Baziren behin anaiak ziren hiru munstro. Egun batean hiru anaiek haserretu egin ziren eta bakoitza leku batera joan zen bizitzera. Bat mendira joan zen, bestea itsasora eta hirugarrena elurretara. Hainbeste denbora leku berdinean egon ondoren itxura, azala eta gorputza aldatu zitzaizkien. Lehenengoa mendietako munstroa bihurtu zen, bigarrena itsasoko munstroa eta hirugarrena elurretakoa. Munstroek anaien hutsunea sentitzen zuten eta bakoitza bere anaiarekin nahi zuten egon. Orduan toki batean, denak batera aurkitzea erabaki zuten. Lekuak oso urrun zeuden eta abentura asko pasatu zuten itsasotik, elurretatik eta mendietatik joatean. Baina hori ez zitzaien arduratzen, hirurek leku berdinean egon nahi zuten eta.
Mendietako munstroak bidaia handia egin zuen, dragoi batzuen aurka borroka egin eta irabazi egin zuen. Elurretako munstroak hiru atetatik pasatu behar zuen eta lortu zuen. Itsasoetako munstroak, sorgin batzuen aurka borroka egin ondoren, bere bidetik jarraitu zuen. Azkenean hirurak elkartu ziren. Asko poztu ziren eta besarkatu ziren. Hiruren artean etxetxo bat eraiki zuten eta bakoitzak bere lurraldearen zati bat jarri zion; elur apur bat, mendi zati bat eta itsasoa. Horrela ba oso zoriontsu bizi ziren hirurak eta ez ziren gehiago urrundu eta...
hala bazan ala ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila Bermeoko plazan.