< LA OLA FLOTANTE > < THE FLOATING WAVE > < A ONDA FLOTANTE> < LA VAGUE BUOYANT > < UR GAINEKO OLATUA > Ur gaineko ikuskizuna (Dantza, pianoa eta musika biltzen dituen ur gaineko bira)
Estatuaren iparraldeko herri eta hiri desberdinetako paisai urtarretan murgilduko zaituen bira Koprodukzio Alpetar-AsTuriar- Kantabriar-Euskaldun-GaLaikoa
OLATUA proiektua, â&#x20AC;&#x153;ur gaineko kontzertuâ&#x20AC;? gisa aurkeztu dute azken hiru urteotan ospatu den La Xata la Rifa Jaialdian. Denbora honetan, proiektuak, haztearekin batera, berezko izaera eskuratu du eta orain, bere burua modu independientean ezagutaraziko digu koprodukzio Alpetar-AsTuriar- Kantabriar-Euskaldun-GaLaiko bati esker. Kantaurialdeko herri eta hirietan burutuko den ur gaineko bira baten bidez, pianoak, bestelako musika tresnek eta dantzak paisai urtarretan murgilduko gaituzte. Proiektu honek, landa-eremuko nahiz kostako herri eta hirien izaera tradizionalarekiko errespetu osoa adieraziz, lan eszeniko freskoak aurkeztu nahi ditu ezohiko lekuetan. Horrekin, zirkuitu kultural garaikideetara ohituta ez dagoen publikoarengana gerturatzea eta hauen inspirazio-iturri izatea lortu nahi du. OLATUA, soinudun pertsonaia eta ingurunez osaturiko ezohiko espazio urtarretan erakutsitako errepertorioa da. Berau, artista Alpetar-AsTuriar- Kantabriar-Euskaldun-GaLaiko desberdinen koprodukzioari esker, Kantaurialdeko herri eta hirietan burutuko den ur gaineko bira da. Bira honen helburuen artean, batetik, artisten arteko elkartrukea, kolaborazioa, fusioa eta aberaste sozial nahiz artistikoa lortzea daude. Eta bestetik, era honetako proiektu artistikoetara ohituta ez dagoen publikoari lengoaia eszeniko berriak erakustea da xedea, horretarako, lekuan lekuko (herri, hiri) pasaiaren edertasunaz eta baliabide naturalez baliatuz. Gainera, proiektuan parte hartzen duten herrien kulturartekotasuna sustatu nahi da.
< LA OLA > < THE WAVE > < A ON
NDA > < LA VAGUE > < OLATUA >
Kantauri Itsasoa gainezkatu. Ura, errepertorio urtarren bidez birarazi. Errepertorioko pertsonaiak zoriz topo egiten duten ur gaineko irlak dira. Topo egiten duten aldi oro, istorio desberdinak sortzen dira eta hauek itsasoak aldatu eta moldatu egiten ditu folklorea, chansona, bukolikoa, poetikoaâ&#x20AC;Ś elkartuz eta ikuslea mugaldeko eremu urtarretara eramanez. Uraren erritmo musikalek, marearteko mugimenduek, eta lehorreratzen eta hondar artean nahasten diren eszenek kulunkatu eta zorabiatuko dute ikuslea.
< LA OLA > < THE WAVE > < A ON
NDA > < LA VAGUE > < OLATUA >
Zuzendaritza-eszenikoa: Mónica Cofiño Pianoa eta Chansona: Phillipe Serranne Akordeoia, Tuba, Tonada eta Kopla: Rodrigo Cuevas Ahotsak, Harpa, Bateria eta Dantza: Sofía Fernández Kitarra, Banjoa eta Biolina: Fernando Oyánguez Reyes Asistentzia eszenikoa: Alicia Pilarte Y Ana Fernández
Talde Artistikoa
< LA OLA > < THE WAVE > < A ON
Ekoizpena, Banaketa, Difusioa eta Prentsa: Julen Abasolo, Cristina Balboa, Inés Bermejo eta Manu Lago Ur gaineko Pianoaren ideia eta eraikuntza: Voel Martin Ur gaineko Plataformaren eraikuntza: Patrick San Miguel Irudipena: Arrantzale lokala, itxasontzi txiki bat eta Gaita-Jotzailea Jantziak: Regina Dejiménez Bideo eta Argazkiak: Ines Bermejo, Tilo Martin eta Agustín Pilarte Diseinu grafikoa: Manu Lago
Talde Teknikoa
NDA > < LA VAGUE > < OLATUA >
Mónica Cofiño Dantzaria, performerra eta gertaera ekoizlea da. Zuzendaritza koreoeszenikoa
Turismon Diplomatua eta Madrilgo Dantza Kontserbatorio Profesionalean ballet klasiko-espainolean lizentziatua da. Bere formazioa Leongo Koreografia Zentruan eta Bartzelonako Institut del Teatren osatzeaz gain, Budapest, Viena, Berlin, Bruselas, Paris, Costa Ricako San José eta Amsterdam bezalako hirietako eskola eta antzerkietan biribildu du. Artearen eta eszena garaikidearen arlo desberdinetan lan egin du: bideo-sortzaile desberdinekin kolaboratzen (FiumFoTo, De Nooijer eta Surasikusolwong), MarcelïAntu-néz, Cuco Suárez, Jordi Vallamora eta AnnieSprinkle artistentzako performanceak eginez, eta baita Rodrigo García, Rocio Molina eta Carlos Marquerie-rekin ekoizpen lanetan ere.
Phillipe Serranne Abeslaria, konpositorea, idazlea, pianista eta ekoizlea da. Pianoa eta Chansona
2006ra arte eta 15 urtez, chanson frantzesa egin izan du ahots-talde desberdinetan. 2008an, “Saltimbanquemondialisé” izeneko pianorako bakarlari lana cd-liburua batean argitaratu zuen, eta 2013an, “Je-n le-a fou-a” izenekoa. 2006tik 250 kontzertu baino gehiago egin izan ditu Frantzian + Alemanian, Hungarian, Kanadan, Espainian, Portugalen, Letonian eta Errusian. ‘Pocket opera’ Je suis le fou, ahotsa, akordeoia, bateria eta pintura uztartzen dituen zuzeneko obra du martxan 2013tik. Gainera, CompagnieVolière konpainiarekin ur gaineko piano bira egiten dabil 2013tik (www.lavoliere.org). Eta bestetik, Festival Festifai (chanson eta land art-a, Alpeetan, Frantzian) eta Art Train “le Veyn’art”: aktore, artista plastiko, abeslariak eta musikari desberdinak Marsellatik Alpeetarako bidea zeharkatzen dute ‘Micheline’ zahar batean (ikusi www.philippeseranne.com eta www.festifai.org). www.philippeseranne.com
< LA OLA > < THE WAVE > < A ON
Rodrigo Cuevas Musikaria, sortzailea eta interpretea da. Akordeoia, Tuba, Doinua eta Kopla
Oinarrizko eta Erdi Mailako Piano espezialitatea Eduardo Martínez Torner kontserbatorioan burutu ostean, Bartzelonako ESMUC-en Sonologiako Goi Mailako ikasketak egin zituen. Ondoren, kabaretaren munduan murgiltzen hasten da, eta folklorea, kopla eta cupléa probatuko ditu beranduago. 2012an, kabareta eta cuplero-munduan eragin handia izango duen bikote komiko-musikal batez osatutako La Dolorosa konpainia sortzen du. 2013tik, cuplearen eta musika tradizionalaren alde sikaliptikoenean sakontzen duen bakarkako lanarekin dabil.
Sofía Fernández Artista fisikoa, artista musikala eta aktorea da. Ahotsak, Harpa, Bateria eta Dantza
Nabarmentzekoak dira TheWhodowudoos, TheKaravanEnsemble, Rabos de Lagartija, Hilly y Pollah y La Xata en Ascensión antzerki fisikoko konpainiekin egindako lanak eta Zombi Zú, Link, TheTechnoillogicalMyopia talde musikalekin egindakoak. Berriki, Fernández izeneko musika taldean konposatu eta bateria jotzen du. Horretaz gain, Arte Eszenikoetako eta Lengoaia eta Literaturako irakaslea dugu, gainera, sormenarekin, mugimenduan oinarritutako artearekin eta idazmena lantzearekin lotutako ikastaro eta tailerrak antolatzen ditu 2010etik.
NDA > < LA VAGUE > < OLATUA >
< LA OLA > < THE WAVE > < A ON
NDA > < LA VAGUE > < OLATUA >
< LA OLA > < THE WAVE > < A ON
NDA > < LA VAGUE > < OLATUA >
Ur gaineko bira hau 2015eko abuztuan zehar gauzatuko da. Bira honetan bisitatuko diren lekuen kronograma lekuan lekuko jaiegunak, jaialdiak eta bestelako gertakizunen datak aintzat hartuz osatuko da.
< LA OLA > < THE WAVE > < A ON
KONTAKTUAK Asturias - Kantabria (+34) 653 954 337 Monica Cofiño monicaparabolica@gmail.com Galizia (+34) 607 186 224 Manu Lago malagra@gmail.com Euskadi (+34) 676 441 238 Inés Bermejo ines.bermejo@gmail.com Frantzia (+33) 06 68 19 15 21 Voël Martin voel.martin@gmail.com
NDA > < LA VAGUE > < OLATUA >