Zaharrak ez zuen hil nahi Gaizka Zabarte
Joango haiz amarengana eta esango diok jakin duala, kanposantuko obrak behartuta familiaren panteoia mugitu dutelako, aita ez zela sekula bere hilobian izan eta ea hortaz ezer argi diezadakeen. Orduan berak begiratu egingo dik eta hik ez duk, lehenengoan behintzat, begirada ulertuko. So egite horrekin amak pentsatzeko tartea hartuko dik, beti egiten baitu horrela, ezusteren batek harrapatuz gero geldiune bat egiten dik, ezusteak ezuste izateari utz diezaion eta horren aurrean nola jokatu erabakitzeko. (35. or.)
Hernani, Udal Liburutegia 2014ko apirila