Bertizko Natura Parkea. (8 eta 12)

Page 1



Etorri Ibar Kantauriarretara

Bertizko natur parkea Irakasleendako materiala (8-12 urteko neska-mutikoak)

Nafarroako Gobernua Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua

Gobierno de Navarra Departamento de Medio Ambiente, Ordenaci贸n del Territorio y Vivienda

CAJA DE AHORROS DE NAVARRA NAFARROAKO AURREZKI KUTXA Ingurugiroa


Esker onak:

Ostadar Ingurugiro-Hezkuntzako Elkarteak (Alberto Jiménez eta Cristina Seminario) eta Santiago García F. Velilla jaunak berrikusi dute material hau. Haientzat dira gure eskerrak.

Egileak: Aiansoro, S.L. (Ana Varela eta Isabel Ibarrola) Copyright: I.L.A.eta V., NAK eta egileak Itzulpena: Nafarroako Gobernuko Itzulpen Atala Diseinua: ILUNE Filmaketa: Página, S.A. Inprimatzailea: Gráficas ONA ISBN: 84-235-1.896-5 Lege-gordailua: NA-1.762/1999 Sustatzailea eta banatzailea: Nafarroako Gobernuko Argitalpen Fondoa. Lehendakaritza eta Barne Departamentua. Navas de Tolosa, 21. 31002 Iruña. Tel. eta faxa: 948 42 71 23. E-mail: fpubli01@cfnavarra.es


Bertiz

Aurkezpena

Oso berriki sartu da ingurugiro-hezkuntza gure herrialdeko hezkuntza sistemaren curriculum ofizialean, Hezkuntza Sistemaren Lege Organiko Orokorra (LOGSE) onetsi denean, hain zuzen. Zeharkako irakasgaien artean, LOGSEk gizartean bizirik dauden gaiak sartu ditu, esate baterako kontsumoa, aukera berdintasuna, bakea, osasuna eta, jakina, ingurugiroa. Horiek denek aukera handiak ematen dituzte hezkuntzan, gogoeta egitera eta erabakiak hartzera bultzatzen baitute. Horregatik, zeharkako gaiek hezkuntza jarduera osoan behar dute agertu, eta ez arlo bakoitzeko edukietan bakarrik. Gainera, pertsonen zein taldeen oinarri etikoan txertatzen diren gaiak dira, eta oinarri hori ezinbestekoa da gizarte libre eta baketsua, jendea eta natura bera -gizakiaren ingurunea- errespetatuko dituena lortuko bada. Hezkuntza gizartearen behar orokor eta oinarrizkoei ematen zaien erantzuna izanik, erabat bidezkoa da ingurugiroko arazoak eskola esparrura ekartzea, kontuan hartzen bada ez duela gizakiak bere historian gaur adinako presiorik egin natur baliabideetan, ezta horrenbesteko eragin kaltegarri sortu ere ingurugiroan. Ezin ditugu sistema naturalen arazoak ulertu eremu sozial, ekonomiko eta abarretan gertatzen denari begiratu gabe. Horregatik, gaur egun, ingurugiro-hezkuntza jende eta gizartearen planteamendu etiko bat da, Lurrari zor zaiona, funtsezko zenbait baliotan oinarritua: berdintasuna, elkartasuna eta baliabideen erabilera zuhurra, konparaziorako. Nafarroako hezkuntza komunitatea planteamendu horren aldekoa da, eta horregatik eman behar dizkiogu tresnak, planteatzen zaion erronkari erantzuna eman diezaion. Helburu horrekin prestatu dira unitate didaktiko hauek. Ez dago zalantzarik lagungarri izanen direla ikasgelan ingurugiro-hezkuntzari heltzeko. Badut konfiantza material honek nolabait ere lagunduko duela herritarrak prestatzen, eta gauza izanen direla gizartea eta natura ulertu eta haiek kudeatzen parte hartzeko, informatuak egonik, kritiko, solidario eta errespetuz jokatuz dibertsitatearekin.

Yolanda Barcina Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria

Ingurugiroa



Indizea

7

Bertiz

INDIZEA

1. Aurkezpena . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 10 2. Irakasleentzako gida didaktikoa . . . . . . . . 11 2.1- Norentzat den . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11 2.2- Materialaren antolamendua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11 2.3- Denbora banaketa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11 2.4- Metodologia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11 2.5- Parkeko bisita nola antolatu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .11 2.6- Bisitaldirako ohar eta aholkuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .12 2.7- Helburu Orokorrak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12 2.8- Helburu Berariazkoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 12 2.9- Edukiak: Kontzeptuak, Prozedurak, Jarrerak . . . . . . . . . . . . . . . 12 2.10- Curriculumari eranstea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 14 2.11- Ebaluazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 16 2.12- Jarduerak nola eraman aurrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17

3. Ikaslearen koadernoa . . . . . . . . . . . . . . 21

4. Informazio txostena . . . . . . . . . . . . . . . . 43 4.1- Bertizko parkeari buruzko informazio orokorra . . . . . . . . . . . . . 45 4.2- Jardueretarako material lagungarria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 56 4.3- Ibar Kantauriarretako beste hezkuntza baliabide batzuk . . . . . . . 59 4.4- Bibliografia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 61

Ingurugiroa



9

Etorri Ibar Kantauriarretara

Bertizko natur parkea Irakasleendako materiala


Bertiz

10

BERTIZKO NATUR PARKEA 1- AURKEZPENA Bertizko Jaurerriko Natur Parkeak ikastetxeen eskura uzten ditu bere baliabide eta azpiegiturak, biziki lagundu nahi baitu gure Komunitateko Ingurugiro Hezkuntzan. Eskoletatik Parkea bisitatzera datozen ikasleek erabiltzeko diseinatu dira aurkezten ditugun material didaktikoak. Ingurugiroaz bere osotasunean ohartzeko balio izatea nahiko genuke, arduraz eta tentuz joka dezagun bizi garen ingurunean.

Ingurugiroa

Irakasleak


Irakasleak

Bertiz

11

2.4- Metodologia

2- GIDA DIDAKTIKOA

Jarduerak behaketan eta ikerketan oinarritzen dira, harreman

2.1- Norentzat den

zuzen eta atseginetan ingurune naturalarekin, haurrak estimulatu eta naturaren aldeko jokabide eta jarrera zintzoak izan

Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetako irakasleak eta ikasle-

ditzaten.

ak dira material hauen hartzaileak. Beraz, 8 eta 12 urte artekoak dira ikasleak. Material hauetan badaude jarduera batzuk

Taldeko lana bultzatzea da kontua, (informazioa eta espe-

ziklo batari besteari baino gehiago dagozkionak, beren zailta-

rientziak elkarri adieraztea), eta denek parte hartzea antola-

sunagatik, nahiz eta bi zikloetarako multzo bakar batean plan-

kuntzan, erabakiak hartzerakoan eta jarduerak egiterakoan;

teatu.

ikuspegi desberdinak baloratuz eta errespetatuz. Parkean gaudela saiatuko gara galderak biztu eta erantzuten;

2.2- Antolamendua

beti ere, gogoeta egitera behartuko gaituzte.

Honela antolatu dira materialak:

Azkenik, ongi legoke ebaluazio jarraia egitea eta, horretarako, zenbait bitarteko proposatu dira gidariarekin egindako lana-

Irakasleentzat

ren bidez eskuratutako informazioa jasotzeko.

Gida didaktikoa: behar den informazio metodologikoa biltzen du irakasleek programazio barrrenean erabil dezaten irakas-

2.5- Bisita nola antolatu

gai batean baino gehiagotan. Bisitaldiak gutxienez 4 ordu irauten du, eta gehienez 60 ikasBaliabideak: informazio txosten bat prestatu dugu, zenbait ataletan banatua, jarduerak prestatu eta egiten lagunduko

lerekin egiten da lan. Jarduerak egiteko, 30 laguneko bi talde egiten dira, txandaka aritzen direnak jarduera berean.

duena, bai ikasgelan berean bai bisitaldian, eta osagarri moduan ere erabil daitekeena. Ikasleentzat Ordutegia eta denbora banaketa Jardueren koadernoa: Natur Parkea bisitatzerakoan egin ahal

10'00 Harrera taldeari. Hamarretakoa.

dituzten jarduerak aurkezten dira.

10'30 Bi talde egitea. Jarduera aurkeztea Erabilera Anitzetako Aretoan.

2.3- Denbora banaketa

10'45 Jarduera Naturaren Interpretazio Zentroan. 12'00 Ibilbidea basoetan barna, azalpenekin.

Jarduerak hiru saiotan egiten dira. Lehen saioan motibazioa

13'45 Iritziak biltzea eta jardueraren ebaluazioa.

lantzen da ikasgela barrenean, Parkera atera baino lehen. Helburu nagusia ikasleak zer dakien jakitea da, gehiago ikastera bultzatzeko. Bigarren saioa Bertizko Jaurerriko Natur Parkea bisitatzea da, programatutako edukiak garatu eta ikasteko jarduerekin. Eta hirugarren saioan, gelara bueltatutako-

14'00 Bazkaria. 16'00 Bisitaldi autogidatua lorategira, arrastoen jokoa egiteko aukerarekin.

an, gogoeta, sintesia eta kontzientziazioa etorriko dira.

Ingurugiroa


Bertiz

12

2.6- Bisitaldirako ohar eta aholkuak

Irakasleak

2.9-Edukiak: Kontzeptuak, Prozedurak, Jarrerak

1- Autobusak non utzi: Bertizko Jaurerriko Natur Parkearen aparkalekuan. 2- Otordurako tokia: estalitako mahaiak edo kanpoko zelaia eta josteta aldea. 3- Jantziak: arropa erosoa ekarri, baita botak eta kapusaia ere. 4- Behar den materiala: Jardueren Koadernoaz gain, ongi legoke haur bakoitzak bere arkatzak, zorro baten barrenean sarturik, ekartzea.

Kontzeptuak 1- Bertizko eta ibar kantauriarren ezaugarri geografikoak. 2- Ibar kantauriarren baliabideak (naturalak, sozialak eta kulturalak). 3- Bertizko elementu fisikoen (klima, erliebea...) eta izaki bizidunen –animaliak eta landareak– ezaugarriak. 4- Bertizen historia eta Natur Parkearen kontzeptua, gune babestu gisa. 5- Gizakien tradiziozko jarduerak baso hauetan.

2.7- Helburu orokorrak Prozedurak 1- Haurrak Bertizko Jaurerriko Natur Parkera eta ibar kantauriarretara hurbiltzea. 2- Bertizko baloreak eta haren kontserbazioaren onura ulertaraztea.

1- Mapa batean kokatzea norberaren herritik Parkerako bidaia, lurralde desberdinak bereiziz. 2- Bertizen eta ibar kantauriarren ezaugarriak liburuetan eta hormirudi, ordenagailu, maketa, e.a.etan bilatzea.

2.8- Helburu berariazkoak 1- Natur Parkea Nafarroaren barrenean eta ibar kantauriarretan kokatzea. 2- Ibar kantauriarren ezaugarri orokorrak (naturalak, sozialak eta kulturalak) ezagutzea.

3- Klabe errazak, jokoak eta NIZen baliabide interaktiboak erabiltzea. 4- Elementu fisikoak eta izaki bizidun nagusiak deskribatu, eta haien ezaugarriak eta ohiturak aztertzea. 5- Basoko elementuak miatu, zuzenean behatu eta aztertzea.

3- Bertizko ezaugarri fisikoak eta izaki bizidun batzuk -animaliak eta landareak- ezagutzea. 4- Bertizko historiaren alderdi batzuk ezagutzea, baita Natur Parkearen kontzeptua ere, gune babestu gisa.

6- Ingurunearekin zerikusia duten problemak bereizi eta, nork bere aldetik edo besteekin batean, eman daitezkeen erantzunak pentsatzea. Jarrerak

5- Ibar hauetako gizakien tradiziozko jarduerak aztertzea. 6- Naturara hurbildu eta hartaz gozatzea, errespetatzen ikasteko, balore natural eta kulturalez jabeturik.

1- Oro har, ingurugirorako sentsibilizazio, begirune eta estimua. 2- Jakinmin eta gogoa Parkera, inguruko ibarretara, bertako jendearengana eta kulturara hurbiltzeko.

Ingurugiroa


Irakasleak

13

3- Ingurugiroaren zenbait arazoz (turismoaren eragina, e.a.) jabetzea eta gure ingurunearen aldeko jarrerak hartu behar direla konturatzea.

HELBURU BERARIAZKOAK

KONTZEPTUZKO EDUKIAK

2.10- Curriculumari eranstea Material hauek proposamen didaktikotzat har daitezke Lehen Hezkuntzako oinarrizko curriculumeko helburuak eta edukiak garatzeko.

PROZEDURAZKO EDUKIAK

Natur Parkea Nafarroako eremu geografikoan eta ibar kantauriarretan kokatzea

Ezaugarri geografikoak

Ibar kantauriarren ezaugarri orokorrak ezagutzea

Ibar kantauriarren baliabideak (naturalak, sozialak, kulturalak)

– Kontsulta, liburuetan. – Informazioa NIZen bilatzea. – Klabe errazak, jokoak eta baliabide interaktiboak erabiltzea.

Bertizko ezaugarri fisikoak ezagutu eta bertako zenbait izaki bizidun (landareak, animaliak) bereiztea.

Bertizko elementu fisikoen (klima, erliebea...) eta animalien zein landareen ezaugarriak.

– Miatu eta behatzea. – Klabe errazak, jokoak eta baliabide interaktiboak erabiltzea. – Informazioa bilatzea NIZen. – Elementu fisikoak eta izaki bizidun nagusiak deskribatu eta haien ezaugarriak ohiturak... aztertzea.

JARRERAZKO EDUKIAK

– Mapa bat egitea, lurraldeak ongi bereiziko dituena – Kontsulta, liburuetan

Bertizko historiari Bertizko historia eta – Kontsulta, liburuetan. buruzko jakingarriak Parkearen kontzeptua, – Informazioa bilatzea NIZen. – Klabe errazak, jokoak eta baliabide eta Parkearen kon- gune babestu gisa. interaktiboak erabiltzea. tzeptua, gune babestu gisa. Ibar hauetako gizakien Gizakien tradiziozko – Kontsulta, liburuetan. tradiziozko jarduerak jarduerak baso haue- – Informazioa bilatzea NIZen. aztertea. tan. – Miatu eta behatzea.

Naturara hurbildu eta gozatzea, begirunean eta ingurugiroaren baloreetan oinarriturik.

Bertiz

– Kontsulta, liburuetan. – Informazioa bilatzea NIZen. – Miatu eta behatzea. – Ingurunearekin zerikusia duten arazoak bereizi eta, norberak nahiz besteekin batean, erantzunak pentsatzea.

Ingurugiroa

JARDUERAK

1

Oro har, ingurugirorako sentsibilizazio, begirune eta estimua. 2,13,14

Jakinmin eta gogoa Parkera, inguruko ibarretara, bertako jendearengana eta kulturara hurbiltzeko.

5,6,7,8,9,10,13

3,4,13 Ingurugiroaren arazoez eta gure ingurunearen aldeko jarrerak hartu beharraz jabetzea. 11,12

6,11,13 y 14


Bertiz

14

HELBURU OROKORRAK

Irakasleak

EDUKIAK

Arloa: Ingurunearen ezaguera

Arloa: Ingurunearen ezaguera

5- Gizakiak ingurunean egindako eskuhartze batzuk aztertu eta haien beharra eta eragina baloratzea.

2. multzoa: Lurraren ekosistema Kontzeptuak

7- Naturaren elementu nagusiak bereizi eta haien ezaugarri aipagarrienak, antolakuntza eta elkarrekintzak aztertzea. 9- Inguruneko elementu garrantzitsuekin zerikusia duten gorabehera eta problemak bereizi, planteatu eta erantzun bat ematea.

Faktore naturalak: 1- Eguraldiaren faktoreak (prezipitazioak, haizeak, tenperaturak), toki bateko eguraldia. 2- Inguruneko ezaugarri klimatikoak, dibertsitate klimatikoa ulertzeko abiapuntua. Nafarroako eskualde klimatikoen froga.

Arloa: Arte Hezkuntza 1- Hotsa, irudia, keinua eta mugimendua errepresentazioko elementu gisa erabiltzea, ideiak, baloreak, sentimenduak eta bizitutako egoerak pertsonalki eta autonomiaz, komunikazio eta joko bidez, adierazteko.

6- Bizidunak: oinarrizko ezaugarriak, morfologia eta funtzioak; animalien eta landareen arteko aldeak; elikagai erlazioak.

Arloa: Gorputz Hezkuntza

7- Zenbait eremutako animalia eta landare aipagarrienak.

6- Joko eta jardueretan parte hartzea taldean harreman orekatu eta sortzaileak biztuz.

8- Animalien sailkapena oinarrizko irizpideen arabera (ornodunak eta ornogabeak) eta landareenak (zuhaitzak / zuhaixkak / belarrak).

8.- Gorputzaren eta mugimenduaren baliabide espresiboak erabiltzea sentsazioak, ideiak eta gogoaren egoerak komunikatu eta horrela adierazitako mezuak ulertzeko.

Prozedurak Informazioa eskuratu, prestatu eta tratatzea.

Hizkuntza eta Literatura 4-

Ideiak, esperientziak eta sentimenduak hitzez adieraztea.

5- Hizkuntz baliabideak zein bestelakoak erabiltzea komunikazio asmo bateko eta besteko mezuak interpretatu eta sortzeko.

1- Landa-koadernoak erabiltzea laneko ateraldietan. 3- Datu klimatikoen grafikoak interpretatzea. 6- Klabe eta gida errazen bidez animaliak eta landareak identifikatzea. 7- Plano eta mapa errazak interpretatzea.

Jarrerak Besteen aurrean.

1- Ingurugirorako sentsibilitatea, begirunea eta estimua.

Ingurugiroa


Irakasleak

15

Bertiz

3- Naturaren elementuak baloratu eta zintzo erabiltzea.

4. multzoa: Populazioa eta jarduera ekonomikoak

4- Inguruneko animaliak eta landareak errespetatzea.

Prozedurak Informazioa eskuratu, prestatu eta tratatzea.

3. multzoa: Ingurunean jardutea 1- Bertako populazioaren eta biztanleen gaineko informazioa bilatzea.

Kontzeptuak Materia, energia iturri.

2- Giza jarduerei buruz, hainbat tokitatik informazioa bildu eta interpretatzea.

1- Inguruan gehien aurkitzen diren materialak: jatorria eta ikus daitezkeen ezaugarriak.

Ikerlana eta Diseinua: Esperimentazio lana.

7- Nola lortu den energia toki eta garai desberdinetan. Erregaiak: energia eskuratzeko ohiko modua.

2- Bertako populazioarekin, lanekin eta lanbideekin zerikusia duten alderdiak analizatu eta alderatzea.

Prozedurak

Jarrerak

Informazioa eskuratu, prestatu eta tratatzea.

Besteen aurrean.

5- Liburuak kontsultatzea, gizakiak ingurunean nola diharduen jakiteko.

2- Garapen teknologikoak bizitza eta lan baldintzetan duen eragina baloratzea.

7- Energiari, materialei, aparatu eta makinei buruzko informazioa bilatzea, eta energiaren espresioa, baliabide batzuen bitartez: segidako irudiak edo marrazkiak, eskemak, e.a.

3- Sentsibilitatea, begirunea eta elkartasuna norberarenak bezalakoak ez diren talde eta populazioen ohitura eta bizimoduekin. Arloa: Arte Hezkuntza

Espresioa, Komunikazioa eta Ekintza ingurunean.

1. multzoa: Pertzepzio bisual-plastikoa: irudia eta forma 2- Eztabaidak egitea, eguneroko errealitatea aztertuz kontsumo energetikoaren, aurrezkiaren, birtziklapenaren eta energia iturrien gainean.

Prozedurak 1- Ingurune naturaleko formak zentzumenen bidez aztertzea.

Jarrerak 2- Inguruneko oinarrizko formak bereiztea. Ezagupenen aurrean

Jarrerak 1- Inguruneko materialak eta substantziak nola erabil daitezkeen jakiteko irrika.

3- Irudiak erabiltzeko joera, sentimenduak, baloreak, bizitutako egoerak eta ideiak adierazteko edo ikusitako errealitatea islatzeko.

Ingurugiroa


Bertiz

16

Arloa: Gorputz Hezkuntza

Irakasleak

5- Idatzitako informazioa bilatu eta berregiteko estrategiak (eskemak, oharra, laburpenak) erabiltzea.

1. multzoa: Gorputza: irudia eta pertzepzioa 7- Komunikazio asmoei eta hartzaileari egokitutako testuak idaztea.

Prozedurak 1- Pertzepzio eta mugimendu arloko gaitasunak esperimentatu eta ikertzea.

3. multzoa: Hizkuntzaren alderdi artistiko eta ludikoa Prozedurak

3. multzoa: gorputza: espresioa eta komunikazioa 1- Ahozko nahiz idatzitako literatur testuak ulertzea.

Prozedurak Jarrerak 1- Norberaren gorputzak espresiorako duen ahalmen eta gaitasuna aztertu eta erabiltzea.

6- Imajinazio eta emozio elementuei antzemateko ahalmena.

Jarrerak

2.11-Ebaluazioa

2- Komunikazio egoeretan parte hartzea, mugimenduak eta gorputza modu naturalean, begirunez eta apal erabiliz.

Hasierako ebaluazioa Irakasleek jarduera hauek ikasleei aurkezteko, elkarrizketa bat egin dezakete, Parkeaz eta ibar hauetaz dakitena solasgai izanik. Horretarako, gidoi hau erabil dezakete:

5. multzoa: Jokoak Prozedurak 2- Aire libreko jokoetan, miaketa eta abenturakoetan aritzea. Hizkuntza eta Literatura

- Ibar kantauriarrak non dauden, zergatik deitzen diegun horrela, nolakoak diren paisajea eta klima, jendea zertatik bizi den, zer animalia eta landare bizi diren Bertizko basoan: zer den eta zertarako balio duen...

1. multzoa: Hitzen bidezko komunikazioa Prozedurak 1- Mezuak ulertzea hitzen bidezko komunikazioaren hainbat egoeratan. 4- Informazioa bildu eta antolatu eta esperientziak planifikatzea hitzen bidez.

Elkarrizketa horren emaitza hasierako ebaluazioa izanen da irakasleentzat eta ikasleek lehendik dakitenaren berri emanen die. Ongi legoke beste elkarrizketa bat egitea, gai berak solasgai, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua amaitutakoan, metatutako ebaluazio gisa, material hauen bidez edukiak sakon landu ondoren, erantzunak noraino aldatu diren ikusteko. Bi kasuetan, on litzateke ikasleek eztabaidetan ateratako ondorioak irakasleek biltzea.

6-. Hitzen bidezko mezuen gainean nork bere iritzia ematea.

Jardueraren ebaluazioa 2. multzoa: Idatzizko komunikazioa Prozedurak 4- Isilpean irakurtzea, informazioa hartzen saiatzeko.

Parkearen barrenean erabiltzekoez gain, inkesta bat irakasleentzat eta beste bat ikasleentzat baliatuko ditugu, ebaluatzeko. Horien bitartez, Parkeko baliabide guztiak -hornidura, azpiegiturak, langileak, materiala- eta jarduera bera baloratuko dira.

Ingurugiroa


Irakasleak

17

Bertiz

2.12-Jarduerak nola eraman aurrera

3. Historia pixka bat

Jarduera multzo hau prestatzen hasteko, Bertizko bideoa ikus daiteke ikasgelan, Irakasleen Laguntzarako Nafarroako Zentro guztietan Natur Parke honi buruzko informazioko karpetan baitator.

Naturaren Interpretazio Zentroan egiteko pentsatu da jarduera hau. Parkeko ikus-entzunezkoa ikusi eta beheko solairuko hormirudi eta ordenadgailuen laguntzaz, ikasleek Bertizko Jaurerriaren historiaren berri izan dezakete, azken urteotakoa batez ere. Parkerako inportanteak diren zenbait dataren esanahia ikasirik (jardueren koadernoaren 3. fitxa), NIZeko beheko solairuko pago motzondoan kokatu daitezke.

1. Ibar kantauriarren barrenean Parkea ibar kantauriarren eta Nafarroaren eremu geografikoan kokatzea da lehen jarduera honen helburua.

4. Bertiz, Natur Parkea Ikasgelan (Parkera etorri aurretik), Bertizko Partzuergo Turistikoaren mapa eta beste mapa batzuk lagun, ikasleek jardueren koadernoaren 1. fitxan azaltzen diren eskualdeak bereiz ditzakete. Fitxa horretan berean marraztu dezakete taldeak eginen duen bidea beren herritik Parkera etortzeko.

2. Ibar xarmantak Bi zatitan egin daiteke jarduera hau: ikasgelan, Parkera etorri aurretik, eta bisitaldian berean.

- Ikasgelan, Partzuergoaren mapa eta "Ibar Lasaiak" izeneko gida lagun, ikasleek lehen kontsulta egin dezakete ibar hauen ezaugarri orokorrei buruz (haien baliabide natural, sozial eta kulturalak zertan diren) eta hartzen duten lehen inpresioa jaso dezakete jardueren koadernoaren 2. fitxako 1. zatian. - Parkera etorritakoan, Naturaren Interpretazio Zentroan, beheko solairuko hormirudi eta ordenagailuak kontsultatuta, errazago ulertuko dituzte ibar hauen ezaugarriak eta baliabideak (hirugarren zikloko ikasleek jardueren koadernoaren 2. fitxako 2. zatia bete lezakete jarduera osatzeko).

Parkera etorri baino lehen, ikasgelan, irakasleak ariketa bat plantea diezaioke taldeari naturagune babestuak, eta zehatzago, Natur Parkeak, zer diren ikasten hasteko. Horretarako, jardueren koadernoaren 4. fitxa eta "Bertizko Jaurerriko N.P." izeneko dokumentua ditu. 2. zikloko ikasleek beste gogoeta bat, errazagoa, egin dezakete naturaguneei buruz, hastapen moduan. Parkera etorritakoan, monitoreak azaldu eta argituko ditu ikasgelan landutakoaz sor daitezkeen zalantzak (helburuak, hedadura, mugak, e. a.), eta horretarako, Erabilera Anitzetako Aretoko parkearen maketa erabiliko du. Osatzeko, maketan adieraz daiteke zer bideri jarraituko dion taldeak bisitaldian.

5. Euria eginen du? Jarduera hau NIZen egitekoa da, Bertizek eta bere inguruak dituzten ezaugarri klimatiko bereziak ezagutzearren. Ikus-entzunezkoaren ondoren, monitoreak, hormirudi eta ordenagailuz lagundurik, ezaugarri horiek asmatzen eta zergatik sortzen diren lagunduko die ikasleei. NIZeko jarduera planteatzeko, alderatu eginen dira Bertiz inguruko ezaugarri klimatikoak eta Iru単ekoak. Informazio hori jardueren koadernoaren 5. fitxan jasoko da (Ikastetxeak estazio meteorologikoa izanez gero, bertan hartutako datuekin osa daiteke fitxa). 2. zikloko taldeek ibar hauetako klimaren ezaugarri errazenak ulertzearekin nahikoa izanen dute.

Ingurugiroa


Bertiz

18

Irakasleak

6. Bidaiari nekaezina

8. Lurreko sekretuak

Jarduera honen bitartez, ikasleek izokinaren ezaugarri bereziak eta haren bizimodua ezagutzea nahi genuke, Bidasoako arrain enblematikoena baita, ugariena ez bada ere.

Jarduera hau egiteko, Naturaren Interpretazio Zentroko lehen solairuko bi modulu erabiliko ditugu ikasleek, atseginez eta jostatuz, lurrean izaten diren hainbat elementutako batzuk (bizidunak nahiz bizitzarik gabekoak) deskubritu ditzaten.

Ikasgelan, bisitaldia baino lehen, "Bidasoako izokina" izeneko bideoa ikus daiteke, espezie horren ezagutzaren hastapen gisa (gure ustean, hirugarren ziklorako da egokia bideoa, eta bigarren ziklorako aski litzateke NIZeko jarduerarekin). Parkeko bisitaldian, NIZen, izokinarekin batean, ibai eta erreketan bizi diren beste espezieak ere aztertuko dira, eta haien ezaugarriak. Bisitaldia egin eta gero, ikasgelan, irakasleak "Joakina izokina" izeneko jokoa egin dezake, izokin baten bizitza simulatzen duena. Izokin horrek giza jarduerek ibaian sortutako ondorioei egin behar die aurre. Gure eguneroko ekintzez gogoeta egiteko balioko du, naturan eragina baitute ("Beste baliabide batzuk" izeneko atalean datoz behar diren materialak eta nola jokatzen den).

Lurraren profila azaltzen duen hormirudian, zulo bakoitzean begiratu beharko dute, gordetzen dituzten sekretuak deskubritzeko. Monitoreak bizidun horien ohiturak, ezaugarriak, e.a. aztertzera bultzatzeko aukera izanen du. Ukimen-estazioan, ukimenaz soilik baliatuz, hau da, eskua kaxoi batzuetan sartuz, lurreko elementu batzuk bereizteko jokoa (eta erronka ere) eginen da. Parte hartzaile bakoitzak taldeko lagunei adieraziko dizkie izandako sentsazioak. Jardueren koadernoaren 8. fitxa.

9. Bai baso trinkoa! Jarduera honen bidez, ikasleek Parkeko eta ibar kantauriarretako zuhaitz nagusiak ezagutuko dituzte.

7. Bizitza uretan Ikasgelan, bisitan etorri aurretik, erreka edo ibai batean bizi diren izakien ezaugarriak azter ditzakete ikasleek, uraren ekosistemari buruzko irudiak (material hauetako bat da) erabiliz. Irakasleak haien arteko oinarrizko harremanak azaltzeko aukera du.

Naturaren Interpretazio Zentroan “basoa� modulua erabiliko da: monitoreak ematen dituen arrastoen bidez ikasleek espezieak asmatuko dituzte (jardueren koadernoaren 9. fitxan agertzen diren hostoen marrazkien laguntza ere izanen dute).

10. Isilik, mesedez! NIZen, monitoreak lehen solairuko hormirudien bidez bultzatuko ditu ikasleak lehendik aztertutakoa gogoratzera; izaki bizidunak bereizi, haien ezaugarriak, ohiturak, e.a. eta haien arteko oinarrizko harremanak ezartzera. Jarduera hori ikasgelan osatu daiteke, bisitaren ondoren, jardueren koadernotik 7. fitxa betez, izaki bizidun horiek sailkatuz eta haien arteko harremanak ezarriz (hirugarren zikloan).

Jarduera honek aurrekoaren antzeko helburua du, baina oraingoan animalien espezieak bakarrik aztertuko ditugu. NIZen eginen da, Parkea ikustera etorritakoan, aurrekoa bezala. Lehen solairuko hormirudiak eta jardueren koadernoaren 10. fitxa erabiliz, monitoreak arrastoen bidezko joko bat proposatuko die ikasleei, modu atseginean animaliak ezagutu eta haien ezaugarri eta ohiturei buruz gero eta gehiago ikas dezaten.

Ingurugiroa


Irakasleak

19

Bertiz

11. Ikatza, basoko sekretuetako bat

13. Jokoak

Jarduera honen bidez, ikasleek basoko baliabide bati, egurrari alegia, usadioz etekina nola atera zaion ikasiko dute.

Basoko ibilbidean barna, Parkean alegia, monitoreak zenbait jokotan aritzera gonbidatuko ditu ikasleak. Horien helburua, ikasgelan eta NIZen landutako edukiak indartzea da, jostetaz eta modu atseginean bada ere.

Parkera etorritakoan, basoko ibilbidean, taldeak ikaztegi bat ikusiko du eta produktu hori nola egiten den ikasiko. Jardueretarako koadernoaren 11. fitxaren lehen zatian, ikasleak marrazki sail bat du, ikusitakoaren arabera ordenatu behar duena, aztertu duen prozesua azalduko duten irudiak egiteko. Ikasgelan, bisita amaiturik, irakasleek gogoeta edo eztabaida planteatu dezakete gaur egun ikatzak dituen erabileren eta haren ordezko energia iturrien gainean. Gogoeta horiek jardueren koadernoaren 11. fitxaren bigarren zatian bil daitezke. Bigarren zati hori egokiagoa da, gure ustez, hirugarren zikloko ikasleentzat.

14. Errekamari......! Naturaren Interpretazio Zentroa bisitatu eta Parkeari buruzko ikusentzunezkoa ikusirik, ikasleek saio bat egin dezakete gelan lamia deituriko pertsonaje mitologikoaz dakitenarekin; bere gorputz bitxia, ohiturak eta egiten duen lana..., Parkeko bizidun guztien zaindari. Amaitzeko, gogoeta egin dezaten eskatzen zaie ikasleei edo eztabaida ere egin daiteke, Errekamariri nola lagundu natura zaindu eta kontserbatzen (jardueren koadernoaren 13. fitxa).

12. Basoko harri magikoa Kasu honetan, helburua bera da, baina basoko beste baliabide baten erabilera aztertuko dugu, kararriarena alegia (oso hedatua egon da ibar hauetan).

Oso gai egokia izan daiteke idazketa edo poema bat,... Parkeari, naturari, eta abarri buruz.

Parkean berean eginen da jarduera, basoko ibilbidean topatuko dugun kisulabean. Ikasleek karea nola egiten den ikusiko dute eta jardueren koadernoaren 12. fitxa izanen dute lagungarri. Gainera, produktu horrek baserri giroan zenbat gauzatarako balio zuen deskubrituko dute.

Ingurugiroa


Bertiz Jarduera

Irakasleak

20

Non

Noiz

Materialak

1. Ibar kantauriarren barrene- Ikasgelan an

Parkera etorri aurretik

- Bertizko Partzuergo Turistikoaren mapa - Nafarroako, Euskal Herriko mapa... - Jardueren koadernoaren 1. fitxa

2. Ibar xarmantak

Ikasgelan

Parkera etorri aurretik

- Bertizko Partzuergo Turistikoaren mapa - Partzuergoaren “Ibar Lasaiak” mapa - Jardueren koad. 2. fitxa (1 zatia)

NIZen

Parkean berean

- Jardueren koad. 2. fitxa (2 zatia) - Beheko solairuko hormirudiak eta ordenagailuak

3. Historia pixka bat

NIZen

Parkean berean

- Ikusentzunezkoa - Beheko solairuko hormirudiak eta ordenagailuak - Jardueren koad. 3. fitxa

4. Bertiz, Natur Parkea

Ikasgelan

Parkera etorri aurretik

- “Bertizko Jaurerriko N.P.” izeneko dokumentua - Jardueren koad. 4. fitxa

Erabilera anitzetako aretoan

Parkean berean

- Parkearen maketa

5. Euria eginen du?

NIZen

Parkean berean

- Ikus-entzunezkoa - Urari buruzko hormirudiak, 1. solairuan - Jardueren koad. 5. fitxa

6. Bidaiari nekaezina

Ikasgelan

Parkera etorri aurretik

- “Bidasoako izokina” izeneko bideoa

NIZen

Parkean berean

- 1. solairuko hormirudiak - Jardueren koad. 6. fitxa

Ikasgelan

Bisita egin eta gero

- “Joakina izokina” jokoa

Ikasgelan

Parkera etorri aurretik

- Uraren ekosistemari buruzko irudia

NIZen

Parkean berean

- 1. solairuko hormirudia

Bisita egin eta gero

- Jardueren koad. 7. fitxa

7. Bizitza uretan

8. Lurreko sekretuak

NIZen

Parkean berean

- 1. solairuko hormirudiak - Jardueren koad. 8. fitxa

9. Bai baso trinkoa!

NIZen

Parkean berean

- 1. solairuko zuhaitzak - Arrastoak - Jardueren koad. 9. fitxa

10. Isilik, mesedez!

NIZen

Parkean berean

- Arrasto eta oinatzen hormirudia, 1. solairuan - Jardueren koad. 10. fitxa

11. Ikatza, basoko sekretuetako bat

Basoko ibilbidean

Parkean berean

- Parkeko ikaztegia - Jardueren koad. 11. fitxa (1. zatia)

Ikasgelan

Bisita egin eta gero

- Jardueren koad. 11. fitxa (2. zatia)

12. Basoko harri magikoa

Basoko ibilbidean

Parkean berean

- Parkeko kisu-labea - Jardueren koad. 12. fitxa

13. Zenbait joko

Basoko ibilbidean

Parkean berean

- Monitoreak emanen du joko bakoitzerako behar den materiala

14. Errekamari...!

Ikasgelan

Bisita egin eta gero

- Jardueren koad. 13. fitxa

Jarduerak

Ikasgelan Etorri aurretik

Bertizko Parkean Bisitaldian

Ikasgelan Bisita egin eta gero

1, 2, 4, 6, 7

2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13

6, 7, 11, 14

Ingurugiroa


21

Etorri Ibar Kantauriarretara

Bertizko Natur Parkea Ikaslearen koadernoa



Ikaslearen koadernoa

Bertiz

23

Koaderno hau zure eskuetara iristen denerako, izanen duzu Bertizko Jaurerriko Natur Parkearen aditzea eta, seguruenera, lehendik egona zara. Horregatik, bestelako proposamen bat egin nahi dizugu; jarduera sail bat proposatzen dizkizugu ikaskideekin batera naturagune honetara, inguruko ibarretara, bere paisajeetara, bertako jendearengana eta aspaldiko kulturara hurbil zaitezen. Eta, batez ere, gustura ibiltzea nahi genuke, bai jarduerak prestatu eta egiten, bai bisitaldian, laster izatea espero baitugu. Zuen zain gaude.

Ingurugiroa


Bertiz

24

Ikaslearen koadernoa

Hasi baino lehen, eta koadernorik gabe ez gelditzeko, idatzi hemen zure datu pertsonalak.

Izena: Ikastetxea: Ikasturtea:

Herria:

Ingurugiroa


Ikaslearen koadernoa

1. fitxa

25

Bertiz

IBAR KANTAURIARREN BARRENEAN

Kokatu Bertizko Natur Parkea ondoko planoetan eta adierazi markatutako eskualdeak:

Bizi zaren tokitik hona etortzeko egin behar duzun bidea ere adieraz dezakezu.

Ingurugiroa


Bertiz

26

2. fitxa

Ikaslearen koadernoa

IBAR XARMANTAK

Bertizko Natur Parkera sartu baino lehen, ongi legoke inguruko ibarren ezugarriak jakitea. Ba al dakizu batzuek beste izen bat ematen dietela ibar hauei, ibar kantauriarrak ez dena? Zergatik uste duzu izen hori ematen dietela?

I b a r La sai a k

Ingurugiroa


Ikaslearen koadernoa

27

Bertiz

Orain, NIZen zaudela, hormirudietan eta ordenagailuetan ibar kantauriarrei buruzko ezaugarrien gaineko arrastoak bila ditzakezu.

Jarduerak Etxeak

• Zer lan egiten dute emakumeek? Eta gizonezkoek? • Nolakoak dira? Non daude? • Jarduera berririk sortu al da?

• Zer materialez daude eginak?

Hizkuntza, ohiturak...

• Idatzi gehien harritu zaituzten ohiturak

• Zer dakizu hitz egiten duten hizkuntzaz?

Ingurugiroa


Bertiz

28

3. fitxa

Ikaslearen koadernoa

HISTORIA PIXKA BAT

Aspaldikoa da Bertizen historia. XIX. mendetik, Bertiztarren familiarena izan da Jaurerria, baina ihaz nere esku gelditu zen. Badakizu nor naizen? Ni ..........................................................., jauna naiz. Liluraturik bizitu nintzen baso hauetan eta, hiltzean, Nafarroako Gobernuari eman nion, nik zaindu bezala zaindu zezan. Ezetz asmatu zer esanahi duten urte hauek Bertizko Jaurerriaren historia luzean!

–1898: ................................................................................................................. –1949: .................................................................................................................. –1984: .................................................................................................................. –1993: ...................................................................................................................

Berebiziko gertaera horiek Naturaren Interpretazio Zentroan aurkituko duzun pago motzondoan jar ditzakezu.

Ingurugiroa


Ikaslearen koadernoa

Bertiz

29

4. fitxa

BERTIZ, NATUR PARKEA

Bertizko Jaurerria 1984an deklaratu zen Natur Parkea, helburu hauek lortzeko: • Naturako elementu guztiak (animaliak, landareak, paisajea, e.a.) zaindu eta kontserbatzea. • hezkuntza jarduerak egitea naturan, baita turismokoak eta jarduera kulturalak ere. • toki hauetan dauden elementu natural guztiak aztertu eta ikertzea.

Osatu puntu hauen gaineko informazioa: –hedadura: –mugak: Iparrean Hegoan Sortaldean Sartaldean

–beste ohar batzuk:

Ingurugiroa


Bertiz

Ikaslearen koadernoa

30

5. fitxa

EURIA EGINEN DU?

Batzuetan, oso tarte txikian asko aldatzen da klima. Begira zer gertatzen den Bertizen eta Iruñean.

(Osatu marrazkia eta kokatu zure herria edo hiria)

Bertiz

Iruña

– non egiten du euri gehiago? – non hotz handiagoa? – eta bero handiagoa? *(x bat jarri. Zure herria edo hiria erants dezakezu hirugarren zutabean, eta Bertizekin zein Iruñearekin konparatu).

Badakizu zergatik diren alde horiek?

Ingurugiroa


Ikaslearen koadernoa

31

6. fitxa

Bertiz BIDAIARI NEKAEZINA

Hainbeste euri egiten du erreka ugari daudela Bertizen, Bidasoara isurtzen direnak. Ezagutuko dituzun arrainak bizi dira haietan, baina bada bat oso berezia...... (eta oso handia). Bidasoako erregea da, bidaiari nekaezina. Izokina da. Ikus ezazu izokinaren bizitza gogorra marrazki hauei begiratuta. Adierazi adina eta non bizi den une bakoitzean:

Baina izokinaz gain, beste arrain batzuk ere bizi dira Bidasoan eta ibar hauetako erreketan. Bada atentzioa ematen dizun baten bat? Zergatik?

Ingurugiroa


Bertiz

Ikaslearen koadernoa

32

7. fitxa

BIZITZA URETAN

Animalia eta landare espezie askoren bizilekua da erreka. Batzuk beti bizi dira ingurune horretan. Beste batzuk janari bila bakarrik etortzen dira, baina denak daude sare batean sarturik, elikagai harremanetan, alegia: bestea jan edo besteak jana izatea. Egin dezagun sare hori.

Landareak

Belarjaleak Deskonposatzaileak

Haragijaleak

Ingurugiroa


Ikaslearen koadernoa

Bertiz

33

8. fitxa

LURREKO SEKRETUAK

Begiratu eta ikusiko duzu... Sinisten ez baduzu ere, gure oin azpian bizitza asko dago...

Kontuz zer ukitu! Hona joko bat. Ukimenaz soilik baliatuz, hau da, gauzak ukituz, lurreko elementu batzuk zer diren asmatu behar dituzu.

Zer sumatu duzu ukitzerakoan? Zerk harritu zaitu gehien?

Ingurugiroa


Bertiz

34

9. fitxa

Ikaslearen koadernoa

BAI BASO TRINKOA!

Hainbeste zuhaitzen artean ez galtzeko, arrasto batzuk eman behar dizkizugu, lagungarri izanen direlakoan. Zorte on!

1. ................................................... naiz.

2. ................................................... naiz.

3. .............................................. naiz.

4. .............................................. naiz.

5. .............................................. naiz.

Ingurugiroa


Ikaslearen koadernoa

35

Bertiz

1. Udazkenean hostoa galtzen dut eta oso ezaguna naiz inguru honetan. Nire fruituak txapela du, eta basurdeek, urtxintxek, .... oso gustuko dute...

2. Hosto luzeak eta koskadunak ditut, eta udazkenean galtzen ditut. Denak saiatzen zarete nire fruituak biltzen (gizakiak, basurdeak, txerriak....)

3. Hosto gogor, distiratsu eta arantzadunak ditut. Gainera, ez ditut urte osoan galtzen. Legeak babesten nau.

4. Izen handia dut Bertizen, eta baso goietan bizi naiz. Azala gris argia dut eta hostoa ere galtzen dut urte parte batean.

5. Ez dut hostoa galtzen eta denak dira nire beldur: pozointsua naizela diote. Hosto estu eta luzeak ditut.

Ingurugiroa


Bertiz

Ikaslearen koadernoa

36

10. fitxa

IXILIK, MESEDEZ!

Dakizunez, basoko animaliak oso izutiak dira, eta ikusten zail bada ere, ikertuz eta pazientzia izanez gero...deskubrituko ditugu. Lohian edo elurretan utzitako aztarnen bidez identifika daitezke, baita gorozkien bidez ere. Lotu gezi batekin animalia hauek beren aztarnarekin. Bitartean, haien bizimoduaz gauza gehiago ezagutzen saiatuko gara.

Ingurugiroa


Ikaslearen koadernoa

11. fitxa

37

Bertiz

IKATZA, BASOKO SEKRETU BAT

Parkeko ikaztegian ikatza nola egiten den ikusi ahalko duzu. Prozesu guztia adieraziko duen irudia egiten saiatu gara, baina marrazkiak nahasi egin zaizkigu. Jarriko ote duzu ordena nahaste horretan? Jarri zenbakiak!

Ingurugiroa


Bertiz

38

Ikaslearen koadernoa

Bertizen, beste baso askotan bezala, belaunaldiz belaunaldi erabili da egurra egurikatza egiteko. Gure arbasoek gogor egiten zuten lan ikatza lortzeko, haien energia iturri bakarra baitzen tren, kamioi, lantegi eta abarretarako.

Ezagutzen duzu beste tokiren bat, egurikatza egiten zutena edo dutena?

Badakizu zertarako erabiltzen den gaur egun egur-ikatza?

Zer energia iturri erabiltzen ditugu gaur egun etxean eta eskolan...?

Ba al dakizu nondik heldu diren erabiltzen ditugun energia horiek?

Agortezinak dira, edo inoiz bukatuko ote dira? Zer egin dezakegu horren gainean?

Ingurugiroa


Ikaslearen koadernoa

39

12. fitxa

Bertiz BASOKO HARRI MAGIKOA

XVII. mende hasieran deskubritu zuten menditik ateratako harri bat, "kararria" transformatu ondoren onuragarria zela baserriari lotutako lanetan. Bertizen eta, oro har, ibar kantauriarretan, aspaldi eraikitakoak dira labe batzuk harri baliotsu hori transformatzeko balio dutenak. Parkean bada labe horietako bat; bertan ikasiko dituzu transformazio horren sekretuak eta zertarako erabiltzen den produktua. Hona irudi batzuk, prozesua zertan den jakiten lagunduko dizutenak.

Harrobia

Ingurugiroa


Bertiz

40

Ikaslearen koadernoa

Orain badakizu nola lantzen zen kararria, baina ba al dakizu zertarako erabiltzen zen karea?

Ingurugiroa


Ikaslearen koadernoa

41

13. fitxa

Bertiz ERREKAMARI...!

Badakizu orain nor den Bertizko Jaurerriko pertsonaje misteriotsua? Bai, Errekamari da, Bertizko Lamia. Gogoan izan bera dela Bertizko Parkeko bizidun guztiak babesten arduratzen dena, baina ez ahantzi ur oso garbia, kutsatu gabea, behar duela inguruan, bizitzeko. Bururatzen zaizu zerbait Bertiz bezalako toki gehiago lamien bizileku izateko? Idatz itzazu!

Ingurugiroa



43

Etorri ibar Kantauriarreta

Bertizko Natur Parkea Informazio txostena



Informazio txostena

Bertiz

45

4- INFORMAZIO TXOSTENA 1. BERTIZKO PARKEARI BURUZKO INFORMAZIO OROKORRA 1.1. "Bertizko Jaurerriko Natur Parkea" dokumentua. 1.2. Hornidura. 1.3. Ibilbidea Bertizko Lorategian barna. 1.4. Lorategiko arrastoen jokoa.

1.1 BERTIZKO JAURERRIKO NATUR PARKEA Ibar Kantauriarren erdian dago Bertizko Jaurerriko Natur Parkea, isurialdeen banalerroaren ipar aldean, Bidasoaren bazterrean. Bertizaranako udalerrian daude Natur Parkearen 2.040 ha-k. Etxalar du I-an, Baztan E-an, Bidasoa ibaia H-an eta Bertizaranako beste lur batzuk eta Oteixon izeneko mendia M-an. 1392koa da lehen jabearen aipamena, Pedro Miguel Bertiz hain zuzen. Gero, zenbait Bertiztarren esku izan ondoren, Pedro Ciga Mayo jaunak erosi zuen 1898an eta gaur egun duen itxura eman zion. Ciga jaunak, bere eskuz egindako testamentuan Nafarroari eman zion 1949an eta, haren izenean, Foru Diputazioari edo Nafarroa ordezkatuko zuen erakundeari, baina zegoen bezala

2. JARDUEREN MATERIALA 2.1. Irakasleen Laguntza Zentroetan. 2.2. Informazio txosten honetan.

Bizkaiko golkoa Donostia

FRANTZIA

GIPUZKOA

3. IBAR KANTAURIARRETAKO HEZKUNTZAKO BESTE BALIABIDE BATZUK

Bertizko Jaurerriko natur Parkea

3.1. Eskulangileak. 3.2. Nekazaritzako elikadura.

Erronkari ARBA

3.3. Beste batzuk.

IruĂąa

Lizarra Zangoza

4. BIBLIOGRAFIA ERRIOXA

ARAGOI Tutera

kontserbatzera behartuz. Alde horretatik ulertu behar da Foru Diputazioak 1984ko martxoaren 25ean hartutako Erabakia, Natur Parke deklaratu zuena. Ozeanoaren eraginpean dago eskualde honetako klima, hau da, 2.000 mm-tik gorako prezipitazioa du urtean, modu erregularrean banatua, udan zerbait behera egiten badu ere. Urteko batez besteko tenperatura 14-15 ÂşC-koa da, eta neguan gutxitan egiten du izotza. Hortaz, luzea da landareen hazkuntza aldia. Ez dago hilabete lehorrik eta udan ez da ia ur eskasiarik izaten.

Ingurugiroa


Bertiz

46

Parkeko ekosistemetako fauna, biodibertsitate eta kopuru aldetik, Nafarroako eskualde berezi honetan espero bezalakoa da. Hauxe da Bertizko ugaztunen komunitatea, habitataren arabera ordenatua: Mikrougaztunak Oso ugariak dira basasagua, sagu lepahoria eta satorra. Gainera, bakan bada ere, satitsua eta soro-muxarra ikus daitezke. Belardietan, baratz-satitsua, satitsu arrunta, larre-lursagua, landa-lursagua, lursagua eta uzta-sagua aurki daitezke. Mendian, satitsu buztankarratua, lursagu gorria eta muxar grisa topatzen ahal dira. Gizakia bizi den lekuetan, arratoi beltza, arratoi arrunta eta etxe-sagua. Uretan edo toki oso hezeetan, ur-satitsu hankazuria eta desman piriniarra ikus daitezke.

Makrougaztunak Ugari direlako, aipatzeko modukoak dira trikua, katagorria, lepazuria, erbinudea, azeria, azkonarra, basurdea eta orkatza. Ez dira hain ugariak ipurtatsa, katajineta, basakatua, erbia eta untxia.

Anfibioak eta narrastiak Gutxi dira Bertizen bizi diren anfibio eta narrasti espezieak, ingurugiroaren faktoreak homogeneoak direlako eta isurialde kantauriarrean espezie horiek dibertsitate txikia dutelako. Anfibioetan, aipatzekoak dira arrabioa, apo arrunta, baso-igel gorria, txantxiku arrunta, uhandre marmolairea, uhandre palmatua eta ur-igel arrunta. Narrastietan, aipatu beharrekoak dira horma-sugandila eta zirauna. Zail samar, ale kopuru txikia delako, espezie hauek ere aurki daitezke: musker berdea, suge berde-horia, Eskulapioren sugea, suge biperakara, suge gorbataduna eta sugegorri kantauriarra.

Informazio txostena

Hegaztiak Berrogeita sei hegazti espezie daude Natur Parkean, bertan habia egiten dutenak. Badaude pizidoak, sitidoak, zertidoak eta paridoak. Pagadian (hogei espezie), hariztian (hemezortzi espezie) eta haltzadian (hogeita lau espezie) bizi dira, batean baino gehiagotan zenbait kasutan. Dagoen biodibertsitatea eta haren iraupena, aldika egindako zentsuetan eta zenbait azterlan osagarriren bidez neurtu baita, eremu eurosiberiaratlantikoan, heldutasun handiko baso planokaduzifolioetan espero daitekeena da. Badaude Natur Parkeari loturiko hegaztiak, haren eremuan soilik laketuak, baso osoan aurki daitezkeenak. Interes Ekologiko Bereziko Eremuetan nagusi diren ekosistemen baso giroan dira ugari. Bertizko basoari lotutako espezie horien artean garrapoa, kaskabeltz txikia, pinu-kaskabeltza, amilotx mottoduna, gailupa eta okil handia daude; ez da hain ugari berri-txori arrunta eta are gutxiago basoetako gerri-txoria. Europa osoan gainbeheran diren pizidoetan, okil berdea, okil beltza, okil handia eta okil txikia ditugu. Okil gibelnabarra eta okil ertaina ere ikusi dira, baso klimazikoen adierazgarri direnak. Hegazti asko daude baso honen gainean hegan egiten dutenak baina habirik ez, horretarako Natur Parkearen inguruko harkaitzak eta antzeko tokiak baitituzte. Horien artean, maiz ikusten dira saia, sai zuria, arrano sugezalea, belatza, sorbeltz arrunta eta enara azpizuria. Aztoreak, gabiraiak eta arrano txikiak, orain arte ikusi ez badira ere, aukera handia dute hegazti habigileen artean sartzeko. Habia egiteko garaian, 19 espezie ikusi dira Natur Parkean, eta bolada batez bertan bizi daitezke.

Ingurugiroa


Informazio txostena

47

Bertiz

Arrainak Bertiz barreneko eta inguruko erreketan arrain ugari bizi dira, ur oxigenatu eta garbiko espezieak, denak: aingira, itsasoan ugaldu eta erreka guztietan dagoena, kopuru txikian bada ere, bai beheko aldean bai sorburuetan. Hori ez bezala, izokina ibaietan ugaltzen da, eta horretara etortzen da itsasotik jaio eta lehen egunak egin zitueneko ibaira. Bidasoan gora, Bertizko Errekaundia isurtzen den tokian du muga izokinak, eta oso zail du hortik gora egitea. Mazkarra Errekaundiaren beheko aldean bakarrik aurki daiteke; oso ugaria da Bidasoan. Burtaina ere oso ugaria da; amuarrainarekin batera bizi da eta erreken goiko aldeetan ere sartzen da. Oso gutxitan ikusi izan da Pirinioetako hegoaldeko isurialdean. Zarbo asko bizi da Bidasoan eta, tarteka-marteka, Jaurerriko erreketan sartzen da. Txipa asko egon ohi da Bertizko erreken erdiko eta beheko aldeetan, baina ez dago bakarrik ere goiko aldeetan. Amuarrain ugari dago erreketan eta ugariago errunaldian, ugaltzera datorrenean.

Baso kaduzifolio atlantiko eta kolinoei dagokiena da bertako landaredia. 500-600 metrotik gora, pagadi oligotrofoa da nagusi. Mineral gutxiko lur arre azidoan hazten da, eta substratu belarkaran iratzea, txilarra, ahabia eta gramineoak dira nagusi. Lurzoru sakoneko mazeletan hazten da bertako haritza, lur arre azidotan. Ale bat edo beste iristen da gorago, pagoak lehia egiten ez dion tokian. Ametza da, gutxi hedatua badago ere, Natur Parkeko mendi mazeletako hirugarren osagaia. Kolubioi harritsuan, azaleko lurzoru hareatsu, azido eta lehorretan aurkitzen du bere tokia, eguzkialdean gehienetan, hor ezinezkoa baitute pagoek eta haritzek. Natur Parkearen ibar barrenean, ongi kontserbatutako haltzak errelduan. Horien ondoan, belar soroak, lizardi izandako lurzoru jorietan, Baztango bertako agrosistemaren arabera. Oro har, berezkotasun handikoak dira Natur Parkeko basoak, eta horrek balio ekologiko handia ematen dio, hain da eredugarria eta hain ona bere kontserbazioa. Balio hori izugarri handitzen da arro ekologikoaren ikuspegitik aztertuz gero. Izan ere, Natur Parke osoa, salbuespen txiki batzuk izan ezik, arro itxi bat da, ibarraren eredukoa eta oso ongi egituratua, Parkeko toki gorenetik, Aizkolegiko 830 metrotik, ikus daitekeena.

Ingurugiroa


Bertiz

48

Informazio txostena

Bertizko Jaurerriko Natur Parkearen helburu orokorrak

1. Interes ekologiko bereziko eremua

Nafarroako Gobernuak 1984ko martxoren 29an hartutako Erabakian, non "Bertizko Jaurerria" Natur Parke delaratu baitzuen, bigarren artikuluan, naturagune honen helburu orokorrak zehazten dira:

Errekaundiaren bi aldeetara eta Suspiro, Aintsoro eta Infernuko erreken arroetako basoa da.

a) Paisaje naturala, gea, fauna, flora eta Natur Parkeko ekosistema guztiak babestea, baita berreskuratzea ere, horren beharra dagoenean. b) Naturan zuzenean ekosistemak ulertzeko hezkuntza jarduerak bultzatzea. c) Esparru berean, kultura, aisia eta turismorako interesgarriak diren jarduerak bultzatzea. d) Gune hori behar bezala erabiltzea helburu zientifikoekin eta, batez ere, sistema naturalen bilakaera ikertzeko. Eremuak Natur Parkearen barrenean eremu bat baino gehiago daude, Erabilpen eta Kudeaketa Planeko kontserbazio eta erabilera publikorako egokitasun desberdinekoak direnak. Urtero, 100.000 lagun inguru hurbiltzen da Parkera programa baten edo beste baten bidez. Sistema ekologikoek irauteko eta, aldi berean, hezkuntza, turismo, kultura eta zientzia arloko jarduerak egiteko, antolatu egin behar da espazioa, eta hortik eremuak egitea. Horretarako, balio naturalen kontserbazioa eta haiek berreskuratzea dira lehentasuna duten irizpideak, erabilera pedagogikoa eta turistikoa bultzatu gogo direla ahantzi gabe.

1872 ha ditu. Parkeko baso ekosistema guztietatik ditu. Sail naturalenak hartzen ditu.

2. Trantsizio eremua Hiru alde hartzen ditu: sarrera nagusia eta Errekaundi inguruko beheko aldea; Aizkolegiko aldea; Aizkolegiko errepidea mutur batetik bestera, baina 10 m zabal. Denetara, 150 ha ditu. Parkeko baso mota guztiak ikus daitezke, batzuk besteak baino gehiago ukituak, basoberrituak, belardiak eta landak. Kalitate handiko alderdiak ditu paisaje aldetik (baserriak beren belar soroekin) eta Parke osoa hartzen duen begiratokia eta bere ingurune geografikoa.

3. Harrera eta informazio eremua Sarbidea eta aparkalekua, aisiarako belardia, baso txikia eta instalazioak, eta Landa Turismoko Zentroa ditu. 7 ha-koa da.

* Egindako eremuak:

4. Lorategia

1. Interes Ekologiko Bereziko Eremua

Denetara, 3,4 ha-koa da. Lorategian 126 espezie botaniko ezagut daitezke, zuhaitz eta zuhaixken artean, ibilbide labur bat eginda.

2. Trantsizio Eremua 3. Harrera eta Informazio Eremua 4. Lorategia 5. Interpretazio Eremua

Ingurugiroa


Informazio txostena

49

Bertiz

5. Interpretazio eremua

PARKEA IKUSTEKO AHOLKUAK ETA ARAUAK

Lorategiaren eta Trantsizio Eremuaren artean dago.

8,4 ha hartzen ditu.

Natur Parkea toki ezin hobea da natura aztertu eta hartaz gozatzeko; bisitari bakoitzak naturaz gozatzeko duen modurik egokiena hauta dezake. Toki egokia da paseatu edo gogor ibiltzeko edo atseden hartzeko... Parkearen elementuetan kalterik eragin gabe, ahalik eta etekin handiena ateratzeko, zenbait ohar praktiko hartu beharko dira kontuan.

Bisitariek bertako balio naturalez zer jakin nahi duten, horretara dago egokitua. Ibilbidea egin gabe, interesatuak behar adinako dokumentazioa du Natur Parkeko eta inguruko Naturagune Interesgarrietako ekosistemen kontserbazioa, egitura eta funtzionamendua ulertzeko.

Bisitari guztiek zaindu behar dituzte Natur Parkeko landareak, bizi eta haz daitezen. Horregatik dago debekatua landareak, adarrak edo loreak hartzea, baita beste berri batzuk sartzea ere, edo haien hazkuntzan eraginik duen edozer gauza (markak, ebakiak, e.a..) egitea.

Bertan egiten dira interpretazio, hezkuntza eta ikerketa jarduerak.

Babesteko ere, baina faunari dagokionez, Bertizen debekatuak daude ehiza, arrantza eta animalien atzetik ibiltzea edo haiek ikaratzea. Jakina, debekatua dago armak eta arteak sartu eta erabiltzea, baita edozein animalia sartzea ere.

Bertizko JAURERRIKO EREMUAK

Naturaren babesa bermatzearren, ezin da mineral, harri, fosil edo interes arkeologikoa duen elementurik, ezta bestelakorik, ere, hartu lurretik edo lur azpitik. Ura, edateko bakarrik hartzen ahal da eta debekaturik daude beste erabilera guztiak, hala nola, baxera garbitzea, e.a.

Trantsizio eremua

Interes ekologiko

Ezin da ibilgailu motordunetan Parkea ikusi. Ibilbide markatuak daude: oinezkoentzat, zaldi gainean eta txirrinduz egitekoak. Jendarteko arau gutxieneko batzuk ezarri behar izan dira, hainbeste lagun etortzen da Bertizko Jaurerriko edertasunaz gozatzera. Horixe da modua inork inori gozamena galaraz ez diezaion.

Interes ekologiko bereziko eremua

Baztan

Interes ekologiko bereziko eremua

Trantsizio eremuz

Interpretazio eremua Lorategia

Debekatua dago Parkeko elementu naturalak (landareak, animaliak, e.a.) edo haren instalazioak hondatzea. Espreski debekatua dago inskripzioak eta edozein motatako markak egitea zuhaitz, landare, harri, horma, e.a.etan.

Sarrera Harrera eta informazio eremua

Bisitariak naturaren lasaitasuna senti dezan, debekatua dago zarata edo hots gogaikarririk (transistoreak, bozinak, oihuak, e.a.) egitea. Erretegian bakarrik egin daiteke sua. Paperontzietan edo edukiontzietan sartu beharko dira zaborra, boltsak, botillak, e.a. Komunak ere badaude bisitariek erabiltzeko.

Ingurugiroa


Bertiz

50

Parkearen babesa bermatzearren, Nafarroako Gobernuak badu eskubidea zenbait momentutan bisitarien kopurua mugatzeko. Halaber, ez du erantzukizunik hartzen Bertizko Jaurerriko bisitariek izan dezaketen kalte eta galeretan.

1.2. HORNIDURA Naturaren Interpretazio Zentroa: Zentroak baliabide didaktikoa izan nahi du natura eta Bertizko ekosistemen funtzionamenduaren oinarrizko prozesuak hobeki uler daitezen. Interpretazio Zentroak bi alde ditu, ongi bereiziak: informazioa eta interpretazioa. Horrela, informazio hutsa dena, Bertiz, Ibar Kantauriarrak eta Nafarroa osatzen duten elementuen deskripzioa eta interpretazio hutsa dena, hau da, elementu horiek zergatik dauden, haien arteko loturak eta funtzionamendua, bereizi nahi dira. Bestalde, interpretazioa bi mailatan banatzen da. Lehenik, Bertizko naturaguneko ezaugarrien erakusketa interaktiboa. Bigarrenik, multimediako ikuskizun bat, aztertutako gai guztien ikuspegi sintetiko, orokorra, ematen duena, Bertizko errealitatea osotasun batean ulertzeko bide emanez. Jauregiko Erakusketa Gelak: urtero, martxo eta azaro artean, Parkeak aukera ematen du natura eta etnografiako gaiei buruzko erakusketak ikusteko. Erabilera Anitzetako Gela: parkeko maketa dago bertan, eta bideoz proiektatzeko gela era bada. Gaur egun, 20 bideo ditugu denetara, natura gaia izanik, eta laster eskaintza zabalagoa izanen dugu. Gainera, laneko tokia ere bada eguraldiak laguntzen ez duenean. Bestalde, gela horretan daude Naturagune Babestuei eta Nafarroako Gobernuaren NIZei buruzko erakusketak. Parkeko fruitu eta hazien erakusketa: urtero, udazkenean, Parkeko espezieen fruitu eta hazien erakusketa egiten da; bai basoko bertako espezieetakoak, bai Lorategiko espezie exotikoetakoak. Landa Turismoko Bulegoa: Ibar Kantauriarren maketa handi bat du. Gainera, informazio zabala eskaintzen du inguruko baliabideez, kulturaz, e.a. Helbidea: Bertizko Jaurerriko N.P. Telefonoa: 59 22 36 Otorduetako tokia: Parkeko Harrera Eremuan bada toki bat, estalia, mahai eta eserlekuekin. Hor gosaldu eta bazkaltzen dute taldeek, baina lan egiteko ere erabil daiteke halako edo

Informazio txostena

holako jardueratan, edo euriak kanpoan lan egitea galarazten duenean. Josteta eremua eta Zelaiak: Parkeko Harrera Eremuan dago jostatzeko tokia, haur jokoetarako egitura eta moduluz hornitua. Zelai handi bat ere badu aisiarako. Zabala etxea: "Zabala etxea" zaharberritu eta egokitutako baserria da, gehienez ere 35 lagun hartzen dituena. Parkearen barrenean dago, sarrera nagusitik 500 bat metrotara. Ikasgela gisa erabiltzen da eta dohainik uzten zaie Ingurugiro Hezkuntza Naturan lantzeko programa aurkezten duten taldeei. Aldez aurretik, Natur Parkeko Zuzendaritzak onetsi behar izaten du programa hori. Lorategiak. Bertizko Lorategia errektangelu itxurako barrendegi bat da, burdina hesi batez inguratua. Bertan, zuhaitz eta landare espezie asko daude (exotikoak horietako asko). Hura ikusteko, markatuta daude bideak eta bidexkak, eta nahi duten taldeek "Lorategiko arrastoen jokoa" eskuratuko dute, modu atseginean ezagutu dezaten. Ibilbide seinalizatuak Parkean barna. Hiru ibilbide mota seinalizatu dira Parkean: zaldi gainean egitekoa, Parkeko hegoekialdean barna; txirrindu gainean egitekoa, Plaxaxelaiko pistan barna; eta oinezkoendako bi ibilbide, Suspiroko bidetik eta Aizkolegi gainera doan pista nagusitik barna. ZABALA ETXEKO NATURAREN IKASGELA Bertizko Jaurerriko Natur Parkeak badu Naturaren Ikasgela bat, ingurugiro hezkuntzari lotutako jarduerak egiteko. NORENTZAT DEN: Nafarroako hezkuntza arautu eta arautu gabeko taldeentzat. NOLA EGIN ERRESERBA: Zabala Etxea ingurugiro hezkuntzari lotutako jarduerak egiteko erabili ahal izateko, honako hau behar da:

1. Ingurugiro Hezkuntzari buruzko proiektu bat prestatu, honako hauekin: –Programaren garapena –Helburuak –Egin gogo diren jarduerak eta haietarako orduak

Ingurugiroa


Informazio txostena

Bertiz

51

begiratuko da.

–Jarduerak eta haietarako baliabideak zehazturik. –Erabili beharreko materiala –Beste batzuk

NATURAREN IKASGELAREN EZAUGARRIAK

2. Taldearen datuak: –Taldearen izena -–Lagun kopurua, irakasleak, monitoreak edo gidari arduradunak zehazturik. –Taldekideen adina –Okupazioa -–Arduradunaren izena –Helbidea, telefonoa –Baimena behar duen autoa, matrikula –

–Azpiegitura: etxeak hiru solairu ditu: –Lehenbizikoan: sukaldea, egongela, komunak, egurtokia eta biltegia. –Bigarrenean: 15 lagunendako logela, komunak eta ikasketa gela. –Hirugarrenean: bi logela, 15 lagunekoa bata, 5ekoa bestea, eta komunak..

4. Azken ebaluazioa:

–Kokalekua eta sarbidea: Bertizko Jaurerriko Natur Parkearen sarrera nagusitik 500 metrotara dago. Bada autobusa Oronoz Mugairira (Baztanesa, Bidasotarra). Autoz Parkeko aparkalekuraino etor daiteke. Instalaziora oinez sartu behar da. Auto bat erabil daiteke larrialdietan.

Egonaldia amaitutakoan, egindako jarduera bakoitzaren balorazioa eta ebaluazioa aurkeztea eskatuko zaio taldeari.

NATURAREN IKASGELA ERABILTZEKO ESKAERA NOIZ EGIN

3. Eskatutako egunak: Data bat baino gehiago adierazi.

Parkeko zuzendaritzak badu eskubidea Naturaren Ikasgelako egonaldia bertan behera uzteko, baimena duen taldeak aurkeztutako programa edo Zabala Etxeko nahiz Parkeko araudia betetzen ez badu.

NATURAREN IKASGELAKO ARAUDIA –Ordutegia: Parkeko ordutegia beteko da beti. Sarrera eguneko 14etatik irteera eguneko 12ak arte erabili ahalko da etxea. –Ibilgailuak: ezin dira Parkearen barrenean ibili. Auto bat bakarra egon ahalko da Zabala Etxean, larrialdietarako. –Garbiketa: egonaldi osoan etxea garbi mantenduko da. Egunero sartu beharko da zaborra Parkeko aparkalekuko edukiontzietan. Taldeak berak ekarri beharko du garbiketarako behar den materiala, baita komuneko papera eta zabor boltsak ere. –Egonaldi amaieran: ikasgela eta inguruak garbi ote diren

–Udaberria-uda: martxoaren 15a arte hartuko dira eskaerak. –Udazkena-negua: irailaren 30a arte hartuko dira eskaerak. Azken egunetik astebetera prestatuko da Naturaren Ikasgela erabiltzeko egutegia. Emandako egunak aldatuz gero, telefonoz deituko dugu konponbide bat bilatzeko. Eskaera egiten duten talde guztiei gutunen bidez jakinaraziko zaie eskaera onartu zaien edo ez.

ESKAERAK HARTZEKO TOKIA Hona igorri eskaerak eta ingurugiro hezkuntzari buruzko proiektua: Naturaren Interpretazio Zentroa (Zabala Etxeko Naturaren Ikasgelarako eskaera) Bertizko Jaurerriko Natur Parkea 31720 Oieregi (Nafarroa) (Tel.: 592013, Tel./Faxa: 592261. e-mail: bertiz@cin.es )

Ingurugiroa


Bertiz

52

ZUHAITZ ARROTZENAK

1.3 IBILBIDEA BERTIZKO LORATEGIAN BARNA

Eskualdeko eta, batez ere, Bertizko ezaugarri klimatikoak direla eta, gure inguruan izaten ez diren espezieak aurki ditzakegu, ederki asko haziak Parkeko landarediaren babesean.

Bertizko Jaurerriko Natur Parkera goaz paseatzera, baina haritz, gaztain eta pago ederren artean ibili beharrean, Nafarroako lorategi ederrenetako batean sartuko gara. Ohi denez, markatuta dauden bide eta bidexketan barna egiten da ibilbidea zuhaitz eta zuhaixkak ikusiz, eta ia Lorategi guztia ezaguna izanen du bisitariak, baina orain beste ikuspegi batetik eginen dugu, zenbait alderdiri erreparatuz:: 1ยบ Zuhaitz handienak 2ยบ Zuhaitz arrotzenak 3ยบ Espezie ugarienak 4ยบ Loreak

ZUHAITZ HANDIENAK Tamaina handiko zenbat zuhaitz dagoen, horrexek harritzen du gehien Bertizko Lorategian. Zail da sinesten gehienek 90 urte baino gutxiago dutela. Libanoko zedroa: seguruenera, Bertizen argazki gehien dituen arbola, izan ere, bakarrik egotearekin oso ikusgarria baita. Ekialde Hurbilekoa da. Itxura eder eta dotore horrengatik Monumentu Naturala da. Sekuoia luzea eta sekuoia erraldoia: Estatu Batuetako arbola horiek 100 metro luze izan daitezke eta 3.000 bat urte bizi daitezke. Bertizko sekuoiek ehun urtetik gora dute eta 40 bat metro luze dira. "Kontu asko zabaldu dira zuhaitz honi buruz, antzinako marrazkiak, fantasiazko litograbatuak, deskubritu zenetik. Argazkietan, tunela irekita dute enborrean eta dilijentziak eta autoak iragaten dira bertatik. Zuhaitz handienak tantai ikaragarriak dira; esaten denez, baten motzondoarekin 32 dantzari bikoterendako pista egin zuten. Zuhaitz erraldoi horiek deskubritu zirenean, ustez eta zurak propietate onak zituela, kupida gabe hasi ziren botatzen, eta Estatu Batuetako Gobernuak babestu behar zirela erabaki zuen. Horregatik, Parke Nazional deklaratu zituen sekuoien mendiak, hala nola, Sekuoien Parke Nazionala eta Tximeleten Parke Nazionala."

Informazio txostena

Ginkgo biloba edo berrogei ezkutuen zuhaitza: Txinako arbola berezi hori Landare Erreinuko zuhaitz espezie zaharrena da, gizakia lurrean agertu baino lehenagokoa. Haizemaile ireki baten itxurako hostoagatik eta udazkenean, hostoak galdu aurretik, hartzen duten kolore horiagatik da Parkean bisitari gehien dituen zuhaitzetako bat. "Misterio asko izan dira zuhaitz honen inguruan. Txinatarren eta japoniarren sineskeria da suak ez duela ginkgoa erretzen, hala baitirudi frogatu zela 1923an, lurrikara batek Tokio hondatu ondoren sutea biztu zenean. Su horrek ia dena hondatu zuen, ginkgo handi eta ugariz inguratutako tenplo garrantzitsu bat izan ezik. Hortik sortu zen ideia, sua hurbiltzean adar eta hostoek erretzea galarazten duen hezetasun bat botatzen dutela dioena." "Taxodium" zingiretako altzifrea: konifero bitxi hau, altzifre soildua ere deitzen dena, neguan hostoa galtzen duelako, Mexikoko Golkoko zingiretan eta ur bazterrean bizi da, lurrak oxigeno gutxi duen tokietan, alegia. Horrengatik, sustraietan koskor batzuk (neumatoforoak) ateratzen ditu, enborretik metro askotara batzuetan, arnastu ahal izateko. Zefalotejoa: bada espezie horretako zuhaitz bat bakarra Lorategian, ur jauzitik hurbil. Orain dela urte batzuk desagertutzat eman zen, baina Txinan eta Japonian iraun du bizirik. Haginarenak bezalako hostoak ditu, baina handiagoak. Banbu berdea: Txinako landare tropikal hau Bertizen dagoen espezie ikusgarrienetako bat da. Lorategiko aintziraren inguruan dago, jungla txiki bat osatuz. Maiatza amaieran edo ekaina hasieran, errizomatik hasten zaizkio kanaberak hazten, oso azkar gainera (baita 10 zentimetro ere egunean), eta abuztu amaieran gelditzen da 8 edo 10 metrorekin. Jatorriko

Ingurugiroa


Informazio txostena

53

herrian, 150 urtean behin loratzen dira ondoren hiltzeko. Gero, hazien bidez ugaltzen dira. Oso ezaguna da panda hartzak ez duela kanabera hori besterik jaten, eta guztiz beharrezkoa duela bizirik irauteko.

Bertiz

tzen du. Magnolioen familiakoa da, eta udaberrian usain gozoko lore handiak ematen ditu, tulipan txikiak bezalakoak. Lorategian dagoen tulipa arbola handienetako bati tximista bat erori eta goiko aldea desegin zion eta azala goitik behera ireki.

ESPEZIE UGARIENAK LOREAK Badaude zuhaitz eta zuhaixka batzuk, arrotzak zein bertakoak, Lorategi guztian hazi eta banatuta daudenak. Txinako palmondoa: Ekialdeko Asia, Birmania, Txina eta Japoniakoa da. Edozein lurzorutan hazten den palmondoa da; gogorra da oso, hotz, elur eta izotzaren aurrean, baita 10 gradu zero azpitik egonda ere, erabat hazita dagoenean. Aldiz, ez du gustuko beroa, oso gauza bitxia palmondo batentzat. Oso gogorra da haize handiaren aurrean, baita intsektuen eta gaitzen aurrean ere. Lorategiko bide eta bidexka guztietan Txinako palmondo asko ikusten dira. Berez ugaltzen dira eta udaberrian loresorta hori handiak ematen dituzte. Ezkiak: badira mende batzuk ezkiak lorategietan landatzen direla. Udan, bere loreek usain gozoa ematen dute. Horiekin prestatzen da ezki infusio ezaguna. Erramua: zuhaixka biribilduak osatzen ditu. Gerezi-erramua, hostoek besterik pentsarazten badigute ere, gerezi eta aranen familiakoa da. Eremu mediterraniarrekoa izanik, lorategi guztian barna dago palaxu gisa edo zuhaitz txikiak emanez.

Kameliak: zuhaixka horiek aise hazten dira hemen eta neguko izozteak bigunak direla adierazten dute, ekialdekoak izanik oso hozperak baitira. Beren loreak, bakunak zein bikoitzak, kolore askotakoak dira: txuri-txuriak batzuk, gorriak beste batzuk, larrosa kolorekoak beste batzuk. Neguan loratzen dira, otsailetik apirilera arte. Lorategian 70 urtetik gorako kameliak daude. Errododendroak eta azaleak: errododendroak ez du hostoa galtzen; azaleak bai, ordea; baina biak dira ikusgarriak loretan daudela. Barreneko landare gisa ere landatzen ahal dira, oso ahulak baitira neguko hotzen aurrean. "Loreen pasealekuan" daude Lorategiko ederrenak. Hortxe bertan dira beste espezie asko: salbiak, alegriak, petuniak, daliak, begoniak,... Judasen arbola: zuhaitz honek izen arrunt bat baino gehiago ditu, tradizio edo istorio baten edo beste baten arabera. Amodio arbola ere deitzen zaio, hostoen bihotz itxuragatik, antza. Herriaren sineskeria da Judas Iskariotek arbola hauetako batean urkatu zuela bere burua eta horregatik hazten omen da okertua. Orobat, Kristok arbola horretan malkoak isuri zituela esaten da eta horregatik adar eta adaska guztietan loratzen dela.

Idi-bihotz arbola: Kanadakoa eta Estatu Batuen iparraldekoa da zuhaitz eder hau. Zuzen hazten da eta altura handia har-

Ingurugiroa


Bertiz

54

Informazio txostena

1.4. ARRASTOEN JOKOA Arrastoak: 1. Tarzanek niri esker egiten zuen jauzi zuhaitz batetik bestera. ................................................................................................ ................................................................................................................................................................................................... 2. Lorategiko handiena eta potoloena naiz................................................................................................................................. ................................................................................................................................................................................................... 3. Hemendik igaroz gero, busti gabe zaude beste aldean. ......................................................................................................... ................................................................................................................................................................................................... 4. Freskoa eta gardena naiz, eta jendearen eta animalien egarria asetzen dut. .......................................................................... ................................................................................................................................................................................................... 5. Luze eta estuak gara eta gure hostoak panda hartzaren janari dira. ..................................................................................... ................................................................................................................................................................................................... 6. Zingiretako altzifrea naiz. Badut zerbait bitxirik?.................................................................................................................... ................................................................................................................................................................................................... 7. Nire hostoek haizemaileak dirudite; Txinatik heldu naiz, eta aspaldian dinosauroen janari izan nintzen. ............................... ................................................................................................................................................................................................... 8. Hona iristean, ura botatzen ari den haur bat ikusiko duzue. ................................................................................................. ................................................................................................................................................................................................... 9. Isilik egonez gero, uraren murmurioa entzungo duzue.......................................................................................................... ................................................................................................................................................................................................... 10. Iluna eta txikia naiz, eta nire barrenetik behar duzue igaro ibilbideari jarraitzeko.. ............................................................. ................................................................................................................................................................................................... 11. Hirugarren solairuraino igoz gero, ura, zuhaitzak eta etxeak ikusiko dituzue....................................................................... ................................................................................................................................................................................................... 12. Gure txioak aise entzungo dituzue, baina ikusi... ................................................................................................................. ................................................................................................................................................................................................... 13. Orain paseatu eta atea bilatu................................................................................................................................................ ...................................................................................................................................................................................................

Ingurugiroa


Informazio txostena

55

Bertiz

Interpretazio zentroa

SARRERA

Ingurugiroa


Bertiz

Informazio txostena

56

2. JARDUERETARAKO MATERIALA

Taldea nola banatu: –ikasle batek Joakina izokinari eutsiko dio arrain-ontzian

2.1. Irakasleen Laguntza Zentroetan bada karpeta bat Bertizko Jaurerriko Natur Parkeari buruz, material hauez gain beste baliabide hauek dituena: –Bertizko Partzuergo Turistikoaren mapa

–beste batzuk fitxak irakurriko dituzte –beste batzuk gauzak botako dituzte arrain-ontzira Nola egin:

–Ibar kantauriarren gida, Bertizko Partzuergo Turistikoarena 1. Materiala prest dagoela, irakasleak sarrera irakurriko du (ipuin modukoa) jokoa hasteko:

–Bertizko Natur Parkearen bideoa –Bidasoako izokinaren bideoa –Bertizko Natur Parkearen liburuxka eta planoa

2.2. Informazio Txosten honetan beste material lagungarri batzuk ere sartu ditugu, proposatzen dizkizuegun jarduerak egiteko:

Joakina izokin gazte bat da, orain bi urte inguru Bertizen jaio zena. Orain, Groenlandiako ur hotzetara joan behar du. Bertizen zoriontsu bizi izan da, jakina!... ur garbi freskoa, arrantzalerik ez....PARADISUA Ikus dezagun nola biziko den Joakina Bertiztik kanpo, bere abentura luzean Iparreko itsasoetara.

–"Joakina izokina" jokoa –Uraren ekosistemaren ilustrazioa. JOAKINA IZOKINA Izokin baten bizitza simulatzen da jokoan. Izokin horrek gure ingurunean ohikoak diren giza jardueren ondorioei egin behar die aurre bere ibaian. Egunero ingurunean sortzen ditugun ondorioen gainean gogoeta egiteko eta eztabaidatzeko balio izatea nahi genuke.

2. Ikasle batek lehen fitxa irakurri eta beste batek hark aipatzen duen produktua botako du arrain-ontzira (pote bat, oraingoan). Gero, ozenki galdetuko du:

Nola dago Joakina izokina? Behar den materiala:

Taldeko kide guztiek eman ahalko dute iritzia.

–Arrain-ontzi bat. –Izokin bat. Ikasgelan eskuz egin daitekeen arrain bat. Ahal bada, uretan hondoratzen dena eta hari batetik tiraka mugitzen dena, bizi itxura egiteko. –Pote edo botilla txiki bat, lurra, xaboia, koloratzaile gorriztaren bat, zaborra, e.a. Hau da, errealitatea simulatzeko arrain-ontzira botako diren gauzak. –Sarrera: irakasleak irakurriko duen testu txiki bat. –Fitxak (guk proposatzen ditugun bostak edo ikastetxearen inguruko errealitatera egokitu daitezkeenak.).

3. Gainerako fitxekin gauza bera eginen da. 4. Fitxa guztiak irakurri ondoren, eztabaida hau egin daiteke: –nola dago Joakina –ikusi duguna egitan gertatzen den edo ez –zerbait egin ote dezakegun egoera aldatzeko, e.a. Oharra: erabiltzen den materiala ez da kutsagarria izanen; kontuan hartu behar da, behin jokoa amaiturik, desegin behar dela edo beste zerbaitetan erabili, e.a.

Ingurugiroa


Informazio txostena

Bertiz

57

1

2

Oh, oh! Hara Joakinaren lehen arazoa: gaur Bertizera etorri diren...................... ikastetxeko haurrek pote bat bota dute uretara eta buruan jo.

Bertiztik atera, eta obra handi batzuk ikusi ditu Joakinak. Indusgailu handi batzuk lurra mugitzen ari dira. (bota lurra)

(bota potea)

Nola dago JOAKINA IZOKINA?

Nola dago JOAKINA IZOKINA?

3

4

Orain Joakina herri batera iritsi da, eta jendea arropa garbitzen ari da errekan.

Hara lantegi handi bat ur bazterrean!... eta substantzia zikin batzuk datoz ibaira.

(bota xaboia)

(bota zaborra)

Nola dago JOAKINA IZOKINA?

Nola dago JOAKINA IZOKINA?

5 Herri handi baten ondotik pasatzean, Joakinak zerbait arraro ikusi du: ura gorri dago, eta hezurrak, ilea,... dago. Abere hiltegi bat da. (bota koloratzailea) Nola dago JOAKINA IZOKINA?

Ingurugiroa


Bertiz

58

Ingurugiroa

Informazio txostena


Informazio txostena

Bertiz

59

4.3- Ibar Kantauriarretako hezkuntzako beste baliabide batzuei buruzko informazioa 3.1. Eskulangileak • Kaikuak

Francisco Larretxea

Tel. 948 450 108

Sunbilla

• Ezkutuak eta Erlojuak

Fernando Agerre

Tel. 948 393146

Almandoz

• Eskumakilak eta Erlojuak

Luis Madariaga

Tel. 948 634 082

Arantza

• Erakusketa txiki bat

Cesareo Soule Tel. 948 453 444 (Fosilak, mineralak, antigoalak; lisakinak, erlojuak, e.a.)

Arizkun

• Pilotako goanteak eta Oinetakoak

Florentino Ibarra

Tel. 948 450 915

Labaien

• Forja

Juan Ignacio Lanz (200 pta./laguneko)

Tel. 948 630 084

Bera

• Forja

Pedro Zapata

Tel. 948 453 055

Arizkun

• Saskigintza

Agustin Antxordoki (nahi dena eman)

Tel. 948 637 958

Igantzi

• Goilare eta Karrakak

Miguel Urroz Tel. 948 450 342 (nahi dena eman, geh. 30 lagun; tailer txikia)

Oitz

• Zaharberritzea, tapizatzea, erlojuak, teilatu-hegalak

Iñaki Gallo (1998ko udaberritik aitzina)

Tel. 948 451 593

Zubieta

Lizun (Gazta, 2 km. oinez, azarotik aitzina)

Tel. 948 450 862

Sunbilla

3.2 Nekazaritzako elikagaiak • Esnekiak

Mendialde Tel. 948 453 060 (Gazta eta gaztanbera. Abendutik aitzina)

Amaiur

Autxitxia (Gazta. Herritik 5 minutura, autoan)

Elbete

Tel. 948 452 372

Etxetxipia Tel. 948 580 111 (Gazta, autobusa sartzen ahal da, pista estua)

Elizondo

Otsarra Tel. 948 634 165 Arantza (Gazta. Herritik 5 km-a; autoan etor daiteke; nahi dena eman) Etxelekua Tel. 948 599 169 Urdazubi (Gazta. Autobusa sartzen ahal da. Ez da egiten ikusten; urte osoan) Baztan (Gaztandegia. Nahi dena eman)

Tel. 948 453 250

Arizkun

Carlos Mindeguía (Gazta. Aurretik deitu)

Tel. 948 450 621

Oitz

Lantzibi

Tel. 948 450 730

Legasa

Ingurugiroa


Bertiz • Okindegiak

• Pateak

• Sagardotegiak

Informazio txostena

60

Retegui (Itxia astelehenetan)

Tel. 948 452 186

Elizondo

Ruiz Tel. 948 450 037 (Goizetan bakarrik, 11:00ak baino lehen)

Doneztebe

Arizkun (Aurretik deitu)

Tel. 948 453 403

Arizkun

Esarte

Tel. 948 580 114

Elizondo

Pagola Tel. 948 630 054 (Astelehen eta asteazken goizetan bakarrik)

Bera

Larralde

Lekaroz

Tel. 948 452 121

(José Ángel. Sagardoa egiten da; 580 520 sagarrondoak, mota askotakoak, ditugu. Autobusa ezin da sartu, oinez edo mikrobusez etorri) Baztan Likoreak (Zenbait likore nola egiten diren)

Tel. 948 450 410

Arizkun

Urdazubi

Tel. 948 599 241

10etatik 20ak arte

Zugarramurdi

Tel. 948 599 170 599 060

9etatik 21ak arte

3.3 Beste batzuk • Harpeak

Kilimiliklik antzerki taldea Tel. 948 599 226 (Antzerki talde egonkorra, txotxongilo bidez sorgin ikuskizun bat antzezten duena) • Aterpeak

• Herriko jatetxeak

Arantza

Tel. 948 634179

Beintza Labaien

Tel. 948 450 014

Doneztebeko Euskaltegia

Tel. 948 451 555

Matxinbeltzenea Lesaka

Tel. 948 948 637 796

Bertiz. BKZ

Tel. 948 592 116 Tel. 948 592 322

Baztan hotela

Tel. 948 580 050

Urgain ostatua

Tel. 948 592 063

Oronoz-Mugairi

Pierresenea jatetxea

Tel. 948 592 043

Oronoz-Mugairi

Mugaire hotela

Tel. 948 592 050

Oieregi

Ingurugiroa

Orbela

Narbarte Bertiz


Informazio txostena

61

Bertiz

4.4- Bibliografia

–ELOSEGUI ALDASORO, J. eta beste batzuk: "Navarra desde el aire". Argit.: Nafarroako Aurrezki Kutxa. Iruña, 1988.

–ARMENDARIZ MARTINEZ, F: "Espacios naturales protegidos de Navarra". Argit.: Nafarroako Gobernuko Ingurugiro Departamentua. Iruña 1995.

–FLORISTAIN, A. eta beste batzuk: "Itinerarios por Navarra. Montaña". Argit.: Salvat. Lizarra. 1978.

–ARROYO, T; JUANBELTZ, J.I. eta beste batzuk: " Geografía de Navarra. Guía de Navarra". Nafarroako Gobernua. Iruña 1986.

–GARCIA BONA, LUIS MIGUEL: "Plantas comestibles: Guía de plantas y setas comestibles de desarrollo espontáneo en Navarra" Argit.: Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza eta Barne Departamentua. Iruña, 1994.

–BASCONES, JUAN CARLOS; LOIDI, JAVIER: "Mapa de Series de Vegetación de Navarra". Argit.: Nafarroako Gobernuko Ingurugiro Departamentua. Iruña 1995.

–GARCIA BONA, LUIS MIGUEL: "El paisaje vegetal". Argit.: Nafarroako Gobernua. Iruña, 1983.

–BEGERANDI ECHEVERRIA, A.: "Especies protegidas y vedadas de Navarra". Panorama bilduma. Iruña, 1985. –ELOSEGUI ALDASORO, J. eta beste batzuk: " Navarra. Guía ecológica y paisajística". Argit.: Nafarroako Aurrezki Kutxa. Iruña, 1982. –ELOSEGUI ALDASORO, J. eta beste batzuk: " Navarra, naturaleza y paisaje". Argit.: Nafarroako Aurrezki Kutxa. Iruña, 1980. –ELOSEGUI ALDASORO, J. eta beste batzuk: " Navarra, paseos naturalistas I ". Argit.: Nafarroako Aurrezki Kutxa. Iruña, 1981.

–LARRAÑAGA, JON: "Euskal Herriko fauna". Argit.: Elhuyar. Gipuzkoa, 1996. –NAVALLAS REBOLE, A: "Recorridos por Navarra I y II". Argit.: Nafarroako Aurrezki Kutxa. Iruña, 1992. –PEJENAUTE GOÑI, JAVIER: "El tiempo en Navarra". Argit.: Lehendakaritza eta Barne Departamentua. Iruña 1994. –PURROY, F.J.: "Fauna navarra en peligro de extinción". Argit.: Diario de Navarra, Ediciones y Libros, S.A. Iruña, 1972. –BESTE BATZUK: "Gran enciclopedia de Navarra (11 liburuki)". Argit.: Nafarroako Aurrezki Kutxa. Iruña, 1991.

–ELOSEGUI ALDASORO, J. eta beste batzuk: " Navarra, paseos naturalistas II". Argit.: Nafarroako Aurrezki Kutxa. Iruña, 1982.

–Ingurugiro Departamentua. "Señorío de Bertiz". Lurralde eta Etxebizitza Antolamendua. Iruña, 1994.

–ELOSEGUI ALDASORO, J. eta beste batzuk: " Atlas de aves nidificantes". Argit.: Nafarroako Aurrezki Kutxa. Iruña, 1985.

–Bertizko Partzuergo Turistikoa: "Ibar lasaiak: Baztan, Bidasoa, Malerreka eta Bortziriak", 1993 "Bertizko Mapa Turistikoa", 1995.

Ingurugiroa


Bertiz

62

Ingurugiroa

Informazio txostena


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.