Itsasne Uriarte 6.maila
Legenda batek kontatzen du orain dela urte asko Bermeoko baserri batean momiak bizi zirela. Familia asko joan ziren etxe horretara bizitzera, baina gaueko hamabietan argi guztiak itzaltzen ziren eta jendea ikaratu egiten zen. Egun batean momia ziztrin batzuk agertu ziren ganbaratik. Aita, semea, alaba eta ama korrika hasi ziren etxe guztitik irteera baten bila. Momien armak kakarraldoak ziren. Kakarraldoak bota eta pertsonen gorputz guztitik azalaren bidez sartzen ziren eta horrela pixkanaka pixkanaka gorputz guztiak jaten zuten. Gau osoan familia korrika egon ondoren, goizeko seietan momiak ganberara itzuli ziren lo egitera. Aita, ama, alaba eta semea ziztu bizian irten ziren etxetik eta handik aurrera ez zen inor gehiago baserri horretara hurbildu.