Oroitzapenak

Page 1

OROITZAPENAK OROITZAPENA-1 2009ko Irailaren 1a zen ,jaiki egin nintzen eta gosaria jan behar nuenean , nire amak operatu egin behar nindutela gogoratu , eta ezer ez jateko esan zidan . Orain dela bi urte operatu behar ninduten , baina asma zela eta ezin izan zuten , horregatik egun horretan operatu behar ninduten . Ospitalera heltzean apur bat itxaron eta sartu egin ginen , ohe edo ohatila antzerako baten etzan eta oso esker oneko mediku batekin egon nintzen . Ordu bat inguru pasa zenean , lo egiteko xarabea eman zidaten . Gero operazio-gelara eraman ninduten , ni ez nintzen enteratu grogi nengoelako . Esnatu nintzenean nire amak , operatuta nengoela esan zidan , baina lasai egoteko operazioa ez zela oso gogorra izan , belarrietatik eta sudurretik izan zelako . Bi aldiz egin nuen botaka , medikuak berriro egiten banuen botaka ingresatu egingo nindutela abisatu zidan , eta ez nuen botaka gehiago egin , zer nolako kasualitatea! Gauean etxera bueltatu nintzen , baina aste bat inguruan etxean egon behar izan nintzen . Eta dutxatzeko edo uretara sartzeko tapoiak behar nituen , hasieran ez nekien tapoiak jartzen baina urte batez eduki


behar nituenez , ikasi egin nuen . Eta honekin bukatzen dut nire oroitzapena.


OROITZAPENA-2 Udan, Munichen (Alemanian) nire anaiak eta nire gurasoak mundialeko partidu bat ikusten ari zirela, ni kolunpioetan jolasten nengoen. Bat batean aulki baten gainean ibiltzen ari nintzen, jausi egin nintzen atzeraka. Eskua apurtu nuen. Konturatzerakoan, nire gurasoak bilatzen hasi nintzen, korrika eta txilioka. Aurkitu, eta tabernara eraman ninduten eta anbulantziari deitu zioten tabernakoek. Bitartean, niri anestesia txiki bat jarri zidaten eta anbulantzia heldu zenean zorabiatu egin nintzen, ez nuen ezer ikusten. Ospitalean esnatu nintzen eta ordu bat gutxi gora behera egon nintzen anestesiaren zain,ez zelako ezer geratzen , txilioka. Heldu zenean, anestesia jarri zidaten eta esnatzerakoan, eskaiola arin bat nuen, ez zuen pisatzen. Ingelesez hitz egiten zidaten eta nik ulertu egiten nien. Erradiografiak egin zizkidaten eta hurrengo egunean konturatu nintzen barruan huntzak jarrita nituela. Hurrengo eguneko eguerdian ospitaletik irten nintzen eta ezin nintzen bainatu‌ eta horrez gain oporrak izorratu nituen.


OROITZAPENA-3 Egun batean, Port Aventuran nengoen, nire guraso eta ahizparekin. Barraka askotan montatu ginen, oso ondo pastasen ari ginen, orduan, barraka batean, “El tren de la brujaâ€?, izennekoan, nire ama eta ni denbor itxaron ostean, gure txanda heldu zen. Martxan hasi zenean, ni oso urduri jarri nintzen azkar zihoalako, eta nire amak esan zidan lasaitzeko; nire atzean zegoena negarrez hasi zen eta gazteek, berriz, eskuak gora zituzten. Nik beherantz begiratzekoan beldar pixka bat sentitu nuen, eta barraka azkar bukatzea nahi nuen, baina gero bukaeran gustatzen hasi zitzaidan, eta barrakak jarraitzea nahi nuen, baina bukatu egin zen. Gero nire familia guztia itsasontzi magikoan, zaldi ibiltarian ‌, ibili zen, batzuk gustatu zitzaidan, baina beste batzuk, txikientzat zirela iruditu zitzaidan. ETA OSO ONDO PASATU NUEN!!!


OROITZAPENA-4 Egun batean, Port Aventuran nengoen, nire guraso eta ahizparekin. Barraka askotan montatu ginen, oso ondo pastasen ari ginen, orduan, barraka batean, “El tren de la brujaâ€?, izennekoan, nire ama eta ni denbor itxaron ostean, gure txanda heldu zen. Martxan hasi zenean, ni oso urduri jarri nintzen azkar zihoalako, eta nire amak esan zidan lasaitzeko; nire atzean zegoena negarrez hasi zen eta gazteek, berriz, eskuak gora zituzten. Nik beherantz begiratzekoan beldar pixka bat sentitu nuen, eta barraka azkar bukatzea nahi nuen, baina gero bukaeran gustatzen hasi zitzaidan, eta barrakak jarraitzea nahi nuen, baina bukatu egin zen. Gero nire familia guztia itsasontzi magikoan, zaldi ibiltarian ‌, ibili zen, batzuk gustatu zitzaidan, baina beste batzuk, txikientzat zirela iruditu zitzaidan. ETA OSO ONDO PASATU NUEN!!!


OROITZAPENA-5

Egun batean ni nire aitarekin nire amarekin eta nire ahizparekin nengoen etxean,afaltzen.Bukatu egin behar genuen baina nire amak poltsikotik bi karta atera zituen.Bat niretzako eta bestea nire ahizparentzako. Barruan letra batzuk zeuden eta ni azkar azkar irakurtzen hasi nintzen. Oporretan joan behar ginela jartzen zuen,Sevillara!! Eta gainera hegazkinez. Nire ahizpa eta ni saltoka hasi eta bakoitzari muxu bana eman genion.Niri hasieran beldurra ematen zidan joatea baina gero nire gurasoek konbentzitu ninduten.Eguna heldu zenean Sevillara joan ginen eta sekulako bidaia izan genuen han.


OROITZAPENA-6

Txikia nintzenean,Loredora joaten nintzen, posible zen bakoitzean. Egunero joaten nintzen Loredoko leku oso berezi batera, non denetik ikusten zena. Bertan eserleku batzuk zeuden, eta hango eserlekuetatik, Loredoko hondartza, irla eta Santander. Txori guztiak irlara zihoazen, eta mundu guztia hondartzara. Egunez joatea polita zen, baina gauez, zoragarria. Santanderreko faro hirurak ikusten ziren eta bertako argia. Zailena, hara joatea zen, aldapa asko dagoelako, baina, bizikleta hartu eta oso pozik iristen nintzen. Oso leku ona zen, Santanderren jaiak daudenean, primeran ikusten direlako. Orain denok joaten gara, aitona amonak, gurasoak lehengusuak. Eta onena leku horretatik hainbat irtenbide daudela eta oso dibertigarria dela bidea aurkitzea, hori bai, guraso batekin gutxienez. Nire ustez denbora gehien egon naizen lekua hori dela, eta bakarrik egotearekin, paisaiarekin nahikoa dut.


OROITZAPENA-7

Orain dela bost sei bat urte, Errioxako kanpin batera joaten naizela , eta han lagun pila bat ditut baita nire gelako Ainhoa. Aurtengo uda, oso berezia izan da,kanpinean, udan txapelketak egoten direlako eta ni eta baita nire lagunak, futbol txapelketan apuntatu ginen eta semifinalistak gelditu ginen eta horrez gain, igeriketan handien kontra hirugarrena gelditu nintzen eta korrika txapelketetan hirugarrena baita eta horrela pasatu zitzaidan uda. Saloura joan nintzen nire familiarekin eta hor, baita, oso ondo pasatu nuen. Salouko etxera joan ginen eta etxearen erdian igerileku bat zegoen eta egunero, egunero hondartzara eta gero igerilekura joaten ginen hondar pixka bat kentzera. Aste osoa igaro ondoren etxera bueltatu ginen.


OROITZAPENA-8 Udan, Jone eta ni kanpinera joan ginen . Jonek karabanaren ondoan leku bat hutsik zegoen eta han Alemaniako 4 pertsonak aparkatu zuten beraien karabana. Neska batek san zigun ea bararekin jolastu nahi genuen eta guk baietza eman genion . Arratsaldean bere bila joan ginen baina ez genekienez bere izena galdetu genion eta berak esan zigun ez zuela ulertzen ,orduan bere ama atera eta esan zigun Maialen zuela izena nahiz eta alemana izan. Hurrengo goizean jolastu genuen eta arratsaldean nire lehengusuaren urtebetetzea zenez merendola bat egin genuen, bera ere etorri zen kaki berriak probatzeko. Maialenek bere etxeko gozokiak eman zizkigun eta oso gozoak ziren. Hurrengo egunetan berak irakatsitako jokoetan ibili ginen eta igerilekura ere joan ginen. Pena handia hartu genuen bera joan zenean.


OROITZAPENA-9 Joan zen urtean Jakan nengoen eta gurasoek bazkari bat prestatu zuten, baina lehenago aintzira batera joan ginen kotxez. Ez genuen aurkitzen eta aurkitu genuenean lagun guztiak uretara joan ginen. Jende asko zegoen eta salto egiteko lekuak zeuden. Han, hasieran txikienetik salto egin nuen eta gero pentsatzen eta pentsatzen geratu nintzen: Salto egiteko oso salto handia egin behar zen, nik salto egin nahi nuen baina ezin nuen, beldurra nuen. Askenean salto egin nuen eta jende guztiak oso gertu salto egin nuela esaten zuen. Bazkaltzera joan ginen eta bazkaldu ostean mendiarro jaitsiera ikastaro batera joan ginen. Oso ondo pasatu genuen.


OROITZAPENA-10 Udan, kanpin batera joan nintzen bi edo hiru aste pasatzeko, Hoyo Casero deitzen zen, oso txikia, baina polita ere. Nire txakurrarekin joan ginen kanpin denda batean lo egiteko, nire txakurrak kanpoan lo egin zuen txakur etxetxo txiki batean. Goizean neska batek 7 urtekoa komentatu zigun, gure txakurra kanpinetik paseo bat ematera joan zela, bere laguna egin ginen eta kanpineko bere lagunak ezagutu genituen. Lucia, Adrian, Marta, Alejandro, Oscar eta Nerea deitzen ziren. Egun osoa egoten ginen denok elkarrekin, batzuetan txabola berdinean elkartzen ginen denok; egun horietan oso ondo pasatu nuen, primeran!


OROITZAPENA-11 Oporretan Extremadurara joan nintzen Caceresen ondoan dagoen herri batera. Egun batean Caceresera joan nintzen familia bisitatzera. Nire aitak esan zion nire amaren lehengusuari: zergatik ez diozu Caceres Ikerri erakusten? Orduan Cacereseko alde zaharra bisitatzera joan nintzen. Hasieran arte museo batera sartu ginen, han alemaniar baten erakusketa zegoen. Nire amaren lehengusua maisua denez eraikin bakoitzaren izena esaten zigun. Gero elizatxo batera joan ginen eta hango dorreetara igo ginen denok nire ama ezik. Dorretatik hiri guztia ikusten zen eta irten ginenean San Jorgeren historia kontatu zigun. Azkenik arabiar etxe batera joan ginen, oso polita zen eta gauza bitxi asko zeuden. Bukatzerakoan zerbait edatera joan ginen, nik izozki bat hartu nuen txokolatezkoa. Horrekin bukatzen dut nire oroitzapena.


OROITZAPENA-12

Uda batean, 5 urte nituela Zarautzen nengoen oporretan. Lainotuta zegoen eguna eta kalera joatea erabaki genuen, lehenengo parkera joan ginen, han kolunpioetan geundela jolasten. Lagunek beste leku batera joatea erabaki zuten, baina ni ez nintzen ohartu. Ohartu nintzen bakarrik nengoela etxerantz abiatzen hasi nintzen ; bitartean nire lagunak parkera bueltatu ziren baina ni ez nengoen han, lagunak Arrasateko jendea ikusterakoan laguntza eskatzen hasi ziren. Hiru edo lau ordu pasa ondoren lagunak etxerantz habiatu ziren eta denok ondoan bizi garelako han elkartu ginen. Ah ze nolako egun txarra pasatu genuen denok, ez dut inoiz ahaztuko !!!!!


OROITZAPENA-13 Marsellara joan nintzen kotxez eta portuan ilara handia zegoen, ferryra kotxearekin sartu ginenean. Han, autobus, kamioi eta kotxe asko zeuden. Ferryan gela bat genuen lo egiteko. Ferryan piszina, antzokia, jokuen gela eta gauza gehiago zeuden. Han gaua igaro genuen eta Korsikara iritsi ginen, Frantziako uharte batera. Han Korsika osoa bisitatu genuen eta Korsikara iritsi ginenean lehenengo kanping batean sartu ginen eta kotxearekin mugitu ginen. Herri baten ka単oi jeitsiera ikusi genuen. Hau ere gogoratzen dut, erle bat ziztatu egin zidanean aurpegian eta hori nire lehen erle ziztadura izan zen.


OROITZAPENA-14 Zortzi

urte

nituenean,

igeriketa

ikastarora

apuntatu

nintzen.

Igeriketan ez nintzenez oso ona, ikastaroko neska-mutil guztiek irabazten zidaten. Baina egunak joan egunak etorri, praktikatu egin nuen nire taldeko lehena izan arte. Lasterketa ugari egiten genituen astean zehar. Entrenamendua oso gogorra zen: berrogei largo igerileku osoari. Bi orduko entrenamendua izan ondoren, merienda txiki bat egiten genuen, baina egun batean gauza berezi bat gertatu zen: lehiaketa batera joan behar ginela esan zigun entrenadoreak. Entrenamendu asko egin genuen. Lehiaketaren eguna iritsi zen eta lehiaketaren ostean sari banaketak izan ziren, nire izena noiz esan behar zuten zain nengoen. Nire izena esan zutenean harritu egin nintzen: bi urrezko domina, zilarrezko hiru domina eta brontzezko bost domina Portu nituen.Egun hori ez dut inoiz ahaztuko.


OROITZAPENA-15 Dena denbora gutxian gertatu zen, tripako min handia nuen eta ez nintzen ikastolara joan. Egunak pasatzen ziren eta nire tripako mina ez zen etetzen. Horduan medikura joan ginen. Han denbora dexente itxaron izan behar genuen baina azkenean atenditu egin ninduten eta proba asko egin zidaten, ordu laurden bat geroago berriz joan nintzen berarengana eta berri txar bat eman zidan: apendizitis nuen, harrituta geratu nintzen eta ez nuen sinesten. Gero operatu egin behar zidatela esan ostean kable batzuk jarri zidaten eta beste gela batera eraman ninduten. Han nengoela nire gurasoek papel batzuk sinatu egin zuten eta operazio gelara eraman ninduten. Han nire gurasoek dena ondo joango zela esan ondoren itxaron gelara joan ziren. Operazio oso azkarra izan zen eta esnatzerakoan han ikusi nituen urdurik. Lehenengo gaban botaka egin nuen eta medikuek esan zuten hori normala zela anestesia kanporatu behar nuelako. Ia ezin nintzen mugitu grapek min egiten zidatelako. 6-7 egun egon nintzen han ingresatua eta ondo tratatu ninduten.


OROITZAPENA-16 Orain dela 2 urte, udan, bazkari bat eduki nuen, nire lagun baten soziedadean eta bazkaldu baino lehen frontoi batera joan ginen jolastera. Han bertan eszenatoki bat zegoen eta gainera igo ginenean, baloiekin jolasten hasi ginen eta ni neu atzerantz nindoan eta ez nuenez ikusten non zegoen eszenatoki horren bukaera, atzerantz jausi nintzen eta bizkarra eta lurraren artean eskua (esku-muturra) jarri nuen eta esginze bat egin nuen. Hospitalera joan ginen hirurak aldera eta denbora asko ego ginen. Aretxabaletara heltzerakoan bostak ziren eta bazkaldu egin nuen. Esginzearekin udalekuetara joan nintzen. Horregatik iraun zitzaidan asko esginzea.


OROITZAPENA-17 Nire jaunartzeko egunean, goizean jaiki eta oso urduri nengoen, lotsa asko nuelako. Hara heltzerakoan hainbeste jende zegoela ikusterakoan gehiago lotsatu nintzen. Bukatu egin genuenean, kanpora irten eta nire familiarekin argazkiak egitera joan nintzen. Eta gero jatetxera bazkaltzera joan ginen. Oso gustura jan genuen eta bukatu egin genuenean opariak jaso egin nituen. Gero nire lehengusuekin jolastera joan nintzen. Zapiak aldera, etxera joan, arropaz aldatu eta familiarekin kalera paseo bat ematera joan ginen. Nire lehengusuarekin barraketan egon nintzen. Azkenean etxera joan nintzen nire opari guztiekin, eta oso ondo pasatu nuen egun horretan.


OROITZAPENA-18 Egun batean lagunekin gelditu nintzen 4:30etan Tximeletan. Nire lagun batek baloi bat ekarri zuen eta gure eskolako patiora joan ginen.7:30etan euriak ari zuen eta korrika batean arkupeetara joan ginen. Euria gelditu zenean partiduarekin jarraitu genuen. Momentu horretan nire amak deitu zidan etxera joateko. Etxera heldu nintzenean Eroskira joan behar ginela esan zidan. Eroskira heldu ginenean ogia bila bidali zidaten, bidetik galdu nintzen eta Eroskitik bueltaka ibili nintzen. Gero hasieran nengoen lekura bueltatu nintzen eta han nire gurasoak zeuden. Momentu horretan pozik jarri nintzen eta nire amak bronka bota zidan ogia barik bueltatu nintzelako. Azkenean denak batera joan ginen ogia bila.


OROITZAPENA-19 Egun batean lagunekin jolasten nenbilen jolasten eskolan eta lorategi antzeko batera igo behar nintzen; igotzera nindoanean baloi batek atzetik jo ninduen, eta hormaren kontra jo nuen buruan. Geroago glasean nengoen nire aita itxaroten, nire aita etorri zenean, ospitalera joan ginen eta ospitalean bi puntu jarri zizkidaten, ez zidaten minik egin puntuak jartzerakoan. Arratsaldean eskolara itzuli nintzen, eta lagunekin futbolean nenbilenean jolasten, berriro lurrera jausi nintzen, baina ez zitzaidan ezer gertatu bakarrik golpea izan zen. Hurrengo astean puntuak kendu zizkidaten eta zauria pixkanakapixkanaka itxi egin zitzaidan ebaki ondo bat gelditu arte.


OROITZAPENA-20 Egun batean niri eta nire familiari mendi irteera bat egitea bururatu zitzaigun eta ordu bat eta erdi ibiltzen egon ginen eta hamarretakoa hartzeko eseri ginen . Hamarretakoa jan genuen , pixka bat deskantsatu eta ibiltzen hasi ginen eta bost minutura ibai sakon batekin topo egin genuen eta arroka gainetik pasatzea bururatu zitzaigun . Nire ama lehena izan zen eta nire aita bigarrena , gero ni nengoan eta harri batean irristatu egin nintzen eta ipurdi guztia busti zitzaidan eta nire anaia barrezka hasi zen eta hau esan zidan : “Zelako patosoa zaren � Bera erdian zegoenean harri berdinarekin irristatu zen eta dena busti zen eta denok barrezka hasi ginen .


OROITZAPENA-21 Egun batean hamar urteko errebisioa egitera joan nintzen medikuarengana. Analisia egin zidatenean, zeliakoa nintzela konturatu ziren. Berriro ere analisia egin zidaten eta berriro ere zeliakoa nintzela irten zen. Gasteizera joan ginen, medikuak ni begiratu eta “ biopsia ” egin behar zidatela esan zuen. Biopsia zera da, kapsula bat tutu batekin ahotik sartu eta sabeleraino heldu behar zen. Sabelera heltzerakoan kapsula zabaldu eta mustra bat hartzen zuen. Orduan eguna heldu zenean ni oso urduri nengoen, anestesia eman zidaten eta “zoro bezala ” gelditu nintzen. Biopsia egin eta esan zidaten zeliako pixka bat nintzela. Eta oraindik hiru hilabetean behin analisia egiten didate.





Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.