Aurkezpena(20150602)

Page 1

Mendi eta Ingurumen Saila Errenteriako Udala


Mendi eta Ingurumen Saila Errenteriako Udala

Cristobal Gamon Ikastetxea Don Bosco Ikastetxea Koldo Mitxelena Institutua

Aurten Eskolako Agenda 21en parte hartu dugu‌

Bizarain Ikastola Langaitz Institutua San Jose - Gurutzearen Alabak Ikastetxea Telleri Alde Ikastetxea

2


Mendi eta Ingurumen Saila Errenteriako Udala

Errenteriako 7 ikastetxeetako 4.000 ikasle inguruk parte hartu dugu Eskolako Agenda 21 programan ‌

‌ guraso, irakasle, eskolako beste langileak eta Udala ahantzi gabe!

3


Mendi eta Ingurumen Saila Errenteriako Udala

Aurtengo gaia...

Elikadura jasangarria

4


Mendi eta Ingurumen Saila Errenteriako Udala

Eta guk, ikasleok‌

5


Mendi eta Ingurumen Saila Errenteriako Udala

‌ondorengo lanak burutu ditugu • Ikasturte honetako maskota sortu genuen (Porru Kirolari) eta une ezberdinetan gurekin izan da, elikadura osasuntsuaz eta bertako produktuen garrantziaz jabetzeko; Txoko Berdea apaintzeko erabili dugu, sortu ditugun materialetan agertu da, egindako joko eta tailerretan, .. • Elikadura jasangarriaren gaia lantzeko komunikazio eta sentsibilizazio ekintza ezberdinak egin ditugu: "Bete dezagun barne despentsa" izeneko gida aztertu dugu, pintxo eta errezetan lehiaketak antolatu ditugu, elikagaien taldeak eta elikaduraren piramidea aztertu dugu, Porru Kirolariren ipuina asmatu dugu, tailerrak antolatu ditugu (taloena, pintxoena,..), jolasak, eskulanak egin ditugu, Txoko Berdea apaindu dugu, Eskola Baratza proiektuan parte hartu dugu, "Eskolan Konposta" izeneko ekimenaren inguruko informazioa jaso eta parte hartzeko aukerak aztertu ditugu, .. 6


Mendi eta Ingurumen Saila Errenteriako Udala

‌ondorengo lanak burutu ditugu • Eskola bakoitzean eta ikasleen etxeetan elikadurari buruzko diagnostikoa landu dugu; gosaria, hamaiketakoa eta askaria egiteko ohiturak, eskoletako menuen azterketa egitea, .. • Eskola bakoitzetik gertuen geratzen den eremuaren kale-ikerketa ezberdinak egin ditugu, elikadura jasangarria honako ikuspuntuetatik aztertuz: herriko azoka, denda eta saltokietan dauden produktuen ezaugarriak, auzo ezberdinetako denda eta tabernetako menuak, herritarren kontsumo-ohiturak, kiroldegi edo ariketa fisikoa egiten den gune ezberdinetara hurbiltzen diren herritarrek dituzten elikadura eta osasun arloko ohiturak. Honako auzo eta eremuetan izan gara: Agustinetan, Beraunen (Donostia kalean), hirigunean, Galtzarabordan, Gabierrotan, Fanderian eta Larzabalen. 7


Mendi eta Ingurumen Saila Errenteriako Udala

…ondorengo lanak burutu ditugu • 2014ko urriaren 21ean, zuekin (udal ordezkariekin), parte-hartze foroa antolatu genuen, aurreko ikasturtean kontsumo iraunkorrari buruz planteatutako eskaeren erantzunak entzuteko. • Eskola barruan, Ingurumen Batzordearen bilera ezberdinak antolatu ditugu, Elikadura Jasangarriari buruzko lana antolatzeko, pauso ezberdinen jarraipena egiteko eta erabakiak guztion artean adosteko. • Joan den maiatzaren 26an, Eskolarteko Foroa ospatu genuen Niessenen, Eskolako Agenda 21en parte hartzen dugun eragile ezberdinen partaidetza maila ebaluatzeko, eskoletako konpromisoen zerrenda prestatzeko eta Udalari zuzendutako proposamenak adosteko. 8


Mendi eta Ingurumen Saila Errenteriako Udala

Herriko egoera

9


Mendi eta Ingurumen Saila Errenteriako Udala

Herritarren erosketa-ohiturak Hirigunean, Beraunen, Galtzarabordan, Fanderian, Larzabalen, Agustinetan eta Gabierrotan topatutako zenbait herritarri elkarrizketak egin genizkien. Hauek dira lortutako datu esanguratsuenak: • Herritar gehienek egunero egiten dituzte erosketak. • Saltoki txikietan erosten duten herritarrek, elikagai freskoak, garaian garaikoak eta bertan ekoitzitakoak eskuratzen saiatzen dira eta normalean ez dute aurrez prestatutako janaria erosteko ohiturarik. Saltoki ertain edo handietan erosten dutenek ere halako ezaugarriak dituzten produktuak eskuratu arren, kanpoko elikagaiak eta aurrez prestatutakoak erosten dituztenak gehiago dira kasu honetan. • Herritarren erdiak baino gehiagok, produktuen informazioa irakurtzen badu ere, oraindik badira produktuen jatorria eta bestelako ezaugarriak irakurtzeko ohiturarik ez duten herritarrak. • Adierazgarria da gehienek orga edo etxeko poltsak erabiltzea eguneroko erosketak egiteko. Hala ere, batzuek oraindik ez dute ohitura on hori bereganatu. • Herritar batzuek, beren ohiko erosketetan, elikagaiez gain, edariak ere eskuratzen dituzte eta kasu horretan, batez ere esnea edo bestelako edariak (freskagarriak, zukuak, etab.) aukeratzen dituzte. Ondoren, ura, eta azkenik, alkoholdun edariak. • Oso gutxik erabiltzen du interneta erosketak egiteko 10


Mendi eta Ingurumen Saila Errenteriako Udala

Taberna, kafetegi eta jatetxeak Ikasleok hiriguneko, Beraungo, Galtzarabordako, Fanderiako, Larzabalgo, Agustinetako eta Gabierrotako taberna eta jatetxeak aztertu ondoren, honako ondorio orokorrak atera ditugu: •

Janari-makina ezberdinak topatu ditugu hirian zehar (batez ere, hirigunean). Horietako batzuek prestatutako janaria eskaintzen dute, beste batzuek litxarkeriak eta fruitu lehorrak, besteek bertako baserrietan ekoitzitako esnekiak, ...

Zenbait jatetxetan menu orekatua egin daitekeen arren, menuko osagai eta platerretan ez dago aukera handirik (hau da, ez dago elikagaien aldetik aniztasun handirik)

Jatetxe gutxi batzuetan eskaintzen da menu barazkijalea

"Fast food" erako jatetxe edo taberna gutxi aurkitu ditugu

Taberna guztietan ez dago gosaltzeko aukerarik. Gosariak eskaintzen dituzten zenbait kafetegi eta tabernetan gosari osasungarri eta orekatua egiteko aukera dago 11


Mendi eta Ingurumen Saila Errenteriako Udala

Elikagaien saltokiak •

Erdialdea, Beraun eta Galtzaraborda izan dira aztertutako eremuak. Hona hemen egindako azterketaren ondorio nagusiak: Aztertutako eremu guztietan daude saltokiak eta tabernak

•

Ikasleek batez ere denda txikiak topatu dituzte (arrandegiak, harategiak, frutadendak, okindegiak, etab.) baina baita zenbait saltoki ertain eta supermerkatu ere.

•

Aztertutako denda txiki guztietan saltzen dituzte bertako eta garaian garaiko produktu freskoak (batzuetan, baita produktu ekologikoak ere).

•

Denda ertain eta handienetan kanpoko produktu gehiago topa daiteke, nahiz eta bertakoak eta ekologikoak ere badauden.

12


Mendi eta Ingurumen Saila Errenteriako Udala

Azoka eta merkatuak Xabier Olaskoaga plazako azoka: • • •

Salmenta postu ugari daude eta gehienetan elikagaiak, loreak eta landareak saltzen dira Elikagai asko freskoak eta garaian garaikoak dira baina denak ez dira bertakoak -Gutxi dira ekologikoak diren elikagaiak

Kirola eta elikadura Galtzarabordako kiroldegira hurbiltzen ziren herritarrei elikadura eta kirolari lotutako galderak egin genizkien. Hona hemen emaitza nagusiak: - Gehienek kirola goizean edo bazkaldu ostean praktikatzen dute - Kirola egin ondoren, ur gehiago edateko ohitura dute eta fruta edo haragia dira normalean hartzen dituzten elikagaiak - Ez dute kiroldegietako janari-makinetako produktuak erosteko ohiturarik - Gehienek ez dute otordu egokirik egiten jarduera fisikoa praktikatu aurretik 13


Mendi eta Ingurumen Saila Errenteriako Udala

Partaidetzaren balorazioa EA21en Ikasturte honetan zehar honakoa izan da Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten eragileen partaidetza-kalitatea:

IKASLEAK

ESKOLAKO BESTE LANGILEAK

IRAKASLEAK

GURASOAK UDALA

14


Mendi eta Ingurumen Saila Errenteriako Udala

Gure konpromisoak‌ Ikasleek eta irakasleek hamaiketako osasungarria eta jasangarria egiteko pausoak emango ditugu. Horretarako, besteak beste, fruta gehiago eta litxarkeri gutxiago jango dugu eta ahalik eta bilgarri gutxien erabiliko dugu.

Ikastetxeetan, elikadurari lotuta, sortzen diren hondakin guztiak gaika sailkatuko ditugu eta hondakinen sorrera gutxitzeko pausoak emango ditugu.

Ikasle, irakasle eta gurasoen artean elikadura jasangarriari buruzko ezagutza handitu eta ohitura onak zabalduko ditugu.

15


Mendi eta Ingurumen Saila Errenteriako Udala

Gure konpromisoak‌ Errenterian ekoitzitako elikagaiak erosten saiatuko gara, freskoak eta osasungarriak

Eskolak antolatutako ospakizunetako otorduetan bertako eta garaian garaiko produktuak aukeratuko ditugu. Ahal denean, elikagai ekologikoak ere eskuratuko ditugu.

Eskolak antolatutako txangoetarako elikagai egokiak aukeratuko ditugu eta plastikozko botiletan saltzen den uraren ordez, iturriko ura eramango dugu.

16


Mendi eta Ingurumen Saila Errenteriako Udala

Gure eskaerak‌

Hirian ikusitakoa aztertu eta ondorioak oinarritzat hartuz, hauek dira Udalari zuzentzen dizkiogun proposamenak, guretzako garrantzia gehien duenetik gutxienera zerrendatuak: Eragile eta sektore ezberdinek (herritarrak, elkarte gastronomikoak, enpresak, hezkuntza zentroak, etab.) elikaduratik eratorritako hondakinen zati organikoa bereizi eta konpostatzera bideratzeko erraztasunak ematea.

Herritarrei Errenterian bertan ekoitzitako elikagaien inguruko informazioa ematea eta herriko establezimenduetan kontsumitzeko sentsibilizazio-ekintzak antolatzea, sektore ezberdinei zuzenduta.

Errenteriako merkatu eta azoka ezberdinetako salmenta postuetan elikagaien jatorriari buruzko informazioa eskaintzea (kartelen bidez, esaterako). 17


Mendi eta Ingurumen Saila Errenteriako Udala

Gure eskaerak‌ Udalerriko toki gehiagotan bertako edo eskualdeko ekoizleek sortutako elikagaien makina gehiago jar ote daitezkeen aztertzea.

Udalaren kirol-azpiegituretan elikadura osasungarriari buruzko informazioa ere herritarren eskura jartzea.

Herriko ekoizleei sostengua ematea eta bertako produktu gehiago sortzeko eta merkaturatzeko baliabideak ezartzea.

Udalak antolatutako edo babestutako ekintza ezberdinetan kontsumo eta elikadura jasangarriarekin bat datozen irizpideak aplikatzea (herri-bazkariak, lunchak, etab.)

18


Mendi eta Ingurumen Saila Errenteriako Udala

Eta datorren ikasturtean‌

ELIKADURA ETA HONDAKINAK 19


Mendi eta Ingurumen Saila Errenteriako Udala

Gauza mordoa egiteko asmoa dugu‌

Eskola mailako behaketa Tailerrak/jolasak Kale-ikerketak Eskolako Ekintza-plana Eta martxo-ekaina aldera ikasturtean landutakoa zuei aurkeztera hurbilduko gara berriz hona

20


Mendi eta Ingurumen Saila Errenteriako Udala

Mila esker eta hurren arte!

21


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.