Egun batean lau erraldoi Bermeora heldu ziren, Andra Mari jaiak ziren. Han Xixilirekin aurkitu ziren. Xixili Bermeoko lamia da eta jaietako pertsonaia nagusia. Igande batean Sukalki Eguna ospatu zen baina euria zen. Erraldoiak ez ziren kalera irten euria egiten zuelako, oso triste geratu ziren. Baina eguerdi aldera aterri izan zen eta irten egin ziren. Oso pozik jarri ziren denak, batez ere Xixili. Egunak eta egunak igaro azkenean egun tristea heldu zen, jaien amaiera, eta Xixilik esan zuen: -Mari , Josefin zer pasatzen zaizue? eta erraldoiek erantzun zioten : -Xixili gaur amaitzen dira jaiak eta gaur gauean erre egingo zaituzte. Xixilik sustu handia hartu zuen, eta Udaletxera joan zen.
Gaua heldu zen. Jendea negarrez joan zen kaletik beltzez jantzita. Gaueko hamarretan erre zuten Xixili gizagaixoa eta erraldoiak etxera negarrez joan ziren. ETA HALA BAZAN HALA EZ BAZAN SAR DADILA KALABAZAN ETA IRTEN DADILA ANDRA MARIKO JAIDXETAN