Aitana Ucin Arego 4.maila
Loremendi institutua oso famatua zen Euskal Herrian, urtero Halloween jaialdia ospatzen zuelako eta jaialdien lehiaketan urtero irabazten zuelako . Institutuko futbol zelai pribatua hilerriaren ondoan zegoen. Behin futbol taldeari tokatu zitzaion Halloween-eko dantzaldia antolatzea. Ibon, kapitaina, eta gainerako futbol taldekideak, oso urduri zeuden eta bildu egin ziren ideiak ateratzeko. Batzuek zorgin mozorrotzea pentsatu zuten, beste batzuek kalabaza dantzaldi bat egitea. Ibonek denei gustatu zitzaien ideia bat izan zuen. - Dantzaldi bat egingo dugu zonbiz mozorrotuta! - Aizu Ibon, ideia hori bikaina da!
Hurrengo egunean futbol taldekideek gaitzago ikusi zuten Ibonen ideia aurrera ateratzea eta Ibon ez zegoenean, honetaz hitz egin zuten hilerriko ormaren ondoan. Bat batean hilerritik zetozen ahotz batzuk entzun zituzten. Denak hitz gabe geratu ziren bi zonbi ikustean eta hauek esan zieten: - Guk daukagu zuen arazoaren konponbidea. - Gu zonbiak gara eta Halloween gauean bakarrik irten ahal gara hilerritik – zonbiek jarraitu zuten esaten: -Nahi ba duzue guk dantzatuko dugu zuen partez. Zuen kapitainak, Ibonek, eta institutu osoak pentsatuko dute zuek zaretela dantzatzen zaudetenak Ekipo osoak baietz esan zuen buruarekin, ahoa mugitu gabe. -Bai, zeuen tratua onartzen dugu.- esan zuen Unaik. -Dantzaldirik onena izango da!- esan zuten denek ahotz batez. Dantzaldi eguna iritsi zen. Futbol zelaia Halloween gauerako apainduta zegoen. Ibon, ikasleak, futbol taldekideak eta jende guztia han zeuden oso urduri. Baina hoberena zen Ibonek ez zekiela ezer. Gaueko hamarretan, Iratik zonbi-dantza aurkeztu zuenean, Ibon ekipo osoa bilatzen agertu zen. Musika hasi zen eta ez ziren heldu. Futbol taldekideak, institutuko mutilen komunetatik zeunden den dena ikusten. Eta bat batean ‌ zonbi lagun talde oso bat heldu zen dantza egiten futbol zelaira. Ibon oso pozik zegoen eta jendea harrituta txalotzen hasi zen. Denok dantzatzen zuten zonbien erritmora. Zonbiek ere, oso zoriontsu jarraitu zuten dantzatzen. Dantza amaitzean, zonbiak hilerrira itzuli ziren. Aldi berean, futbol taldekideak, denak txalotzen zeudela ikusterakoan, zelaira jaitsi ziren. Unaik Iboni besarkada bat ematen zion bitartean zonbi lagun taldearen buruzagiak keinu bat egin zion Unairi dena ondo irten zela adierazteko. Eta urtero bezala saria Loremendi instituturako izan zen eta zonbien sekretua hilobietan gordeta geratu zen.