TRISTON BERE URMAELERA DOA
TRISTÓN VIAJA A SU CHARCA
Abentura, Urbasa eta Andia parke naturalean
INGURUGIROAREN KUDEAKETA NAFARROAKO MINTEGI ETA BASOBERRITZEAK S.A.
GESTIÓN AMBIENTAL VIVEROS Y REPOBLACIONES DE NAVARRA S.A.
Una aventura en el Parque Natural de Urbasa y Andía
Abentura, Urbasa eta Andia parke naturalean
Izenburua: TRISTON BERE URMAELERA DOA. Abentura, Urbasa eta Andia parke naturalean. Proiektuaren koordinatzaileak: Fermín Olabe Velasco (Oihanak Kudeatzeko Atala). Yolanda Val Hernández (Oihanak Kudeatzeko Atala). Oscar Schwendtner García (Oihanak Kudeatzeko Atala). Ipuina gauzatzea: 20&02 Otero & Ollo Comunicación, S.L.L. Koordinatzailea: Santos Otero Chasco. Diseinatzea eta muntatzea: 20&02 Otero & Ollo Comunicación, S.L.L. Testuak: Galemys - Izaskun Orbegozo Rezola eta Margi Iturriza Gómara. Euskarara itzultzea: Itziar Intxaurrondo Arzadun (Letra: hizkuntza zerbitzuak). Irudiak: Esteban Zozaia Sanz (Birilo). Argitaratzailea: © Ingurugiroaren Kudeaketa Nafarroako Mintegi eta Basoberritzeak, S.A. Inprimatua: Gráficas Iratxen, 2010eko ekainean. Lege gordailua: NA-658/2010 I.S.B.N.: 978-84-614-0440-7
,!7II4G1-eaeeah!
Duela 65 milioi urte itsasoa zegoen lur hauetan. Lehenbiziko biztanleak askoz ere geroago iritsi ziren, duela dozenaka mila urte besterik ez. Leizeetako hartzekin lehiatzen ziren biztanle haiek, eta milaka urte behar izan zituzten artzain bihurtzeko. Gero, errege-erreginak iritsi ziren, lur hauen jabe izateko, eta bai bidelapur ospetsuak ere, besteak beste, Aldabika. Bidelapur haiek hemengo leizeetan ezkutatzen ziren. Lur hauek eta beren historiak Urbasa eta Andia parke naturala osatzen dute. Nafar guztiok ekar ditzakegu geure abereak lur hauetara, pagoz eta astigarrez beterik daude, eta horien zura arrazoizko eran erabiltzen da duela ehunka urte. Toki enblematikoa da, modu iraunkorrean kudeatua, eta erabilera tradizionalak eta tokia zaintzea ezin hobeki bateratzen dira bertan.
Triston
Rosalia
Tronko
Pito negro
Ramona
Raton
Joan den udaberrian Urbasan benetan gertatu zen istorio batean du oinarria ipuin honek. Gainera, bi lagunen artean irakurtzeko moduan idatzi dugu: nagusiak letra mota hau irakurri behar du, eta txikiak, beste hau. —Ia ahaztu zait esatea gailurretako uhandre bat naizela eta Triston izena dudala.
Gutxi falta da udaberria hasteko. Elurrik ez dago eta eguzkiizpiek inoiz baino gehiago argitzen dute Urbasako pagadiko lur heze eta ospela, pagoetako adarretan eguzkitako handia eratzen duten hosto berdeak atera ez direla aprobetxatuta. Basoa bere onera etortzen ari da pixkana-pixkana.
—Hummmmm, nagi naiz jaikitzeko! Jaitsi pertsiana! Hau da, hostoa! Kaixo, Triston naiz eta modu iraunkorrean kudeatutako baso batean bizi naiz. Begiratu zuhaitzaren markei! Uhuhi, muxarra esnatu da eta azkonarra zulotik ateratzen ari da. Kurriloak ere goiztiar dabiltza‌ Suediara doaz, arrautzak jartzeko gogoz baitaude, jakina! Nik, berriz, nire urmaelera itzuli beharko dut. Adiskide batzuk ikusteko gogoz nago, eta bai pixka bat jateko ere, hilabete batzuk baitaramatzat lo eta baraurik!
Eguzkiari, izarrei, haizearen norabideari eta abarri erreparatzen diote animaliek migratzeko, egin duten bidearen erreferentziak hartzen dituzte gogoan –besteak beste, Otsoportilloko hagin handia, beti berde baitago, eta Mugakoarriko menhirra–, beste bidaia batzuetako soinuak eta usainak gordetzen dituzte buruan… Uhandreek, batez ere, zeruko estimuluak eta Lurraren eremu magnetikoa erabiltzen dituzte, iparrorratz eta mapa moduan. Helduak ez dira gehiegi aldentzen urmaeletik, negukatzeko, eta, beraz, gau bakar batean itzultzen dira. Gaztetxoak, berriz, urrunago joaten dira, bizpahiru kilometrotara dauden basoetara, eta gero egun batzuk behar dituzte itzultzeko.
—Eskerrak gau osoak ematen ditugun Urbasako mapa egiten; bestela ez dakit nola iritsiko nintzatekeen udaberrian urmaelera! Uuuufff, oraindik oso urrun dago! Eta ea lortzen dudan, beste asko ez baitira iristen, edo galdu egiten direlako, edo norbaitek irensten dituelako!
Triston 21.000 hektareako eremu batean bizi da. Hektarea bat lauki handi bat da, alde bakoitzean 100 metro dituena. Hortaz, lauki horietako 21.000 bata bestearen ondoan jarrita baleude bezala. Eta lauki horietan bazkalekuak, ipurudiak, basoak eta abar daude. Nafarroako Gobernuak natur parke izendatu zuen 1997an.
—Bakar-bakarrik egin beharko dut bide luze hau. Non ote dago Tronko, anaia nagusia? Urmaelera elkarrekin itzuliko ginela esan genuen udazkenean‌
Bideari ekin aurretik, ase arte jan behar dute uhandreek. Lozorroan egon diren bitartean ez dute ezer jan; udazkenetik, beraz. Orain proteina asko behar dituzte. Lagunduko al diezu janaria aurkitzen orbelen artean?
—Triston! Zer egiten duzu? Ez al zenuen itxaroteko asmorik? –oihu egin dio oso dotorea den uhandre batek. —Tronko! Etorri zara! Eskerrak, uste nuen ez zintudala aurkituko... –erantzun dio gure lagunak. —Senide gazte hauek… Jan al duzu ezer? Ni lepo jaten ari naiz. Indartsu egon behar dugu halako bidaia luzea egiteko. Oso gozoa dago dena. Eta alaitu begitarte hori, udaberria hemen da-eta.
Gruyère gazta baten edo esponja baten antzekoa da Urbasa: zuloz betea dago. Horietako batzuk biribilak eta azalekoak dira, adibidez, dolinak; beste batzuk tximinia sakonak dira, adibidez, leizeak (gure laguntxoa horietako batera erori da), eta sarritan haitzulo sakonekin komunikatuta egoten dira, besteak beste, Tximua edo Cristinos izenekoekin. —Aiiiiiiii! Lagunduuuuuuu! –oihu egin du Tronkok. —Tronko! Ez mugitu, laguntza eske joango naiz – lasaitzen saiatu da Triston. —Bada, nik ezin zaitut lagundu. Oso beldur naiz. Amatxok esaten du hondoan putzu sakon bat dagoela eta oso animalia bitxiak bizi diren lur azpiko aintzira baten antzekoa dela. Animaliatxo horiek itsuak dira, eta zuriak, ez baitute eguzkia hartzen. Eta batzuetan saguzarrak sartzen direla ikusten dugu –esan du Ratonek. —Bueno, anaia eta biok anfibioak gara, eta, beraz, lurrean eta uretan ongi moldatzen gara. Harri horretaraino igerian aterako da, eta ni laguntza eske joango naiz hortik ateratzeko –erantzun dio Tristonek, ez oso ziur.
Toook-toook-toook… tok-tok-tok… —Entzuten al duzu? Pito negro da, okil beltz bat. Habia prestatzen ari da. Agian, berak lagunduko dizu –esan du Ratonek. —Pito, mesedez, aterako al duzu anaia leize handi honen hondotik? Oh, desagertu egin da! –adierazi du Tristonek, ikaratuta anaia ikusten ez duelako. —Lasai, badakit non dagoen. Etorri nirekin! –esan du Pitok, oso ziur.
Urbasan, lur azpian pilatu den uraren zati bat iturrietatik ateratzen da. Ur garden hori iragazi egiten du lurrak, eta, hortaz, garbia eta freskoa egoten da. Baina zaborrak botako bagenitu dolinetara… zer gertatuko litzateke? Ur hori edan ahal izango genuke?
—Ikusten duzue? Iturri honetatik putzuko ura ateratzen da –esan die Pitok lagun berriei. — —Zorionekoak gara! Pito, mila esker anaia aurkitzeagatik! –erantzun dio Tristonek. —Izugarri ongi pasatu dut txirristatik jaisten, urparkea zirudien. Dibertigarria da gero anfibioa izatea! –gaineratu du Tronkok.
Animalia eta landare batzuk parkeko edozein tokitan ikusiko dituzu, baina beste batzuk toki jakin batzuetan baino ezin dira bizi. Izan ere, batzuk ez dira inoiz ateratzen haitzuloetatik, batzuk hilda dauden enborretan baino ez dira bizi… Gure lagunak basotik ateratzen direnean, ikusiko duzu zeinen desberdina den dena.
—Bada, nik ia bizitza osoa ematen dut enbor baten gainean, eta primeran pasatzen dut. Beldarra naizenean, zura jan besterik ez dut egiten; eta gero, udan, hegoak ateratzen zaizkidanean, ederki dibertitzen naiz. Entzun duzu, lehengusutxo? –gaineratu du Rosalia alpinak, haserre. —Ados, ongi da! Barkatu, baina biak alpetarrak edo gailurretakoak izan arren, ez gara lehengusuak, eta hori argi izan. Zu kakalardoa zara; ederra, baina kakalardoa –erantzun dio Tronkok.
Bizi ahal izateko behar dugun guztia dugu naturan: jan-edana, arropa, babesa. Etxeak eta altzariak egiteko, sua pizteko eta abarretarako behar dugun zura ateratzen dute Urbasako eta Andiako basoetatik.
—Begira, jakin ezazu, Rosaliak eta nik bezala, pertsonek ere zura behar dutela beren etxeak egiteko –esan dio Pitok Ratoni, aditu aurpegia jarrita. —Eta horrela, lasai-lasai, zaude? Eta zure enbor zaharra botatzen badute, zer? –erantzun dio Ratonek, guztiz haluzinatuta. —Ez zara jabetzen! Ezin dute edozein zuhaitz bota. Oso ongi aztertzen dute dena. Zaharrenak uzten dituzte muxar, saguzar eta hegaztientzat, eta bai hilda dauden zuhaitzak ere, intsektu eta halakoentzat. Zer uste zenuen, bada? –gaineratu du Pitok. —Ah! Hortaz, oso atsegina da gizontxoa. Agur eta hurrengora arte! –agurtu dute Ratonek eta Tristonek kamioi-gidaria. —Bai, hobe da zura erabiltzea eta ez hainbeste altzairu eta aluminio, horiek askoz ere gehiago kutsatzen baitute –baieztatu du Tronkok, oso azkarra baita.
Eguzkia sartzen denean, mendizaleak etxera itzultzen dira eta artaldeak artegira, askari-loreak lore hostoak biltzen ditu eta animalia asko babes bila hasten dira; beste batzuentzat, ordea, ehizara ateratzeko unea iristen da. Udazkenean loratzen naiz, arratsaldeak laburragoak direnean eta, goiz afaltzen denez, askaririk egiten ez denean.
—Hara, iluntzen ari du!–esan du Tristonek. —Bai, ni beldur naiz eta babesera noa oraintxe bertan. Hontza entzun dudala iruditu zait. Ba al zatoz basora, Pito? –esan du Ratonek, ahotsa dar-dar duela. —Bai, banoa. Hurrengo udazkenean egongo gara berriz, uhandreok! Bidaia ona izan dezazuela urmaeleraino –erantzun du Pitok.
Biharamun goizean, urmael berberera doan lagun bat aurkitu dute, baina, edo norabidea aurkitzeko sistema matxuratuta du, edo oso arretagabea da. Ba al dakizu norenak diren arrautza hauek? —Kroak-kroak-kroak! Gauean ere hemen ibili naiz-eta! Kaixo, uhandreok, urmaelera al zoazte? –egin du oihu igel arretagabe batek, eroaren gisan. —Bai, noski. Etorri nahi duzu gurekin? –erantzun dio Tronkok. —Ados! Ramona naiz, eta zuek?
—Hau Tronko da, urmael osoan emetan errazen egiten duena. Eta ni Triston naiz. —Eta zuk zergatik duzu izen hori? –erantzun dio Ramonak, barreari ezin eutsiz.
—Bada, zuek txikitatik, arrautzen barnean zeundetenetik, beti elkarrekin ibiltzen zineten, apoak katea egitera jolasten ziren… baina ni beti bakarrik egoten nintzen, eta urak ibiltzen ninduen hona eta hara. Zeinen aspergarria zen! Oso triste egoten nintzen, hain bakarrik! –kontatu du Tristonek, ahobero samar. —Zeinen ahoberoa zaren! Bueno, goazen handik –esan die Ramonak. —Gure iparrorratzaren arabera, beste alderantz joan behar dugu –gaineratu du Tronkok. —Ez! Oso ziur nago, jarraitu niri! –erantzun dio Ramonak.
Urmaela bizi-bizirik dago: landareak bizi dira –besteak beste, algak, ezpatabelarrak eta kalak–, intsektuen beldar asko, eulien, eltxoen eta mariorratzen ninfak, harrak, izainak, barraskiloak, buztanik gabeko anfibioak –esate baterako, igelak eta apoak–, buztana dutenak –besteak beste, arrabioak edo uhandreak–. Eta sarri-askotan ura edatera edo janari bila gerturatzen dira beste animalia asko; izan ere, oso garrantzitsua da etxe abereentzat.
—Zer oroitzapenak! Txikitan, zakatzak zabaltzen egiten genuen igeri urmaelean. Orduan ez genuen hankarik. Bazenekien? Bla-bla-bla… –isildu gabe ari da Tronko. —Bada, guk gauez, uretan ilargia islatzen zela ikusten genuenean, denak batera hasten ginen abesten: kroak-kroak-KROAAAAAAK! —Bai, eta gogoan duzu zenbateraino beldurtzen ginen, zapaburuak harrapatzeko asmoz, poteak eskuetan zituztela ikusten genituenean haurrak? –ekarri du gogora Tristonek. —Iristeko gogoz nago! Erbi hori bezain azkarrak bagina… berehalaxe iritsiko ginateke!
Kank!
Duela milioika urte itsasoaren azpian zeuden itsas animalien maskorretatik eta kanpoko hezurduretatik sortu dira mendi hauetako harkaitzak. Gero, itsasoak desagertu ziren, eta lurrek gora eta gora egin zuten, honaino iritsi arte. Orain, ugatzek animalia hilen hezurrak botatzen dituzte hausteko asmoz, eta, hartara, irentsi ahal izateko.
—Zer gertatu da? Non nago? Nor naiz? –esan du Ramonak, pixka bat zorabiatuta. —Aizu, ugatz, begiratu ongi zer eta nora botatzen duzun! –oihu egin dio Tronkok–. Ramonaren burua ez da zure hezurra puskatzeko egokia! Kontuan izan ezazu!
—Niri hau ez zait ezaguna egiten, oso lehor dago eta harkaitzak baino ez daude. Begira, maskor baten antza du, eta honek, har batena… –esan du Tristonek, nahiz eta dion inork kasurik egin.
Goi ordokian, askotan, lainoa egoten da eta erruz egiten du euria. Hori dela-eta, kontu handiarekin ibili eta autoa oso poliki gidatu behar da, inor ez harrapatzeko.
—Laino itxia dago gero! Ramooooona! Non dago? –oihu egin du Tristonek. —Begira zer jartzen duen kartel honetan. Uste dudan tokia bada, beldurtzen ari naiz… –esan dio Tronkok.
Ubabako balkoiaren pean Urederra ibaia sortzen da. Ur-jauzi handi-handi batean behera egiten du ibai horretako urak, eta turkesa-koloreko urmael batera erortzen da. Bakedaotik milaka eta milaka lagun etortzen dira urtero, iturburu hau ikusteko. —Eiiii! Amildegian behera erori nintzela pentsatzen zenuten, ezta? –esan du Ramonak, eta, salto handi bat eginda, lagunen ondoan jarri da.
—Beharrik! Baina orain geure iparrorratzari egingo diogu kasu –egin dio errieta Tronkok. —Begiratu zeinen ikuspegi ederra! Urederraren bailara osoa ikusten da. Baina, zoritxarrez, ez da gure bidea. Ramona, galdu samar zabiltzala uste dut –gaineratu du Tristonek.
Urtero-urtero 70.000 bisitari inguru etortzen dira Urbasako zelaietara. Kanpinean, zelaietan paseatzen, piknika egiteko guneetan jaten, haitzuloetara sartzen, bizikletaz ibiltzen eta garai bateko ohiturei buruzko informazioa hartzen pasatzen dute eguna. Ba al dakizue zer den txondorra? Edonori galdetuz gero, ziur asko, erantzungo dizue.
—Zer da hau? Oso zaratatsuak dira! –kexatu da Triston. —Bai, poliki-poliki igaroko gara; gainerakoan, ikusi eta harrapatu egingo gaituzte eta eme batzuk dauzkat zain… –esan du Tronkok, kezkatuta. —Heldu ongi! Salto bakar batean igaroko gara –esan die Ramonak.
Urbasa eta Andia errege-erreginen ondare ziren, baina egun Nafarroako Gobernuarenak dira. Urbasako bazkalekuetan 40.000 abelburu baino gehiago aritzen dira bazkan.
—Aiiiii! Lagunduuuuu! Zapaldu egin du! —Eskerrik asko, beharrik lokatza biguna den. Errepidean gertatu balitz, autoek gure lagun asko zapaltzen dituzten moduan, nireak egingo zuen –esan du Tristonek, guztiz zorabiatuta. —Arrazoi duzu, baina uste dut ez dugula gehiago kezkatu behar. Gure urmaelaren usaina datorkit –erantzun dio Tronkok, anaia gazteari zutitzen laguntzen ari zaiola.
Eta Tronkok oso usaimen fina du. —Azkenean iritsi gara! Ezin dut sinetsi, kroak-kroak-kroak! Eltxoak harrapatzera noa! Zeinen gozoak egongo diren! –esan du Ramonak, poz-pozik.
—Agur, Ramona, hemendik aurrera Tronkok emeekin igaroko du denbora. Begira nola mugitzen duen isatsa –agurtu da Triston, ohartu ere egin gabe aurtengo udaberrian bera ere oso eder dagoela, uhandre emeen ustez.
Espero dugu berriz Urbasara etortzeko gogoa izatea oraindik. Dena den, gogoan izan behar duzu, zu bezala, beste bisitari asko ere etortzen direla. Hori dela-eta, Urbasa eta Andia parke naturala ongi zaintzeko, zure laguntza behar dugu: gozokien eta ogitartekoen bilgarriak bildu behar dituzu, ez dituzu landareak lurretik atera behar eta ez diezu eragotzi behar ikusten dituzun animalia txikiei. Denok eskertuko dizugu!
INGURUGIROAREN KUDEAKETA NAFARROAKO MINTEGI ETA BASOBERRITZEAK S.A.