Zaindari ikusezina. Dolores Redondo

Page 1

Zaindari ikusezina Dolores Redondo

Intrigaz eta misterioz betetako eleberri eder bat

Hernani, Udal Liburutegia 2014ko azaroa


Dolores Redondo Meira1 (Donostia, 1969) Nafarroako Erriberan (Cintruéñigo) bizi den idazlea da. Zuzenbidea eta sukaldaritza ikasi ondoren, negozioen munduan aritutako emakumea da. Ipuin batzuk idatzi ondoren Los privilegios del ángel nobela historikoa idatzi zuen. 2013an El guardián invisible thrillerra argitatu zuen. Euskarazko bertsioa, Zaindari ikusezina, urte berean argitaratu zuen, katalanez eta galizieraz batera. "Baztango trilogia" izeneko sail baten lehenengo titulua da.

Bibliografia

1

Los privilegios del ángel. Iruñea: Eunate, 2009

El guardián invisible. Bartzelona: Destino, 2013. Zaindari ikusezina. Donostia: Erein, 2013

Legado en los huesos. Bartzelona: Destino, 2013. Hezurren ondarea. Donostia: Erein, 2013

Informazioa hemendik hartua [2014-10-17]: http://eu.wikipedia.org/wiki/Dolores_Redondo


Josu Zabaleta Kortabarria2 (Legazpi, 1948) Gipuzkoar itzultzaile eta idazlea da. 2013an Espainiako Itzulpegintzako Sari Nazionala eman zioten. Pedro Martin Zabaleta idazlearen anaia da. Lehen ikasketak frantziskotarrekin egin zituen, Arantzazun, eta Lovaina (Belgikan) eta Erroman jarraitu zituen, han eskuratu zuelarik Filosofia lizentziatura. Hordago argitaletxearen sortzaileetako bat izan zen (1977), Gipuzkoako Itzultzaile Eskolako irakasle (1980-1991), eta Euskal Herriko Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkarteko sortzaileetako bat. Lan handia egin du itzulpengintzan, Petrarca, Pirandello, Maupassant, Saint-Exupery, Balzac, Baroja, Popper, Twain eta Daudet, besteak beste, euskarara itzuli baititu. Horrez gain, itzulpen-teoria ere landu du; aipatzekoa da Senez aldizkarian egin duen lana. 1991-2000 bitartean Lur Hiztegi Entziklopedikoaren zuzendaria izan zen. Itzultzaileen Nazioarteko Federazioan (FIT) Kontseilu Nagusiko kidea izan da eta Hedadura Urriko Hizkuntzetako Itzultzaileen Batzordeko lehendakari. 2001ean eta 2008an Itzulpengintzaren Euskadi saria jaso zuen. 2006tik euskaltzain urgazlea da. Itzulitakoaren artean daude, besteak beste honako hauek:

2

Hemendik hartua [2014-10-17]: http://eu.wikipedia.org/wiki/Josu_Zabaleta


Zaindari ikusezina Intrigaz eta misterioz betetako eleberri eder bat. Amaia Salazar inspektoreak bi erronkari egin behar die aurre aldi berean: Baztango bailaran gertatzen ari diren neska nerabeen hilketak ikertu eta bere iragana gainditu. Bere haurtzaro traumatikoaren eta Baztango biztanleen alegiazko munduaren artean, errudunaren aurpegia zirriborratuz joango da. Idazleak trebezia handia erakusten du polizia-eleberrien kontalari gisa, eta herri honen idiosinkrasiaren ezagutza sakona, aldi berean. Detektibearen ikerketaren kontaketa eta pertsonaiak bizi diren alegiazko mundu antropologikoa batzeko duen maisutasunak era guztietako irakurleak harrapatzen ditu.

Kritikak3 Hilketak Baztanen Ainara Maia Hainbat hilketen agertoki bilakatzen du Dolores Redondo idazleak Baztan, eta haren protagonistak bukaeran argituko digu maisuki zein den hiltzailea, liburu osoan zehar suspense mitologikoa mantenduz. Idazleak thriller poliziakoa erraz menperatzen duela ikusten da, eta Baztan ere ongi ezagutzen duela erakusten du, nire arbasoen lurraldera eramaten bainaute bere paisaien eta herrien deskribapenek. Detektibeen eleberri honek ere elezaharrak ekarri dizkigu eta izaki mitologikoek thriller poliziako honen suspensea mantentzen laguntzen dute bukaeraraino. Basajaun, lamia eta belagileek lagundu diote Mariri eta Amaia Salazar inspektore gazteari krimenak argitzen eta gaizkilea nor den azaleratzen. Dolores Redondoren Amaia Salazar protagonistak Itxaro Bordaren Amaia Ezpeldoi hura ekarri dit gogora, eta oroitarazi emakumeek idatzitako emakume-protagonista eta heroina gutxi ditugula euskal literaturan. Ezin esan liteke hauxe euskal literatura denik, beharbada, baina seguru erdaraz idatzitako euskal literatura badela, ene uste apalean, best seller bat berehala bilakatu da gainera, eta txekieraz ere badu bere baliokidea: neviditeln strĂĄĂ?ce. Hirugarren pertsonan kontatzen ditu idazleak Baztanen zein misterio dagoen eta protagonistaren barne-traumak: Amaiak beste inor baino gehiago maite zuela James, eta harekin amodioa eginez zein zoriontsua izaten zen gogoratuz; bukatzen zutenean, ordutan geratzen zitzaion irribarre hori. Zerbait hautsi zait barruan eleberri beltz hau irakurtzean, eta orain arte ezezagun zitzaidan genero hau deskubritu dut euskaraz eta euskaratik (...) Gara, 2014-04-06

3

Osorik irakurtzeko [2014-10-17]: http://kritikak.armiarma.com/? page_id=4003&non=libu_e&tes=redondo


Herioa Baztan magikoan Iraitz Urkulo (...) Ibilbide ezohikoa egiten ari da Dolores Redondoren “Baztango trilogiaâ€? deitutakoa. Izan ere, hiru liburuetako lehena, Zaindari ikusezina izenburua daraman eleberria hain zuzen, bederatzi hizkuntzatan irakurri daiteke jada. Testu originala gazteleraz egonik, Erein argitaletxea eta Josu Zabaletari zor diegu euskarazko itzulpena. Hori gutxi balitz, dagoeneko NadCon ekoiztetxea, Millenium saga pantaila erraldoira eraman zuen bera, Redondoren lanak zinemaratzeko eskubideen jabe da. Eleberriaren inguruan sortutako iskanbilak hurrengo galderetara narama ezinbestean: zer dela eta hainbesterako interesa? Zer ikusi diote Italia edo Norvegiako editoreek, besteren artean, obra hau haien irakurleen eskura jarri nahi izateko? Zer du, bada, berezi istorio honek, hango jatorrizko literaturan topatu ezin dutena? Galderei erantzun emateko nik bi alderdi nabarmenduko nituzke. Alde batetik, protagonistak argitu beharreko neska gazteen hilketak Elizondo inguruan kokatu izanaren ondorioz, hango giro misteriotsu eta itxiak, eta alegiazko mundua gidatzen duten indar ezkutuek kontaketa kutsatu eta aberasten dute, testuinguru ezin aproposagoa eskainiz genero beltzeko argumentuari. Bestalde, nabarmentzekoa da euskal mitologiako hainbat pertsonaiaren (Basajauna, Mari‌) agerpena, baita kondaira eta sineskerien aipamena ere. Azkenik, Elizondoko kale eta negozioen gaineko zehaztasunak eta bertan hazi eta bizitza osoa igarotako jendearen izaera eta bizimoduaren deskribapenak ere aintzat hartzekoak dira. Hiru alderdi hauek adierazten dutena zera da: Zaindari ikusezina gure-gurea da, ezin zitekeen beste inon idatzi, hori du berezi, eleberriarekin batera euskal kulturaren zati bat ere kanpoan ezagutarazten dugula. Era berean, baliteke ukitu exotikoak zerikusia izatea liburua nazioartean izaten ari den arrakastarekin.

Berton, 2013-04-07


Nire bizitzako lorpenik handiena da, betidanik nahi nuena4 [ Elkarrizketa ]

Aspalditik datorkizu idaztearekiko zaletasuna. Noiz eta nola ekin zenion idazteari? Ia jende guztiak bezala, 14 urte inguru nituela hasi nintzen idazten, eguneroko batean, adin horretan izaten diren amorruak botatzeko. Gero, kontakizun laburrak idazteari ekin nion, eta Donostia Hiria eta Irun Hiria moduko lehiaketetan askotan parte hartu nuen. Gero, haur eta gazte literaturara igaro nintzen, eta 2009an nire lehen nobela argitaratu nuen. Nolakoa izan zen lehen nobela horren esperientzia? Esperientzia ona izan zen. Denbora asko behar izan nuen nire nobela argitaratu nahi zuen argitaletxe bat topatzeko, idazle ezezaguna bainintzen. Nik argitaletxe batek niregatik apustu egitea nahi nuen, bestela nire kaxoian geratuko zen. Azkenean, Iruùeko argitaletxe txiki batekin topo egin nuen, eta oso lan ona egin zutela uste dut. Edizio txiki bat atera zuten, oso harrera ona izan zuen, eta argitaletxe txiki batekin irits gintezkeen lekuraino iritsi ginen. Edonola, orain dela gutxi arte zure zaletasunik handiena izan da idaztearena, ezta? Beti izan da nire ametsa idazle izatea, baina oinak lurrean jartzen nituen ia ezinezkoa baita literaturaz bizitzea. Hor zegoen zerbait zen, eta beste gauza batzuk egiten nituen bitartean, ikasi edo lana egin, idazten jarraitzen nuen. Kontua da denbora asko egin dudala ostalaritzan lanean, eta zaila zen lanean ari nintzela idaztea. Ama izan nintzenean ostalaritza utzi nuen eta orduan berriro sendo hasi nintzen idazten. Zaindari ikusezina bizitza aldatu dizun liburua izan da. Nola hasi zen dena? Nobela guztiak hasten diren moduan hasi zen. Liburu bat idazteak beste batera eramaten zaitu, eta lehen nobela idatzi nuenean oso argi nuen Zaindari ikusezina izango zela idatziko nuen hurrengoa. Gaia argi nuen, banekien polizia nobela bat izango zela, matriarkatua agertuko zela, ezagutzen nituen lekuetan kokatua egongo zela, baina ez nuen garbi zehazki zein izango zen gertakarien lekua. Istorioa Elizondon gertatzea erabaki nuenean, beste mundu bat zabaldu zitzaidan. Elizondok liburua osatzeko falta zitzaidana eman zidan. Hortik aurrera bizitza aldatu zaidala‌ bai, gauza asko aldatu zaizkit. Orain idazteari bakarrik eskaintzen diot nire denbora, eta liburua sustatzeari. Nire bizitzako lorpenik handiena da, betidanik nahi nuena, eta oso pozik nago.

4

Elkarrizketa osorik [2014-10-17]: http://irutxulo.hitza.info/paperekoak/dolores-redondo-nire-bizitzakolorpenik-handiena-da-betidanik-nahi-nuena/


(...) Zergatik egin duzu mitologiaren aldeko apustu hori? Batetik, nire hezkuntzan beti egon da presente mitologia. Nire amona erdi galiziarra erdi euskalduna zen, eta maiz kontatzen zizkidan elezaharrak. Bestetik, Baztanen oso ongi gorde izan dira mitologia kontuak, eta oso markatua dago sineskeriengatik eta sorginkeriengatik. Hamar hizkuntza baino gehiagotara itzuli dute dagoeneko zure liburua, ezta? Dagoeneko 19 hizkuntzetara itzultzeko eskubideak eskatu dituzte. Ia Europa osoan zabaldu da liburua eta ingelesko bertsioak ere eginak daude Ingalaterrarako eta Ameriketarako. Hizkuntza batzuk aipatzeagatik, errusiera, portuguesa, italiera, frantsesa‌ eskubideak saldu diren arren, argitaratua Frantzian, Italian, Holandan eta Alemanian dago. Beraz, promozioa egiteko bidaiatzen ibiltzen naiz. Duela hilabete batzuk, esaterako, Frantziara itzuli behar izan nuen, nobela beltzaren azokan parte hartzera. (...) Zinemara eramateko eskubideak ere erosi dizkizute. Bai, agian hori da harrigarriena. Peter Nadermann ekoizleak lortu ditu eskubideak; oso ezaguna da, bera delako Millenium zinemara eraman zuena. Hori ere nire agentearen bitartez lortu nuen. Duela urtebete inguru Cannes-ko zinemaldira joan zen nire agentea, eta bertan Peter Nadermann topatu zuen. Eskuartean thriller-en bat bazuen galdetu zion, eta argitaratu gabe zegoen nire nobela aipatu zion agenteak. Orduan, usb batean eman zion liburua eta gustatu egin zitzaion. Hala, zinemaldia bukatzerako eskaintza egin zigun.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.