4. zenbakia Bermeon, 2008ko urriaren
Joseba Kerejeta nagusitu da Munduko Itsaspeko Arrantza lehiaketan Aste honetan Munduko Itsaspeko Arrantzaren lehiaketa ospatu da Venezuelan, Margarita irlan. Joseba Kerejeta bermeotarra nagusitu da lehiaketa honetan. Kerejeta Bermeoko Izaro Sub elkarteko kide da eta Espainiako txapelduna da alor horretan. Andoni Goikoetxea Bermeoko Izaro Sub elkarteko presidenteak azaldu duenez, “Euskadin klasifikazio lehiaketak egiten dira Bizkaia eta Gipuzkoaren artean eta hortik talde bat ateratzen da . Klasifikatu diren horiek joaten dira Espainiako lehiaketara�. Iaz bermeotarra bilakatu zen Espainiako txapelduna, Getxon egindako saioan. Joan den barikuan hasi zen txapelketa eta zapatuan bukatu . Bermeotarrak 181,705 puntu eskuratu ditu, bigarren sailkatu denak baino 15 puntu gehiago. Busturialdeko Hitza .
A U R K I B I D E A
1.-Agurra. 2.-Argazki bilduma. 3.-Bermeotar ospetsua. 4.-Txiki-txoko. 5.-Txiki-txoko. 6.-Lumaren kilima. 7.-Zu eta ni olerkari. 8.-Entretenigarriak. 9-Bermeoko toponimia. 10-Asteburuko agenda eta esaera zaharrak
31n
AGURRA Kaixo: Gu BeĂąat, Irune, Andoni, Eneko, Leire eta Jadu gara. Aldizkari honek atal asko ditu zuentzat prestatukoak : Txikitxoko, zu eta ni olerkari, Toponimia, lumaren kilima... Oso pozik gaude gure lanarekin eta espero dugu gure aldizkaria zuen gustukoa izatea.
ERREDAKTOREAK