Haurren eskubideak

Page 1

ESKUBIDEAK: 1. Izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea 2. Janaria, etxebizitza eta osasun zerbitzu egoki bat izateko eskubidea 3. Familia bat edukitzeko eskubidea 4. Jolasteko eskubidea 5. Dohako hezkuntza jasotzeko eskubidea. 6. Laneko explotazioaz eta abandonuaz babestuta egoteko eskubidea 7. Jasarpenik jasanez gero, pertsona orok du edozein herrialdetan babesa bilatu eta izateko eskubidea 8. Gerra edo hondamen egoeran babesa izateko eskubidea 9. Ezintasunak dituzten haurrak babesteko eskubidea 10. Berdintasunerako eskubidea, arraza, nazionalitate eta sinismen bereizketarik gabe.

1. Eskubidea: Izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea

Guretzako ezinbesteko eskubidea da. Izen eta nazionalitatearen arabera subjektu bihurtzen bai gara. Izenik eta nazionalitaterik ez badago pertsonarik ez dagoela uste dugu. Gure izena da besteengandik bereizteko ezaugarri nabarmenena eta bai izenak zein nazionalitateak toki bat ematen digute munduan. Kontutan izan behar dugu, gure bizitzan zehar egiten dugun edozein gauzaren aurrean ( pertsona berri bat ezagutu, eskola berri batera heldu, unibertsitatera sartzeko paperak egin‌) eskatzen zaigun lehenengo gauza gure izena eta askotan nazionalitatea ere dela. Nazionalitateari dagokionez ere, toki baten parte sentitzeko beharrezkoa da. Beraz, nazionalitaterik gabe ez genuke gure tokia munduan aurkituko.


2. Eskubidea: Janaria, etxebizitza eta osasun zerbitzu egoki bat izateko eskubidea

Eskubide hau ezinbestekoa ikusten dugu, batez ere umeen kasuan baina gizaki guztientzako. Janaria, etxebizitza eta osasuna bizirik irauteko ezinbestekoak dira eta beraz, uste dugu hau eskubide beharrezkoena dela. Kontutan hartu behar dugu gainera, helduak umeak baino bizirauteko aukera gehiago dituztela eta beraz hiru elementu horien beharrizan handiago dutela.

3. Eskubidea: Familia bat edukitzeko gaitasuna

Eskubide hau aukeratzeko ikuspuntu desberdin bi ikusi ditugu: Alde batetik, gizakiak gizarteratzeko eta taldean (edo beste gizakiekin harremanetan) bizitzeko beharrizana kontutan hartu dugu. Hau ikusita, jakin behar da familia dela lehenengo gizarteratzea sortzen duena eta beraz, ume batek beharrezkoa du familia bat prozesu hori emateko. Bestetik, umea jaiotzen den momentutik eredua den pertsona edo pertsonak behar ditu. Azken finean, familia da umea sortzen, hezten eta pertsona bihurtzen duena.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.