Hezkuntza baliabideak ONLINE
GERRA ZIBILA BINETen bidez
GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOA FUNDACIÓN MUSEO DE LA PAZ DE GERNIKA Foru plaza, 1, Gernika-Lumo (Bizkaia) Tel. 94 627 0213 hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net www.museodelapaz.org
GERRA ZIBILA BINETEN BIDEZ Gerra Zibilaren gaia Oroimenerako binetak erakusketan dauden bineta grafikoen bidez landuko dugu. Umorezko binetak prentsan oso tresna erakargarriak dira, irudi bakar batean eta umorea erabiliz informazio asko laburtzen baita. Gure kasuan, XX. mendearen hasierako artea lantzeko eta umorea politika- eta iritziestrategia gisa ulertzeko balioko digute. Marrazkien bidez, ilustratzaileek gertakariei erreferentzia egiten diete, gai bati buruzko iritzia ematen dute, pertsonaiaren bat edo egoeraren bat satirizatzen dute, marrazkilari hauek gerra lehen pertsonan bizi baitute.
Gernikako Bakearen Museoak aldi baterako erakusketa interesgarri hau 2020-2021ean izan zuen, "Oroimenerako binetak. Euskadin gerrak iraun zuen garaian Bilboko egunkarietan argitaratutako binetak (1936-37)"; Aline Soberon eta Txema Uriarte historialarien komisariotzapean. Ikerketa sakon baten emaitza da: euskal lurraldean gerrak iraun zuen 11 hilabeteetan Bilboko prentsan agertutako binetak biltzen baititu. Landuko diren edukiak honako hauek dira: Gerra Zibila Euskadin Artea XX. mendearen lehen erdialdean Umorea politika- eta iritzi-estrategia gisa ulertzea 2
GERRA ZIBILA BINETEN BIDEZ
Baliabide honek zenbait atal ditu: tailerraren sarrera eta garai historikoa alderdi artistikoak ezagutza historikorako dokumentuak gaurkotasunari kritika Umorea gure bizitzan egunero erabiltzen den baliabidea da. Umore mota ezberdinak ezagutzen ditugu: satirikoa, beltza, zuria... Umorea tresna handia izan daiteke etsaia barregarri uzteko eta herria hitzez adoretzeko. Beldurra, larritasuna, ziurgabetasuna edo amorrua bezalako emozio eta sentimendu kolektiboak gizarteratu ditzake, gerra-aldi batean hain ohikoak direnak. Denok barre egin nahi dugu, eta, gainera, barreak onura ugari ditu, bai fisikoki bai psikikoki. https://www.museunacional.cat/sites/default/files/art-i-compromis_28gener.pdf
Euskara Material hau hizkuntza hauetan eskura dezakezu:
Castellano English Français 2
BALIABIDEAK Irakasleen gida https://view.genial.ly/605d9662633aba0d1634812d/guide-gerra-zibilekobinetak-irakaslearen-gida Irakasleen gida (pdf formatuan) https://issuu.com/museodelapazdegernika/docs/oroimenerako_binetak__gida_didaktikoa_pdf
Binetetako arte estiloa https://view.genial.ly/6038fa335ea8340d9edf2e78/game-breakout-binetistak-estiloartistikoak-jolasa Binetetako pertsonaiak https://view.genial.ly/6038fa1782577e0d97c5fe50/game-breakout-binetistakgerrako-pertsonaiak-jolasa
3
HELBURU NAGUSIA Ikaslea gertakari jakin bat historikoki testuinguruan kokatzeko gai izan dadin heztea. Bigarren mailako helburuak Binetak bere alderdi guztietan duen funtzioa ezagutzea eta lantzea. Ikasleen artean pentsamendu historikoa sustatzea. Nazioarteko testuingurua eta atzerriko potentzia nagusiek Gerra Zibilean izan zuten zeregina ulertzea. Gerra Zibilaren berehalako ondorioak eta ondarea ulertzea, batez ere ikuspuntu sozial eta politikotik. Espainiaren eta Euskal Herriaren historian izandako gertakari, prozesu eta protagonista garrantzitsuenak identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, denboran eta espazioan kokatuz, bi errealitate historikoen egungo konfigurazioan duten eragina eta oihartzuna balioesteko.
Material honen eta Oroimenaren harra webgunearen azalpena duzu hemen: https://www.youtube.com/watch?v=hwXnsCwdvxI 00:01 - Ongietorria Iratxe Momoitioren eskutik (Gernikako Bakearen Museoko zuzendaria) 04:28 - Gernikako Bakearen Museoko hezkuntza arloa (Idoia Orbe) 07:20 - Lehenengo materiala: "Gernikako bonbardaketa ikerketa" 24:57 - Bigarren materiala: "Gerra zibila bineten bidez" 52:15 – “Oroimenaren harra” webgunea (Josean Bueno) 01:11:17 - Galderak 4
Garapen Iraunkorreko Helburuak Material honek batez ere 16. garapen iraunkorrerako helburuarekin (GIH) bat egiten du baina beste hauekin ere lotura handia du:
Honekin lotutako beste material hau ere interesgarria izan dakizuke:
Gernikako bonbardaketa
Idatz iezaguzu informazio eske: hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net 4
GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA FUNDAZIOA FUNDACIÓN MUSEO DE LA PAZ DE GERNIKA Foru plaza, 1, Gernika-Lumo (Bizkaia) Tel. 94 627 0213 / Idoia Orbe Narbaiza hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net www.museodelapaz.org