Bazen behin gaztelu handi bat. Gaztelu horretan sorgin itsusi bat bizi zen. Sorginak bere itxura aldatu nahi zuen, ederragoa izan nahi zuen. Gazteluan neskame bat zegoen lanean , neska honen izena Eder zen eta sorginaren gaztelua garbitzen zuen. Eder pobrea zen, baina oso polita eta sorginak esan zion: -Ja,ja,ja,ja !!! Zu ni baino ederragoa zara eta zure itxura izateko zure ilearekin edabe bat prestatuko dut. Sorginak edabe bat prestatu zuen Ederren ilearekin . Edabea edan zuen eta sorgina neska eder bat bihurtu zen. Ja,ja,ja ! Azkenean lortu zuen nahi zuena.