UD 6: EKOETIKETAK
1.
Kontsumo ekologikoa
2.
Zer da ekoetiketaia?
3.
a.
I motako Eko etiketak (ISO 14024:1999 araua)
b.
II motako Eko etiketak (ISO 14021:1999 araua)
c.
III motako Eko etiketak (ISO 14025:1999 araua)
Produktuaren araberako ekoetiketaia mota aukeratzea
UD 6: EKOETIKETAK
GIZA JARDUERAK ETA INGURUMENA
1. Kontsumo ekologikoa ●
●
●
●
●
Helburua: Kontsumitzaiearen hautaketek, produktuaren etengabeko ingurumen hobekuntza prozesua bultzatzea. Helburu hau lortzeko, kontsumitzaileari informazioa modu ulergarri, zehatz eta sinesgarri batetan helarazi behar zaio. Horretarako hauek daude: Ekoetiketak (I motako etiketak), Ingurumen deklarazioak (II eta III motako etiketak), ingurumen babeserako eta kontsumitzaileen GKE-ak, web orrialdeak,... Ekoetiketak bilatzen duena, kontsumitzaileari argibideak ematea da, aukeratutako produktu horiek ingurumenaren kaltea murrizten laguntzeko. Ekoetiketa sistema batek arrakasta izan dezan, haibat alderdik onartu behar dute: ekoizleek, kontsumitzaile elkarteek eta natura babesteko elkarteek. Aukeraketa irizpideak garatzeko, honako puntuok kontutan hartzen dira: ○ Antzeko produktuen arteko ezaugarrien konparaketa ○ Produktuen bizitza zikloaren analisia ○ Produktuek ingurumenarekin duten bateragarritasun maila
2. Zer da ekoetiketaia?
a.- I motako etiketa ekologikoak (ISO 14024:1999 araua)
Hirugarren parte batek irizpide anitzen bitartez zertifikatzen duen eta modu boluntarioan egiten den programa da. Ingurumen aldetik hobeak diren produktuei etiketak ematen dizkie, maila berdinaren barruan antzeko produktuekin alderatzen badira. Adib: AENOR marka edo ekoetiketa
2
UD 6: EKOETIKETAK
GIZA JARDUERAK ETA INGURUMENA
europearra (“lorea”). ● ● ● ●
Produktu bat ingurumenaren aldetik hobea dela esateko logotipo edo ezaugarri baten programen garapena Etiketa hauek erakunde independienteek sortzen dituzte, irizpide anitzetan oinarriturik. Adibide bat, Aingeru urdina Alemaniarra litzateke I motako etiketa ekologikoen Ezaugarriak: ○ Boluntarioa da ○ Produktu ekologikoak sustatzea eta identifikatzea dute helburu ○ Produktuak zenbait irizpide bete ezkero, etiketa bat lortu egiten du ○ Produktu kategoria bakoitzarentzat, onartzeko/ez onartzeko irizpideak ezartzen dira, produktuaren bizitza ziklo osoaren inpaktuak neurtu eta gero ○ Publikoak izaten dira.
3
UD 6: EKOETIKETAK
GIZA JARDUERAK ETA INGURUMENA
b.- II motako etiketa ekologikoak (ISO 14021:1999 araua) Ekoizle propioek egiten dituzten autodeklarazioak dira, hirugarren parte independiente baten zertifikaziorik gabekoa. Baieztapen bat, ikur bat edo grafiko bat erabili ohi da, produktu baten ingurumen alderdi bat azaltzen duena. ●
● ●
Ekoizleeen ingurumen deklarazioak edo mezuak dira, haien produktu edota zerbitzuen ingurukoak. Normalean ingurumen alderdi bakarraren inguruan izaten da: “konpostagarria da”, “material birziklatuarekin egina dago”, “birziklagarria da”, …. Ekoizleak berak egiten dituen testuak, ikurrak, ...izaten dira, eta bertan jarritakoa egia izatearen erantzule dira. Publizitate iruzurra ekiditeko, ISO-k, 14021 araua garatu du II motako etiketa ekologikoen inguruan, zeina ekoizleeek jarraitzea
4
UD 6: EKOETIKETAK
GIZA JARDUERAK ETA INGURUMENA
gomendatzen den.
c.- III motako etiketa ekologikoak (ISO 14025:1999 araua) ●
●
Etiketa hauek, produktu edo zerbitzu jakin baten b izitza zikloaren analisian oinarrituriko informazioa ematen dute. Bertan zenbait diagrama agertuko dira, ingurumen indikatzaile jakin batzuekin (hondakinak, baliabideen kontsumoa, klima bereoketa,...), informazioaren interpretazio labur batekin III motako etiketa ekologikoak, ingurumen deklarazio modu berri bat da, produktuaren ingurumen inpaktuaren informazioa emanez, ikuspegi zientifiko batetan oinarriturik
3.- Produktuaren araberako ekoetiketaia mota aukeratzea ●
Ekoetiketaia egokiena, produktuaren ezaugarrien eta helburuen arabera aukeratu beharko da (kontsumitzaile finalari salmenta, edo beste enpresa bati edo administrazioari). Baita ere kontutan hartu 5
UD 6: EKOETIKETAK
GIZA JARDUERAK ETA INGURUMENA
beharko da enpresaren baliabide ekonomikoak (ACV-ren kostuak, hirugarren enpresa bati ordaintzea zertifikazioa lortzeko,... bukaerako produktua garestitu dezake).
I motako ekoetiketen azterketa ALDEKOAK ●
●
● ● ●
Sinesgarritasuna: autoritate publikoek bebesten ditu:normalean entzutea duen instituzio batek ematen du zigilua (gobernu batek adib.) eta gainera hirugarren parte akreditatu batek ziurtatzen du. Ikerketa zientifiko solidoetan oinarriturik. Produktuaren inpaktuaren azterketa egiten da, bizitza zikloaren analisian (ACV) oinarrituriko ikerketetan. Enpresako liderrek, ingurumen intereseko taldeek eta kontsumitzaileen erakundeek babesten dute. Fidagarriak. Zertifikazioak ziurtatu egiten du bere erabilgarritasuna, inpaktu handiagoko produktuekin konparatuta. Ikusterrezak: Produktuaren bildukian jarritako logotipoak, eroslearen hautaketa erraztu egiten du. Horretarako erosleak logotipo horren 6
UD 6: EKOETIKETAK
● ●
GIZA JARDUERAK ETA INGURUMENA
esan nahia ezagutu behar du, eta hori lortzeko, ekoetiketaia erakundeek, haien logotipoak eramaten dituzten produktuen publizitate kanpainak antolatzen dituzte. Erosketa berdea: Erosle publiko eta pribatuek, zertifikatutako ekoetiketen irizpideak erabili ditzakete haien erosketak egiteko. Normalean, subentzio ekonomikoak izaten dira produktu baten ekoetiketa zertifikatua lortzeak suposatzen duen gastuaren zati bat ordaintzeko
KONTRAKOAK ● Ekonomikoa: erakunde ekoetiketatzaileari kuota bat ordaindu behar zaio bere logoa produktuan jartzeagatik
II motako ekoetiketen azterketa ALDEKOAK ● ●
Ikusterrazak eta kontsumitzailearengatik ulerterrazak kasu askoetan: Produktuen autodeklarazioen abantaiarik nagusiena beste ekoetiketaia sistemekin alderatua, enpresarentzat merkeagoa izaten dela da, zertifikaziorik edo balioztatzerik behar ez duelako.
KONTRAKOAK ●
Zertifikaziorik edo balioztatzerik ez duenez, sinesgarritasun txikiagoa du I eta III ekoetiketen aldean. Bere sinesgarritasuna handitzeko, ISO 14021 araua jarraituz egindako prozedimentuak egitea gomendatzen da 7
UD 6: EKOETIKETAK
GIZA JARDUERAK ETA INGURUMENA
III motako ekoetiketen Azterketa ALDEKOAK ● ● ● ● ●
●
Industriaren ekimenetik jaiotako etiketa mota da, burokrazia gutxikoa eta efizientzia altukoa Hirugarren erakunde independiente batengatik egiaztatuak, nahiz eta ez beti akreditatuak egon. Objetiboa eta fidagarria, bizitzaren zikloaren analisian (ACV) oinarrituriko metodo zientifikoak erabiliz Eguneragarria, hobekuntzak gehitu daitezkeelako kanpoko ikuskaritzak hala ziurtatu ezkero. Hezigarria, informazio gehigarria erantsi dezakeelako, ingurumen-ekonomia-gizarte alderdietako azalpenak, emandako informazioa interpretatzeko lagungarriak izan daitezkeenak. Erosle eta bezeroentzat, egiaztatutako datuetan oinarrituriko informazio iturri bat da.
KONTRAKOAK ●
●
Desabantaila nagusia, bertan agertzen den informazioa batzuetan oso konplexua eta zehaztua izan daitekeela publiko orokorrarentzat. Emaitzak ulertzeko “itzulpena” beharko litzateke batzuetan. Bizitza zikloaren analisia egitea edo zenbait informazio biltzea, zenbait kasuetan baliabide asko (denbora, ekonomikoak eta pertsonalak) eskatzen ditu; beti ez da erraza izango datu guztiak lortzea
8