CARL GUSTAV JUNG-EN TEORIA IKUSPEGI BERRI BATETIK

Page 1

Carl Gustav Jung-en teoria ikuspegi berri batetik Mikel Haranburu Oiharbide


2

CARL GUSTAV JUNG-EN TEORIA IKUSPEGI BERRI BATETIK Laburpena Pertsona bakoitzaren Inkontziente Pertsonalaz gain, beste pertsonetara hedatzen den Inkontziente Kolektibo bat ere badugula zioen Jung-ek. Inkontziente Kolektibo horrek, instintu, afektu eta irudiekin batera pentsamendu unibertsalaren formak edo arketipoak biltzen ditu. Arketipoek potentzialitateen mailan funtzionatzen dute eta ez dira kontzientzian erabat sartzen. Benetako identitatearen eta gizarte identitatearen arteko konpromisoa adierazten duen mozorro bat da pertsona. Pertsonaren mozorroaren atzean gordetzen da Nia eta Inkontziente Pertsonalarekin identifikatzen da. Fisika kuantikoaren eta inkontzientearen azterketaren artean bada analogia bat: uhin kuantikoa ezin beha daiteke eta inkontzienteko prozesuak ere ezin dira neurtu. Inkontzientean ez dago murrizketarik; inkontzientetik elikatzen dira adimen kontzientea eta inkontzientea. Gogamen kontzienteak logika klasikoaren arabera funtzionatzen du eta gogamen inkontzienteak logika kuantikoaren arabera. Errealitate fisikoa eraikuntza bat da eta inkontziente erreprimitua ere kontzientziak eraikia da. Objektu kuantiko bat egon liteke aldi berean egoera posible anitzetan: uhinaren eta partikularen bereizgarriak ager ditzake. Behatu gabeko objektu batean gainjarri egiten dira bereizgarriak, baina objektu kuantikoa behatua denean, haren egoera anizkoitza murriztu egiten da eta bereizgarrietako bat eguneratzen edo gauzatzen da. Partikulak alda dezake egin duen ibilbidea, ibilbide hori egin eta gero, behatzaileak haren iragana alda baitezake behaketaren bidez. Inkontzientean potentzialki existitzen dena, erreal bihurtzen da kontziente bihurtzen denean. Neurketak aldatu egiten du partikulak aurrez egin duen ibilbidea. Pertsonaren kontzientziak egoera kuantiko posibleen multzotik gertaera konkretu bat aukeratzen du. Kontzientziaren bidez unibertsoaren eboluzioan parte hartzen du gizakiak. Ezagutza kontzientea eta inkontzientea adimenaren bidez erlazionatzen dira elkarrekin. Fisika kuantikoaren arabera, argia ager liteke uhin moduan eta partikula moduan. Fisika kuantikoarentzat neurketaren emaitza ez da eratortzen behatzaileak modu pasibo batean behatzen edo neurtzen duen partikulatik edo haren bereizgarrietatik. Behaketaren emaitza partikularen bereizgarrien eta neurketa ekintzaren arteko interakziotik sortzen da. Giza psikismoak ideia potentzial asko sor ditzake aldi berean, baina horietako bat bakarrik eguneratuko du aldiko. Inkontzienteko alternatiba potentzial anitzen multzotik aukera egingo du kontzientziak eta alternatiba horietako bat gauzatuko du. Fisika klasikoaren eredua jarraitzen zuen zientziarentzat gizakiaren alderdi kognitibo eta afektiboek ez zuten eraginik haren garunaren jardunean. Teoria kuantikoaren arabera, behatzailearen kognizioek badute eragina haren garunaren funtzionamenduan. Kontzientziak eragiten du egoera kuantikoa edo uhin funtzioa murriztea, neurketa ere kontzientziak bideratzen baitu. Gizakiaren kontzientziak interpretazioaren bidez sorten du haren inkontzientea. Gako-hitzak: Kuantikoa, Partikula, Uhina, Kontzientzia, Inkontzientea Carl Gustav Jung's theory and quantum mechanics Abstract According to Jung, the collective unconscious transcends the personal unconscious and is made up of archetypes (universal forms of thought), as well as instincts, affections and images. The person is a mask that hides behind himself the true identity of the Self, supported by the personal unconscious. Jung's theory opens the possibility of an analogy between quantum mechanics and the analysis of the


3

unconscious: the quantum wave function and the unconscious are unobservable. The conscious mind works according to classical logic and the unconscious mind works according to quantum logic. Both physical reality and the reality of the repressed unconscious are constructions of the consciousness. The characteristics of a quantum object overlap, but when the quantum object is observed its characteristics collapse. A particle, if observed, changes its trajectory, after having traveled it. What exists potentially in the unconscious becomes real by making it conscious. The human mind produces several potential ideas, but updates only one of them at the same time. The consciousness updates an alternative among the many potential alternatives offered by the unconscious. According to the scientists who followed the model of classical physics, the cognitive and affective aspects of a person did not influence the functioning of his brain. According to quantum theory, the observer's cognitions influence the activity of his brain. A person's conscience creates his unconscious through interpretation. Keywords: Quantum mechanics, Particle, Wave, Jung, Consciousness, Unconscious

1. Nortasunaren egitura eta energia psikikoa Elkarrengan eragina duten sistema batzuek osatzen duten sare konplexu bat da nortasuna. Nia, Inkontziente Pertsonala (bere konplexuekin) eta Inkontziente Kolektiboa (bere arketipoekin) dira sistema horiek. Freuden iritziz, erreprimitutako edukiek eratzen dute inkontzientea. Jungen iritziz, berriz, kontzientziaren iturburutzat eta bizitzaahalbide berrien matrizetzat hartu behar da inkontzientea. Freudentzat nortasunaren antolamendua motibatzen zuen indarra zen libidoa edo bulkada sexuala. Jungentzat, berriz, forma jakinik gabeko energia psikiko edo bizitzaenergia zen libidoa. Termino horren bidez sexualitatea, borondatea, afektua eta emozioa adieraz zitezkeen. Jungek kritikatu egin zuen Freudek sexualitateari ematen zion garrantzia; beretzat, modu sinbolikoan ulertu behar zen sexualitatea. Jungentzat pertsona batek bere buruaz duen kontzientzia da Nia; pertsonaren identitatea

eta

jarraipen

sentimendua

adierazten

ditu;

pertsonaren

identitate

konplexuaren jarraipena eta kontzientziaren eremuaren erdigunea adierazten ditu. Pertsonaren gogamen kontzientea da Nia; Niak aukeratzen ditu kontzientzian sartu behar duten hautemate, pentsamendu, sentimendu eta oroitzapenak.

2. Inkontziente Pertsonala Psikeak gizadiaren esperientzia guztiak biltzen ditu beregan eta Inkontziente Kolektiboa da psikea erregulatzen duena. Inkontzientearen itsaso zabalean Inkontziente


4

Pertsonala deritzon egitura edo geruza bereizten da. Pertsona bakoitzaren bizitzan zehar eskuratua delako deritzo horrela. Inkontziente

Pertsonala

ez

da

beti

eta

erabat

murgildurik

egoten

inkontzientearen itsasoan; haren zati batzuk azaleratu daitezke. Itsasoan irteten den uharte batekin alderatu zuen Jungek psikearen alderdi kontzientea: uraren gainera irteten den zati kontzientea baino askoz handiagoa da urpean gelditzen den zati inkontzientea. Zati inkontziente horretan gordetzen dira baztertuak edo erreprimituak izan diren eta erraztasun gehiagoz edo gutxiagoz berreskura daitezkeen hautemate, pentsamendu, sentimendu eta oroitzapenak. Jungen Inkontziente Pertsonalak Freuden prekontzientea eta erreprimituak edo ahaztuak izan diren pertsonaren bizitzako esperientziak biltzen ditu. Esperientzia horietako batzuk kontziente bihur litezke, nahiz eta beste batzuk kontzientziaratzea zaila izan. Inkontziente Pertsonalean konplexu gisa taldekatzen dira esperientziak. Pentsamenduen, sentimenduen, emozioen eta oroitzapenen konstelazio moduan antolatzen dira konplexuak. Konplexuek berekin erlazionaturiko esperientziak erakartzen dituzte, pentsamenduak eta portaerak gidatzen dituzte eta pertsonek mundua antolatzeko duten modua erabakitzen dute. Konplexuak inkontzienteak izaten dira, baina hazi eta autonomo bihurtzen direnean, Ni kontzientearen aurrez-aurre kokatzen dira eta bigarren Ni baten moduan joka dezakete. Konplexuek eratzen duen identitatea nortasunetik disoziatu eta autonomo bihur liteke, eta nortasun bikoiztua sortzeraino ere hel daitezke. Konplexuek zama indartsua hartzen dutenean, beren orbitara erakar dezakete Nia; hau da, Nia menderatu eta irenstera hel daiteke. Konplexu bat bereizi liteke pertsonaren nortasun eta asmo kontzienteetatik eta joka dezake identitate independente moduan. Kasu horretan, Nia eta konplexua partzialki edo osoki identifikatzen dira. Hori gertatzen da, adibidez, ama-konplexua duten gizonengan, edo aita-konplexua duten emakumeengan. Pertsona horien Niaz jabetu dira aitaren edo amaren hitzak eta pentsamoldeak; haien tresna eta bozeramaile bihurtu dira. Konplexu bat izan daiteke kontzientea, erdi-kontzientea edo inkontzientea. Konplexuak Ni osoa edo Niaren zati batzuk bakarrik mendera ditzake. Niaren zati batzuk bakarrik menderatzen baditu, moldaeraren nahaste edo errealitatearen galera arinak bakarrik gertatuko dira; Ni osoa hartzen badu, psikosiak eta Niaren galerak gertatzen dira.


5

3. Inkontziente Kolektiboa eta Arketipoak Inkontziente Kolektiboa sistema psikiko inpertsonal eta unibertsal bat da; ez da gizabanakoan sortzen, baizik gizadiaren eboluziotik herentziaz jasotzen da. Aurretiko existentzia duten formek (arketipoek) osatzen dute Inkontziente Kolektiboa. Arketipoak dira eduki fisikoei zentzua ematen dietenak. Beraz, gizadiaren eboluziotik herentziaz jasotako errealitate psikiko boteretsua da Inkontziente Kolektiboa. Transpertsonala da: pertsona bakoitzaren egituran birsortu eta beste pertsonengana hedatzen da. Inkontziente Pertsonala gizabanako bakoitzari dagokiona eta bakarra da, baina Inkontziente Kolektiboa elkarbanatu egiten da. Gizaki guztiok partekatzen ditugun potentzialitate batzuetan datza. Inkontziente Kolektibo horrek, irudi eta sinbolo arkaikoak ez ezik, instintuak, afektuak eta emozioak ere biltzen ditu. Jungentzat, Inkontziente Kolektiboaren existentzia enpirikoki egiazta daiteke, ametsen, mitologiaren eta esanahi unibertsala duten sinbolo transkultural partekatuen bidez. Inkontziente Kolektiboaren efektuak nabarmenak dira gure esperientzietan: beste pertsona perfektu batez maitemintzea, artelan batez asebeterik sentitzea, itsasoaren erakarpena sentitzea eta abar. Jungek sinbolo primitiboak, arkaikoak, aurkitu zituen pazienteengan; horretan oinarrituta baieztatu zuen badagoela inkontzientearen barnean gizadiaren esperientziak modu sinbolikoan gordetzen dituen arketipoen geruza bat. Inkontziente Kolektiboko edukiak biltzen dira gizaki guztiok dugun arketipo geruza horretan. Konplexuek ere arketipo bat gordetzen dute beren baitan. Konplexuen erdigunean arketipoaren gisako sinbolo kolektibo inpertsonal bat aurkitzen dugu. Osagai psikikoak irudi batzuen arabera antolatzen dira arketipoetan. Indar liluratzailea duten irudiak dira arketipoak, gure baitako errepresentazioak antolatzen dituztenak. Psike inkontzientearen ezkutuko osagaiak arketipoetan ordenatzen dira; kristalezko sare ikusgaitzen moduan funtzionatzen duten protoereduak dira arketipoak. Hustu edo bete ezin daitezkeen ontzi batzuen modura funtzionatzen dute. Inkontziente Kolektiboaren barnean aurkitzen diren jatorrizko irudiak dira arketipoak. Pentsamendu unibertsalaren formak dira; munduaren aurrean modu jakin batean erantzuteko aldez aurretiko jarrerak. Potentzialitateen maila funtzionatzen dute: gure izaera agertzeko hainbat forma potentzial irudikatzen dituzte. Arketipoak erdizka ezagutzen eta deskribatzen ditugu, inoiz ez baitira kontzientziara erabat sartzen. Koloretan pertsonifikatu eta sinbolizatuta agertzen zaizkigu, mitoen, ametsen, errituen eta sintomen bidez kontzientziara sartzen


6

zaizkigunean. Pertsona batek arketipoen bidez irudikatzen du psikearen potentzialitate ezkutua eta hori onuragarria da, horrela bere potentzialitateetatik harantzago joaten delako eta betiko prozesu kosmikora biltzen delako. Psike kolektiboak funtzio psikikoen beheko aldeak, herentziaz jaso direnak, biltzen ditu. Kontzientziak eta Inkontziente Pertsonalak, berriz, funtzio psikikoen goiko aldeak biltzen dituzte, ontogenetikoki eskuratu eta garatu direnak. Mozorroak bereizten du pertsona bat ingurune kolektibotik; mozorro horrek ematen dio banakotasuna eta indibidualtasuna. Pertsona mozorro bat da, psike kolektiboa adierazten duen paper irudikatu bat. Gizartearen eskaeretara moldatzeko gizabanakoak darabilen mozorroa da pertsona. Benetako identitatearen eta gizarte identitatearen arteko konpromisoa ordezkatzen du. Pertsonaren garapena beharrezkoa da, gizarteratzea gertatuko bada. Pertsona aztertzen dugunean, mozorroa altxatu eta ikusten dugu banakakoa zirudiena sakonean kolektiboa dela; psike kolektiboaren mozorroa besterik ez dela pertsona. Jungentzat Nia biltzen eta estaltzen duena da pertsona. Pertsonaren mozorroaren atzean dago bere benetako Nia. Nia ez da identifikatzen, ez pertsonarekin, ez Inkontziente Kolektiboarekin, Inkontziente Pertsonalarekin baizik. Indibidualtasunak askatu egin behar du psike kolektibotik; gizabanako izatera heltzeko banakotze prozesua gauzatu behar du. Horretarako, inkontzientearen atzaparretatik eta pertsonaren estalki faltsutik askatu eta bere burua garatu behar du. Pertsona bat aurreranzko zentzuan egituratu ordez, atzeranzkoan egituratzen denean, gizabanakoa ez da psike kolektibotik askatzen; aitzitik, indibidualtasuna psike kolektibora biltzen da, psikotiko bihurtzen da; Inkontziente Kolektiboaren edukiekin identifikatzen da zorotasunean. Psikosian murgiltzen da eta psike kolektiboarekin identifikatzen da gizabanakoa. Itzalpean gelditzen dira potentzian ditugun eta gizarteak onartzen ez dituen pentsamendu, sentimendu eta jokaerak. Gure beste aurpegia, gure ilunpeko senidea sinbolizatzen du itzalak. Pertsonaren aitziko aldea da, gizarteko arauekin eta nortasun ideialarekin uztarrezinak diren desirak eta emozioak biltzen dituena. Barne-etsai moduan deskriba liteke. Itzala beti daramagu aldean. Itzalik uzten ez duen argirik ez dago. Itzala ezin daiteke ekidin, eta itzalik gabe, osatu gabe dago pertsona bat. Itzala ukatzea hipokrisia eta iruzurra da. Jungek beharrezkotzat jo zuen gure bulkada basatiak ezagutzea, bulkada horiek sinesgarritasuna ematen baitiote gure nortasunari, eta bizitzarako gogoa gehitzen baitute.


7

4. Anima eta animus-a Anima eta animus arketipoen bidez, gizakien izaera bisexuala onartu zuen Jungek. Sexu bakoitzak beste sexuaren bereizgarriak eta jarrerak ere agertzen ditu. Gizonaren psikeak alderdi femeninoak ditu (anima arketipoa) eta emakumearen psikeak alderdi maskulinoak ditu (animus arketipoa). Gizonak bereizgarri maskulinoak eta femeninoak agertu behar ditu, eta emakumeak, bereizgarri femeninoak eta maskulinoak. Gutako bakoitzak sexu-genero bat dauka izendatua, maskulinoa edo femeninoa, gure bereizgarri sexualetan oinarritua. Baina, inor ez da guztiz gizon edo guztiz emakume, forma puruan. Pertsona bakoitzak baditu beste sexuko bereizgarriak, bai biologiaren aldetik, bai psikologiaren ikuspegitik. Anima arketipoa psike maskulinoaren alde femeninoa da; emakumearen irudi kolektiboa izango litzateke, eta gizabanako bakoitzarengan aldaketa pertsonalak jasaten ditu, haren esperientzien arabera. Arketipo horrek forma oso ezberdinak har ditzake: sorginak, jainkosak, silfideak, amazonak eta abar. Irudi arketipiko horiek, gehienean, orekatzaileak dira: gizon ahul eta ematu batek anima modura amazona bat eduki dezake; gizon kementsu eta maskulino batek silfide bat eduki dezake. Animusaren arketipoa psike femeninoaren alde maskulinoa da, baina gizonak anima bakarra duen artean, emakumeak animus anitz ditu. Emakumeak gizonak ez bezalako kontzientzia du; harreman pertsonalak garrantzitsuagoak dira harentzat, errealitate objektiboen arteko harremanak baino; harreman pertsonalen kontzientzia zabalagoa du emakumeak gizonak baino. Gizabanakoaren animak edo animusak giza esperientzia kolektiboak eta indibidualak islatzen ditu, norberaren identitatearen aitzikoa den sexu-aldietan zehar jasandakoak. Beste sexukoekin harremanak izaten eta haiek ulertzen laguntzen digu. Jungentzat, nabarmen bereizten dira gizonen eta emakumeen izaerak; haren iritziz, garrantzitsua zen pertsona batek beste sexukoen bereizgarriak agertzea, nortasun desorekatua eta aldebakarrekoa ekiditeko.

5. Jungen psikoterapia Jungen ustez banakotzea edo indibiduatzea da psikoterapiaren helburua eta bidea. Pertsonak bere alderdi kontziente eta inkontzienteak, biltzen ditu; alderdi oposatuak integratzen ditu: pertsona eta itzala, kontzientea eta inkontzientea. Modu horretara heltzen da bere osagaiak bateratu eta pertsona oso izatera. Elkarketa askea baino areago, anplifikazioa erabiliko du; ametsak subjektuaren eta objektuaren mailan


8

interpretatuko ditu; transferentzia eta errepresio kontzeptuak baino areago baliatuko ditu sinbolo kolektiboak. Jungen iritziz, psikismo osoa hartu behar da kontuan; gizakiaren espiritua eta behar erlijiosoa kontuan hartu behar dira. Haren psikoterapiari psikoterapia prospektiboa eta sintetikoa deritzo; aurrez aurre dago Freuden psikoterapia erretrospektibo eta analitikoarekin. Nortasunaren

alderdi

kontraesankorrak

bateratzeko

entsegu

moduan

interpretatzen zuen Jungek neurosia. Terapia ere prozedura dialektikotzat hartzen zuen: sendagilearen

eta

pazientearen,

kontzientearen

eta

inkontzientearen

arteko

elkarrizketatzat. Jungek prozedura dialektikoa darabil: bi pertsonen arteko elkarrizketan, bi sistema psikikoren harremanean oinarritzen du terapia; bi errealitate psikikoen, Niaren eta Nia ez denaren, kontzientziako edukien eta inkontzienteko edukien arteko dialektikari ematen dio garrantzia. Bien arteko harreman dialektikotik hirugarren sistema baten sintesia eratortzen da. Terapeuta eta pazientea elkarren ondoan esertzen dira. Terapeutaren eta pazientearen arteko elkarrizketa analisi bihurtzen da. Saioak ez dira analisi freudiarrean bezain maiz gertatzen. Terapia saioen maiztasuna pazienteak lortu duen garapen mailaren araberakoa da. Tratamenduaren lehen etapetan aitortza egin bhera izaten da. Aitortza horren ondorioz lasaitze emozionala gertatzen da. Tratamenduan pazientearen eta terapeutaren nortasunek topo egiten dute; bi gorputz kimiko desberdin konbinatzen dira; komunikazioa gertatzen den unean, biak aldatzen dira. Sendagilearen nortasunak, osotasunak eta indarrak garrantzi handia dute hemen: bera heldu den puntura arte bakarrik gida dezake terapeutak pazientea. Jungentzat, terapian Inkontziente Pertsonalaren kontzientzia hartu behar du pazienteak, bestela Inkontziente Kolektiborako iraganbidea hertsirik egongo baita. Gatazka guztiak lehenik maila pertsonalean eta norbere esperientzien argitan ulertu behar dira. Freudentzat, ametsak desira inkontzienteen agerpen ziren; Jungek, berriz, funtzio prospektiboa ere ematen die ametsei: etorkizuneko gertakarietara prestatzeko pertsonak egiten duen ahalegina adierazten dute. Funtzio konpentsatzailea ere badute ametsek: pazientearen alderdi kontzientea osatzeko eta inkontzientetik hitz egiteko ahaleginak dira. Ametsak interpretatzeko anplifikazio-metodoa erabili zuen Jungek, elkarketa askea baino areago. Anplifikazio-metodoan ametsen materiala aberasten da, irudi,


9

sinbolo, ipuin, mito eta abarretako materialen bidez. Terapeutak bere pazienteen ametsetan aurkitzen dituen eduki arketipikoak, mitoetako, ipuinetako eta erlijioetako antzeko materialarekin erlazionatuz argitzen ditu. Terapeuta eta pazientea biak elkartzen dira ametsa interpretatzeko eta ametsaren esanahia hedatzeko ahaleginean; horretarako, ametsen edukien elkarketak egiten dituzte, mitologiari eta ipuinei aipamena egiten diete, eta abar. Freudek ametsak banaka hartzen zituen; Jungek ametsen segidak hartzen ditu: amets talde baten azterketaren bidez heltzen da pazientearen barne-bizitza agertzera. Terapeuta gisa, Jungek pazientearen irudimen aktiboa eta ekoizpen artistikoak erabiltzen zituen, haren barne-mundua errazago ulertzeko. Marraztera, irudiak egitera, margotzera edo artelanen bat egitera bultzatzen zuen pazientea, haren barne-bizitza ezagutzeko. Jungek Inkontziente Pertsonalaren garrantzia onartzen du, baina pazientea sendatzera heltzeko, Inkontziente Kolektiboaren ateak ireki behar dira: animarekin, itzalarekin eta denboraz kanpoko arketipoekin erlazionatu behar du.

6. Ebaluazioa eta ikerketa Jungek hitzen elkarketaren proba garatu zuen, prozesu inkontzienteen lehen datu esperimentalak lortzeko; proba hori ikerketetan eta praktika klinikoan erabilia da egun. Proba horretan, emozioak sorrarazteko diseinaturiko hitzen zerrenda bati erantzuten dio pertsonak. Ez-ohiko erantzun batek, erantzunaren aurretiko pausaldi luze batek, hitz ezberdinei erantzun bera emateak eta antzeko beste portaera batzuek konplexu baten existentzia adieraz dezakete. Jungen hitzen elkarketaren proba izan daiteke geroztik etorri diren teknika proiektiboen (esaldiak osatzea, poligrafoa edo gezur detektatzailea, eta abar) aitzindari. Jungen ikerketa- eta ebaluazio-teknikak, metodo zientifiko eta enpirikoetan ez ezik, ikuspegi mistiko eta ez-zientifikoetan ere oinarritu ziren. Hainbat lurraldetako mitoak, sinboloak, erlijioak eta erritualak ikertu zituen.

7. Inkontzientea eta depresioa Fisika kuantikoak lagun dezake prozesu patologikoen alderdi inkontzientea aztertzen. Uhin kuantikoaren funtzioa behatu ezin den moduan, inkontzienteko prozesuak ere ezin dira behatu. Behatu ezin direnez, inkontzientean ez da murrizketarik


10

gertatzen. Kontzientzia, berriz, murrizte kuantikoarekin batera pizten da. Inkontzientean dago pentsamendu kuantikoaren iturburua, adimen kontzientea eta inkontzientea elikatzen dituena. Esperientzia traumatikoen oroitzapenak maila inkontzientean gordetzen dira eta gaixotasun edo desoreka psikologikoa eragiten dute. Oroitzapen horiek inkontzienteki prozesatzen dira. Kontzientetik ezabatu diren oroitzapen horiek gure baitako energiaren jarioa eten eta organismoaren funtzionamendu desegokia eragiten dute. Pertsona depresiboak sentimendu negatiboak (haserrea, babesgabetasuna, erruduntasuna) biderkatu eta sentipen positiboak murrizten ditu; iraganeko eta orainaldiko gertaera negatiboak hauspotu eta etorkizuneko aukera positiboak murriztu egiten ditu; iraganeko gertaera positiboak amnesiazko estalki baten pean gordetzen ditu eta bizitzako gertaera negatiboak nabarmentzen ditu. Iragazki negatibo batetik pasatzen du esperientzia berri bakoitza. Memoria selektiboaren tiraniaren mendean bizi da, gertaera negatiboak eta traumak etengabe eguneratuz; iraganeko zauriak etorkizunera proiektatzen ditu. Pertsona depresiboa gertaera negatiboen eraginaren pean bizi da, gertaera horiek errealitate kontzientean bistaratu ez arren, eremu kuantikoan existitzen badira. Babesgabe sentitzen da eta bere buruaz beste egitea irtenbide egokitzat hartzen du. Gogamen kontzienteak logika klasikoaren arabera funtzionatzen du eta gogamen inkontzienteak logika kuantikoa jarraitzen du. Egoera inkontzientetik egoera kontzientera dekoherentzia prozesuaz iragaten da: inkontzientearen logika kuantikotik kontzientearen logika klasikora pasatzen da. Inkontzientearen logikatik kontzientearen logikarako

aldaketa

nekez

gertatuko

da

pertsona

batzuengan,

hala

nola

eskizofrenikoengan, logika inkontzientearen sarean harrapatua gelditzen baitira. Objektu makroskopikoen portaera eta bereizgarriak aurreikusgarriak eta neurgarriak dira. Mundu mikroskopikoan, berriz. partikula bat ez da erreal bihurtzen behatua izan bitartean; behatua izan aurretik potentzialki bakarrik zen erreala; potentzialitate mugagabeen erreinuan bakarrik existitzen zen. Behaketak sortzen du aztertu behar den errealitatea; errealitatea eraikuntza bat da. Edelman-en (2006) arabera, hautemate ekintza bakoitza sortze ekintza bat da eta memoria ekintza irudimenezko


11

eraikuntza ekintza bat da. Egiten ditugun galderen araberako erantzunak lortzen ditugu. Behaketa antolatzeko moduak erabakitzen du zer-nolako emaitzak lortuko diren. Teoria kuantikoa probabilitatearen teoria moduan agertzen da, aurreikusi daitekeen objektu baten teoria moduan baino areago. Probabilitateen mundu kuantikoa aukera mugagabeen multzo bat da eta hortik sortuko da errealitatean izatera heltzen den mundua. Neurtua izan bitartean potentzialitateen eta probabilitateen mundu mugagabea zena partikula edo energia gune gisara agertzen da, behatua denean. Behaketak edo neurketak murrizten du uhinaren funtzioa. Gertaerak testuinguru batean agertzen dira eta testuinguruan egiten den behaketak murrizketa eragiten du: probabilitate potentzialetatik

behaketa

errealerako

murrizketa.

Era

berean,

inkontzientean

erreprimitua dena izatera heltzen da, ezagutua, identifikatua eta interpretatua denean. Kontziente ez denaren eremu zabaltzat edo errealitate ontologikotzat baino areago, dinamikoki erreprimituriko errealitatetzat hartu behar da inkontzientea. Psikoanalistaren

interpretazioak

berak

sor

dezake

inkontziente

erreprimitua.

Analizatzailearen helburua pazientea kontzienteago bihurtzea da eta jomuga horrekin interpretatzen du hark dakarren materiala, bai intelektualki, bai emozionalki. Pazientearen inkontzientean potentziala zenak existentzia erreala hartzen du, hartaz kontziente bilakatzen denean. Uhin funtzioa murriztearen antzeko prozesu bat gertatu da. Pazienteak eta analizatzaileak partekatzen duten interpretazio psikoanalitikoa uler liteke uhin funtzioa murriztearen eredua erabilita. Mekanika kuantikoan protoi bat partikula potentzial izatetik partikula erreal izatera pasatzen den modu berean, pazienteak aurkeztutako materiala erreprimitutako material edo erreprimitutako inkontziente moduan interpretatzen da. Interpretazioaren edukia baino gehiago interpretazioaren prozesua interesatzen da; psikoanalistaren eta pazientearen arteko eraikitze lan moduan uler litekeen interpretazioaren prozesua. Prozesu moduan, izatera heltzen den edo izateari uzten dion zerbaiten moduan, ulertu behar da errealitatea. Inkontzientea sortzeko beharrezkoa da kontzientzia. Inkontzientea interpretazio bidez sortzen da, ez indusketaz. Interpretazioak ematen dio esanahia oroitzapen berreskuratuari. Inkontziente dinamikoa pazienteak eta analizatzaileak lankidetzan eraikitzen dute, interpretazioaren bidez. Behaketa gabe partikularik ez dagoen modu berean, behaketa da inkontzientea sortzen duena. Mekanika kuantikoan eta psikoanalisian ez dago behatzaile neutralik eta berezirik. Bizi garen errealitatearekin


12

osotasun batean interakzionatzen dugu. Gogamen sare orokor batean esku-hartzen dugu gizakiok eta gogamen sare horren partaide gara. Pertsonen arteko interakzioen historia norbera bizi den komunitatean gertatzen da; pertsona bakoitzaren gogamena pertsona guztiak elkarrekin korapilatzen dituen sare komun batean txertatzen da. Gogamena errealitate partekatua da; norberaren gogamena besteen gogamenari lotua dago. Psikoanalista eta pazientea lankide dira gogamen prozesuak eta interpretazioak sortzen. Jarrera errealista dogmatikoa dutenentzat, berez den moduan ezagutu behar dute errealitatea ikertzaileek. Freudek ere berez diren moduko gauzekin (ikuspegi kantiarra) alderatzen zuen inkontzientea. Baina, psikologo eta fisikari kuantikoentzat ez dago substantzia ezkuturik eta berez den gauzaren modukorik. Eredu kuantikoaren arabera funtzionatzen duten psikologoentzat, Kanten berezko errealitatea ezagutu beharrik ez dago. Ikertzaileek ez dute ezagutzen berezko errealitaterik edo mundu numenikorik; haientzat ez dago teoriatik independentea den errealitaterik. Neurtzearen ekintzak eraiki egiten du neurtzen den errealitatea. Behaketak aldatu eta ekoiztu egiten du neurtu behar duena. Neurketen emaitzak guk geuk sortzen ditugu. Neurtzen ari garen sistemak bereizgarri partikular bat baduela suposatzen dugu, baina neurketak aldatu egiten du neurtzen duen bereizgarria. Copenhague-ko interpretazioak ukatu egiten du sistemak bereizgarri partikular bat baduenik, neurketaren aurretik. Neurketa egin arte ez dago horrelako bereizgarririk. Freud-ek ikertu zituen prozesu primarioen funtzionamendua uler liteke mundu kuantikoaren bereizgarriak aztertuta. Mundu kuantiko mikroskopikoa interakzioz eratutako sistema bat da eta elkarrekin harremanean daude mundu horretako osagaiak. Mundu horretan ez dago dikotomia garbirik barnearen eta kanpoaren, subjektuaren eta objektuaren artean. Gure kosmosa osotasun sistemiko bat da eta unibertso horretako atomo bakoitza beste atomo guztiekin erlazionatua dago. Gauza batek toki batean egon behar duela ezin daiteke absolutuki baieztatu: mundu mikroskopikoa ez da lokala. Era berean, pertsona bakoitzaren kontzientzia indibiduala korapilaturik dago bizi den komunitateko pertsonen historia pertsonal eta sozialarekin. Komunitateko kideen kontzientziak korapilaturik daude eta haiek aztertzen duten errealitatea ere ez da lokala. Elkarrekin korapilaturik dauden bi partikuletako batek bestearengan eragina izan dezake, elkarrengandik oso urruti egonda ere.


13

8. Gogamena, fisika kuantikoa eta inkontziente psikoanalitikoa (Gargiulo, 2010) Mekanika kuantikoko kontzeptuak eta esperientzia kliniko psikoanalitikoa erlazionatu ditu Gargiulok. Gogamena gorputzari, garunari eta komunitateari lotua ikusten du. Testuinguruan kokatuta existitzen da errealitatea. Kantek uste zuenaren kontra, Bohr eta Heisenberg-ek ez dute oinarrizko errealitate objektibo baten existentziarik onartzen. Bohr-entzat, ez dago mundu kuantiko objektiborik. Fisika kuantikoaren deskribapena bakarrik daukagu. Fisikaren egitekoa ez da naturaren izaera objektiboa argitzea; naturari buruz dakigunaz edo esan daitekeenaz arduratzen da fisika, ez naturaren izaera objektiboaz; neurketen emaitzak bakarrik interesatzen zaizkio. Kanten mundu numenikoa edo berezko mundua ez dugu ezagutzen; gure zentzuek eta adimenak hautematen duten mundu fenomenologikoa da ezagutzen dugun bakarra. Behatu edo neurtzen duguna ezagu dezakegu, eta neurtzen duguna informazio moduan ematen zaigu. Mekanika kuantikoa informazioaren teoria da, objektu baten izaera edo portaera objektiboa deskribatzen duen teoria baino areago. Informazioaren agerpen probabilistaz arduratzen da mekanika kuantikoa. Informazioaren teoria horrek mundu mikroskopikorako balio du batez ere; hori baita mekanika kuantikoak aztertzen duena. Baina errealitatea bakarra da, mundu mikroskopikoak eta mikroskopikoak osatzen badute ere; batari buruz esandakoak balio du bestea ulertzeko. Fisika kuantikoak mundu mikroskopikoa aztertzen du. Mundu makroskopikoko baieztapenek ez dute kontraesanik onartzen: partikula bat ezin daiteke aldi berean partikula eta uhin izan; zerbait ezin daiteke aldi berean izan eta ez izan. Aldiz, mundu mikroskopikoan kontraesanaren printzipioak ez du funtzionatzen; haren baitan ez dira bereizten oraina eta iragana, hemengoa eta hangoa. Mekanika kuantikoak deskribatzen duen errealitate fisikoa eraikuntza bat da; ez du neurtzen mundu objektibo eta independente bat. Partikula baten kokagunea edo abiadura neurtzen ditugunean, haren uhin funtzioa murriztu egiten da; neurketa ekintzak eguneratu eta erreal bihurtzen du ikertzaileak behatutako partikula. Behatu aurretik ez zegoen partikularik; neurketa ekintzak uhin funtzioa partikula egoerara murrizten du (Martin, 2009). Era berean, interpretazio psikoanalitikoak inkontzienteko hainbeste ahalbideren arteko aukera bat sortzen eta gauzatzen du. Beraz, mekanika kuantikoko neurketaren eta psikoanalisiako interpretazioaren artean analogia bat ezartzen du Gargiulok.


14

Heisenberg-en iritziz, natura deskribatzean ezin dira zehazki bereizi norbera eta mundu objektiboa. Interpretazio lana egiten duen psikoanalizatzaileak ere ezin ditu zehazki bereizi mundua eta norbera. Mekanika kuantikoak eredu teoriko bat ematen du terapia lan klinikoa eta maila anitzetako esku-hartzeak argitzeko. Aukera atzeratuaren esperimentuan (Wheeler, 1978) partikula kuantikoek (fotoiek) hartutako bidea neurtzen da, bi bideetako bat hartuta gero edo bi bide gainjarrietako bat hartzea aukeratu eta gero. Naturari iruzur egin diezaiokegu, ibilbidearen aukera egin dezan, hura behatu edo neurtu aurretik. Partikulak zirrikitua pasatu duela seguru jakin arte ez dugu detektagailurik jarriko. Neurketa egin aurretik erabakia du zein bide hartuko duen edo biak hartuko dituen. Badakigu partikula bat behatzen dugunean, hark egingo duen bidea aldatu egiten dela. Lortzen dugun emaitza: ez dago alderik neurketa-aparailua partikula zirrikitutik pasa aurretik jartzearen eta ondoren jartzearen artean; emaitza bera lortzen da. Beraz, partikulak egingo duen bidea behatzen da hautu berantiarraren esperimentuan, baina hautu hau egiten da: neurgailuak partikula edo uhina detektatu baino une batzuk lehentxeago partikularen ibilbidea behatzekoa. Partikula zirrikitutik iragan eta gero neurtzen du partikularen bidea, partikularen iragana. Esperimentu horrek bertsio makroskopiko bat ere eduki lezake: milioika argi urtetara dauden galaxien fotoiak neurtzen baditugu, partikula horien ibilbidearen iragana aldatzen dugu. Unibertsoak historia anitz ditu, gu horietako batekin gelditzen bagara ere. Wheeler-en arabera (1978), horrek denboran atzeraka doan kausalitatea suposatzen du: une batean gertatzen den zerbaitek aurrez gertatutako gertaera batean eragina du. Newton-en legeek denboraren eta espazioaren deskribapen zehatza ahalbidetzen dute; eta lege horien arabera, munduak iragan eta kokagune jakinak eta definituak ditu. Fisika kuantikoaren arabera, iturburu batetik pantaila batera zirrikitu batzuetan zehar doan fotoiak edozein kokagune hartzen du, edozein zirrikitu zeharkatzen du eta kokagune guztietan egon liteke. Fotoiak har ditzakeen kokagune potentzialen espektroaren barnean iragana eta etorkizuna definitu gabeak dira; naturak bere portaera aldatu egiten du begiratua izatearen edo ez izatearen arabera; neurtzen duena aldatu eta ekoitzi egiten du behaketak. Behatzailea ez da izaki pasiboa: neurketaren emaitza sortu egiten du eta kokaleku jakin bat hartzera eramaten du partikula.


15

Egin diren ikerketen ondorioa honako hau da, beraz: neurketa atzeratua egin ala uneko neurketa egin, emaitza berdina izango da, beti ere detektagailura heldu baino lehen neurtzen bada fotoiaren bidea. Kasu horretan, gainjartze eta interferentziak desagertu egiten dira (Wheeler, 1978). Gure behaketaz edo behaketa asmoaz konturatuko balitz bezala funtzionatzen du naturak. Konturatze hutsak eragiten du posizio gainjarrien murriztea. Izaki kontzienteek mundu kuantiko posible guztietatik beren

historiari

dagokiona

aukeratzen

dute.

Objektu

kuantikoa

behatu eta

ingurunearekin harremanean jartzen dugunean, haren dekoherentzia gertatzen da, hots, gainjartzea desagertu egiten da harengan eta izaera kuantikoari ihes egiten dio. Detektagailura heldu baino lehen fotoiaren bidea neurtuz gero, interferentzia guztiak galtzen dira. Beraz, fotoiak jarraitzen duen bidea ez ezik, neurtzearen planifikazioa ere ezagutzen du naturak. Errealitatea behatzen duen pertsona eta hark behatzen duen objektua elkarrekin lotuta daude. Pertsonak kanpoko errealitatera proiektatzen du bere subjektutasuna eta, ondorioz, ez dago gizakiarekin zerikusirik ez duen errealitate objektiborik. Fisika kuantikoa ez da fisika errealista bat: subjektibotasuna eta objektibotasuna nahasten dira harengan. Behatzailea objektu behatuarekin nahasten da eta deskribatzen dituen bereizgarri fisikoak haiek ebaluatzeko erabili diren tresnen araberakoak dira. Sinkronikotasunak

lotura

esanguratsuak

ikusten

ditu

kanpoko

mundu

objektiboko gertaeren eta pertsonaren barneko pentsamenduen edo egoera mentalen artean. Fotoiaren hautu berantiarrean gertatzen denaren antzeko zerbait gertatzen da gizakiaren

sinkronikotasunean

ere:

kontzientziak

sinkroniazko

gertaera

bat

erregistratzen duenean, uhin funtzioaren gertaera potentzialen multzoa murriztu egiten du. Oraindik eguneratu gabe dauden eremu kuantikoko gertaera potentzialen artean batetortze esanguratsuak gerta daitezke. Egoera kuantiko eta inkontzienteetan aukera potentzial ugari ditugu eta sinkroniazko gertaera uhin funtzio kuantiko horren murrizte moduan ulertu behar da. Aukera guztien artetik hautu bat egitea bezala ikusten dugu sinkroniazko gertaera. Hautuaren ondorio da murrizketa eta, beraz, hautuak eragina du iraganeko gertaeretan (Martin, 2009). Anplifikazioa erabiltzen zuen Jungek ametsak interpretatzeko. Teknika horretan mitoetako eta kulturako materiala erabiltzen zen ametsak interpretatzeko. Freudek elkartze askea erabiltzen zuen ametsen esanahi indibiduala lortzeko. Esanahi


16

pertsonaletik haratago joateko erabiltzen zuen anplifikazioa Jungek. Anplifikazioaren bidez, Inkontziente Kolektibko esanahietara sartzen zen; anplifikazio bidez heltzen zen inkontzienteko arketipoen egitura ezagutzera. Prozesu kuantiko mikroskopikoak ulertzen diren modura ulertzen dira prozesu inkontzienteak. Prozesu mikroskopiko horiek behaketaren bidez anplifikatzen dira. Ametsaren izaera kuantikoa, izaera gainjarria eta uhin funtzioa murriztu egiten ditugu anplifikazioaren edo biderkatzearen bidez. Ametsetako irudia inguruneko mito eta ipuinekin harremanean jartzen dugunean, ametsa anplifikatu egiten dugu eta biderkatze horretan ametsaren irudietako bat bakarrik nabarmentzen da. Nabarmendu den irudi hori da lo dagoen pertsonaren kontzientziara heltzen dena. Amets latenteko hainbat iruditatik amets patente eta landura heltzen dena irudi biderkatu hura da (Martin, 2009). Unibertso kuantikoak ez du funtzionatzen Newtonen legeen arabera (Herbert, 1985) eta unibertso horretan ez dira bereizten subjektua eta objektua; osotasun zatitu gabea da agintzen duena: behatua eta behatzaile osotasun batean elkartzen dira. Mundu mikrospokikoa behatzen dugunean, aldatu egiten dugu haren egoera. Beraz, mundu horrek ezezaguna izaten jarraitzen du, eta fisikariak ez du hitz egingo haren ontologiaz, haren deskribapenaz baizik. Mundu kuantikoaren izaera objektiboaz baino gehiago haren deskribapen kuantikoaz hitz egiten da. Heisenberg-en indeterminazioaren printzipioaren arabera fisikariek aukera egin behar dute: ezin dituzte aldi berean neurtu partikularen kokagunea eta momentua; ezin ditugu zehaztasunez eta aldi berean behatu objektu baten uhin eta partikula bereizgarriak. Zenbat eta hobeto ezagutu partikula baten kokagunea, orduan eta zehaztasun gutxiagoz ezagutuko du haren momentua (masa eta abiaduraren biderkadura). Sistema baten energia zehaztasunez behatu nahi denean, haren neurketaren denbora ez da zehaztasunez ezagutzen. Behatzaileak bietako bati begiratu beharko dio; bat zehaztasunez neurtzen badu, bestea iluntasunean geratuko zaio. Behaketaren edo neurketaren aurretik partikularen magnitude dinamikoei egoera anizkoitz bat egozten zaie: partikula kuantikoek aldi berean kokagune asko har ditzakete. Elektroi bat orbitaren gune guztietan egon daiteke eta abiadura desberdinak izan ditzake aldi berean. Partikula kuantikoak uhinak eta partikulak izan daitezke aldi berean. Gainjartzea objektu guztietara hedatzen da eta Hilbert-en espazioa nagusitzen da; egitura matematikoa duen espazio horretan elkar baztertzen duten hainbat alternatiba


17

elkarrekin bizi dira. Behatu gabeko partikulak egoera kuantiko gainjarrietan aurkitzen dira, baina egoera horietan dauden objektuek ez dute existentzia errealik. Existentzia errealera etortzeko, aldagai dinamikoak neurtu egin behar dira eta neurtze horretan balio anizkoitzak murriztu egiten dira. Egoera kuantikoan aukera asko ematen dira, baina neurtzean aukera horietako bat eguneratzen da. Neurketaren aurretik determinatu gabeko egoeran zegoen objektu kuantikoa, baina neurketari eta behaketari esker, egoera determinatu bat hartzen du. Neurketaren emaitzak zoriaren arabera gertatzen dira: objektu kuantikoaren azken egoera murriztua haren hasierako egoera gainjarri anizkoitzaren zati bat da, neurketa tresnen aplikaziotik zoriz eratorria. Fisika klasikoak eragiketa pasibotzat hartzen zuen neurketa, baina fisika kuantikoan neurtzeak aldaketa eragiten du. Partikula behatzen dugunean, kokagune jakin bat ematen diogu hari. Geuk sortzen dugu neurketaren emaitza. Partikula kuantikoak egiten duen bidea behatzen dugunean, haren aukera posibleen lainoa murriztu egiten da eta ongi definituriko egoera sinple bat agertzen da. Partikularen kokagunearen magnitude dinamikoa neurtzean, haren uhin funtzioa murriztu egiten da. Von Neumann-en arabera (1932), neurketa ekintzak partikularen egoera aldatu eta murriztu egiten du eta partikularen magnitudeak balio bat hartzen du. Fisika kuantikoaren arabera, neurketaren emaitza ez da partikularen beraren bereizgarri bat; ez da behaketa pasiboz jaso litekeen bereizgarri bat; partikularen eta neurketa edo behaketa tresnaren arteko elkarreraginetik sortutako bereizgarri berri bat da. Partikula bat neurtu behar denean, truke bat gertatzen da behaketa tresnaren eta partikularen artean; elkartruke hori zehazki kontrolatzea ezinezkoa da. Partikularen kontrolerako egiten den esku-hartzea eta haren neurketarako egiten dena gainjarri egiten dira eta horrek ezinezko bihurtzen du neurketa objektiboa. Mekanika kuantikoa partikula multzo oso eta gainjarri bati buruzko teoria da. Neurketa ekintzak partikula behatuaren egoera modu esanguratsuan aldatzen du; partikulak ezin dira neurtu egoera naturalean, behatze hutsak partikularen egoera automatikoki aldatzen baitu. Behatu gabeko partikula batek egoera anizkoitz gainjarrian jarraitzen du, baina behaketa egiten denean, egoera anizkoitz horretatik egoera bakarrera murrizten da partikula. Ezin da neurtu behaketak aldatu gabeko partikularik. Beraz,


18

behaketak ez digu egoera naturalen berri ematen, baizik neurketa tresnen eta partikulen arteko interakzioaren berri. Teoria kuantikoan giza kontzientziak eginkizun garrantzitsua betetzen du. Kontzientzia eta mekanika kuantikoa estuki erlazionaturik ageri dira. Objektuen deskribapen kuantikoa kontzientziako bizipenekin lotua dago. Hautemateko eta nabaritzeko gai den eta egoeraz kontziente den pertsonak egoera kuantiko posibleen multzotik gertaera erreal eta konkretu bat aukeratzen du. Horrela, kontzientziari esker, unibertsoaren eboluzioaren partaide bihurtzen da gizaki behatzailea. Fisika klasikoak ez du aztertzen ekintza quantuma eta hark sinbolizatzen duen osotasunaren osagaia (Bohr, 1935). Fisika klasikoak ez die jaramonik egiten behatzailearen efektuei. Newton-engandik hasi eta 1925 ingurura arte luzatu zen fisika klasikoaren arabera, errealitatean gertatzen zenaren ikuspen pasiboa ematen zuen kontzientziak. Gizakia errealitatea aldatzeko ahalmenik gabeko izakia zen. Haren pentsamenduek eta sentimenduek ez zuten gaitasunik aldaketak eragiteko. Mekanika kuantikoa gizakiaren esperientzia kontzienteak eta pentsamenduak aztertzen hasi zen berriro ere, ehunka urtez haiek bazterturik edukita gero. Horrela, 1900ean Max Planckek ekintza quantumaren neurketari heldu zion. Behatzaileak eragindako aldaketak aztertzen ditu quantum psikologiak. Errealitatea ez du ulertzen materia zatiz egindako zerbaiten moduan; partikula elementalen errealitate objektiboari ez dio garrantzirik ematen. Mekanika kuantikoaren deskribapen matematikoak partikulen errealitate ontologikoa baino gehiago errealitate horren ezagutza aztertzen du. Mekanika kuantikoak funtzionatzen ari dela aztertzen du garuna. Objektu kuantikoak aldi berean toki ezberdinetan egon daitezkeen moduan, giza adimenak izan ditzake aldi berean elkarrekin kontraesanean dauden ideiak. Garuneko egiturek egoera gainjarriak izan ditzakete, bi zirrikituen esperientziako partikulekin gertatzen den moduan. Mekanika kuantikoko neurketa eta psikoanalisiako interpretazioa aldera ditzakegu. Fisikako partikula elementalen atomoak ez dira errealak; behatuak direnean bakarrik existitzen dira partikula moduan (Heisenberg, 1958). Behatuak izan arte errealitate potentzialen mundua eratzen dute, gauzen edo egitateen mundua baino areago. Era berean, inkontziente erreprimitua ez da existitzen interpretazioaren


19

eraikuntza-lanik gabe (Gargiulo, 2010). Dinamikoki erreprimitutako inkontzientea sortze- edo eraikuntza-ekintza batetik eratorria da; ez da berezko errealitate iraunkor bat. Interpretazioari esker lortzen du existentzia erreala. Ikertzaileak neurketa bat egiten duenean, uhin funtzioa murriztu egiten da eta hartaz kontziente bihurtzen da; behaketa eta neurketaren bidez, potentziala zena erreal bihurtzen denean, ikertzailearen ezagutzan aldaketa gertatzen da. Interpretazio klinikoak analizatzailearen eta pazientearen kontzientzian aldaketa eragiten du eta inkontziente erreprimitua sortzen du. Uhin funtzioa murriztean, aukera posibleetako baten esanahia nagusitzen da. Analizatzailearen eta pazientearen interpretazioek inkontziente erreprimitua interpretatzen eta identifikatzen dute eta hari izaera ematen diote. Guk behatzen dugun inkontzientea ez da berezko izaera naturala duena, baizik egiten ditugun galdera eta hipotesiei dagokiena. Nortasun autonomo bakartutik harantzago, gogamenak gainditu egiten ditu jabetza pertsonala eta esperientzia subjektiboa. Gogamenak zubiz elkarturiko komunitate baten sarean txertatzen eta korapilatzen gaitu. Mundu kuantikoan ezin dira zehazki bereizi barne mundua eta kanpoko mundua, subjektua eta objektua, natura, besteak eta Nia; haiek deskribatzerakoan kontuan hartu behar dira norberak haiei buruz egiten dituen galderak (Heisenberg, 1958). Inkontziente Pertsonalak pertsonaren esperientzia ahaztuak eta erreprimituak biltzen dituen moduan, Inkontziente Kolektiboak gizaki guztiei komunak zaizkien osagai unibertsalak biltzen ditu. Inkontziente Kolektiboak memoria biologiko kolektibo bat gordetzen du, elkarrekin erlazionatuak baitaude gure inkontzientea eta besteena. Inkontzientean aurkitzen dira elkarrekin kontraesanean dauden jarrera potentzialak eta arketipoak. Ni kontzienteak jarrera potentzial horien artean aukera egiten du; aukera ezberdinen aurrean hautu garbia egiten du. Aurkako jarreren artean bereizketa eta aukera egitea da kontzientziaren lana. Arketipoen egiturek modu jakin batean antolatzen dituzte giza energia eta giza portaera. Uhin funtzioak edo eremu kuantikoak neurtze edo behatze prozesuaren bidez hartzen dute forma. Eremu kuantikoko partikula potentziala zena behatze edo neurtze ekintzaren bidez bihurtzen da partikula erreal (Bohr, 1935). Pertsonaren baitako arketipoek errealitate edo objektu kuantiko moduan funtzionatzen dute eta ihes egiten


20

diete errepresentazio jakinen formei. Forma eta existentzia konkreturik gabeko entitate formalak dira arketipoak (Martin, 2009). Eremu kuantikoa, uhin funtzioa edo arketipoak kontzientziatik at gelditzen dira. Neurtzen ditugunean, haien forma anizkoitzen arteko bat bakarra agertuko da mundu fisiko errealean. Materiaren benetako izaera ezkutuaren berri formulazio matematikoen bidez ematen da. Gure inkontzientearen zati bat agertzeko ere formulazio matematikoetara jo dezakegu. Kontuan eduki beharko dugu sistema kuantikoan korrelazionatuak eta korapilatuak daudela partikulak eta elkarrekin korapilaturik dauden bi partikuletako baten bereizgarri bat neurtzen edo behatzen dugunean, beste partikularen bereizgarri parekidea ezagutzen dugula, nahiz eta partikula biak elkarrengandik urrun egon. Era berean, kontuan izan beharko dugu, bi pertsona edo gehiagoren inkontzienteak kuantikoki erlazionatuak baldin badaude, elkarrekin sinkronizatuak agertuko direla, eta bataren egoerak emango digula bestearen egoeraren berri (Martin, Carminati eta Galli-Carminati, 2009).

9. Ondorioak Jungentzat psikea eta materia erlazionatuak daude, sinkronizitateak erakusten duen moduan. Izan ere, sinkronizitate gertaerek norberaren egoera psikikoaren eta kanpoko gertaeren arteko harremanak jartzen dituzte agirian. Jungentzat, mekanika kuantikoarentzat

bezala,

izakien

arteko

erlazioa

oinarrizkoagoa

da,

izakien

independentzia edo izakien indibidualtasuna baino. Fisika klasikoaren garaian garbi bereizten ziren mundu objektiboa eta mundu subjektiboa, mundu fisikoa eta mundu psikikoa. Erlatibitatearen teoriak kolokan jarri zituen espazioaren, denboraren, materiaren eta energiaren nozioak. Mekanika kuantikoak kolokan jarri zituen kausalitate, determinismo eta lokaltasunaren nozioak. Fisika kuantikoak eta psikologiak psikearen alderdi sakonaren eta materiaren arteko harremanak argitu zituzten eta horrela gainditu egin zen gogamenaren eta materiaren arteko dualismoa. Niels Bohr-entzat osagarriak ziren uhin eta partikula kontzeptuak; kontzeptu biak beharrezkoak jotzen zituen gertaera kuantikoak ulertzeko. Uhinaren eta partikularen arteko bikoiztasuna, behatu gabeko errealitatearen eta behaturiko errealitatearen bikoiztasunaz ordezkatu zuen. Quantumaren behatu gabeko alderdia eta


21

alderdi behatua ziren uhina eta partikula. Behatu gabeko quantuma kokagune probableen uhin ez-lokal moduan hartzen zen. Quantum behatuan partikulak kokaleku jakina hartzen zuen. Beraz, bi kontzeptuak, uhinarena eta partikularena, beharrezkoak dira quantuma erabat deskribatzeko. Partikularen itxura hartzen du quantumak, behatua denean, eta uhin itxura, behatua ez denean. Behaketa da uhinaren ahalbide jarraituak partikularen balore eguneratuetara murrizten dituena. Baina, fisika kuantikoaren legeek ez dute aurreikusten aukera posible guztietatik zein eguneratuko den murrizte edo kolapso ekintza horretan. Kontzientzia da uhin funtzioa ahalbide izatetik errealitate izatera eramaten duena. Murriztea edo proiekzioa behaketak eragina da eta behaketa kontzientziak egiten du. Hala ere, kontzientziak murriztea eragiten badu ere, ez du berak erabakitzen zer balio eguneratuko den. Freudentzat inkontzienteko edukiak aurrez kontzientzian egonak eta gero erreprimituak baziren ere, Jungen Inkontziente Kolektiboko edukiak ez datoz aurrez kontzientzian egondako eduki pertsonaletatik. Bereizi egiten zituen Inkontziente Pertsonala eta gizaki guztiei komuna zaien Inkontziente Kolektibo edo Objektiboa. Inkontziente Kolektibo horren eskualde sakonean aurkitzen dira gure esperientziei forma ematen dieten patroi orokorrak, arketipo deituak. Arketipoak dinamikoak dira eta sormena ahalbidetzen dute. Materia eta psikea elkarturik daude. Osagarriak dira uhina eta partikula, eta osagarriak dira kontzientea eta inkontzientea. Sinkronizitateak barne munduaren eta kanpoko munduaren arteko lotura akausala agerian uzten du. Badago materiaren eta psikearen bereizketa gertatu baino lehenagoko oinarrizko mundu bateratu bat. Psikearen alderdi behatu gabea da Inkontzientea eta psikearen alderdi behatua, kontzientea. Inkontzientea arketipozko egiturez eratua dago; arketipo egiturak ahalbideak dira eta eduki kontzienteak ahalbide horien eguneratzeak dira. Psikeak bi alde ditu: 1) Alde enpirikoa: diskretuki eguneratutako eduki kontzienteak biltzen dituena; 2) Alde transzendentea: inkontzienteko arketipo behatu gabeak edo ahalbideak biltzen dituena. Materiak ere bi alde ditu: 1) Alde enpirikoak partikula behatuak, definituak, biltzen ditu; 2) Alde transzendenteak uhin funtzioak, probabilitate ez-lokalak eta behatu gabeko quantak biltzen ditu. Behatzaileak zerbait behatzen edo neurtzen duenean, kausarik ez duen gertaera bat eragiten du espazio-denboretan. Kontzientziak ahalbideetako bat gauzatzen duenean edo ikuspegi partikular bat hartzen duenean, kausalitaterik eza sartzen du munduan; eduki inkontzienteak kontzienteki determinatu nahi dituenean, aldatu egiten du objektu


22

behatua, baina ez ditu aldatzen objektu behatuaren bereizgarri errealak, bereizgarri horiek ez baitira existitzen neurketaren aurretik. Neurketa kuantikoak indeterminismoa sartzen du: arketipo baten adierazpena den irudi kontzientea ez du determinatzen aurretiko eduki kontziente batek. Behatu gabeko mundu bateratuaren egitura sakona adierazteko modurik egokiena sinbolo matematikoak erabiltzea da. Egitura matematiko komuna dute psikeak eta materiak. Zenbakien egitura arketipikoa dago baliokidetasun fisiko-psikikoaren oinarrian. Materiaren eta psikearen arteko harmonia errepresentatzen dute matematikek. Aspalditik erabili izan dira zenbakiak psikearen eta materiaren arteko zubia eraikitzeko. David Bohm-ek (1980) esaten du materiala eta espirituala ez den energia-ozeano bat existitzen dela. Jung-ek mundu bateratua deitzen zion ozeano horri; errealitatearen ordena inplikatuaren alde sakona adierazten zuen, ordena azaldutik bereizia zegoena. Pertsonok errealitatearen ordenu azalduaren kontzientzia bakarrik dugu, ordenu inplikatuak maila inkontzientean funtzionatzen baitu. Unibertsoaren izaeraren ikuspegi holografikoa hartzen duenarentzat, unibertso osoa gauza guztietan bildua dago. Gauza guztietan izaki oro biltzen dira. Objektu bakoitzaren izaera osotasun horrek determinatzen du, osotasunari barnetik lotua dagoelako. Hala ere, objektu bakoitzak badu bere independentzia, erlatiboa bada ere. Ordenu azaldua esperientzia arruntean eta fisika klasikoan aztertzen duguna da. Baina, ordenu arrunteko objektuekin dugun harremana ulertzeko ordenu inplikatuko errealitatera jo behar dugu, hura baita lehen mailako errealitatea. Bohm-ek ordenu inplikatu eta azalduaren ideia psikeari eta materiari aplikatzen die. Inplikatua eta azaldua elkarturik daude, psikea eta materia dauden bezalaxe. Fisika klasikoan energia eta materia energiaren kontserbazioaren eta masaren kontserbazioaren legeen bidez azaltzen ziren. Einsteinen fisikan materiaren eta energiaren erabateko bereizketarik ez zegoen: masa eta energia masa-energia oinarrizko batasunaren alderdi bereziak ziren. Masa-energia batasuna lau dimentsioko energiamomentu bektore moduan agertzen da. Einsteinentzat, materia eta energia errealitate bateratuaren agerpen enpirikoak dira. Lau dimentsioko bektorearen osagai bat da energia. Masa, berriz, bektorearen beste hiru dimentsioek osatzen dute. Masa eta energia hainbat modutara konbina litezke. Gure ezagutza batzuk mundu errealaren ordenu azaldura mugatzen dira. Baina, kontzientziaren gaitasunak areagotu ditzakegu, inkontzienteko ordenu inplikatuak eragina

baitu

ezagutza

kontzientearen

edukietan.

Inkontziente

Kolektiboaren


23

eskualdearen zati bat ager dakiguke kontzientziaren eremuan. Hori bai, eremu kontzientetik behatzen dugunean, inkontzienteko edukien proiekzio bat bakarrik agertzen zaigu. Inkontzientean jarraitzen dute eduki horiek, nahiz eta guk haien alderdi bat ikusten dugun kontzientetik. Arketipoaren alderdi inplikatu unibertsalak ez dira agertzen ordenu azalduan, baina haien alderdi esplizitua ametsetan ager liteke. Mailarik sakonenean materia eta psikea ez dira bereizten: errealitate beraren bi ikuspegi moduan agertzen dira. Gure kontzientzia eduki esplizituen bidez adierazten da. Kontzientziaren arloan gabiltzanean, ordenu azalduaren mailan funtzionatzen dugu eskuarki eta ez dugu ezagutzen ordenu inplikatuaren nagusitasuna. Hala ere, lehen esperientzia ez da esplizitua eta azaldua. Inkontzientea errealitatearen zati ezinbestekoa da, nahiz eta guk zeharka bakarrik ezagutzen dugun; kontzientziaren eremura sartzen diren irudi eta azalpenen bidez ezagutzen dugu. Nolanahi ere, ezin ditugu zurrunki bereizi ordenu inplikatua eta azaldua, enpirikoa eta transzendentea, arketipoak eta haien irudi azalduak. Bohm-en ideiak eta Jungenak erlazionatuak daude. Jungen arketipoak ordenu inplikatuari dagozkio eta egitura dinamiko behatu gabeak dira. Jungek Inkontziente Pertsonala eta Inkontziente Inpertsonala edo Kolektiboa bereizten zituen. Kontziente Inpertsonala Pertsonaletik independentea zen eta komuna zitzaien pertsona guztiei: ideia mingarri eta erreprimituak, galdutako oroitzapenak, hautemate subliminalak eta kontzientziara heldu gabeko edukiak biltzen zituen. Carl Jung-ek Inkontziente Kolektiboaren kontzeptuaren bidez bi pertsona edo gehiagoren kontzientzien arteko lotura agertu zuen. Pazienteen artelanetan, ametsetan, haluzinazioetan edo fantasietan irudi, ideia edo sinbolo batzuk agertzen ziren, pertsona bakoitzaren historia soiletik azaldu ezin zitezkeenak. Amets, haluzinazio, fantasia eta irudi horiek Inkontziente Kolektikotik sortzen ziren, eta inkontziente hori pertsona guztiek partekatzen zuten. Jungek eskizofrenia paranoidea zuen paziente psikiatriko batek izandako haluzinazioa duela bi mila urte idatzitako testu erlijioso pertsiar batean aurkitu zuen. Horrela ikusi zuen pazientearen ikuspenak Inkontziente Kolektiboan zituela sustraiak. Inkontziente Kolektiboko irudi horiei jarri zien arketipo izena. Libidoak ez ditu objektu arruntak bakarrik afektuz kargatzen; fantasia absurdoak ere afektuz largatzen ditu eta objektu berri gisa hartzen ditu. Inkontziente Kolektiboko irudi eta fantasiak terapeutarengana proiektatu eta transferitzen ditu pazienteak. Irudi horiek pertsonaren gogamen kontzientean eragin liluragarria dute; terapeutarengana proiekta litezke edo norberarengan introiektatu ere bai. Proiekzio eta introiekzio horien bidez terapeuta edo bere burua goraipatzera edo mespretxatzera hel daiteke pazientea.


24

Kasu batean nahiz bestean pertsona bati egozten zaizkio Inkontziente Kolektiboaren edukiak.

Bibliografia Erreferentziak Bohm, D. (1980). Wholeness and the Implicate Order. London: Routledge & Kegan Paul. Bohr, N. (1935). Can Quantum-Mechanical description of physical realiy be considered complete? Psysical Review, 48, 696-702. Edelman, G. M. (2006). Second Nature: Brain Science and Human Knowledge. New Haven/ London: Yale University Press. Gargiulo, G. J. (2010). Mind, meaning, and quantum physics: Models for understanding the dynamic unconscious. The Psychoanalytic Review, 97(1), 91-106. Heisenberg, W. (1958). The Physicist´s Conception of Nature. London: Hutchinson Scientific and Technical. Penguin Books. Herbert, N. (1985). Quantum Reality. Beyond the New Physics. Garden City, NY: Anchor Press/Doubleday. Mansfield, V. eta Spiegelman, J. M. (1989). Quantum mechanics and Jungian psychology: Building a bridge. The Journal of Analytical Psychology, 34(1), 3–31. https://doi.org/10.1111/j.1465-5922.1989.00003.x Martin, F. (2009). Mécanique quantique et Psychisme. Conférence au Département de Psychiatrie des Hôpitaux Universitaires de Genève. https://www.doublecause.net/pdf/ConferenceHUG.pdf Martin, F., Carminati, F. eta Galli-Carminati, G. (2009). Synchronicity, Quantum Information and the Psyche. The Journal of Cosmology, 3, 580-589. von Neumann J. (1932). Mathematical Foundations of Quantum Mechanics. Princeton: Princeton University Press, 1955. Wheeler, J. A. (1978). The "Past" and the "Delayed-Choice" Double-Slit Experiment. In A. R. Marlow (arg.), Mathematical Foundations of Quantum Theory. New York: Academic Press, 9-48.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.