26.zenbakia
Bermeon, 2008ko maiatzaren 30ean
AGURRA Almike Herrero, Ariadne Rayo, Aitor Benguria, Aitor Lartitegi, Larraitz Allika eta Garazi Uribarren izan gara aldizkari honen erredaktoreak. Espero dugu egindako aldizkaria zuen gustukoa izatea eta irakurtzen zaudeten bitartean asko dibertitzea. gauza interesgarri asko daude eta. IRAKURRI!!!!!
A U R K I B I D E A
ZILARREZKO ETA BRONTZEZKO DOMINAK LORTU DITU XIXILIK Xixili elkarteak Euskadiko txapelketarako ordezkariak sailkatzeko lortu du kategoria guztietan. Xixili Gimnasia Taldeko neskek emaitza onak lortu zituzten Loiuko Urdaneta ikastetxeko polikiroldegian zapatuan egindako Bizkaiko eskolarteko txapelketan. Umeen taldeak zilarra lortu zuen bigarren postuan geratu ostean eta gaztetxoek, ordea, brontzea. Banakako kategorian ere Xixiliko gimnastek maila handia erakutsi zuten eta euretako bi sailkatu ziren maiatzaren 31n Donostian egingo den Euskadiko eskolarteko txapelketarako. Iraia Cabanillas bermeotarra eta Idoia Ormaetxea busturiarra izango dira, hain zuzen ere, eskualdeko ordezkariak urteko txapelketarik garrantzitsuenean. Euskadi mailako eskolarteko txapelketa Donostian jokatuko da zapatuan eta Xixiliko neskak umeen, gaztetxoen eta banakako kategorian ariko dira. Busturialdeko Hitza
1-Agurra. 2-Inkesta. 3-Iùaki Friera. 4-5-Txiki-Txoko. 6-Lumaren kilima. 7-Zu eta ni olerkari. 8-9-Herriko pertsonaia ospetsua. 10-11.-Entretenigarriak. 12.– Amara Berri sarea 13.-Bermeoko toponimia. 14.-Asteburuko agenda.
Erredaktoreak