3. zenbakia
Bermeon, 2007ko urriaren 26an
EDITORIALA Kaixo lagunok: Gu Ainhoa Aurtenetxe, Annett Alarcia, Ibon Carrasco, Larraitz Allika, Aitor Benguria eta Mikel Bengoa gara. Zuei informazioa emateko aldizkari hau egin dugu. Eta zuen gustokoa izatea espero dugu.
Erdi aroan girotutako artisau azoka izan genuen Bermeoko alde zaharrean asteburuan; herritarrak ere mozorrotu egin ziren. Alde zaharrari apaingarri berriak ipini eta zaharragoaren itxura eman zioten bermeotarrek pasa den astebururako. Urtero legez, urrian ospatzen den “Bermistorian” izeneko jaialdiak herri erdia itxuraldatu du. Aurten, gainera, inoiz baino herritar gehiago mozorrotu dira. Zapatuan, Izaro abesbatza kalerik kale ibili zen, Erdi Aroko jantziekin eta abestiekin. Ostean sua: “Diables de Santa Oliva” izeneko deabruek, Goiko Plazatik porturaino eraman zituzten ikusleak.
A U R K I B I D E A
1.-Editoriala. 2.-Bermistorian 2007, argazkiak 3.-Bermistorian 2007.argazkiak. 4.-Lumaren kilima. 5.-Lumaren kilima 6.-Entretenigarriak 7.-Entretenigarriak. 8.-Txiki-txoko. 9.-Bermeoko toponimia 10.-Agenda, eguraldia, esaera zaharrak eta ospakizunak.
Erredaktoreak