BIZIKASI EKIMENA ELKARBIZITZA POSITIBORAKO ETA ESKOLA JAZARPENAREN AURKAKO EKIMENA EUSKAL HEZKUNTZA PUBLIKOAN
“Besteen sufrimenduaz barre ez egiten erakutsi seme-alabei. Begietara begiratzen eta besteen sentimenduez jabetzen irakatsi. Bullying-a gelditzea zure haurraren esku, nire haurraren esku, guztion haurren esku dago” (Lic. Maria Zysman, Libres de Bullying taldeko zuzendaria)
ELKARBIZITZA Elkarbizitza harremanak izatea da: norberarekin, besteekin eta ingurunearekin. Inor ez denez jakitun jaiotzen, elkarbizitzen ikasi egiten da. Eskolak ikaste-prozesu hori planifikatzeko aukera ematen digu. Ikasleen ongizate sozio-emozionala da eskolako helburu nagusia, ikaslea da hezkuntza-baliabide guztien xedea. Ikas-komunitate guztiaren artean elkarbizitza positiboan eta tratu onean oinarritutako eskola-ingurua eraikitzearen aldeko apustu sendoa egiten dugu. Honen bitartez, gure ikastetxea espazio segurua izatea nahi dugu, inolako jazarpen egoerarik onartuko ez duen gunea.
ZER EGITEN DUGU? 1
Indarkeriari aurrea hartzeko probentzio jarduerak burutu.
2
Eskolako jazarpenaren aurrean esku-hartze hezitzailea.
1 Probentzioa Ikasle guztiek gizartean hiritar aktibo eta arduratsu gisa parte har dezaten, beharrezkoak dituzten konpetentziak garatzen laguntzea, gatazkak bortizkeriarik gabe kudeatzen ikasteko estrategietan trebatzea.
PROBENTZIO JARDUERAK GAINZURIN
Batzorde mistoak irakasleak + gurasoak
geletako gurasoen bilerak
IKKI
Tu�ore�za saioak
Ikasleen arteko bitartekaritza
taldeko partaide aktibo izatea
erantzukizunak izatea
belaunaldien arteko programa
golden 5
2 Esku-hartze hezitzailea jazarpenaren aurrean 2. 1
Bullying-aren Aurkako Taldea, BAT: Ikastetxean izan daitezkeen jazarpen kasuen kudeaketan erreferentziazko egitura. BAT taldearen kokapena
ELKARBIZITZA PLANA BERRITZEGUNEA
Elkarbizitzaren Behatokia
BAT TALDEA
Jazarpen-kasuaren ebazpena lideratzea
Probentzio proposamenak egitea
IKUSKARITZA BAT taldearen partaideak: Zuzendaria, Ikasketaburua, Kontsultorea, Elkarbizitza Batzordeko dagokion ordezkaria, dagokion tutorea.
2.2
Ustezko jazarpen kasu baten aurrean prozedura 1. Tutorea jakinaren gainean jarri (gurasoak, irakasleak, eskolako langileak,…) 2. Tutoreak BAT taldean (Bullying-aren Aurkako Taldea) kasuaren berri eman. 3 BAT taldeak protokoloa martxan jarri eta gurasoak informatu. 4 Berritzegunea eta Ikuskaritza informatu.