Zapalduen antzerkia, 2017-18 ikasturtea

Page 1

IKASTAROA GAZTELANIAZ IZANGO DA. Praktika Talde bat sortuko da parte-hartzaileen artean, eta modulu batetik besterako tarteetan hileko behin 3 ordubeterako bilduko dira. LEKUA: Harrobia, Otxarkoaga, Bilbo (Bizkaia). ORDUTEGIA: 9:30-14:30 – 16:30-19:30. KOMUNITATE ARLOAN LAN EGITEN DUTEN PERTSONEI ZUZENDUA DAGO: arte eszenikoetako ikasle eta irakasleak, heziketa formal eta ez formalean lan egiten duten irakasleak, gizarte zientzia eta humanitate arlokoak, eta gatazkak modu sortzailean konpondu nahi dituzten eta lengoaia artistikoen bidez elkarbizitza-esparruak sortu nahi dituzten pertsonak. MATRIKULA: 150 € modulu bakoitzeko. 100 € (langabetu eta ikasleentzat) MASTER CLASS: 200 € / 150 € (langabetu eta ikasleentzako). (prezioek %75eko dirulaguntza aplikatuta dute). Plaza mugatuak (gutxienez 8 eta gehienez 20 pertsona).

2017/2018

P R E S TA K U N T Z A I K A S TA R O A R E N

EGITARAUA

ZAPALDUEN ANTZERKIA

INFORMAZIOA: Harrobia. www.harrobia.org / info@harrobia.org / 944 59 77 47 ANTOLAKUNTZA: Gernika Gogoratuz, Gernikako Bakearen Museoa eta Harrobiak bat egin dute “Itsasoratze Artibista. Arterapia y artibismoa” ekimenean (Kulturaren Europako Hiriburutzaren urtea, Donostia-San Sebastián 2016 Fundazioa) eta 2017 /2018rako prestakuntza ikastaro bat egitea adostu dute. ANTOLATZAILEAK:

BABESLEAK:

Bakearen Aldeko Aztertegia Centro de Investigación por la Paz Peace Research Center

LAGUNTZAILEAK:

urte años years 1987-2 O17


ZAPALDUEN ANTZERKIA ERALDAKETA SOZIALA EGUNEROKO BIZIMODUAREN BIDEZ “Batzarra Arte eder gisa, artelan gisa, pertsonaren, kolektiboaren eta inguruaren eraldaketarako estrategia æfektibo eta kreaktibo bezala”.

Alex Carrascosa, 2016.

Augusto Boal dramaturgo brasildarrak sortutako antzerki-metodoa eta mugimendua. Zapalduan Antzerkian ikusleak gatazka errealitate baten antzezpena aztertzen du eta eszenan parte hartzen du errealitate hori eraldatuz: ikuslea, ezagueraz eta gogoz, aktore edo “espektaktore” bilakatzen da. Ikastaro honetan, Birgit Fritz, Ronald Matthijssen eta Sanjoy Gangulyren eskutik, dramaturgian eta artean oinarritutako eta InExActArt lanean kondentsatuta dagoen lan eredua ezagutuko dugu. Gertatzen zaigunari buruz beste sentsibilitate bat sortzen laguntzen digun elkarrizketa bat da, hizkuntzaren, bizitzaren eta munduaren birkonkista; eta hain zuzen, Zapalduen Antzerkia barneratutako zapalketei buruzko banako zein taldeko istorioen berreraikuntzatzat denfitzen du. Elkarrizketaz eta ez erantzunez egindako antzerki bat da kolektiboaren adimenean sinesten duena, komunitatea bere egoeraren zuzendari gisara ahalduntzen duena. Eguneroko kontakizunen antzerkia, bizitza osoa afera politikoa baita. Sanjoy Ganguly (Kalkuta, India, 1957) Arte Eszenikoetako Filosofian doktorea East Anglia Unibertsitatean (Britainia Handia) eta Jana Sanskriti zentroko zuzendari artistikoa, Zapalduen Antzerkiaren Bengalako Zentroan (India). Sanjoy Ganguly antzerkiaren munduan lanean hasi zen Bengalako landa eremuan, elkarrizketa eta demokraziaren kultura politiko baten bilaketan, 80ko hamarkadaren hasieran. Urte batzuk beranduago, Augusto Boal eta Zapalduen Antzerkiarekin topo egin zuen (ZA), eta horrek Jana Sanskriti zentroa eraikitzera bultzatu zuen, 1985ean, gizarte bidezkoago baten alde. Gaur egun 30 antzerki talde aritzen dira bertan eta mundu mailako erreferente bihurtu da. Jana Sanskriti Zentroaren lanak nazioarteko hainbat sari jaso ditu. Duela gutxi, Ibsen Scholarships 2017 delakoa. Liburu hauen egilea da, beste batzuen artean: Jana Sanskriti, Forum Theatre and Democracy in India (London, Routledge, 2010) eta From Boal to Jana Sanskriti. Practice and Principles (London, Routledge, 2016).

Birgit Fritz (Klagenfurt, Austria, 1966) Antzerki aktibista, drama arloko pedagogoa, ikertzailea eta Zapalduen Antzerkia praktikatzen duena. Vienan Zapalduen Antzerkia sortu zuen (Austria). Zapalduen Antzerkiaren Jana Sanskriti Zentroko eta Ikerketa eta Baliabideen Nazioarteko Jana Sanskriti Institutuko kolaboratzailea da. Kalkuta, India. Testuinguru proiektuen bideratzailea Zapalduen Antzerkiaren bidez Senegalen, Kirguistanen, Indian eta Alemanian. Hainbat libururen egilea da: InExActArt - The Autopoietic Theatre of Augusto Boal: A Handbook of the Theatre of the Oppressed Practice, (Stuttgart, Ibidem, 2013). Bere azken lana The Courage to Become: Augusto Boal’s Revolutionary Politics of the Body izenekoa da, (Wien danzig&unfried, 2017), alemanezko jatorrizkoaren itzulpen eta egokitzapena, Revolution zu Autopoiese. Auf den Spuren Augusto Boals ins 21.Jahrhundert, Zapalduen Antzerkiaren ibilbidea aztertzen duen lana, pertzepzioaren estetikaren eta bakearen kulturaren testuinguruan .

Ronald Matthijssen (La Haya, Holanda. 1961) Irakaskuntza eta Gizarte laneko irakaslea Leiderhop (Holanda) Unibertsitate Politeknikoan. 80ko hamarkadan eduki zuen lehen harremana Zapalduen Antzerkiarekin. 1999an, gizarte eta kultura arloan lan handia egin ondoren, Zapalduen Antzerkiaren Formaat konpainia sortu zuenetako bat izan zen. Rotterdamen zeukan egoitza eta 2011ra arte egon zen indarrean. Ordutik, bere lanaren xede nagusia Holanda, Alemania, Belgika, Italia eta Ukrainako taldeei babesa ematea izan da. Komunikabideen Antzerkia (Media Theatre) egin du Ukraina, Alemania, Austria eta Turkian. Austrian bizi da, Vienako Zapalduen Antzerkiko kidea eta Jana Sanskriti (JSIRRI) Ikerketa eta Baliabideen Nazioarteko Institutuko kidea da. Liburu honen sortzaileetako bat da: El ser humano como protagonista, Luc Opdebeeck, Formaat taldeko zuzendari artistikoarekin batera; Under Pressure online aldizkarian eta Zapalduen Antzerkiaren nazioarteko webgunean artikuluak argitaratu ditu. Laster, antzerki komunikaziorako metodo baten inguruko Pieza didaktikoak argitaratuko ditu.

EGITARAUA 1. MODULUA:

3. MODULUA:

2017/URRIA/26-28I

2018/MAIATZA/10-12I

Zapalduen antzerkiaren jatorria eta metodologia.

Errepresentazioak eta Auto-errepresentazioak.

Trebatzailea: Birgit Fritz (Austria) • Historia. Esparru teorikoa. • Gorputzaren kontzientzia eta esplorazioa. Ariketak eta jolasak. • Irudi antzerkia eta polarizazioak. • Identitateak. Gorputz Gramatikalak: Urriaren 28an “Gorputz Gramatikalak” performance ekintza bat burutuko du Medellingo (Kolonbia) “AgroArte” taldeak, “Arte eta Bakearen inguruko Nazioarteko VII. Topaketa: Memoria eta espazioa hiriko artean” izeneko topaketaren barruan, Gernikako Pablo Picasso kalean. Aktibitate hau 1. Moduluaren edukien zati bat da. Oharra: Urriaren 26ko goiz eta arratsaldez. Urriaren 27ko goizez Bilboko Harrobian izango da. Ostera urriaren 27 (arratsaldez) eta 28ko egun osoa Gernikako Elai Alai Aretoan.

2. MODULUA:

Trebatzailea: Ronald Matthijssen (Holanda/Austria) • Antzerkia Komunikabideekin eta Irudi Antzerkia. • Komunikabideek eta sare sozialek gorputzean eta buruan duten eragina. • Errealitate sozialak ez-errealitate ideologiko bihurtzea eta prozesuari buelta ematea (nola saihestu "fake news" eta "framing" delakoak).

4. MODULUA: 2018/UZTAILA/5-7I

Teknika introspektiboak eta aurrera begirako bideak (iraunkortasuna). Trebatzailea: Birgit Fritz (Austria). • Desioaren ortzadarra • Prozesuak, kontzientizazioa, espazioa eta gorputzaren erlaxazioa. • Opresioa eta beldurra: Jatorria eta ondorioak. Banakako analisia eta memoria kolektiboa. • Epaiketarik eza.

2018/OTSAILA/8-10II

Foro Antzerkia. Eguneroko gatazken azterketa eta hausnarketa soziala. Trebatzailea: Birgit Fritz (Austria) • Nola heldu Foro Antzerki lan batera. • Foro Antzerkiko eszenen konstelazio sistemikoak. • “Joker” izatearen artea.

MASTER CLASS: 2018/URRIA/18 -20I

Lan politikoaren eta artistikoaren baterako sorkuntza (ARTibismoa) hegoalde eta iparraldearen artean. Sanjoy Ganguly izango dugu gure artean, Jana Sanskriti zentroaren zuzendari artistikoa eta Indiako JSIRRI Institutuaren sortzaileetako bat.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.