1go aldizkaria

Page 1

1 zenbakia Bermeon, 2008ko urriaren

Lehiaketa bat antolatu dute gazteek euskaraz irakurtzea bultzatzeko <<Gazteek euskaraz irakurtzea bultzatzeko>> lehiaketa antolatu du Gazte Informazio Zerbitzuak (GIZ), Bermeoko Udaleko Euskara Sailarekin eta Udal Liburutegiarekin elkarlanean. Parte hartu nahi duenak antolatzaileak proposatutako bost liburu irakurri beharko ditu, eta ondoren horiei buruz zabalduko dituzten bosna galderei erantzun beharko die, bosgarren galdera irekia izango da eta irakurlearen iritzia eskatuko da. 16 eta 35 urte arteko gazteei zuzendutako lehiaketa azaroaren 28an bukatuko da. Lehiaketan parte hartzen dutenek”Hiltzailea nire baitan” “Seximenduz”, “Karonte”, “Durduzaz eta dardaraz” eta “Urtebete itsasargian” liburuak irakurri beharko dituzte. Lehiaketa azaroaren 28an bukatuko da eta abenduan egingo dute saribanaketa. Busturialdeko Hitza A U R K I B I D E A

1. Agurra. 2. Inkesta. 3. Txiki-txoko. 4. Lumaren kilima. 5. Zu eta ni olerkari. 6-7. Bermeotar ospetsuak. 8. Entretenigarriak. 9. Bermeoko toponimia. 10. Asteburuko agenda, esaerak eta eguraldia.

10ean

AGURRA Kaixo : Gu Endika Basabe, Iraitz Arrate, Aida Arana, Lore Barrena, Unai Ezkiaga eta Iñigo Artabe gara, ikasturte honetan lehenengo aldizkaria argitaratu dugun erredaktoreak. Lan asko egin dugu eta pozik ibili gara lanean. Uste dugu aldizkaria zuen gustukoa izango dela.

ERREDAKTOREAK

Erredaktoreak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.