekiko zuen hark ahoa ezinbestean ez bazen, eta halakoetan ere ez zuen gehiago erabiliko hitz bakar bat nahiko bazitzaion. Bai eta ez zituen berben artean gogokoenak. Hiztegia osatzen zuten beste guztiek ez bide zuten bere ezpainen berri. Harrokeriatzat hartu zuten sarritan bere isiltasuna ongi ezagutzen ez zutenek, haren bitartez ingurukoak gutxiesten zituelakoan, ÂŤUtzi pakean. Ez duzue nere adiskidetasuna mereziÂť adieraziko balie bezala, ozen bere mututasunetik. Baina berezkoa zuen isila izatea, eta bere burua maiz mintzatzera behartu arren, hutsaren hurrengo gertatzen zitzaizkion saioak. Mutuak mutu, lagunei ez zien axola. Zenbaitentzat akatsa zena, birtute mesedegarritzat jotzen zuten talde eta koadrilako kideek, inguru haietan ibiltzen ziren txaplata ugariak ahaztu ezinik. Berarekin ez zegoen inoiz istilu edo kalapitarik, bere danbor maiteak ez bazeuden tartean behinik behin. Haiek patxadaz jotzen utzita, pozik. Egunero zioztatu ohi zuen atabal larrua edota metalezko tuboak garbitu, arras distirant ikusi arte. Hura omen zuen kuttun bakarra. Arratsalde hartan betiko legez ziren biltzekotan. Txeroki heldu zenerako, bertan zegoen Jokin atabalen atzean eserita zain. Dardar batean zetorren, hotzak akatuta. Bezpera 2

[2010-11-03]: http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuak.pl?lib=narr05


gauean hasi eta mara-mara ari zuen elurra goiz osoan. Hain izan zen elurte handi eta ezustekoa non eskolak itxi egin behar izan bait zituzten, kaleak jolasean beteko zituzten umeen zorionerako. Mendate nagusienak ere antzean zeuden. Autobusak eta ez zebiltzan. Etxetik ahalik eta gutxien irteteko aholkatzen zitzaion hiritargoari irratiaren bitartez. Telebistako albistegietan Gorbeako artzainak eta metereologo orok bereganatu zituzten artean politikoei zegozkien arreta eta tokia. Azalpen ugari eman arren, aldaketa ezusteko eta erabatekoak arrunt harriturik utzi zituen denak. Beren liburuetan aurkitu zuten halako azken fenomenoa ehun urte baino gehiago gertatua bide zen. Ekologistek kutsadura eta saio nuklearrei egozten zieten errua. Beste batzuk, aitzitik, hurbiltzen ari zen milaurteko mehatxugarriaren zantzuak somatu izan zituzten mudantza ikaragarri hartan. Nolanahi ere, poztu egiten zen jendea natura betiko ordenura bihurtzen zela ikustean. Anjel izan zen hirugarrena, baxujolea. Ziki, espero zitekeen modura, berandu zetorren. «Bale hi, nahikoa duk, laster izango duk aukera nahi beste jotzeko. Orain isildu» egin zioten oihu batera Txerokik eta Anjelek etzanda zeuden sofatik, danborren zalaparta artean, kafe ondoko astuntzan nahigabetuta. Jokinek ez zien jaramonik egin, pare bat minutu jotzen ihardun eta gero baino ez zen isildu. Butano berogailuaren eta baratza aldeko leihotik barneratzen zen eguzkiaren epelaz, aitaren batean ziren hirurak kuluskan. «Esnatu. Aizue, esnatu!». Lozorro amultsutik atera zituzten Zikiren deiadar eta bultzadek. Loerrean esnatu eta egin zioten harrera ez zen oso gozoa izan: «Zertan ari haiz pailazo hori? Burutik al hago?».


Lehenengo ostikada3 Xabier Mendiguren Elizegi Xabier Montoia beti izan da nere poeta (ez kantari) faboritoenetakoa. Buruz aipa nitzake “Anfetamiña” haren estraineko liburuko pasarteak, euskaraz irakurtzen hasten nintzen hartan sekulako zartada eragin bait zidan, euskal literaturaren panorama geldoan ukaldi bortitza, urdailean. Geroztik findu egin zen, landuago-edo egin zituen hurrengo poema bildumak, azpiko bulkada gogor hura galdu gabe baina. Nobela bat egina zuela eta, irakurtzeko irrikitan negoen eta hitz lauz ere ez didala hutsik egin esan behar, hau ere indartsu atera bait zaio, barrabiletan emandako ostikoa bezala. Horrez gainera, aspaldi honetan hemen agertutako libururik katxondoena duzue, inolako zalantzarik gabe. Belaunaldi baten, garai baten isla kausitu dugu bertan —dohain urria gure letretan— erretratu baino gehiago karikatura burutu du, estilo honen aje eta bertute guztiekin baina jakinaren gainean beti ere. Komiki taiua hartzen zaio berehala, bai egituran bai topikoetan. Zertaz den ere kontatu beharko dugu honez gero: Stalin, desagertu den mutil bibotedun bat da. Bila hasten dira haren neska eta “Gorroto” rock talde gogorreko lagunak, eta istorio zoro batean nahasirik ageri dira, bestea beste polizia batekin oheratu eta pozoinketak argitaratzen dituen kazetarisa ninfomanoa, honen senar zinegotzi polimiliohi eta gizarajoa, ertzantzaren lan zikinak zuzentzen dituen aristokrata masokista… Irakurle despistatuarentzako ohar moduan, idazlea autobigrafiatan edo apologiatan dabilenik pentsa ez dezan, gaztiga dezagun Montoia beti izan dela RRVren etsai eta esnifatzaileen gorrotatzaile. Gauza bakarra dugu eransteko: prosazko lehen ekina du hau egileak, injenuotasun punttu eta guzti; espero dezagun honen ondoren saio gehiago etortzea, hau bezain gustagarriak baina anbiziotsuagoak. Hire eskutan zegok, Montoia Argia, 1991-11-03

3

[2010-11-03]: http://kritikak.armiarma.com/?p=3342


Xabier Montoia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean Ehungarrenean hamaika [Soinu-grabazioa] : Lauaxeta 2005

(2005)

Gora Herriak [Grabación sonora]

(1999)

Independentzia 10 urtez [Soinu-grabazioa] = 10 años de independencia = 10 ans d'independance (2001) = 10 years of independence Independentzia 5 urtez [Grabación sonora] : esan ozenki¡

(1996)

Metak 2001-2003 [Soinu-grabazioa]

(2004)

Montoia, Xabier (1955-)

Xabier Montoia / antologia eta sarrera Koldo Izagirre

(2000)

Montoia, Xabier (1955-)

Baina bihotzak dio / Xabier Montoia

(2002)

Montoia, Xabier (1955-)

Non dago Stalin? / Xabier Montoia

(1991)

Montoia, Xabier (1955-)

Likantropo / Xabier Montoia

(1984)

Montoia, Xabier (1955-)

Beti oporretan [Grabación sonora] / Xabier Montoia

(1995)

Montoia, Xabier (1955-)

Blackout / Xabier Montoia

(2004)

Montoia, Xabier (1955-)

Gasteizko hondartzak / Xabier Montoia

(1997)

Montoia, Xabier (1955-)

Lagunak, adiskideak___ eta beste hainbat etsai [Grabación sonora] / Xabier Montoia

(1999)

Montoia, Xabier (1955-)

Anfetamiña : sex pistols-i / Xabier Montoia

(1983)

Montoia, Xabier (1955-)

Denboraren izerdia / Xabier Montoia

(2003)

Montoia, Xabier (1955-)

Narraztien mintzoa / Xabier Montoia

(1988)

Montoia, Xabier (1955-)

Ni ez naiz [Grabación sonora] / Xabier Montoia

(2002)

Montoia, Xabier (1955-)

Plastikozko loreak erregearentzat / Xabier Montoia

(1998)

Montoia, Xabier (1955-)

Emakume biboteduna / Xabier Montoia

(1992)

Montoia, Xabier (1955-)

Elektrika / Xabier Montoia

(2004)

Montoia, Xabier (1955-)

Hemen [Grabación sonora] / Xabier Montoia

(1997)

Montoia, Xabier (1955-)

Hezur gabeko hilak / Xabier Montoia

(1998)


Montoia, Xabier (1955-)

Bingo : poemak 1981-2000 / Xabier Montoia

(2005)

Montoia, Xabier (1955-)

Euskal hiria sutan / Xabier Montoia

(2006)

Montoia, Xabier (1955-)

Golgota / Xabier Montoia

(2008)

Oztopo guztien gainetik [Soinudun grabazioa]

(2002)

Poesiari begira [Bideoa] / gidoia eta aurkezpena Fran Urteaga

(1998)

POP-ROCK 2003 [Grabaci贸n sonora] : Euskadiko soinuak = Sonido de Euskadi = Sons d麓Euskadi (2003) = Basque sounds Siete poetas vascos / coordinaci贸n de la edici贸n, Jose Angel Irigaray ; semblanzas literarias, (2009) Joxemiel Bidador Tapia eta Leturia

Tapia eta Leturia Band [Soinu-grabazioa]

(1995)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.