27. zenbakia
Bermeon, 2008ko ekainaren 5ean
AGURRA Nerea López, Maialen Coello, Aitor Lekanda, Naia Arguiarro, Nagore Ormaetxea eta Peio García izan gara aldizkari honen erredaktoreak. Espero dugu gure aldizkaria zuen gustukoa izatea eta irakurtzerakoan asko disfrutatzea. Ea gustatzen zaizuen!! IRAKUR EZAZUE!!!
A U R K I B I D E A
Herriko lau ikastetxetako ikasleek urtean zehar egindako lana aurkeztu diegu alkateari eta udaleko ordezkariei. Pasa den astean eskualdeko beste zenbait ikastetxek egin zuten bezala Eskolako Agenda 21 Udal Foroa egin genuen pasa den ostiralean Bermeon, bigarrenez. 10:00etan batu ginen lau ikastetxetako ikasleen ordezkariak, irakasleak eta zenbait guraso urtean zehar egin izan genuen lana partekatzeko eta Bermeoko alkateari eta udaleko zenbait ordezkariri gure lanaren aurkezpena egiteko. Guztira 1.823 ikasle bermeotarrek parte hartu dugu aurten Eskolako Agenda 21ean. Institutuko, Sagrado Corazón ikastetxeko, Eleizalde ikastolako eta gure eskolako ordezkariek urtean zehar hartutako konpromisoak azaldu genituen. Ikasleen konpromisoak Ikastetxe bakoitzeko ordezkariek beren ikastetxeek aurrerantzean hartuko dituzten konpromisoak azaldu zituzten. Ikastetxe guztiek hartu dugu “ahalik eta paper gutxien erabiltzeko konpromisoa, gutxi erabilitakoa berrerabili” egingo dugu eta “birziklapena bultzatuko dugu aspektu guztietan”.
1-Agurra. 2-Agenda 21. 3-Inkesta. 4-5- Iñaki Friera gure eskolan. 6-Zu eta ni olerkari... 7-Lumaren kilima. 8-9- Entretenigarriak. 10-Txiki-txoko. 11-Bermeoko toponimia. 12-Asteburuko agenda eta esaera zaharrak.
Erredaktoreak