Kontuleku tailerrak haurren artean literatura zaletasuna piztu nahi du eta era berean gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak sendotzen saiatzen da. Gurasoen, seme-alaben eta liburuen arteko kalitatezko ordu bat eskaintzen du Kontuleku egitasmoak. Helburu asko ditu tailerrak; nagusietakoa, haurren artean literatura zaletasuna piztea. Bizkaiko hainbat herritan da ezaguna : Bermeon, Gernika–Lumo, Berrizen, Sestaon, Ortuellan, Gorlizen, Lemoizen, Armintzan eta Urdulizen, besteak beste. Zornotzako Kontakatilu antzerki taldea arduratzen da tailerra eskaintzeaz. Bertako kide Aitor Ormaetxea da, Kontuleku tailerra eskaintzen duen aktoreetako bat, eta ipuinak, olerkiak eta abestiak ditu tailerretarako oinarri. 3 eta 7 urte bitarteko umeentzako egitasmoa da, eta bi taldetan banatzen dituzte parte-hartzaileak; alde batetik 3 eta 4 urteko umeen taldea eta bestetik, 5, 6 eta 7 urtekoen taldea. Urrian hasiko dira lehenengo taldeak. Ikasturtean bederatzi saioko hiru tailer egingo dituzte. http://busturialdea.hitza.eus/
Olaia, Afrika, Aner, Eneko, Unax eta Aitor