"Ondarearen berreraikuntza gerraondoan" irakaslearen fitxa

Page 1

Gerra

baten

ondoren,

kultura-ondarea

hartu

ohi

da

sarri

berreraikuntza-lanaren gidaritzat. Horrek bi oinarrizko alderdi ditu: alde batetik, gerrak suntsitu duena konpondu, lehengoratu eta berreskuratu nahi izatea; bestetik, gizartea berreraikitzean mantendu nahi den iraganeko funtsezko leku, une, estilo eta balio multzo bat hautatzea. Bi prozesuok zer berreraiki nahi den hautatzea

eskatzen

dute,

eta

hortik

historiaren

aurkezpen

selektibo bat eratortzen da. Eta are garrantzitsuagoa dena: bi prozesuok iraganaren berrinterpretazioa eragiten dute, historia berri

bat

eraikitzeko

eta

kontakizunok

erreferentzia-balio

berrikusi ofizialez janzteko. Azken batean, boterean daudenak legitimatzeko helburua duten estrategiak, biak ala biak.

Aldeetako bat gailentzen denean, irabazlea den aldetik, bera da berreraikuntzaren

moduak

eta

funtzioak

ezartzen

dituena.

Berreraikuntza-lana tresna gisa erabil daiteke, “gerra beste bide

batzuen

bitartez

jarraitzeko”,

bortizkeria

eragiteko

gerrak sortutako zatiketak sendotzean eta ez zatiketa horiek ezabatzean–, eta “galtzaileak” zigortzeko. Horrek erakusten du ezin

daitezkeela

automatikoki

berreraikuntza

eta

berradiskidetzea parekatu, eta gerraondoek ez dutela zertan

1 IRAKASLEA


horren baketsuak izan –guk nahi genukeen moduan–. Hori horrela, ez dago “orri zuririk”, zeinaren bitartez gerraondoko gizarte osoki berri bat sortuko den, eta iraganak –haren arbuioak edo goraipatze

selektiboak–

pisua

izaten

jarraitzen

du

geroari

begira hartutako erabaki eta ikuspegietan.

Beraz,

erakusketa

erakustea

gatazka

berreraikuntza

honen

helburua

beliko

hirien

eta

baten

hori

ilustratzea

ondorengo

monumentuen

da,

eta

kultura-ondarearen

lehengoratze

hutsetik

askoz haratago doala

1.ERAKUSKETA AURRETIK (aukerazkoa) 1.1 Ondarearen berreraikuntza gerraondoan: Regiones Devastadas Gernikan erakusketa bisitatzera joan aurretik, ikasleek beraien aitona-amona edo adin nagusiko pertsonei Gernikako berreraikuntza nola egin zen galdetuko diete. •

Galderak prestatu beharko dira eta ondoren elkarrizketatzera joango dira. Ahalegindu elkarrizketatuaren baimenarekin elkarrizketa grabatzen (audioa edota bideoa).

Adibidez: Noiz hasi ziren berreraikitzen? Nortzuk lan egin zuten berreraikuntzan? Zeintzuk izan ziren eraikitzen ezagutu zenituen eraikinak? Non bizi izan zinen garai horretan?...

1.2 Horrez gain, beraien herrian urte haietan eman ziren gertakariez zer oroitzen duten galdetuko diete: herrian eman ziren aldaketak, biziki gogoratzen dituzten gertakariak edota anekdota pertsonalak.

2 IRAKASLEA


1.3 Herriko antzinako argazkiak lortu beharko dituzte (Gernika bonbardatu ostetik 1990. urtera esaterako): : etxean daudenak, interneten edota liburutegian kontsultatuz.

2.ERAKUSKETAN BERTAN

2.1 Irakurri 1. panela eta erantzun hurrengo galdera hauek: hauek “Gerra zibila: kultur-ondarearen kultur ondarearen suntsiketa eta berreraikuntza” •

Nola deitu zen Espainia berreraikiko zuen erakunde publikoa? Suntsitutako Eskualdeen eta Konponketen Zerbitzua (Servicio de Regiones Devastadas y Reparaciones) Reparaciones)

1939ko irailaren 23ko legeak “Herri adoptatuen” programa sortu zuen. Zer esaten zuen lege horrek? Nazioak eta haren Estatuburuak (Frankok) herri eta hiri suntsituenak “adoptatzen” zituzten, hau da, eraikinen %75etik gora galdu zituztenak. 1940an 1940 Caudilloak 102 herri eta hiri adoptatu zituen; horietako bat Gernika izan zen.

Nola lortu zuten lan-eskua lan eskua gerra osteko Espainian? “Lanaren bidez zigorrak ordaintzeko programa” sortu zuen, hau da, suntsiketaren erantzukizuna zutenek eragindako kalteak ordaintzea. daintzea.

3 IRAKASLEA


Estilo herrerianoaren bereizgarriak erabili ziren estatuko eraikin ofizial askotan. Zein zen honekin eman nahi zuen mezua? Mezua historikoa eta morala zen aldi berean; Espainia Inperialaren aroa eta apaindura gutxiko katolizismoa aldarrikatzen zituzten.

2.2 Irakurri 2. panela eta erantzun hurrengo galdera hauek: “Regiones Devastadas: proiektu ikoniko batzuen adibideak” •

Zeintzuk izan ziren Espainia mailan Erregimenaren arreta berezia izan zituzten hiri sinbolikoak? Brunete, Belchite, Toledo, Madrilgo Unibertsitate Hiria eta Gernika.

Zergatik? Gernika, Belchite eta Bruneteren kasuan ez ziren aukeratu soilik suntsiketaren garrantziagatik, baita leku horiei lotutako errelato belikoagatik ere. Belchiteren kasuan, gerrak eraikinen %80 suntsitu zituen, beraz, erregimenaren ideologiaren isla izango zen hiri bat altxatzeko aukera ematen zuen. Elizaren kokapena mantendu zen soil-soilik, eta gainerako guztia erregimenaren ordena- eta hierakiakodeen arabera egituratu eta arrazionalizatu zen.

4 IRAKASLEA


2.3 Irakurri 3. panela eta erantzun hurrengo galdera hauek: hauek “Regiones Devastadas: Euskadiko beste adibide batzuk” • Zeintzuk izan ziren Euskadiko hiri eta herri adoptatuak? Gernika, Zornotza, Mungia, Durango, Bilbo, Getxo, Villareal, Villareal, Eibar, Elgeta eta Irun. • Inaugurazio ekitaldietan, zein zen protokoloa, zer egiten zuten agintariek? Alkateak Erregimenari eskerrak ematen zizkion; herriko parrokoak eraikuntzak bedeinkatzen zituen; “Cara al sol” abesten zen eta amaitzeko herriko musika bandak himno nazionala jotzen zuen.

2.4 Irakurri 4. panela eta erantzun hurrengo galdera hauek: hauek “Propaganda, indarkeria kulturala eta biziraupena” •

Gernikaren kasuan, nola lortu zen erresistentzia eta oroimen ekintzak egitea? Erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzak, Picassoren Picassoren “Guernica”k, 2. Mundu Gerran parte hartu zuen Gernika batailoiak, Elai Alai dantza taldeak, espioitza sareak… lortu zuten erresistentzia eta oroimen ekintzak egitea.

5 IRAKASLEA


2.5 Irakurri 5. panela eta erantzun hurrengo galdera hauek: “Regiones Devastadas-en zeregina Gernikan” • Falangek antolatu zuen 1937ko erakusketaren arabera, zer eraiki nahi zuten Gernikan? Bizkaiko hiria euskal lurraldeetako hiriburu nazional-sindikalista bihurtzeko xedea zuten. Plaza inperial bat eta estadio monumental bat eraiki nahi zuten desfileetarako. Beste 2 elementu nagusi ere proiektatu ziren: oroigarri bat eta Gerraren Lorategia. Azken hau sortzeko, bere horretan utziko litzateke hiriaren erdialde suntsitua, museo eta lorategi modura. Asmo guzti hauek ezerezean gelditu ziren gerraren amaieran. •

1939ko berreraikuntza planen arabera, zer erabaki zen Gernikan egitea? Bereizgarri esanguratsuenetako bat gerrari eskainitako monumentu garrantzitsurik ez egotea zen.

Noren esku utzi zuten bereziki sinbolikoak ziren obren ardura? Udaletxea eta Foru plaza Manuel Smith Ibarra euskal arkitekto ospetsuaren esku.

Noiz inauguratu zen Foruen plaza? 1954an.

Zer gertatu zen eraikin konkretu batzuekin (merkatua, San Juan eliza, pilotalekua …) eta bertoko arkitektura ezaugarriekin (balkoi itxiak)? Azoka berria 1943an inauguratu zen baina ez zen herritarren gustukoa izan. San

6 IRAKASLEA


Juan eliza 1941an bota zuten, berri bat egiteko konpromisoarekin. Pilotalekua ere ez zen berreraiki. Bertoko bertokoak ziren balkoi itxiak berreskuratu beharrean, harrizko 2 arkupe egin ziren Artekalean. •

Berreraikuntzan zer nolako aldaketak ekarri zituen herrian? Etxeen banaketan faboritismoak egon ziren, kalea eta auzoak berrantolatu egin zituzten, herriko planoa eta espazioen aldaketa… ekarri zituen.

Zertan joan ziren Gernikako udaleko ordezkariak birritan El Pardo Jauregira? 1946ko otsailaren 13an Francori zuzenean eskerrak ematera joan ziren herria azkar eraikitzeagatik. Ekitaldi berean, Gernikako adopziozko seme izendatu zuten eta album bat eta zilarrezko plaka bat eman zioten.1966ko martxoaren 24an eta udaleko ordezkariek urrezko eta brillantezko domina oparitu zioten Francori, herriaren sorkuntzaren VI. mendeurrena oroitzeko.

3.ERAKUSKETA OSTEAN (aukerazkoa) 3.1 Gernikan bizi den norbaiten etxea aukeratu (ahal dela Gernika erdigunekoa izan dadila) eta galdetu noiz eraiki zen. Ba al dakite eraikin horren historia (nork eraiki zuen, zein urtetan, …)?

3.2 Aukeratu duzun eraikin horren argazki zaharrak erabiliz (baldin badituzu), argazkia atera zeneko tokia eta norabidea aurkitu, puntu horretan argazki zaharra begi aurrean jarri eta argazkiko irudiak gaur egungo

7 IRAKASLEA


irudiarekin bat egiten saiatu eta argazkia atera (argazki honetan egiten den bezala).

3.3 Museoak sortu duen MyHistro programan (http://www.myhistro.com/) sartu eta denboraren lerroa zabalduko zaizu. Programa honetan sartu behar dituzu aurreko ariketetan lortu duzun informazioa (eraikin konkretu horren eraikuntza data, nork eraiki ‌) eta egindako argazkia. Google maps ere erabil dezakezu eraikina markatzeko.

3.4 Nahi izanez gero, egindako lana (grabaketak, argazkiak ‌) museora bidal dezakezu (hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net). Material hori, Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroan gordeko da eta baimena emanez gero, kontsultarako jarriko da.

3.5 Azkenik, batutako informazio guztia klasera eraman eta partekatu egingo da.

8 IRAKASLEA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.