2009/2010 ikasturtea NARBARTEKO ESKOLA
SARRERA Kaixo irakurle agurgarriak: Gu Narbarteko Lehen Hezkuntzako ikasleak gara eta, udaberri honetan, inguruko sendabelarrei buruzko lan bat egitea bururatu zaigu. Gure inguruan sendabelar asko daude, baina gero eta gutxiago erabiltzen ditugu gure etxeetan . Lehen asko erabiltzen ziren, baina orain ohitura hori galtzen ari da. Horregatik, guk etxeetan, liburuetan eta Interneten aurkitutako informazioa bildu eta liburuxka hau osatu dugu. Ea irakurri eta baliagarria egiten zaizuen. Agur eta goza ezazue liburuarekin
Maddalen, Alba, Nerea, Naroa, Gaizka, Fรกtima eta Alazne
2
NOLA ERABILI SENDABELARRAK Lan honetan sendabelar mota asko aztertu ditugu, baina oso garrantzitsua da sendabelar hoiek nola erabili behar diren jakitea. Sendabelarrak ezin dira edozein modutan erabili eta guk hemen idatzi ditugu erabiltzeko modu batzuk: Landarearen zati bat zuzenean. Adibidez: Iodo belarra Infusioan. Adibidez: Kamamila, azeri buztana, menta... Ukendua. Adibidez: Mariloka, intsusa, azeri buztana... Olioa. Adibidez: Arnika... Alkola. Adibidez: Erromeroa...
3
1. MARILOKA UKENDUA Osagaiak: - oliba olioa – 1 litro - ilenaren lore idorrak – 100gramo - argizaria – 125gramo Egiteko era:
Lehenbizi, oliba olioa kazuela batera botatzen da . Ondoren, ilenaren loreak olioan bota eta pixka bat berotu. Hor utzi beratzen ordu bat . Gero, ordu bat pasa ondoren, iragazi eta loreak kendu. Hori egin eta gero, olio hori epeltzen jarri berriz eta argizaria bota. Argizaria urtzean, dagoeneko, prest dago.
Azkenik, ukendua potera bota eta kolorea aldatzean, tapa itxi. Ukendua erabiltzeko prest dago. Toki freskoan gorde.
4
2. ERROMEROAREN ALKOLA Osagaiak: - Erromeroa 250 g. - 70ยบ -ko alkola - 1l - Botila bat. Egiteko era: Lehenbizi, erromeroa botilan sartu. Gero, alkola botilara bota. Ondoren, itxi eta nahasi, 9 egun beratzen eduki. Azkenik, iragazi eta botilan sartu. Dagoeneko erabiltzeko prest dago!
5
3. ARNIKA OLIOA Osagaiak: - Olio oliba 150 ml. - Arnika lehorra, eskukada bat (potea bete) - Kristalezko pote bat. Egiteko era: Lehenbizi, arnika potera bota. Gero, oliba olioa bota, eta hilabete bat utzi. Ondoren, iragazi eta, dagoeneko, erabiltzeko prest dago.
6
4.KAMAMILAREN INFUSIOA Osagaiak: - katilukada bat ur. - Esku erdi kamamila lore. - Limoia, azukrea edo eztia aukeran. Egiteko era:
Lehenengo, ura lapikora bota eta irakiten jarri. Gero, irakiten hasten denean, sua itzali. Ondoren, kamamila bota, eta 2-3 minutu eduki. Hori egin eta gero, kamamilaren loreak iragazi eta edalontzi batera bota. Azkenik, limoia, azukrea edo eztia nahi baduzu bota eta edateko prest dago.
7
FITXATEGIA
8
SENDABELARRAK ARNIKA
ARNICA Izen zientifikoa – ARNICA MONTANA Deskribapena – 3. Belar honek 20/60zm izaten ahal ditu. Hosto finak eta txikiak ditu. Zurtoin gogorra du, egurtxo modukoa. Loreak horiak eta naranjak dira. Petaloak luzeak eta finak dira. Non aurki daiteke – Mendietan eta, batez ere, Alpeetan. Zertarako erabiltzen da?- Gorputzeko minak sendatzeko: erreumak, beltzuneak, golpeak, bihurrituak... Nola ? - ukendua, infusioa, tintura, enplastoa...
9
SENDABELARRAK SANTIO BELARRA/ASIKIBELAR
HIPERICÓN Izen zientifikoa – HYPERICUM PERFORATUM Deskribapena – 4. Landare hau hosto eta lorez beterik dago. Hostoak finak eta txikiak ditu. Zurtoinean binaka ateratzen dira. Zurtoin gogorra du eta gorrixka. Loreak horiak eta gorrixkak ditu. Non aurki daiteke – Euskal Herri osoan, leku hezeetan. Zertarako erabiltzen da?- Larruazaleko gaitzak,tripako mina… Nola ? - “Asikibelar olioa"
10
SENDABELARRAK ASUNA
ORTIGA Izen zientifikoa – URTICADIOICA/URENS Deskribapena – 5. Urtikazeoen familikoak dira. Mota asko daude. Denak propietate berdinak dituzte. Arrak eta emeak daude eta pikatu egiten dute. Hostoek iletxo batzuk izaten dituzte eta hoiek dira pikatzen dutenak. Sendabelar moduan ezagunenak urtica dioca eta urtica urenns dira. Loreei esker bereizten dira arrak edo emeak diren. Non aurki daiteke – Zelaietan, etxe inguruetan, bide ertzeetan, lahar artetan, lubakietan, mendietan... Zertarako erabiltzen da?- Odolaren zirkulazioa hobetzeko -Gure organismoa ongi mantentzeko: odola, sabela, hesteak, birikak eta giltzurrunak. -Erreuma, bihurritze, okerdura... Nola ? - Infusioak, igurtziak, zopak, txanpuak...
11
SENDABELARRAK AZERI BUZTANA
COLA DE CABALLO/EQUISETO Izen zientifikoa – EQUISETUM ARVENSE Deskribapena 6. Zurtoin lodiak eta berdeak ditu. Zurtoina barrutik hutsa du. Hosto finak ditu, orratza bezalakoak. Bi zurtoin mota ditu: emankorra eta antzua. Zurtoinak zatika-zatika adabegiak ditu. Non aurki daiteke – Euskal Herri osoan, toki hezeetan: erreka ingurutan, bide ertzak eta leku laiotzak atsegin ditu. Zertarako erabiltzen da?- Pixabideak garbitzeko, odola garbitzeko, lurrazaleko arazoak laguntzeko, sudurreko odoljarioa... Nola ? - Infusioa ...
12
SENDABELARRAK BERBENA
VERBENA Izen zientifikoa – VERBENA OFFICINALIS Deskribapena – 7. Utziz gero, 80 zentimetrokoa egin daiteke. Adartsua da , adar luzeak ditu. Zurtoin gogorra du. Hostoak korapiloetatik jaiotzen dira. Non aurki daiteke – Euskal Herri osoan. Zertarako erabiltzen da?- Katarroa ,bronkitis, zintzurreko mina... Nola ? - Berbena olioa, ukendua, enplastoa, infusioa...
13
SENDABELARRAK ERROMEROA
ROMERO Izen zientifikoa – ROSMARINUS OFFICINALIS Deskribapena – 8. Zuhaixka usaintsua da. Hosto finak eta txikiak ditu. Zurtoin gogorra du, egurtxo modukoa. Lore txikiak ditu, moreak eta txuriak. Non aurki daiteke – Mediterraneo aldean asko dago eta Nafarroan, hegoaldean. Zertarako erabiltzen da?- Gorputzeko minak sendatzeko, erreumak... Nola ? - “Erromerroaren alkola”. 14
SENDABELARRAK ILENA/KALENDULA/MARI LOKA
CALÉNDULA Izen zientifikoa – CALENDULA OFFICINALIS Deskribapena – 9. Tamaina – 30/60zm luzera har dezake. Zurtoina – Zurtoin belarkada. Hostoak – Hosto luzeak eta obalatuak ditu. Loreak – Loreak narajak eta horiak ditu. Petalo obalatuak eta luzexkak ditu. Non aurki daiteke – Euskal Herri osoan aurki daiteke, edozein lur motan. Zertarako erabiltzen da?- Larruazaleko afekzioentzat: erredurak, urratuak, ekzemak... Nola ? - Ukendua, kalendula olioa... 15
SENDABELARRAK KAMAMILLA
MANZANILLA Izen zientifikoa – Matrikaria Camomilla Deskribapena – 10. 10/12 zm luzera har dezake. Lore usaintsuak. Zurtoin belarkara, fina eta beratxa. Hostoak orratz modukoak, finak, txikiak eta luzeak ditu. Loreak horia erdian eta petalo xuriak dituzte eta margaritaren antzekoak dira. Non aurki daiteke – Euskal Herri osoan dago kamamila, baina, batez ere, mendietan. Zertarako erabiltzen da?- Buruko mina, erredurak, tripako mina… Nola ? – Infusioa eta ukendua…
16
SENDABELARRAK KARDABERA
DIENTE DE LEON Izen zientifikoa – TARAXACUN OFFICINALE Deskribapena – 11. Landare honi ia lurrean bertan ateratzen zaizkio hostoak, hauek zainetatik hurbil ateratzen dira. Hostoek forma gingildua dute. Zurtoinak ez du hostorik izaten, barrutik hutsa da eta bere gaineko aldean egoten dira loreak eta fruituak. Loreak horiak eta naranjak dira. Non aurki daiteke – Euskal Herri osoan , edozein tokitan Zertarako erabiltzen da?- Odola garbitzeko, pixabideak garbitzeko, eztularentzat, ba¡ta diabetes arazoentzako ere. Nola ? - Entsaladan jan, olioa, tintura, ardoa…
17
SENDABELARRAK MALBA
MALVA Izen zientifikoa – MALVA SILVESTRE Deskribapena – 12. 80-100 zm-ko altuera har dezake. Zurtoin nagusi biribil iletsua du. Hostoek 5-7 gingil dituzte, hortzdunak eta berde ilunak dira. Loreak 5 petalo izaten ditu. Non aurki daiteke –Euskal Herrian betidanik ezagutzen eta erabiltzen da. Zertarako erabiltzen da?- .Katarroa,gripea,bronkitisa,eztula arnasa bideko arazoak. Nola ? - Infusioa, lurrina edota xarabea har daiteke.
18
SENDABELARRAK MELISA
§
MELISA Izen zientifikoa – MELISA OFFICINALIS Deskribapena – 13. Landare usaintsua da. 60/100 zm luzera har dezake. Hosto finak ditu, bihotz formakoak. Zurtoin finak ditu eta berdeak. Loreak xuriak dira 1,5 zmko luzera. Non aurki daiteke – Toki epeletan. Zertarako erabiltzen da?- Urdailarako, nerbioak lasaitzeko, harrotuta gaudenean lasaitzeko… Nola ? – Infusioa.
19
SENDABELARRAK MENTA BELARRA
MENTA PIPERITA Izen zientifikoa – MENTHA PIPERITHA Deskribapena – 14. Belar usaintsua da. Zurtoin biguna du. Lore moreak eta txikiak ditu. Utziz gero, 50/80 zm har dezake. Non aurki daiteke – Euskal Herri osoan, toki hezeetan dago. Zertarako erabiltzen da?- Asunak pikatzen duenean sendatzeko, sabeleko mina… Nola ? – Hostoa larru azalean paratu eta igurtzi, infusioa…
20
PLANTAS MEDICINALES MUÉRDAGO
MIHURA Nonbre científico – Viscum Album Descripción – 15. Es una planta parasitaria, que crece en los árboles. Las ramas y las hojas tienen un color verde-amarillento Las hojas crecen una en frente de la otra. Las flores son amarillentas, crecen de tres en tres o cuatro en cuatro. Es TÓXICA. Dónde la encontramos – En los árboles de manzanos, peras, acacias... ¿Para que la utilizamos? - Para las problemas del corazón y problemas en la circulacion: Arritmias, regular la tensión... Se hacen infusiones contra escemas. Para limpiar cortadas úlceras, hemorragias y para curar el lumbago y la ciática. ¿ Como se utiliza ? - En infusión, crema...
21
SENDABELARRAK PLANTINA
LLANTÉN Izen zientifikoa – PLANTAGO LANCEOLATA Deskribapena – 16. Plantaina asko daude,baina hiru ditugu ezagunenak: Handia,ertaina eta txikia. Plantaina mota bakoitzaren hostoak eta loreak ezberdinak dira. Lanceolata hosto luzekoa da. Zurtoin luze bat izaten dute, hostoa bera baino luzeagoa, Udaberrian loratzen da eta uda guztian aurkitu daiteke horrela. Loreak zurixkak dira. Non aurki daiteke – Euskal Herri osoan. Toki hezeetan. Zertarako erabiltzen da? -Katarroa, eztula, arnas bideko gaixotasunak… Nola ? –Jarabea edo ta infusioa har daiteke.
22
PLANTAS MEDICINALES SALVIA
SALBIA Nombre cientifico – SALVIA OFFICINALIS Deskripcion– 17. Es una planta aromàtica , y puede llegar a medir 80 cm. En la parte de abajo tiene un tronco parecido a la marera es una planta que tiene muchas ramas . las Lore txikiak ditu, moreak eta txuriak.
Zertarako erabiltzen da?- Gorputzeko minak sendatzeko, erreumak... Nola ? - “Salbiaren alkola”. 23
SENDABELARRAK SORGIN IRATZEA
HELECHO TRICOMANES Izen zientifikoa – ASPLENIUM TRICHOMANES Deskribapena – 18. Iratze familikoa da eta familiatik txikiena da. Hostoak borobilduak eta txikiak ditu, zurtoin bat du hostoz betea. Zurtoina fina eta gogorra du. Ez ditu lorerik. Non aurki daiteke – Euskal Herri osoan aurki daiteke, leku hezeetan eta pareta zaharretan. Zertarako erabiltzen da?- Gibela, barea, katarroa, bronkitisa, ile erortzea... Nola ? - Infusioa egin: 40 gm landare eta 1 litro ur egosi egin behar da epeldu arte. Ile erortzearentzat buruan igurtzi eta gibelarentzat infusioa edan.
24
PLANTAS MEDICINALES TOMILLO
EZKAI Nombre científico THIMUS VULGARIS Descripción – 19. Es un pequeño arbusto de hasta 30-40 cm. Sus hojas son pequeñas, lanceoladas y con el envés aterciopelado. Sus flores (abril-octubre) son de color blanquecino-rosado. Posee un cáliz en forma de tubo con varios lóbulos o dientecitos. Donde la encontramos – En terrenos soleados, pedregosos y también cultivado en jardines como planta ornamental-aromática. Para que la utilizamos?- vías respiratorias superiores: antiséptico, antiinfeccioso ... Como se utiliza? – Alcohol de tomillo, aceite de tomillo ,jarabe de tomillo...
25
SENDABELARRAK ZAINGORRIA
HIERBA DE SAN ROBERTO Izen zientifikoa – GERANIUM ROBERTIANUM Deskribapena – 20. Landare honek oso kolore berezia du gorria da, izenak dioen bezala. Hostoak hiru edoeta gehienez bost atal ditu. Zurtoinak 20/30zm -ko altuera hartzen du. Lore bakoitzak bere kaliza antzeko bat du. Non aurki daiteke –Pareta zahar, leku heze eta baserri inguruetan aurki daiteke. Zertarako erabiltzen da?- Zauri eta azalekoak sendatzeko. Eztarri-ahoko gaitzak... Nola ? - Enplastua, infusioa...
26
SENDABELARRAK IODO-BEDAR
CELIDONIA Izen zientifikoa – CHELIDONIUM MAJUS Deskribapena – 21. 50zm luzera izan dezake. Hosto berde argiak ditu, zurtoinak bezala iletsuak eta hosto bakoitza 5/7 hostoz osatua. Zurtoin biribildua, guria eta iletsua du. Zurtoinak likido naranja izaten du. Lore horiak, 4 petalo ditu bata bestearen pare-parean. Non aurki daiteke – Euskal Herri osoan ezaguna. Zertarako erabiltzen da?- Karetsak kentzeko… Nola ? – Zurtoinaren zati bat hartu eta zukua hartu.
27