23.zenbakia Bermeon, 2009ko
SAHARAR ERREFUXIATUEN ALDEKO IBILBIDEA PRESTATU DU MAIATZERAKO BESALDEK
apirilaren 30ean
AGURRA Kaixo irakurleok:
Saharako errefuxiatuei laguntza emateko asmoz, ekimen berezia antolatu dute Besalde elkarteak eta Julen Urdaibai eta Juan Olarte korrikalariek. Hain zuzen, datorren maiatzaren 9rako GR-98ibilbide solidarioa prestatu dute. 120km egingo dituzte korrikan Urdaibaik eta Olartek, aurreikusitakoaren arabera goizaldeko 5:00etan atera eta arratsaldeko 20:00etan iritsita. Hamabost orduko ibilbidea egingo dute, Bermeon hasi, Urdaibai osatzen duten herrietatik igaro eta berriz ere Bermeon bukatuta. AEK-k korrikagaz egiten duenaren antzera, Besaldek eta Bermeoko bi korrikalariek ibilbideko kilometroak “saldu” egingo dituzte eta horren bidez lortzen duten dirua Saharako proiektutara bideratuko dute, Kanpamentuetako Eskolak Berezian toldo bat eraikitzeko, jantokietarako tresnak erosteko eta bi tailer martxan jartzeko hain zuzen. Dortsalak ere salgai jarriko dituzte antolatzaileek, nagusientzako dortsalak bost eurotan salduko dituzte eta umeenak, bestalde ,euro batean. Busturialdeko Hitza A U R K I B I D E A
1.-Agurra. 2.-Elkarrizketa. 3.-Txiki-Txoko. 4-5.-Korrika 2009. 6-7.-Lumaren kilima. 8.-Amara Berri Sarea. 9.-Errezeta. 10.-Entretenigarriak. 11.-Bermeoko toponimia. 12.-Esaera zaharrak eta asteburuko agenda.
Izaro Garay, Leire San Nicolas, Eneko Ucín , Julen Parada, Leire Sánchez eta Asier Lastra gara. Hona hemen oporrak eta gero atera dugun aldizkaria. Espero dugu aldizkari hau zuen gustukoa izatea. Irakur ezazue eta ia gustatzen zaizuen!!!
ERREDAKTOREAK