Dies Oiassonis 2014: egitarau osoa

Page 1


“Inork suzko alosia bat emango balit irudimenaren zeru distiratsuenera eramango zaituztena; aktoreen ordez printzeak; erreinu bat, antzoki gisa, eta eszena arranditsu hori begietsiko duten erregeak� William Shakespeare,Enrique V (prologoa)

2


Augusto eta Oiasso Erromatarrak Euskal Herrian Zatoz gure erromatar jaialdiaz gozatzera!!! Julio CĂŠsar Augusto, Augusto izen hutsez ezagunagoa normalean, pertsonaia historiko oso ezaguna da gure gizartean. Erromatar inperioko lehen enperadorea izan zen eta Kristo aurreko 27.urtearen eta gure aroko 14.urtera arteko tartean agindu zuen. Aurten beteko da bere heriotzaren bigarren milurtekoa eta, urtemuga hori dela eta, garai hartara bidaiatuko dugu. Horretarako hainbat jarduera egingo ditugu, hala nola antzerkiak, gladiadore-jokoak, hitzaldi dibertigarriak, garai hartako gastronomia eta ardo-dastaketa, zuzenean beirazko objektuak, argiontziak, ehunak eta abar egingo dituzten artisauak. Orotariko jarduera egitaraua, azken batean, edozeinek eduki dezan denboraren tunel berezi honetaz gozatzeko aukera, non zu protagonista izango zaren 3


Uztailak 7-9 XXXIII Uda ikastaroak Oiasso Erromatar Museoak, Euskal Herriko Unibertsitatea, Irungo Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, “Augusto. PasiĂłn de estadoâ€? izenburuko udako ikastaroa antolatu du. Ikastaro honetan, Augusto enperadorearen garaiko alderdi nagusiak landuko dira, eta gizon politikoa eta bere garaiko gizartea ezagutzeko aukera ematen diguten agermenak hartuko dira erreferentziatzat. Gure lurraldeari aplikatu dakiokeen irakurketa bat ere izango da, zeren Oiasson izan ziren lehenengo nabaritasun erromatarrak une horretakoak baitira eta, antza denez, euskal eremuan zeuden herrien lurraldeantolaketaren ildo gidariak Augustoren agintaldian diseinatu baitziren. Uztaila 7_ 8 Gordailuan: Gipuzkoako Kultur Ondare Higigarriaren Zentroa. Irun Uztaila 9 Oiasso Erromatar Museoan. Irun 4


Uztailak 12 11:00 Bisita gidatua Xantalengo ermita,museoa eta nekropolia Aukera paregabea, erromatar hilerri bat bisitatzeko, errauste-kutxekin, eta mausoleo batzuk, Oiassoko hirigunetik irteteko bide nagusietako baten inguruan antolatuta. Aldez aurreko erreserba Irteera: Oiasso Erromatar Museotik Prezioa.: 3 ₏ 60’

5


Uztailak 13 11:00 Bidaiariak trenera! Iruguretzatako meatze gunera trena Ibilbide bat meatze trenez, Irugurutzetako meatze ingurura. Han meatzea, siloak eta minerala kaltzinatzeko labeak bisitatzen dira, eta erromatar garaikoa den ustiapen bat zuzenean ezagutzen da. Aldez aurreko erreserba Irteera Oiasso Erromatar Museotik Prezioa: 5.40 ₏. (Oiasso Erromatar Museoa bisita ere barne) 90’ 6


Uztailak 16 19:30 Literatur hizketaldia “El sueño de Akala” Moderatzailea:Mertxe Tranche Zer gertatu zen Erromatar inperioa Ipar Iberiar penintsulan finkatu zenean? Eleberri horretan intriga da nagusia, non Autrigoiak eta Karistiarrak, besteak beste, nola moldatu ziren mundu erromatarrekin kontatzen den. Ekitaldi Aretoa. Oiasso Erromatar Museoa Aldez aurreko erreserba Prezioa: 2 € Gaztelaniaz 90’ 7


Uztailak 17 19:30 Hitzaldia Sexua erroman: Mitoa eta Errealitatea Elena Torregarai. doktoresa Euskal Herriko Unibertsitatea

Erromari egozten zitzaizkion portaera sexualak kristautasunaren kontrakotzat jotzen ziren, eta bidea eman zitzaion hainbat fantasia eta mitori; halaber, Erroma pagano haren sexualitatearen kontzeptu ireki eta askearen hipotesia zabaldu zen, baina benetan horrela izan zen? Oiasso Erromatar Museoa Sarrera doan, lekuak bete arte 90’

8


Uztailak 18 17:00 – 21:30 Jarduera programa anitza umeentzako erromatar jokoekin hasiko da eta jarduera ardatza izango den jaialdi erromatarrarekin amaituko da, hamarnaka laguntzailek antzeztua . Oiasso Erromatar Museoko plazan

9


Ludi Oiassonis Jolasten gara? 17:00-18:30 Jolas erromatarrak Jokoak eguneroko bizimoduaren zati bat ziren erromatar munduan, bai ohol jokoak bai airez abalean egiten zirenak. Haietako asko, zangomakilak, tabak, itsumandoikoa, edo zaku-lasterketak, gaur egun arte bizirik izan dira.

10


NAVIGIUM ISIDIS 20:00-21:30 ERREKREAZIO HISTORIKOA Erromatar kaietan, itsasoa ofizialki nabigaziora zabaltzeko, zeremoniak eskaintzen zitzaizkion Isis jainkosari. Jainkosa hori itsasoetako zaindaritzat zeukaten, eta haren izenpean jartzen ziren itsasontziak eta marinelen biziak. Apuleyok, II. mendeko idazleak, zeremonia horien deskribapen zorrotza utzi zigun, zehazki, “Navigium Isidis� prozesioarena, “Urrezko astoa" izenburua daukan oso obra ezagunean. Lucioren abenturak kontatzen ditu. Lucio Corintoko merkatari ospetsu bat zen, magiarekin eta sorginkeriekin jolastuz asto bihurtu zena. Informazio horri esker, prozesio bat birsortzen da: tenplutik ateratzen zen; itsas ertzeraino joaten zen; han, jainkosari donetsitako ontzi bat uretaratzen zuten; gero, tenplura itzuli eta, han, itsasoratzearen errituak egiten zituzten. 11


20:00

Navigium Isidis jainkosaren prozesioaren hasiera eta Lucioren metamorfosia gizaizaera berreskuratzeko. Oaisso Erromatar Museoko plaza

Botozko ontzia babesteko boto-zeremonia.

20:45

Istillagako zubia. Dunboa kanala

Ploiaphesia edo itsasoratzeko zeremonia.

21:00

Oaisso Erromatar Museoko plaza

21:30

Convivium Afaria

Oiasso Erromatar Museoko plazan

12


Uztailak 19 11:00-21:30 Errekreazio historikoa Jakin ezazu zuzenean nolakoa zen erromatarren eguneroko bizimodua artisauen lanaren bidez, baita tailer esperimentalen bidez, ikuskizunen eta gastronomiaren bidez. Ekintza horiek egun osoan eskainiko dira plazan eta Oiasso erromatar museoan. Oiasso Erromatar Museoko plazan

13


ARTISAUTZA ERROMATAR MUNDUAN ZENBAT BITXIKERI! Indusketetan aurkitutako originalen arkeologia erreplikak dituzten artisauen lanaren bidez, erromatar munduan eguneroko bizimodura hurbildu ahal gara.

14


Vitrium

Textrina

Beira puztuta Zuzeneko erakustaldia

Txartelekin ehundua Zuzeneko erakustaldia eta tailerra

Igor Obeso, ArgiBadago

Lala de Dios, Indigo textil Beirazko objektuak aspalditik ezagutzen baziren ere, orain bi mila urte hartu zituen bere fabrikazioak gorakada eta garrantzi handiak. Aldaketa horren funtsa lorpen teknologiko batzuetan datza: Metalen lanketaren aurrerapenak, hauspoaren hobekuntzak, eta abar. Horrek puztearen aurkikuntza ekarri zuen, piezen manufaktura izugarri errazten duen sistemarena, alegia

Teknika hau historiaurrean erabiltzen zen xingolak eta gerruntze estuak ehuntzeko, ostera tunika eta mantuen ertz gisa erabil zitezkeenak. Tailerrean teknika hau irakatsiko dira eta gerrikoak, xingolak eta abarrak egin ahal izango dira Tailerraren ordua: 11:20 eta 17:30 Tailerraren prezioa: 4 â‚Ź 90` 15


Sare-begiz bular-babeskia Zuzeneko erakustaldia Roberto MartĂ­nez eta Javier Paternayn Santiagoko bizilagunen elkartea. Irun Sare-begiz osaturiko bular-babeskia antzinako erromatar soldaduek etsaiaren erasoez defendatzeko zeramaten balen aurkako barneko modua zen.

16


Gladiatura

Brontze erromatarrak

Gladiadoreen gunea

Erakustaldia eta salmenta

Jano, Errekreazio Historikoak

JosĂŠ MarĂ­a Lagunas Eskultura erromatarrak maisutasun handia Portu zuen. Erabili zen materialetako bat brontzea izan zen. Nagusiki estatua txikietarako erabiltzen zen; erreprodukzio haietako batzuk hemen ikusi ahalko dira.

Gladiadoreek bere espektakuloetan erabiltzen zituzten armak eta ekipoen bidez, Antzinako Erromatako gladiadoreen mundu konplexura hurbiltzeko aukera izango dugu.

17


GASTRONOMIA Ohiz kontsumitzen ditugun produktuetako asko –esaterako, patatak edo tomateak– ez ziren ezagutzen erromatarren garaian. Elikagai galkorrak ere ezin izaten zituzten hotzean kontserbatu, eta, ondorioz, espezie ugari erabiltzera behartuta zeuden. Ardoa, mundu klasikoan, janariekin batera edaten zen edaria zen, eta ez zen gaur egun bezala egiten. Horregatik, abentura handia da garai hartan nola kozinatzen, jaten eta edaten zuten ikustea.

18


Zer jaten zuten erromatarrek? Erromatar sukaldaritza-dastatze tailerra Txemi M. Artola. Amona Kattalin jatetxea Antzinako beratze teknikak ikasi erromatar gozokien zaporeez. Helduentzako tailerra: Ordua: 12:30 Prezioa: 2 € 60’

eta gozatu

Umeentzako tailerra: Ordua: 18:30 Prezioa: 1€ 45’

Aldez auretik izena ematea: Oiasso Erromatar Museoan eta Irungo Turismo Bulegoan

19


Taberna Vinaria Erromatar ardoak 12:45 eta 18:45 Stand salmenta eta ardodastatze tailerra Benito Báguena Benito Báguenak, ardo birsortuetan adituak, dastaketa-tailer bat emango du erromatar inperioaren garaiko ardoaz, eta, gainera, birsorkuntza histoiko esperimentaleko hiru ardo ere dastatuko dira. Degustazio tailerra: Ordua: 12:45 eta 18:45 Prezioa: 5€ 90’ Oiasso Erromatar Museoan

20


TAILERRA Esperimentatzeko eta xehetasun gehiagoz ezagutzeko tailerrak

foto

Mundu erromatarrean sartzeko modu errez, dibertigarri eta eraginkor bat da zuzenean parte-hartzea haren kulturako gauza bereziak fabrikatzen: argitzeko lanparak, eguzki-erlojuak edo mosaikoak. Animatuko al zara? Oiasso Erromatar Museoko plaza

21


Tessellae 11:00 Mosaiko bat egin nahi duzu? Ricardo Cagigal Jano Errekreazio Historikoa

Mosaikoei buruzko tailer honetan, erromatar munduan zoladuraren apainketa ospetsuena izan zen fabrikatze teknika azaltzen da; horren ondoren, mosaiko txiki bana ekoitziko dute. Ordua: 11:30 Prezioa: 4 ₏ 60’

22


Lucernae

Horologium solare

11.30 eta 17:30 Erromatarren olio-lanparak

16:45 Erromatarren egun eta gauen orduak

Carmen Herce. Sigillum

Ricardo Cagigal Jano Errekreazio Historikoa

Meatze barrenak eta etxeak argitzeko kriseiluak izeneko oliozko lanpara batzuk erabili ohi ziren. Tailer honetan geure kriseiluak egiten ikasiko dugu.

Beirazko objektuak aspalditik ezagutzen baziren ere, orain bi milla urte hartu zituen bere fabrikazioak gorakada eta garrantzi handiak. Aldaketa horren funtsa lorpen teknologiko batzuetan datza: Metalen lanketaren aurrerapenak, hauspoaren hobekuntzak, eta abar. Horrek puztearen aurkikuntza ekarri zuen, piezen manufaktura izugarri errazten duen sistemarena, alegia

Oiasso Erromatar Museoko plazan Prezioa: 4 ₏ 45’

23


Erromatar Inperioa Zure Eskura Tempus ludica Estrategia-jokoak Tempus Elkartea Estrategia-jokoen bidez, erromatar bizimodu eta kulturaren hainbat atal ezagutaraziko ditugu. 11:00-20:00. Doan

Taberna Libraria Erromatar liburuak eta objektuen erreplikak dituen denda Eleberri historikoari buruzko klasikoak, azken berritasunak, baita Arkeologiari, Mitologiari zein Antzina Historiari buruzko obrak. 11:00-20:00.

24


Mater Dei 12:00 IRUNDAR PARROKIAREN ERRETAULA BIKAINAK AMA BIRJINAREN HISTORIA KONTATZEN DU IRUDIETAN Laida Arroyo Augusto enperadorearen bizitzaren paraleloan izan zen haren bizitza. Gainera, garai hartako beste pertsonaia handien irudiak bertan agertzen dira. Junkaleko ama birjinaren elizako. IRUN Aforo mugatua Doan 45’

25


Museoa gonbidatua Gijongo museoak 11:00-20:00 Oiassoren oso antzeko inguru batean Gijonek bere museo eskaintza aurkeztuko digu, iragan erromatarrari estuki lotua, eta “La Ruta de la VĂ­a de la Plataâ€? jakinaraziko digute, Sevillatik Gijonera joaten zen galtzada horretatik soldaduak, merkantziak eta bidariak ibili ziren, etenik gabe, errromatar bizimodua, kultura eta hizkuntza hedatzen

foto

Oiasso Erromatar Museoko Plaza 26


Ikuskizunak Erroman, ikuskizun publikoak gehienetan joku publikoak deitzen ziren. Doanik ziren, eskubide baitzen, ez luxo bat. Jaialdi honetan, entretenimendua, dibertsioa eta sorpresa ugari aurkituko dituzu.

27


Munera gladiatoria 12:30 eta 19:15 Gladiadoreen ikuskizuna Ricardo Cagigal -Jano errekrezio hisorikoak Erromatarrek gehien maite zuten ikuskizunetako bat gladiadoreen borrokak ziren. Dena arautua zegoen eta jokoarau zorrotzen menpean. Kaia aretoa. Oiasso Erromatar Museoa Aforoa mugatua Prezioa: 5 ₏ 45’

28


Lanista Gladiadoreen enpresarioa 18:00 Gladiatore erromatarren garaian, lanistak ziren borrokaren arauak eta aparailuak ezagutzen zituzten gladiatore zaharrak. Beti trebatutako gizonak zituzten enpresarioak ziren. Gizonak errekrutatzeaz, trabatzeaz eta editoreari eskaintzeaz arduratzen ziren. Editorea aurrez aurreko saioa egiteko interesa zuen pertsona zen. Lanistak mutilak borroka egiteko eskaintzeaz gain, alokatu egiten zituen jaietan, bazkarietan eta ekitaldi nagusietan parte hartzeko. Agertokia.Oiasso Erromatar Museoko plaza 30’ 29


Txontxongiloak 13:15 eta 20:30 Erromatar txontxongiloak Julio Cesaren amaiera Erroman, txotxongiloen garrantzia, lehen aldiz, bere karakter sakratua galtzean eta kaleko dibertimendua bihurtzean datza; aldi berean, jainkoei buruz hitz egiteari uzten dio gizakien historiak erakuts ahal izateko. Entretenimendu horren helburua ez zen ikuslea dibertitzea bakarrik, txontxogiloekin egiten zituzten parodiak, berriak zabaltzeko eta jendearen berri horien aurrean nola erreakzionatzen zuten neurtzeko tresna bikaina zen, baizik. Julio Cesaren amaierak, (TARRACO VIVA jaialdian iaz aurkeztu zen,) modu oso dibertigarri eta entretenituan, erromatar inperioa eta Historia betiko aldatu zen gertaera azaltzen du. Agertokia. Oiasso Erromatar Museoaren plaza Doan

30


Mitoak. mitologia kondaira 18:45 Herkulesen hamabi lanak Herkules Megara printzesarekin, Tebas erregeraen alaba, eskondu zen eta 3 seme izan zituen. Egun batean, zoratu zen eta semeak hil zuen. Damututa, Delfosera joatea erabaki zuen, Apolo jainkoaren orakuloa kontsultatzera eta egin behar zuen senide-hilketa garbitzeko jakitera. Eta pazadizoa nola jarraitzen den jakingura baldin bazara, gure kontalaria kontatuko dizu. Oiasso Erromatar Museoan Doan 31


ERAKUSKETA Romanorun Playmobil Populus Azaroaren 2ra Uda honetan Oiasso Museoak ROMANORUM PLAYMOBIL POPULUS izeneko erakusketa ikusgai izango du zaroaren 2ra. Erakusketa bereziki zuzenduta dago erromatar mundua gaztetxoen artean zabaltzeko. Playbobilen klik-ekin erromatar inperioko monumentu nagusiak eta eguneroko bizitzaren eszenatokiak irudikatuko dira. Bisitariak, erakusketa ikusiaz gain lehiaketetan parte hartu dezakete eta sariak eta opariak lortu. Prezioa: 1,50 â‚Ź 32


OHARRA: Euria eginez gero, ekintza horiek beste ordutegi batean egin litezke, edota Oiasso erromatar Museoko aretoeta egin

ERRESERBAK EGITEKO: 943 63 93 53 info-oiassomuseo@irun.org 33


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.