UPO 2012-2013

Page 1

1


AURKIBIDEA

SARRERA 1. EBALUAZIOA ETA HOBEKU TZA PLA A 2. KALITATEA 3. FORMAKU TZA PLA A 4. BERDI TASU A/HEZKIDETZA 5. BIZIKIDETZA 6. A IZTASU ARE TRATAERA 7. TUTORITZA 8. OSASU A ETA HEZKU TZA 9. ATERALDIAK ERA SKI AK 2


SARRERA Dokumentu hau Malerrekako Herrietako Eskolak taldearen Urteko Plangintza Orokorra da. Sei eskolak osatzen dugu talde hori: Legasa, Narbarte, Ituren, Saldias, Beintza-Labaien, eta Sunbilla. Irakasleok astean behin Sunbillako eskolan biltzen gara, (asteartetan arratsaldeko 16’30etatik 18’30ak arte) gure Proiektu Kurrikularra garatu eta eskola guzien arteko koordinazioa gauzatzeko edo/eta talde formakuntzarako. Gainera, asteazkenero 6 eskoletako zuzendariak eta eskualdeko koordinatzailea biltzen dira Legasako eskolan, Saldias, Beintza-Labaien eta Legasako ikasleak asteazkenetan eskola horretan biltzen direla aprobetxatuz. Aurten, lan horiek bideratu, bultzatu eta dinamizatzeko gure eskualdean 13 saioetako liberazioa eman dioten koordinatzailea ariko da.

1. EBALUAZIO ETA HOBEKU TZA PLA A EBALUAZIOA Irailean ikasleei hasierako ebaluazioa eginen zaie beraien ezagupen maila zehaztu eta horrela ikasturtearen planifikaziorako behar den informazioa jasotzeko. Jarraian, hasierako ebaluaziorako ereduak proposatzen dira (gaztelania eta matematika neurtzeko): http://www.educacion.navarra.es/portal/Guia+del+Profesorado/Multiculturalidad/Publicaciones+Propias

Ikasleak ebaluatzeko erabiliko dugun tresna bat eguneroko behaketa izango da. Honela etenik gabeko eta eguneroko ebaluazioa bideratuko dugu.

3


Matematika, Hizkuntza, Gaztelania, Ingurunea eta Ingeleseko ikasgaietan zehazki, hiruhilabeteko bakoitzean zehar ezagutza frogak edo azterketak eginen zaizkie Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei. KA PO EBALUAZIOA Ikastetxeek 2013ko maiatzean, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleei Ebaluazio Diagnostiko frogak egingo dizkiete Ikuskaritza Zerbitzuaren zuzendaritzapean. BAR E EBALUAZIOA Lehen eta hirugarren ziklo bukaerako ikasleei zuzendutako frogak prestatu beharko dituzte irakasleek, barne ebaluazioa aurrera eramateko, beti ere hobekuntza planaren testuinguruan. Hurrengo puntuak hartuko dira kontutan: Lehen zikloa (2. maila): Irakurriaren ulermena Testu idatzien ekoizpena Problemen ebazpena Hirugarren zikloa (6. maila): Irakurriaren ulermena, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz Testu idatzien ekoizpena euskaraz , ingelesez eta gaztelaniaz Problemen ebazpena Inguruaren ezagutza 4


Barne ebaluaziorako erabiliko ditugun tresnak hauek izango dira: • Aurreko ikasturteetan egindako kanpo frogen ereduak (Hezkuntza Departamenduko webgunekoa) gaztelania, matematika, ingelesa eta euskara maila neurtzeko frogak dira (Inguruneako froga ereduak ere badauden nahiz eta gai hori momentuz ez sartu ofizialki diagnosirako kanpo frogetan). Bigarren mailarako gaztelaniazko froga ereduak ere agertzen dira orrialde honetan : http://www.educacion.navarra.es/portal/Informazio+interesgarria/Ebaluazioa/Nafarroako+Ebaluazioak/Haur+H ezkuntza+eta+LH?languageId=6 • EIBZko (Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa) webgunean eskaintzen diren Hizkuntza Gaitasunak Ebaluatzeko Probak (HGEP). Euskara gaitasunak neurtzen dira LHko 2.eta 3. Zikloetan: http://irati.educacion.navarra.es/creibzw/web/index.php/hgep.html • Iazko ikasturtean (2011-2012) gure taldeko lantaldetan Barne Ebaluaketa landu genuen eta 1. eta 2. Zikloetako gutxienezko helburuak, ebaluazio irizpideak eta promoziorako frogak ezarri genituen (3. ziklokoa egiteko dago) Hizkuntza eta matematika arloetarako. Ingelesekoa 3 zikloetarako egina dago, HH ezik. Material guztia taldeko blogean zintzilikatua dago, “Gure Artxiboa” izeneko loturan: http://malerrekaherrietakoeskolak.blogspot.com.es/

5


DIAG OSTIKO FROGARE EMAITZE BALORAPE A Hauek dira 2011-2012 ikasturtean gure eskoletako ikasleek Diagnostiko Frogan lorturiko emaitzen koadroa:

4. Mailako ikasle kopurua: 18 IKASLE ERRENDIMENDU MAILA

MATEMATIKAKO GAITASUNA

IRAKURTZEKO GAITASUNA EUSKARAZ

IRAKURTZEKO GAITASUNA GAZTELERAZ

GAITASUNA ATZERRIKO HIZKUNTZAN (INGELESA)

1

2

3

4

2

3

3

6

3

3

11

11

7

15

3+

2

1

1

GUZTIRA

18

18

18

18

o Datuen arabera gure ikasleen erdiak baino gehiago 3-ra iristen dira neurtzen diren hiru gaitasunetan. Matematikan eta euskaran ikasleen % 61’11 eta ingelesean % 83’3 o Gaztelaniaren emaitzak pixka bat beherago gelditu dira eta bakarrik ikasleen % 38’8. iristen dira 3 mailara. o Aipagarria da, gure ikasle gehienak euskaldunak izanik, 3+ mailan ikasle bat bakarrik dagoela baieztatzea. Horrek bereziki kezkatzen gaitu. o Ingeleseko gaitasunari dagokionez, ikasle gehienak 3 mailan kokatzen dira, neurtzen diren lau gaitasunetatik kopuru altuena lorturik. Aurten ez dago ikaslerik 1 mailan, baina ezta ere 3+ mailan. o Aurten lehenengo aldiz idatzizko ekoizpena ezarri dute euskara eta gaztelaniazko frogetan eta horrek ere eragina izan dezake emaitzetan. Izan ere, froga luzea da eskatzen zaiena eta gure ikasleek ez daude prestatuak hain denbora laburrean eta modu horretan ekoizpenak egiteko, gelako lan ohitura beste bat delako egunerokoan: idatzi aurretik 6


gidoitxo bat egitea eskatzen zaie, gero borradore bat lehendabizi, eta gero behin betiko idatzia. Frogan planteatzen dena ez dator bat modu horrekin eta gure ustez oso zaila egin zaie. Gainera idatzirako planteaturiko gaien egokitasuna edo egokitasun eza ere eztabaidagarria izan daiteke.

2011-2012 ikasturterako Hobekuntza Planaren barruan zehaztutako ekintzen helburu nagusia, Hizkuntza (hiru hizkuntzak) eta Matematika gaitasunak hobetzea zen:

• Hizkuntzetan: o Irakurriaren ulermena hobetzea Curriculumeko hizkuntza guztietan. • Ulermen globala hobetzea. • Hausnarketa eta interpretazioa lantzea eta iritzi propioa sortzea. o Irakurtzeko ohitura eta zaletasuna hobetzea • Matematikan: o Eguneroko arazoak konpontzeko gaitasuna hobetzea: • Buruketak ebazteko pausuak sistematizatzea. • Irakurritakoaren ulermena hobetzea. Aurreko kurtsoko Diagnostiko Ebaluaketaren emaitzak aztertu ondoren egiten dugu urtero dagokigun kurtsoko Hobekuntza Plana. Halere, lortutako emaitzak ez dira beti guk nahi izango genukeen modukoak, eta badirudi kurtso baten ongi joan dena ez dela hain ongi joaten hurrengoan nahiz eta ildo beretik jarraitu lanean. Horrek hausnarketa eragiten du taldean eta ondorioz zera adieraztea nahi dugu: o Perspektiba luzeaz aztertu behar dira datu hauek. Aurreko urtean aurrera eramandako Hobekuntza Planak funtzionatu baldin bazuen eta ildo horretan jarraitu ondoren aurten emaitza desberdina atera baldin bada ere, horrek ezin du gure 7


egunerokoa guztiz baldintzatu eta egindako guztia hankaz gora jarri. Urte batzuk beharko ditugu garbiago ikusteko emaitza horien eboluzioa edo/eta froga beraren egokitasuna. o Bestetan aipatu izan dugun moduan faktore ezberdinek baldintzatu dezakete froga horren emaitzak: • Azterketen zailtasuna eta luzera. • Ikasturte horretako ikasle taldea. • Ikasleak horrelako frogak egitera trebatuak izatea edo ez izatea. • Ikasle kopurua ( hau oso lotua baitago gure herrietako eskolen txiki izatearen berezitasunarekin eta horietatik ateratzen diren portzentajeen esangurarekin). 2012-2013 IKASTURTERAKO HOBEKU TZA PLA A ILDO AGUSIAK: Orokorrean ildo berdinetatik jarraitzea pentsatu dugu, gehien bat iraila-urrian gure taldeko Diagnosi Frogaren emaitzak eta itemak sakontasunez aztertu ondoren, baieztatu baitugulako zeintzuk diren gure ikasleen ahulezi nagusienak. Neurtzen diren lau arloetako (Gaztelania, Euskara, Ingelesa eta Matematika) itemak aztertu ditugu eta puntuazio baxuen lortu duten itemetan jarri dugu arreta berezia: Gaztelania: Hiru item baxuenak, 3 mailakoak dira eta horietatik bietan INTERPRETAZIOA da ebaluaturiko prozesua eta ULERMEN GLOBALA bestean. Euskara: Hiru item baxuenak, 3 edo 3+ mailakoak dira eta hiruetan INTERPRETAZIOA da ebaluaturiko prozesua. Ingelesa: Bost item baxuenak, 3 edo 3+ mailakoak dira eta horietatik hiruetan INTERPRETAZIOA da ebaluaturiko prozesua eta INFORMAZIOAREN BILAKETA beste bietan. 8


Matematika: hemen ez dira hizkuntzari buruzko prozesuak ebaluatzen (nahiz eta gure ustez ulermen globalak zerikusi handia duen buruketen ebazpenetan), eta ahuleziak zabalagoak dira. Ebaluatzen diren hiru prozesu nagusitzen dira emaitza baxuena duten itemetan: ARRAZOIKETA, EDUKIARI BURUZKO HAUSNARKETA eta EBAZPEN MATEMATIKOA. Guzti hau dela eta, hau da aurtengo ikasturtean gure Hobekuntza Planak jarraituko duen ildoa: Hizkuntzetan, ulermen globala, irakurketaren hausnarketa eta interpretazioa eta iritzi propioak lantzea. Eta horrekin batera testu batean esplizituki agertzen ez den informazioa inferitzeko estrategiak lantzea, izan ere hori da gure ustez hizkuntzen emaitzetan zerikusi garrantzitsua izan dezakeen faktoreenetariko bat. Gainera, garrantzi handia eman diogu eta eman nahi diogu irakurtzeko ohitura eta zaletasuna hobetzeari. Matematiketan: buruketak ebazteko pausuak sistematizatzea eta, oso garrantzitsua iruditzen zaigun hizkuntza arloko ekarpena: irakurritakoaren ulermena hobetzea. Hitz klabeak: • irakurritakoaren ulermen globala • hausnarketa eta interpretazioa

• informazioa inferitzea • irakurketa plana

Aipatu beharra dago, Diagnosi Frogaren emaitzak aztertzen ditugun bezalaxe, aurtengo ikasturtean Barne Ebaluazioaren datuen analisia eta emaitzak ere sakonago aztertzen hasiko garela. Modu horretan, agertu daitezken ahuleziei aurre egin eta beharrezko ikusten ditugun egokitzapen edo aldaketak ezarri ditzakegu ebaluazio jarrai edo formatiboa hobetzeko ahaleginetan. Badago beste puntu bat aurtengo Hobekuntza Planean ezarri nahi duguna: BALIOEN esparrua. Honek lotura handia du ikasturte honetan burutzen ari garen taldeko formakuntza instituzionalarekin, “Erlajazio Teknikak: adimena lasaitzeko eta kontzentrazio tekniken garapena”. Hor ikasten ditugun teknikak, ahal dugun neurrian gure ikasleekin praktikan jarriko 9


ditugu helburu orokor batekin: emozioen kudeaketa. Emozioen kudeaketa baikor batek – emozioei buruzko kontzientzia izatea- eskola komunitate osoko elkarbizitza hobetu dezake eta hainbat gatazka aurreikusi edo/eta ekidin. Hobekuntza Plan hau talde osoari aurkeztuko zaio xehetasun guztiak puntuz puntu azalduz. Hiruhilabeteko bakoitzaren bukaeran, ebaluazio saioetan, jarraipena egingo diogu aplikazioa nola izaten ari den jakiteko.

10


HOBEKU TZA PLA A MALERREKAKO HERRIETAKO ESKOLAK 2012-2013 IKASTURTEA

HIZKU TZA HELBURU OROKORRA*ZEHATZA

1.Irakurriaren ulermena hobetzea Curriculumeko hizkuntza guztietan. * Ulermen globala hobetzea. * Hausnarketa eta interpretazioa lantzea eta iritzi propioa sortzea.

ESPARRUAK JARDUERAK

ETA

DE BORA ETA TOKIA

- HIZKU TZAko saioak: . Testu mota desberdinetako irakurgaien osagaiak, hiztegia, ortografia……-en azterketa. . Irakasleak aukeratutako testu mota desberdinekin erreflexioa, iritzi propioa… landu. .Galdetegi baten bidez ikasleek testuei buruzko iritziak emango dituzte, ahoz zein idatziz.

-EUSKARA eta GAZTELERAZko 4 saioetatik 2 testu mota desberdinak lantzeko -INGELESA: Asteko bost saioetatik batean diagnosi froga ezberdinetan azaldutako testuak edo antzekoak landu.

-Gainerak ARLOak (Ingurunea, matematika, Arte Hezkuntza): . Baliabide desberdinen erabilera: hiztegiak,

- Ikasturte osoan zehar

BALIABIDEAK

Irakurritakoaren interpretazioa eta iritziak sortzen laguntzeko estrategiak. ERANSKINAK 1 ETA 2. - Froga diagnostikoaren ereduak eta A-Z books.

EBALUAKETA: I DIKAGAILUAK

.Hiruhilabetean behin testu berezi bat pasatuko zaie ekintza berezi batzurekin. Honetarako, Ebaluazio Diagnostikorako erabiltzen diren ariketak erabiliko dira. Baita ere, irakasleek prestaturiko beste batzuk. ERANSKINA 3.

.Metodologia: Proiektuen bidez , testu mota desberdinak testuinguru zehatz baten lantzen saiatuko gara. Bertan, hizkuntza, ingurunea, plastika.. integratuz. 11


entziklopediak, materialak euskarri elektronikoan ‌. . Hiztegitxoak prestatu, definizioak eta azalpenak landu‌.. . Testu desberdinetan informazioa bilatu, ideia nagusiak, eskemak ‌ -IRAKURKETA saioetan: . Irakurketarako giro lasaia bultzatu. . Herriko liburutegitik liburuak maileguan ekarri. . Ikasleek idatzitako ipuinak trukatu. - Zikloen arteko irakurketa trukaketa. 2.Irakurtzeko ohitura eta . Liburuak ozenki irakurri, zaletasuna hobetzea. irakasleak edota ikasleek zatika. . Saio bereziak antolatu. Bertan, ikasleek irakurritako liburuen iritzia emango dute eta besteei aholkatu ala ez. - Etxekoekin: . Ikasturte hasieran gurasoekin bilera bat egin eta plan honetan inplikatzen saiatu.

Irakurritakoaren interpretazioa eta iritziak sortzen laguntzeko estrategiak. ERANSKINAK 1 ETA 2. - Froga diagnostikoaren ereduak eta A-Z books. -Ikasturte osoan zehar.

ERANSKINA 3.

12


. Gabonetan, umeek beraiek idatzitako ipuin bat oparituko die. Beraiek umeei beste bat oparitzea eskatuko zaie. . Familiak eskolako irakurketa saio batzuetara gonbidatu ipuin bat irakurtzera. . Ipuin hoiek etxean, denon artean irakurri eta 2.Irakurtzeko ohitura eta gero, eskolara ekarriko dituzte trukatzeko. zaletasuna hobetzea. -Errendimendu baxuzko ikasleekin. . Ikasturte hasieran irakurtzeko zailtasunak identifikatzeko froga desberdinak pasatuko zaie. (orientazio departamentuaren laguntzaz) . Laguntza eta errefortzua emango zaie eta beraiekin egiteko ariketa bereziak prestatuko dira: beraientzako testu egokiak aukeratu, ozenki irakurri, ilustrazioak erabili‌.. -Errendimendu altuzko ikasleekin:

* Etxeko lanetan, hilabetean behin jarriko dugu ikasitakoa aplikatzeko ariketaren bat. * Azterketetan ikasitakoa aplikatzeko ariketa bat txertatuko da.

-Beraien mailari dagozkien testu egokiak eskainiko zaie.

13


HOBEKU TZA PLA A MALERREKAKO HERRIETAKO ESKOLAK 2012-2013 IKASTURTEA

MATEMATIKA HELBURU OROKORRA*ZEHATZA

Eguneroko arazoak konpontzeko gaitasuna hobetzea: • Buruketak ebazteko pausuak sistematizatzea. (Eranskina 4.) •

Irakurritakoaren ulermena hobetzea.

ESPARRUAK ETA JARDUERAK

- Problemak binaka edo talde handian landuko dira. - Eguneroko egoera errealak planteatuko dira. - Bakarkako irakurketa isilean egin eta gero eta ikasle bikoteak elkarri buruketa azaldu ondotik irakasleari ozenki kontatuko diote. (Eranskina 4)

DE BORA ETA TOKIA

Lau saioetatik bat erabiliko dugu gutxienez buruketen ebazpena lantzeko, eranskina 4an aipatzen diren pausuak segituz.

BALIABIDEAK

-Testu liburuak. - 4. Eranskina. - Buruketak lantzeko lan koadernoak eta tailerrak. - Aurreko urtetako diagnostiko frogen ariketak.

EBALUAKETA: I DIKAGAILUAK

Honetarako, Ebaluazio Diagnostikorako erabiltzen diren ariketak erabiliko dira. Baita ere, irakasleek prestaturiko beste batzuk (testu liburutakoak…)

* Etxeko lanetan, hilabetean behin jarriko dugu ikasitakoa aplikatzeko ariketaren bat. * Azterketetan ikasitakoa aplikatzeko ariketa bat txertatuko da.

14


HOBEKU TZA PLA A MALERREKAKO HERRIETAKO ESKOLAK 2012-2013 IKASTURTEA

BALIOE ESPARRUA HELBURU OROKORRA*ZEHATZA

- Emozioen kudeaketa: emozioei buruzko kontzientzia izatea.

- Elkarren arteko harremanak hobetzea.

ESPARRUAK ETA JARDUERAK

1. Kontzentrazio ariketak. 2. Erlajazio sakona. 3. Arnasketa prozesua. Bere eragina emozioetan. Arnasketa mota desberdinak ikasi eta praktikan jarri.

DE BORA ETA TOKIA

BALIABIDEAK

- Ikasturtean zehar, jolastordua ondoren 5-10 Formakuntza minututako saio bat eginen instituzionalean ikasitako dugu noizbehinka teknika teknikak. ikasten joateko. - Egoera zailen aurrean: azterketak, jendearen aurrean solasten dutenean (antzerkia, azalpen pertsonalak‌)

EBALUAKETA: I DIKAGAILUAK

- Etengabeko behaketa. - Ebaluaketa saioetan tarte bat eskaini honen emaitzen balorapen bat egiteko. - Ebaluaketa erregistro orrian emozioei buruzko atal bat gehituko da. (ERANSKINA 5)

- Istiluen ondotik

15


2. KALITATEA Ikasturte honetan gure taldetako eskola bakar batek ere ez du jarraitzen kalitatea lantzeko sarean. Halere, Iturengo eskolak hiru kurtsotan parte hartu zuen eta Sunbillako eskolak lautan, eta beraiek sorturiko prozesu guztiei buruzko dokumentazioa beste eskolekin banatu zuten eta denontzako erabilgarri dago.

3. FORMAKU TZA PLA A: Ikasturte honetako ezarritako jarraibideek hau diote ordutegi osagarrien puntualizazio moduan: Urtean nahitaez prestakuntzako 35 ordu egin behar dira. Ordu horiek bi motatakoak izanen dira: ikastetxeak erakunde moduan antolatutakoak eta bakarka egin beharrekoak. Ildo horretan, ikastetxeek ikastetxeko irakasle guztiendako erakunde mailako prestakuntza programa prestatuko dute, urtean gutxienez 12 orduz. Programaren edukia eta ikasturtean zeharreko ordutegi banaketa ikastetxearen Prestakuntza Planean sartuko dira eta lehentasuna izanen dute beste edozein aukeraren aurrean eta irakasle guztiek nahitaez bete beharko dituzte. Erakunde mailako formakuntza: Ikasturte honetan 12 ordutako formakuntza instituzionala egingo da sei eskolek osatzen dugun taldekide guztiontzat. Iazko kurtso bukaeran gure taldetik sorturiko beharren azterketaren ondorioa da gauzatu den ikastaro hau: Izenburua: Malerrekako Herriko Eskoletan erabiliko ditugun adimena lasaitzeko eta kontzentrazio tekniken garapena. Modalitatea: ikastaroa Etapa: Haur eta Lehen Hezkuntza. 16


Norentzat: Malerrekako Herriko Eskoletako irakasleentzat. Justifikazioa: Gaur egun, irakasle edo hezitzaile izatea ez da lan erraza eta berdin gertatzen zaie gure ikasleei ere. Ikastaro honetan horren garrantzitsuak diren lasaitzeko eta kontzentrazio teknikak landuko ditugu gure geletan eta etxean erabili ahal izateko. Helburuak: 1. Adimena lasaitu eta kontzentrazio teknikak ikasi, hauek ikasleekin landu ahal izateko. 2. Arnasketak, nerbio sistema eta emozioetan daukan eragin zuzenaz jardun eta teknika hauek behar diren momentuetan erabiltzen ikasi. 3. Erlajazio sakonaren bitartez, fisiko eta psikologikoki lasaitzen eta eraberritzen ikasi. Edukiak: 4. Kontzentrazio ariketak. 5. Erlajazio sakona. 6. Arnasketa prozesua. Bere eragina emozioetan. Arnasketa mota desberdinak. Metodologia: Teknika desberdinak aztertu, praktikatu eta ikasiko ditugu eta, ondoren, norberak bere gelara eramateko aukera izanen du. Emalea: Marina Pintos Martikorena. Pianojole, musika irakasle eta yoga irakaslea. Tokia: Iturengo eskola 17


Iraupena: 12 ordu Egunak eta Ordutegia: Urriaren 23a, urriaren 30a, azaroaren 6a, azaroaren 13a, azaroaren 20a eta abenduaren 4a Arratsaldeko 16:30etatik 18:30ak arte. Bakarkako formakuntza: Bakarkako etengabeko formakuntza norberaren ardurapean gauzatuko da aurreko ikasturtetan bezala bakoitzak bere interesguneei jarraituz. Gure taldeko kasuan erakunde moduko formakuntza 12 ordutakoa izango denez, gutxienez beste 23 ordu bete beharko dituzte taldekide guztiek. Honetaz gain irakurketaren ulermena hobetzeko hiru hizkuntzatan (bakoitzaren ezaguera eta ikasleek horretan duten gaitasunaren arabera), planteatu eta kontutan izango ditugun irizpide nagusiak lantzen jarraituko dugu: - irakurketaren interpretazioa bereziki landu eta horretan sakondu. - irakurritakoari buruzko iritzi propioak sortzeko estrategiak erabili eta sistematizatzen saiatu. 4. BERDI TASU A / HEZKIDETZA Aurten, aurreko ikasturtetan planteatu genituen helburuekin jarraituko dugu, horiek ez baitira egun batetik bestera lortzen eta etengabeko arreta eta egokitzapena eskatzen dituzte: • Hizkuntzaren erabilera ez sexista. Instituzio eta familiekin harremanetan jartzeko erabiltzen dugun hizkuntza idatzia zuzentzea. Eta baita ere, ikasleek ekoiztutako testuen hizkuntza idatzia zaintzeko estrategiak lantzea. • Estatistikan agertzen diren datu guztiak sexuaren arabera bereiztea. 18


• Gelan erabiltzen diren materialak aztertu, batez ere lanbideei eta kirolei dagozkien gaietan, bi sexuetako ereduak ikustarazteko helburuekin. • Konstrukto soziala den generoaren kontzeptua eta horrek dakarren rolen banaketaren kontzientzia suspertzen hastea. Emakumeak gizartean duen presentzia indartu. Lanbide desberdinetako emakumeak eskolara ekartzen saiatu beraien garrantzia azpimarratuz. • Norberaren autonomia eta zainketaren etikaren ikasketarekin jarraitzea, horretarako ezinbestekoa den familien parte-hartzea ziurtatuz. Aurreko ikasturtetan gurasoei igorritako galdetegien emaitzetan eta horietatik inferitutako diagnosian oinarriturik aurten ere etxeko lanak eta norberaren autonomia eta ardurekin loturiko ekintza desberdinak planteatuko ditugu familiekin batera landu eta jarraipena egiteko: • • • • • •

norberak bere ohea egin jantzi eta bere gela txukundu hondakinak birziklatze ontzietara eraman erosketak egin mahaia jartzen edo kentzen lagundu ………..

5. BIZIKIDETZA Bukatutzat jotzen dugu bizikidetza lantzeko azken urteotan eman dugun prozesua. Sunbilla eta Iturengo ikastetxeek aurreko kurtsotan kalitatea kudeatzeko Sistemen Hedapen Programan (N6EL) Bizikidetzari buruz ekoiztutako protokolo eta agiri guztiak eskuragarri daude taldeko sei ikastetxeetarako. Gainera talde osorako Barne Erreglamendua ekoiztu dugu. Eskola bakoitza dokumentu horretan oinarrituko da bere barne araudia egokitu eta behar espezifikoetara moldatzeko. 19


6. A IZTASU ARE TRATAERA A IZTASU Aren trataera bermatzeko, ikasleria guztia hartu behar da kontutan. Izan ere, aniztasuna ume bakoitzarengan ematen da, ikasle bakoitza errealitate BAKAR, BEREZIA eta DIFERE TEA delako, alegia IKASLE GUZTIAK DESBERDI AK direlako (ikasteko estilo desberdinak, ahalmen desberdinak, garapen eta aurre-ezagutza desberdinak, motibazio desberdinak...). Beraz, aniztasuna kontutan hartzea guretzat ez da soilik laguntza berezia behar duten haurren kasuan eragitea, baizik eta egunerokotasunean ikasleen ezaugarri eta erritmoetara egokitzea. Gainera, gure geletako ERRATIOA txikia izanik (kurtso bat baino gehiago batera izan arren), are eta ageriago gelditzen zaigu ideia hori, eguneroko lanean haur bakoitzaren behar desberdinetara egokitzen saiatzen garelarik, inzidituz, guztiek eta bakarka dituzten zailtasun, hutsune e.a.etan. Behaketa etengabe horri esker, edozein motatako arazo detektatzerakoan, ORIE TATZAILEarekin komentatuta, protokoloa martxan jartzen da, kasuistikaren araberakoa akitzen ahal dena AZTERKETA OROKOR BATEA soilik, edota LAGU TZA BEREZIAREKI edo ERREFORTZU programa batekin. Laguntza berezia beharrez gero (eskolan berandu hasiak diren haurren kasuan, behar bereziko haurren kasuan edo ahalmen handiko haurren kasuan), P.T. eta hizkuntza eta mintzairako irakaslearen aktuazioarekin ere kontatzen dugu, une oro, TUTOREARE iritzia, jarraipena eta parte hartzea ezinbestekoa delarik. EGOKITZAPE KURRIKULARren kasuan ere, irakasle, tutore edo behar bereziko kasuan, P. T. beraren aktuazioarekin kontatzen dugu, beti orientatzailearen onespenpean. Gainera, beharrezkoa suertatzen denean, beste instituzio batzuen laguntzaz kontatzen dugu edo kontsulta partikularretara deribatzen ditugu haurrak, azterketa sakon baten ondorioz (optometristak esaterako). Azkenik, aipatzea, familiarekin kontaktua etengabea dela BETI eta bereziki, orientatzailearen laguntza beharrezkoa izan den kasuetan, ahalmen edota emozionalak diren arazoengatik, behar bereziengatik edo atzerritik etorritako umeen kasua izan dela eta. Hau guztia aurrera eramateko BALIABIDEAK behar ditugu. Hau da, teoriatik praktikara ZUBI ERREALAK eraikitzea, guzien kolaborazioarekin; Hezkuntza Saila, guraso, irakasle,ikasle H.L.U‌ 20


Gure lantaldean bi orientatzaile eta bi HLU (Hezkuntza Laguntza Unitatea) ditugunez, aurtengo ikasturterako hauen plangintzak azaltzen ditugu ondoren: HEZKU TZA LAGU TZA U ITATEKO LA PLA GI TZA. 2012/13 HERRIAK: SU BILLA, ITURE , LEGASA eta ARBARTE 1. PARTAIDEAK: Aurten, herri horiei erantzuna emateko bi Hezkuntza Laguntza Unitate osatuko ditugu. Aurtengo kideak: • Pedagogia Terapeutikako eta Entzumena eta Mintzairako irakaslea: Txiber Iraola (Sunbilla). • Entzumena eta Mintzairako irakasleak: .- Elaia Etxebeste (Ituren) .- Mirentxu Jimenez (Narbarte eta San Miguel IP Doneztebekoa) • Pedagogia Terapeutikako irakaslea: .- Oihane Ibargoien (Ituren). • Orientatzailea: Ana Indaburu (Sunbilla-Ituren-Legasa-Narbarte eta Doneztebeko Mendaur DBHI). 2. LA$ALDIA ETA ORDUTEGIA Partaideen lanegunak, Hezkuntza Departamentuaren aginduak betez, honako hauek izanen dira: • Txiber Iraola: Jornada osoa emanen du Sunbilan: 8 ordu laguntza, 7 ordu logopedia, 9 ordu LH eta HH. • Elaia Etxebeste: 13 ordu emanen ditu Iturenen: 4 ordu logopedia eta 9 ordu LH. • Oihane Ibargoien: 12 ordu ematen ditu Iturenen PT lanak egiten. • Mirentxu Jimenez: 21


7 ordu (logopedia eta PT) ematen ditu Narbarten eta beste gainerako guztiak Doneztebeko San Miguel IP-an. • Ana Indaburu: Asteartean, asteazken eta ortzegunetan Doneztebeko Mendaur Institutuan, astelehenetan Sunbillan, ortziraletan Iturenen eta hamabostero Legasa eta Narbarten bi saio jarraian (ostegunetan). 3. FU$TZIO$AME$DUA: Sunbilla-Legasa-Narbarte ikastetxeei zuzendutako HLUko bilera astelehenetan eginen dugu, Sunbillan, 12:00-12:50. Eta Itureni dagokion bilera ostiraletan goizeko 3. Saioan (11:10-12:00). HLUko bilera honetan denbora gehiena haurren edota taldeen laguntza antolatzen eta prestatzen emango dugu (irizpideak, ordutegiak, materialak, aniztasunaren trataera‌ • Laguntza antolatzeko irizpide orokorrak: Ikasle batek PT irakaslea edo Entzumena eta Mintzairako irakaslearengandik laguntza zuzena jasotzeko, honako lehentasunak izango dira kontutan: 1. Hezkuntza Premia Zehatzak dituzten ikasleak (NHBBZ/CREENA-ko erroldan daudenak); Curriculumaren Egokitzapen esanguratsua egitea eskatzen dutelarik. 2. Ziklo bateko edo gehiagoko atzerapena dutenak (nahiz eta erroldatuak ez egon). 3. Ikasteko zailtasunak dituztenak; atzerriko ikasleak (etorkinak); eta aparteko gaitasunak dituzten ikasleak laguntza zehatzik/espezifikorik beharko balute, tutoreek emango diete laguntza hori, eta posible denean PT edo E.M. irakasleak. 4. Prebentzioa Haur Hezkuntzan, batez ere ahozko hizkuntza lantzeko edo ahoskeran zailtasunak dituzten ikasleekin prebentzio lan bat egiteko (arreta ez zuzena). 22


Laguntzak emateko irizpideen artean, ikasleak zein eskola, talde edo mailan kokatua dagoen eta bertako egoera eta ezaugarriak izango dira kontutan ere bai. Horretarako eskola eta taldeko egoera aztertuko da: ikasle kopurua, maila ezberdinak edo ziklo ezberdinak elkarrekin dauden, ikasleen ezaugarriak edo beharrak, tutoreak dituen ordu libreak, tutoreak taldea banatzeko dituen aukerak, zenbat ikaslerekin gelditzen da Ingelesa saioetan, etab. Horrela, kasu hauetan tutoreak errefortzua emango du. • Ikasturte hasieran, zonaldeko giza-baliabideak eta beharrak aztertu ondoren, laguntza zuzenaren antolaketa planteatuko da. Hala ere, ikasturte hasieran egiten den kasuen banaketa malgua izango da, ikasturtearen zehar sortzen diren beharren arabera aldaketak egin daitezke. 4. HLU-KO PARTAIDEE$ EGI$KIZU$AK: 4.1.Laguntzaren antolaketa eta jarraipena: Hezkuntza Premia Zehatzak edo zailtasunak dituzten ikasleei erantzuna emateko honako lanak egingo ditugu: • Eskaera berriak aztertu eta orientazioak eta laguntza antolatu. • Iazko txostenak aztertu eta hauen jarraipena bideratu. • Hasierako ebaluaketa burutu. • Laguntzarako ordutegiak antolatu. • Tutoreekin bildu eta koordinatu. • Gurasoekin bilerak egin eta koordinazioa bultzatu. • Lan programak eta behar diren materialak prestatu. • Bertze zerbitzu batzuekin koordinatu (NHBBZ/CREENA, Osasun Zentroa,...). • Hiruhilearen bukaeran eta ikasturte bukaerako txostenak bete. 4.2.Taldeko lana: 23


• Ikasturte hasieran atzerapena edota Hezkuntza Premia Zehatzak dituzten ikasleei buruz informatzeko eta jarraipena egiteko tutoreekin bildu. • Ikasturte hasieran Laguntza Unitateko materiala berritzeko beharrak aztertu eta materiala ezberdina kontsultatu eta aukeratu. • Gure lanerako behar ditugun tresnak prestatzeko edota interesa dugun gaien inguruan sakontzeko bilerak egin. • Ikastetxeetako Hezkuntza Proiektua eta Curriculum Proiektuen esparruan, gure aholkularitza eta partehartzea eskatzen denean parte hartu. • Hiruhilearen bukaeran ebaluaketa egin eta laguntzarako beharrak aztertu eta jarraipena egin. Beharrezkoa denean, ordutegian aldaketaren bat sartu ahal izango da. • Ikasturte bukaeran laguntzarako prebisioak antolatu eta lanaren memoria egin. 5. HLU-KO FORMAKU$TZA: • Ana Indaburu: Orientatzailearen lan-plangintzan zehaztua. • Txiber Iraola: o LEKAROZ. Malerreka eta Bertizaranako herriko eskoletan erabiliko ditugun adimena lasaitzeko eta kontzentrazio tekniken garapena.12h. FORMAKUNTZA INSTITUZIONALA. o LEKAROZ: Mintegia “Uso didáctico de las Herrmanientas de Google”. 35h • Elaia Etxebeste: o LEKAROZ. Malerreka eta Bertizaranako herriko eskoletan erabiliko ditugun adimena lasaitzeko eta kontzentrazio tekniken garapena.12h 24


o Proyecto PNTE Apps (herramientas Google). 35h • Oihane Ibargoien: o LEKAROZ. Malerreka eta Bertizaranako herriko eskoletan erabiliko ditugun adimena lasaitzeko eta kontzentrazio tekniken garapena.12h o Euskara sustatzeko bideak: motibazioa eta ahozkoa gelan. 50h o Logopedia. Universidad de Montemorelos. 220h • Mirentxu Jimenez: ORIE TATZAILEARE LA -PLA GI TZA HERRIAK: SU BILLA, ITURE , LEGASA eta ARBARTE Orientatzaileak honako herrietan esku hartzen du: - Malerrekako eskolak: Narbarte, Ituren, Legasa eta Sunbilla. - Doneztebeko Mendaur DBHI institutua. Doneztebeko Mendaur Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua izanen da orientatzailearen oinarrizko ikastetxea. Hezkuntza Orientazioa bi zonaldetan banaturik dago. Hori dela eta, orain arte, Hezkuntzarako bi Laguntza Unitate osatzen ziren: alde batetik, Sunbilla, Ituren, Legasa eta Narbarteko HLU eta bertzetik, Doneztebeko HLU. Aurten, kontutan izanda Itureneko PT-a eta Logopeda bertan bakarrik egonen direla, hirugarren bat osatuko da. Bilerak beraz 3 ikastetxeetan eginen dira: Sunbillan, Ituren eta Donezteben, (lehenengo bietan hamabostero egingo dira). Orientatzaileak, hiru Laguntza Unitateen koordinatzailea izanik, Orientazioa arautzen duen Dekretuan (66/2010 Foru Dekretua) aipatzen diren eginkizunak beteko ditu. 25


Eginkizun horiek garatzeko, honako lanak burutuko dira: • • • • • • • •

• • •

• • • •

HLU osatu eta laguntza saioak antolatu iazko aurreikuspenetan oinarrituz. HLU jarduera plana eta ikasturteko azken Memoria idatzi. HLU dituen eginkizunen ardura hartzea, horren jarduerak zuzendu eta koordinatzea. HLU bileratako buru izan eta bilera bakoitzeko akta egin. Hezkuntzarako Laguntza Unitateko kideekin eta tutoreekin batera ikasleen lan programak finkatu, egindako ebaluaketa eta balorapenaren arabera. Laguntza jasotzen duten ikasleen programazioak edo curriculumerako egokitzapenak errebisatu eta ikasleen jarraipena egin (tutore, guraso, espezialista edota kanpoko zerbitzuekin koordinatuz). Hezkuntza Premia Zehatzak dituzten ikasleen irakasleekin koordinatu, ikasle hauen irakas-ikasteko prozesuaren jarraipena egiteko eta beharrezkoak diren egokitzapenak burutzekotan. Hezkuntzarako Laguntza Unitateko kideekin eta ikasleen tutoreekin batera, hiruhilabetearen bukaeran balorapena egin, hala nola egindako lan-programak errebisatu eta hurrengo hiruhilabeterako lana finkatu egindako ebaluaketa eta balorapenaren arabera. Inguruko osasun zerbitzuekin elkarlanean aritu, horretarako hilabetean behin bilduko gara. Gurasoekin bilerak prestatu eta burutu. Beharrezkoa denean ebaluaketa psikopedagogikoa egin, txostena idatzi eta sinatu. Honekin batera interbentzio bide bat irekitzen delarik (irakasleekin eta gurasoekin koordinazio bilerak burutuz, kanpoko espezialistekin informazioa elkartrukatuz, orientabideak eta erantzukizunak zehaztuz, ...) hau da, inplikaturik dauden guztiekin lan-plangintza bat garatu egiten da. Hezkuntza Premia Zehatzak dituzten ikasleak Educan islatu. Zenbait kasutan, ikasleak ikastetxez aldatzean, etapa bukaerako txostena egin. Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleei eta hauen gurasoei, DBH-ri buruzko informazioa eta orientabideak eman. Ikas orientazioa garatzeko DBHko Institutuetako orientatzaileekin koordinatu (Eskola Barrutiko Bilerak).

26


• Malerrekako bertze herrietako orientatzailearekin lan amankomuna: Gure eskola txikietako Aniztasun Planaren puntu batzuk berritu gure egoerari erantzun egokia eman ahal izateko. Lan hau akitzearekin (edo beharrezkoa ikusten dugunean irakasleen iritziak jasotzeko) irakasle taldeari aurkeztuko diogu klaustro mailan onartu ahal izateko. Orientatzailearen lanaren atal nagusi bat bai tutore baita beste zerbitzuetako espezialistekin koordinazioa mantentzea denez, bilera hauek burutzeko klaseko orduak ez direnak erabiliko dira. Osasun Zentroko langileekin (pediatra eta erizaina) eta gizarte laguntzaileekin koordinazio bilerak goizeko 8-etan egingo dira hilabetean behin. Plangintza instituzionalerako tresnak prestatzeko ezarritako denboraren erdia irakaskuntza lanari lotutako prestakuntza jardueretan emanen da. Horrela, ikasturte honetan zenbait ikastarotan parte hartuko dut: • Trastornos del aprendizaje: prevención y metodologías de enseñanza. 20 ordu. • La respuesta educativa al alumno con altas capacidades en la escuela inclusiva. 35 ordu. • Malerreka eta Bertizaranako herriko eskoletan erabiliko ditugun adimena lasaitzeko eta kontzentrazio tekniken garapena. 12 ordu. FORMAKUNTZA INSTITUZIONALA. • Educar las habilidades de comunicación entre chicos y chicas. 12 ordu.FORMAKUNTZA INSTITUZIONALA • Alimentación, ejercicio físico y salud. 12 ordu. FORMAKUNTZA INSTITUZIONALA. • VII JONADAS DE CONVIVENCIA: La educación emocional. 10 ordu. Orientatzaileen eginkizunen barruan Orientazioa Koordinatzeko Planan parte hartzea dagokio, Eskola Orientabiderako Bulegotik (EOB / NOE) bideratuta. Horrela, zonaldeko orientatzaileok lan-talde bat osatzen dugu eta ikasturtean zehar lan batzuk burutu behar ditugu, aurten oraindik finkatu gabe daudenak. Lan hauek burutzeko hilean behin eta egun alternotan bilerak egingo dira, Lekarotzeko ILZan edo Iruñan (ikastetxetan zuzendariek jasotako egutegian zehaztutakoaren arabera). Ikasturte bukaeran egindako lanaren memoria burutu eta Eskola Orientabiderako Bulegoari igorriko zaio. Doneztebeko eskolako klaustrokide bezala bertze eginkizun batzuk izanen ditut herrietako plangintzan agertzen ez direnak.

27


HERRIAK: SALDIAS ETA BEI TZA-LABAIE LAGU TZA TALDEARE PLA GI TZA Herrietako eskoletako HLUko partaideak aurten hamabortzean behin elkartuko gara, astelehenetan 11.10etatik 12ak arte Doneztebeko eskolan. Orientatzailearen urteko memoria Orientatzaileak 3 ikastetxetan eginen du lan: Doneztebeko “San Miguelâ€?en eta Saldias eta Labaiengo unitarietan. Doneztebeko klaustrokidea izanen naiz. Astelehen, astearte, asteazken eta ortziraletan Donezteben ariko naiz. Ortzegunetan eskola txikietan (beharrezkoa denean hainbat asteazkenetan ere bai) ariko naiz eta, beharren arabera, Donezteben ere bai. Orientatzailearen eginkizunak Beintza-Labaien eta Saldiasko eskoletan hauek izanen dira: • Hizkuntza premia bereziak eta zailtasunak dituzten ikasleen interbenzioa eta jarraipena: - Ebaluaketa psikopedagogikoaren prozesua koordinatu. - Behar denean eskolatze modalitateko txostenak berrikusi edo/eta egin (aurten, printzipioz, ez da beharrezkoa izanen). - Currikulumaren egokitzapen eta errefortzuen plangintzan eta hauen jarraipenean parte hartu, tutore eta irakasleekin lana koordinatuz. Aurten egokitzapenak ez dira aurreikusten baina bai murgiltze prozesuan sartzen diren bi ikasle. - Behar bereziak dituzten ikasleen gurasoekin elkarrizketak antolatu, informazio trukaketa eta lan koordinatua egiteko. Behar bereziak ez dituztenen gurasoekin ere arituko naiz beren eguneroko heziketa beharrak atenditu ahal izateko. - Ikasleen hezkuntza premiak direla eta hezkuntza, gizarte eta osasun zerbitzuekin kolaboratu (Osasun Etxea, Gizarte Zerbitzua, Creena, Csm, Gabineteak...). Kolaborazio hau hemengo pediatra eta gizarte zerbitzuarekin izanen da hilabetean behin. Bertzeekin, beharra sortzen denean. 28


- Premia bereziak dituzten ikasleen informazio trukaketa ziurtatu, zikloz edo ikastetxez aldatzen direnean. - Ebaluazio saioetan parte hartu bertze irakasleekin batera. - Etapa aldaketan behar diren kasuetan txosten laburtua egin eta BHIko orientatzailearekin koordinatu. Aurten ez da kasurik izanen ez baitago ikaslerik DBHra joanen denik. • Formazioa dela eta aurten Doneztebeko irakasle taldeak erabaki du elkarrekin egin beharreko 12.5 ordu horiek iaz egin genituenez aurten ez dugula formazioa eginen beraz, ni, nire kabuz, honako formazio hau eginen dut: “Reordenación de la postura: método Adhara”, 12 ordu, “VII JORNADAS de convivencia: La educación emocional”, 10 ordu, eta Trastornos del aprendizaje: prevención y metodologías de enseñanza, 20 ordu • Malerrekako bertze herrietako orientatzailearekin lan amankomuna eginen dut: Gure eskola txikietako Aniztasun Planaren puntu batzuk berritu gure egoerari erantzun egokia eman ahal izateko. Lan hau akitzearekin (edo beharrezkoa ikusten dugunean irakasleen iritziak jasotzeko) irakasle taldeari aurkeztuko diogu klaustro mailan onartu ahal izateko. • Orientatzaileen eginkizunen barruan Orientazio Koordinatzeko planan parte hartzea dagokio. Eskola Orientabiderako Bulegorik (EOB/NOE) bideratuta. Horrela, zonaldeko orientatzaileok lan-talde bat osatzen dugu eta iksturtean zehar lan batzuk burutu behar ditugu, aruten oraindik finkatu gabe daudenak. Lan hauek burutzeko hilean behin eta egun alternotan bilerak eginen dira. Lekarotzeko ILZan edo Iruñean (ikastetxetan zuzendariek jasotako egutegian zahaztutakoaren arabera). Ikasturte bukaeran egin beharreko memorian burutu eta Eskola Orientabiderako Bulegoari igorriko zaio.

• Eginkizun hauetaz gain, HLUko koordinatzailea bezala beste eginkizun hauek izanen ditut: - HLU jarduera plana eta ikasturteko azken Memoria idatzi. - HLU dituen eginkizunen ardura hartzea, horren jarduerak zuzendu eta koordinatzea. - HLU bileretako buru izan eta bilera bakoitzeko akta egin.

29


7. TUTORITZA Atal hau hasi aurretik, erran beharra dago gure eskolak eskola txikiak direla eta hau beraien ezaugarri garrantzitsua dela. Guraso- irakasleen arteko hartu emana zuzen zuzenekoa dela. Gure ordutegitan, eskola bakoitzak saio bat du gordea gurasoekin bilerak egiteko eta guraso guztiek badakite ordu honetan zentroan gaudela. Ikasturteko tutoretza plana aurrera eramango dugu normaltasunez gurasoei dagokienez (bilerak, elkarrizketa pertsonalak…). •

Egokitzapen kurrikularraren beharra duten haurren tutorea, logopeda edo heziketa bereziko irakaslea eta orientatzailea koordinatuko dira beharraren arabera. Beharra denean gurasoei emanen zaie informazioa beraien seme-alaben aldaketak azaltzeko.

Hiruhilabete bukaera bakoitzean, gela bakoitzeko irakasle guztiak elkartuko gara, ikasleek banan-banan ebaluatzeko. Ebaluaketa jarraia eta globala izanen da. Honen ondoren, tutoreak ikasle bakoitzaren gurasoekin elkarrizketak eginen ditu eta emaitzak komunikatuko dizkie.

Antolatzen ditugun ekintzak haur guztiak taldean integratzeko asmoz pentsatuak daude eta elkar bizitza armonikoa izan dadin.

Saiatuko gara baita ere eskola herrian integratzen eta bertako ohiturak ezagutzen.

Ikasleekiko tutoretzari dagokionez ez da hori lantzeko ordutegirik kontenplatzen ez HHn ezta LHn. Halere, irakasle batzuk oso esperientzia ona izan dute tutoretza ikasleekin lantzen eta oso emaitza aberasgarriak eta balorazio baikorra jaso dute gurasoen aldetik. Horregatik, uste dugu ezinbestekoa dela tutoretza saioak normalizatzeko denbora eskaintzea gure ikasleen ordutegitan, bertan landu daitezkeen hainbat gai erabat loturik baitoaz bizikidetzarekin, hezkidetzarekin eta gatazkei aurre egiteko baliabide eta estrategiekin. Ondorengo lotura hauetan tutoretza lantzeko material interesgarriak daude eskuragarri: 30


• http://bertamares.blogspot.com/2008/01/tutoretza-lehen-hezkuntza-materialak.html • http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43573/es/contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/tutoretza/DOKUMENTUAK_Dw/AURKIBIDEA.htm • http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r432459/es/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/es_5495/adjuntos/tutoretza/DOKUMENTUAK_Dw/ATAL A_BI.htm

8. OSASU A ETA HEZKU TZA Eskola inguruan dauden beste aspektuen artean “osasuna eta ohitura osasungarriak” landuko ditugu. Lehenbiziko prebentzioa lantzea izanen da eta horretarako ohitura osasungarriak landuko ditugu, hala nola higienea, atsedena, kirola, jarrera egokiak, elikadura osasungarria, heziketa sexuala,.. Gure eskoletan, txikiak izanik, aspektu hauetan arazoak sortzen badira, berehala antzematen ditugu eta behar diren neurriak hartzen ditugu segituan. Esate baterako, higiene pertsonalean, elikaduran eta abar. Elikadura aldetik aktibitate ezberdinak antolatuko ditugu emaitza positiboak ateratzeko: elikagaien piramidea landu, menuak, horma irudiak, eta abar. Kirola eta ariketa fisikoa behar bezala egitea izanen da helburua lesiorik ez izateko. Jarrera egokiak eserita gaudenean, oinez ibiltzerakoan,... Higiene gomendio batzuk erabiliko ditugu: hortzak eta eskuak garbitzea otorduetan; gordinak jaten ditugun gauzak (frutak esaterako) ongi garbitzea, dutxatzea,... 31


Familiekin bereziki ondokoak lantzen ditugu: • • • • •

Atsedenaldiko gosariak ahalik eta osasuntsuenak izatea. Urtebetetzetan eta irteeretan goxokien kontrola. Lo egiteko ordu kopurua egokia izatea. Telebista ikustearen kontrola. Garbiketarako ohitura osasungarriak.

9. ATERALDIAK Hauek dira ikasturte honetarako programatu diren irteerak: IKASTETXE GUZTIAK BATERA: 1. HIRUHILABETEKOA: Bertizko Parke Naturalera ateraldia. Azaroak 8an HHko taldea (74 ikasle) eta Azaroak 15ean LHko taldea (108 ikasle). Helburu nagusia udazkeneko egun batez gozatzea izango da aukera paregabeak eskaintzen dituen paraje zoragarri batean. Bestalde, sei eskoletako ikasleen arteko harremanak sustatzea eta indartzea bilatzen dugu. HHko taldeak Bertizeko lorategian egingo du bisita gidatua eta LHko taldeak berriz, lorategitik kanpoko basoan eginen du bere bisita gidatua. Joan etorriak oinez edo/eta gurasoen laguntzaz egingo dira garraio partikularra erabiliz. Garraioa 9ak baino lehenago goizean eta 16’00ak ondoren eginen da.

32


2. HIRUHILABETEKOA: Udaberrian eta oraindik zehaztu gabeko dataren batean JOKU TOPAKETAK antolatuko ditugu Sunbillako pilotaleku eta udaletxeko aretoan. Aurreko ikasturtetan udazkenean egin ziren eta aurten udaberrira pasatzea erabaki dugu. Hauen helburua bikoitza da: alde batetik ikasleak ongi pasatzea kirol eta jolasetan parte hartuz eta beste aldetik sei eskoletako ikasleen arteko harremanak sustatzea eta indartzea, beraien arteko interakzioa bultzatuz. Talde desberdinetan banaturik, ikasleek hainbat ekintzetan parte hartuko dute txandatuz: kirolak, tailerrak, jolas kooperatiboak, zinea‌.. Joan etorriak gurasoen laguntzaz egingo dira garraio partikularra erabiliz. Garraioa 9ak baino lehenago goizean eta 16’00ak ondoren eginen da. 3. HIRUHILABETEKOA: Hirugarren hiruhilabetekoan, ekainean, hondartzara joango gara (Hondarribia edo Donostia) denok elkarrekin. Honetan autobusak erabiliko ditugu garraio modura.

BESTELAKO IRTEERAK ETA EKI TZA OSAGARRIAK: Aurreko ikasturtean Hezkuntza Departamenduak udaberri alderako egiten ohi dituen bi deialditan parte hartu izan dugu, English Week eta Eskola Ibiltariak/Escuelas Viajeras. Ikasturte honetan, krisia dela eta hainbat familien egoera ekonomikoa estuagoa ikusirik, laguntza ekonomikoa ez duten deialdietan ez parte hartzea erabaki dugu, guraso batzuk ezin baitiote gastu horri aurre egin. Hori dela eta bakarrik Eskola Ibiltariak deialdian parte hartzeko asmoa dugu, beti ere aurreko urtetan bezalako baldintzak betetzen baditu. Horietaz gain beste irteera eta ekintza hauek ere aurreikusita ditugu urtean zehar gure zentroetan: 33


SALDIAS eta BEI TZA-LABAIE :

Donezteben zinema emanaldia / liburutegia eta txokolatada. Beintza- Labaien eta Saldias herrietan zehar iùauteriak kalejira Azken eguneko festa Leurtzako Urtegian Hiruhilabete bakoitzean egun pasako irteeratxoak egingo ditugu (hostoak bildu, herria ezagutu‌.)

2012ko abenduko azken astean 2013ko bigarren hiruhilabetekoan 2013ko ekainaren 19ean Data zehatzik gabe

ITURE :

Mendaur mendi irteera Zuhaitzaren eguna Inauterietako kalejira Haur Kantari Txapelketa Ateraldia hondartzara Hiruhilabete bakoitzean egun pasako irteeratxoak egingo ditugu (hostoak bildu, herria ezagutu, bizikletan herri inguruko ibilaldiak‌)

2013ko udaberrian 2013ko udaberrian 2012ko neguan 2013ko udaberrian 2013ko ekainean Data zehatzik gabe

34


LEGASA - Ateralditxoa herriko inguruan gaztainak biltzera gurasoekin batera. - Herri inguruan hosto bilketa egin udazkena Lehen hiruhilabetean eskolako gaia bezala lantzeko. - Eguberrietako jaia (eskolan bertan) - Inauteri jaia (eskolan bertan) - Zuhaitzen eguna gurasoekin batera. Joan Bigarren hiruhilabetekoan den urteko landaketari jarraipena emateko. Herrian barna ateralditxoa udaberria lantzeko. - Bertiz parkera egun pasa Hirugarren hiruhilabetean ARBARTE Osasuna eta birziklapenaren astea

2012 Urriak 22tik 26ra

Birziklapen tailerra

2012 urriaren 30ean

Inauteriak Aste Kulturala Bertizera ibilaldia (hosto bila ‌.)

2013 Otsailaren 7a, osteguna 2013 Maiatzaren 29, 30 eta 31an 2012-2013 hiruhilabeteko bakoitzean:

35


SU BILLA Hostoak biltzera Trenbidean bizikletaz Oreberri okindegia ikusi, opiltxoak egin Herriko txoko batzuk marraztera atera Lizun gaztandegia ikusi

2012ko udazkenean 2013ko udaberrian Bigarren hiruhilabetekoan Bigarren hiruhilabetekoan Hirugarren hiruhilabetekoan

36


ERA SKI AK

37


1. ERA SKI A IRAKURRITAKOAREN INTERPRETAZIOA 1. Zergatik dago (pertsonaia) hain (sentimendua)? 2. Zein pista aurkitzen duzu istorioan non esaten dizun … 3. Zein motatako pertsona dela uste duzu (pertsonaia)? Azaldu zergatik uste duzun horrela dela. 4. Sortu ezazu istorioarentzat beste izenburu bat. 5. Zenbat pista aurkitzen dituzu istorioan non erakusten digun … 6. Zenbat urte dituztela uste duzu pertsonaiek? Zergatik? 7. (Pertsonaiari) gustatzen zaio (pertsonaia)? Nola dakizu hori? 8. Zein arrazoi ematen dizkizu idazleak … pentsa dezazun? 9. Zer nahi du idazleak (pertsonaia/ekintza/gertakizuna)ren inguruan pentsa dezazun? Arrazoitu zure erantzuna. 10. Zergatik (pertsonaiak) egin du (gertakizuna)? 11. Sortu ezazu izenburu “hobeago” bat istorioarentzat. 12.Eman hiru arrazoi zergatik … 13. Zer nahi du idazleak zuk sentitu dezazun ….-ren inguruan?

ZER PENTSATZEN DUZU ZUK?

38


2. ERANSKINA:

ISTORIO PIRAMIDEA NORI ZUZENDUA: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako maila guztiak. ARLOAK: Euskara, Ingelesa eta gaztelera. ZERTARAKO: Ikasleek istorioa ulertu dutela zihurtatzeko erabiltzen da estrategia hau. Pertsonaien ezaugarriak eta beraien arteko harremanak aztertzeko ere balio du. HELBURUAK: Ikasleak gai izango dira: -

Istorioaren argumentua irakurri eta ulertzeko. Istorioaren arazo/gatazka zein den adieraztea. Arazo/gatazkaren konponbidea zein den adieraztea.

MATERIALAK: Arbela, piramidea fitxa, arkatza. EKINTZA: Hasierako saioetan gela osoak lantzeko ekintza bezala antolatu daiteke arbolaren laguntzaz eta irakaslearen gidaritzarekin. Ondorengo saioetan ikasleek bere kasa egin dezakete istorio piramidea. Marra bakoitzean idatzi dituzten hitz isolatuekin esaldiak eraiki daiezke esaldi piramide berri bat sortuaz. Piramidearen laguntzarekin istorioaren laburpena egin daiteke.

39


ISTORIO PYRAMIDEA

1. _________________________ (Pertsonaia nagusiaren izena idatzi)

2. _____________________________ (Pertsonaia nagusia deskribatzen duten bi hitz idatzi)

3. _________________________________ (Lekua deskribatzen duten hiru hitz idatzi)

4. _____________________________________ (Istorioaren arazoa adierazten duten lau hitz idatzi)

5. _________________________________________ (Istorioaren gertakizun bat deskribatzen duten bost hitz idatzi)

6. _____________________________________________ (Istorioaren bigarren gertakizun bat deskribatzen duten sei hitz idatzi)

7. _________________________________________________ (Istorioaren hirugarren gertakizun bat deskribatzen duten zazpi hitz idatzi)

8. _____________________________________________________ (Arazo/gatazkaren konponbidea deskribatzen duten zortzi hitz idatzi) 40


STORY

PYRAMID

1. _________________________ (Write the name of the main character)

2. _____________________________ (Write two words describing the main character)

3. _________________________________ (Write three words describing the setting)

4. _____________________________________ (Write four words stating the story problem)

5. _________________________________________ (Write five words describing one event in the story)

6. _____________________________________________ (Write six words describing a second event)

7. _________________________________________________ (Write seven words describing a third event)

8. _____________________________________________________ (Write eight words describing the solution to the problem)

41


LA PIRĂ MIDE DE LA HISTORIA

1. _________________________ (Escribe el nombre del personaje principal)

2. _____________________________ (Escribe dos palabras que describan al personaje principal)

3. _________________________________ (Escribe tres palabras describiendo el lugar donde se desarrolla la historia)

4. _____________________________________ (Escribe cuatro palabras que espliquen el problema de la historia)

5. _________________________________________ (Escribe cinco palabras que describan un acontecimiento de la historia)

6. _____________________________________________ (Escribe seis palabras que describan un segundo acontecimiento)

7. _________________________________________________ (Escribe siete palabras que describan un tercer acontecimiento)

8. _____________________________________________________ (Escribe ocho palabras que describan cual es la solucion del problema de la historia)

42


IRAKURKETA MAILA

ZEHAZTAPENA

•

ABIADURA

Erritmo onarekin irakurtzen du.

HARTZEN ARI DA

TALDEA:

HARTU GABEA

IKASLEA:

HARTUA

IKASLEEN EBALUAZIOA

LAINGUNTZ AREK

ERANSKINA 3.

OHARRAK

Ongi deskodetzen du.

Irakurritakoa ongi adierazten du. ULERMENA

Hiztegia ulertzen du. Testu mota bat baino gehiago ulertzen du. Testuan berariazko informazioa lokalizatzen du. Testua bere osotasunean ulertzen du. Testua interpretatzen du eta ideiak elkarren artean lotzen ditu. Testuko baieztapenak testuaz aurretik dakienarekin eta bestelako iturrietako baieztapenekin egiaztatzen ditu. Testuaren ezaugarri linguistikoei erreparatzen die. Irakurketa estrategiak aplikatzen ditu: iragarri, egiaztatu, birkapitulatu, inferentziak egin,...

MOTIBAZIOA

Irakurtzeko zaletasuna du. Ikasgelan arretaz irakurtzen du. Proposatutako liburuak edo testuak ikasgelatik kanpora irakurtzen ditu.

43


ERA SKI A 4 1. BURUKETA ULERTZEA. • Buruketako datuak eta galdera azpimarratzen ditut. • Nire buruari buruketa “telegrafikoki” kontatzen diot. Dakidana: ... eta ... eta... (Datuak) Datu hauen bidez hauxe kalkulatu behar dut... (Galdera) 2. EBAZTEKO PLA A EGITEA. Pentsatzen dut ea zer kalkulatzen ahal dudan buruketaren datuekin. • Pentsatzen dut kalkulatu beharko dudana eta zein ordenatan eginen dudan, emaitzara iritsi arte. •

3. PE TSATUTAKO PLA A EGITEA. •

Kalkulu bakoitza zertarako egiten dudan idatzi behar dut. • Lehenbizi, hau kalkulatuko dut... • Gero, hau kalkulatuko dut... • Gero, hau kalkulatuko dut...

Azkenean, buruketaren galderaren erantzun osoa idatziko dut.

4. EMAITZA EGIAZTATZEA • Plan osoa nola burutu dudan berrikusiko dut. • Erantzuna buruketaren testuan txertatuko dut eta... pentsatuko dut ea ateratzen den istorioa logikoa den... Zentzurik al du? buruketa mota hauek ebaztean, soilik pauso horietako hirugarrena idatzi behar duzu ordenan txukun eta garbi. •

Egin zure kalkuluak zirriborroan eta gogora ezazu zein den laugarren pausoa, zure arrazoiketak koadernoan idatzi baino lehen. Garrantzitsuena ez da emaitza, baizik eta zure arrazoiketak baliagarriak izatea, zure arrazoiketak argi egotea.

44


5. ERA SKI A EBALUAKETA SAIOARE AKTA _____ EBALUAKETA SAIOA IKASTURTEA: _____ TALDEA: ____ TUTOREA:_______________________

ETORLEAK:

1.-

TALDEAREN EBALUAZIO GLOBALA

2.-

TALDE OSOARI BEGIRA HARTU BEHARREKO NEURRIAK

45


3.-

EURRI PERTSO ALAK

IKASLEA

4.-

NEURRIAK

PROGRAMAZIOARE GARAPE A:

5.AURREKO EBALUAZIO SAIOA HARTUTAKO ERABAKIE JARRAIPE A. Egin beharreko jarduera Egin da? Eraginkortasuna Bai/Ez Bai/Ez

46


6. EMOZIOE LA KETARE BALORAPE A. EMOZIOE LA KETARE BAI EZ BATZUETA BALORAPE A Haurrek lasaitasunez ekiten diete erlajazioaren inguruko ekintzei. Arnasketa teknikak ikasteko interesa azaltzen dute

HALA OLA

Arnasketa teknikak erabiltzen saiatzen dira era egokiz . Lasaiago aritzen dira: • Azterketen Aurrean • Aurkezpenen aurrean • Liskarren kudeaketan • Azalpenetan • …

Data eta sinadura

47


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.