6. zenbakia. Bermeon, 2008ko azaroaren 13an.
Zientziaren eta Berrikuntzaren astea Bilbon Azaroaren 10etik 16ra Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea izango dugu Bilboko Euskalduna Jauregian. Hasiera ekitaldia NicholasNegropontek ingeniari estatubatuarrak eman du. Negroponte oso ezaguna da, hirugarren mundura bideratutako kostu txikiko ordenagailu eramangarrien proiektua aurrera eramateagatik,”One Laptop Per Child” edo “Ume Bakoitzeko Ordenagailu Bat” izeneko proiektua. Gailu honek dituen gauza bitxien artean bitxienak hauek dira : bateria kargatzeko eguzki plaka du baita tiratzeko soka bat, motozerra bat martxan jartzeko bezalakoa ; 1,5 kg pisatzen du, oso kontsumo eta koste txikia du (100 $) eta (100$) eta internetera konektatzeko Wifi-a erabiltzen du.
A U R K I B I D E A
1-Sarrera. 2-Elkarrizketa. 3-Merkataritza Azoka. 4-Lumaren Kilima. 5-Zu eta ni olerkari. 6-Txiki -txoko ( igarkizuna ). 7-Txiki -txoko. 8-Entretenigarriak. 9-Bermeoko toponimia. 10-Asteburuko agenda eta esaera zaharrak.
AGURRA Kaixo lagunok!!!! : Irakurtzeko eta dibertitzeko prest? Aldizkari hau egin dugunak, Nagore Fernandez, Ane Hormaetxea, Aroa Gonzalez, Iker Markaida, Ander Bengoetxea eta Iker Iriarte gara. Espero dugu zuen gustukoa eta interesgarria izatea. Gogorik al duzue irakurtzeko? Ba ireki aldizkaria eta irakurri gure lana, ONDO PASA!!!!!!!!!!!!!! ERREDAKTOREAK