Marteko katua

Page 1


Bazen behin Olatz izeneko neska bat. 8 urte zituen eta ile horia. Beso eta hanka luzeak zituen eta oso alaia zen baina ez zuen lagunik. Egun batean bere aitak esan zion: -Gaur arratsaldean txakurtegira goaz. Eta Olatz poz-pozez saltoka hasi zen. Arratsaldean oinez joan ziren txakurtegira. Han txakur eta katu oso politak zeuden. Txakur polit bat ikusi zuten baina txarra zen. Gero katu polit eta jostagarri bat ikusi zuten eta Olatzek jarraian esan zuen: -Aita hauxe nahi dut, hauxe nahi dut. Eta aitak erantzun zion: -Bai, bai trankil Olatz. Etxerako bidean katuarentzat ohe bat erosi zuten. Etxean katuaren izena pentsatzen ari zirenean katuak “Pitxu� deitzen zela esan zuen eta Olatz eta aita harrituta geratu ziren.


Orduan Olatz korrika joan zen bere logelara, eta galdetu zion katuari: -Zelan dakizu berba egiten. -Ni Martekoa naiz -erantzun zion katuak. Hurrengo egunean Pitxuk galdetu zion: -Lagunduko al didazu nire espazio-ontzia konpontzen . -Bai, oso pozik gainera – erantzun zion Olatzek . Espazio-ontzia konpondu zutenean Pitxuk esan zuen: -Hemen, zurekin biziko naiz baina noizik behin nire herria bisitatzera joango naiz. -Baiiii ! Ze ondo- esan zuen Olatzek eta … “Hala bazan ala ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila Bermeoko plazan. Eta egia ala gezurra begi bien artean SU- DU- RRA.”


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.