21. zenbakia
Bermeon, 2008ko apirilaren 18an
AGURRA Kaixo: Gu Naia Uriondo, Jessica Villalba, Joseba Luzarraga, Xabier GaztaĂąaga, Iker Uriarte eta Arantza MartĂnez gara, aldizkari honen erredaktoreak. Espero dugu egin dugun aldizkari hau zuen gustukoa izatea gai polit- politak eta interesgarriak jarri ditugu eta. Agur eta ondo pasa ikusten eta irakurtzen!
Billabong Pro Mundakan jokatuko da. Mundaka Txapelketaren data mantendu egingo da, irailaren 29tik urriaren 12ra bitartean izango da. Craig Sage Euskadiko Billabong Pro txapelketako zuzendariak azkenean konfirmatu egin du Mundakako proba munduko surf txapelketaren barrua izango dela beste behin ere. Hawaiieko eredua hartu dute aurtengo probarako. Beraz, Mundakako uretan lau surflari izango dira aldi berean. Beste aldaketa bat ere izango du aurtengo probak. Olatuak onak izango ez balira Bakion eta Sopelanan surf egiteko aukera izango lukete surflariek. Bestalde, Mundakako Udalak poztasun handiz hartu du Billabongek hartutako erabakia. http://www.busturialdekohitza.info/
A U R K I B I D E A
1.-Agurra. 2.-Olerkiak. 3.-Olerkiak. 4.-Lumaren kilima. 5.-Txiki–txoko. 6.-Entretenigarriak. 7.-Bermeoko toponimia. 8.-Asteburuko agenda, eta esaera zaharrak.
Erredaktoreak