DOKUMENTAZIO-ITURRIAK ERKATZEA. ONDORIOAK
G
ernikazarrak bere lanean ondo azaltzen duenez, GGPOM da XX. mendeko kapitulu hau gernikarren memoria kolektiboan guztiz ahaztuta geratu dena, edo besterik ez bada bonbardaketaren gertaera historikoaren larritasunak berak ezkutatu duena. Memoriaren berrerraikuntza ekimen honetan, gure lehen zeregina izan da dokumentuen bidez hildakoen kopurua zehaztea, orain arte egindako ikerketetan kopuru hori desberdina dala ikusita: lehenik Gernikazarraren lana, geroago Aranzadik egindako ekarpena, eta azkenik Gogorak jaso duena ez datoz bat kopuru horretan eta 265-276ren arteko aldea dago egon ere. Erregistro Zibileko (EZ aurrerantzean) inskripzioak, Gernika-Zalloko hilerrian egindako lurperatze-inzkripzioak, eta Gernikako Andra Maria Parrokiako Eleiz Erregistroko inskripzioak erkatu eta gero, hildakoen benetako kopurua 269 presorena da, 1938ko ekainaren 2tik 1940ko ekainaren 3ra arte. Oso datu esanguratsua urte biko denboraldian. EZ / Heriotza-Akten 16. eta 17. Liburuak begiratu eta gero, hona hemen datu aipagarri batzuk: aldikada
inkrip. zk.
GGPOM
%
1938/06 -1938/12
95
70
73,68
1939/01-1939/12
198
144
72,73
1940/01-1940/06
80
55
68,75
E.Z Gernika-Lumo.Heriotza-Akten Liburuak (16 eta 17)
Datu hauek erakusten dute GGPOMn hildakoak, ospitalea zabalik egon zen aldikadan (1938/ekaina-1940/ekaina) Gernika-Lumon (Errenteria barne) inskribatutako hildako guzti-guztien %72 baino gehiago dira. Inskripzio hauek egiaztatzen dute Gernika sasoi hartan nahiko hustuta eta populazioa oso sakabanatuta zegoela. Aurrekoari gehitu behar zaizkio epez kanpo egindako inskripzioak, bonbardaketakoak, frontean hildakoenak eta beste batzuk, eta horrek beraz esan nahi du GGPOMn hildakoen egiazko portzentajea handiagoa dela. EZko Heriotza-Akten 16. eta 17. Liburuak oinarrizko dokumentazio-iturriak izan dira egindako lanerako batez ere 269 hildakoen kopurua egiaztatzeko. Hildakoen zenbaketa erreala eginaz batera, euren identifikazio zuzena egiten saiatu gara, hau da bai hildakoen izen-deitura zuzenak, zein adin-, jatorri-, eta bizileku- datu zuzenak.
62
EZn, Elizakoan eta Lurperatzeen Udal-Erregistroan egindako inskripzioak eskuz idatzitakoak (eta ez kaligrafia zaindukoa) dira. GGPOM-Kontu Epaitegiko sarrera-irteeren inskripzioetan ere zenbait akats agerian dira. Jakin badakigu medikuaren heriotzaziurtagiriak makinaz egiten zirena, eta hildako presoaren datu zehatzagoak ematen zituztena; hala eta guztiz ere, inskripzioek eurekin errakuntzak dakartzate eta osaga-