Aurkibidea 1.
Nafarroa: ilusio berriak, aukera berriak
5.or.
2.
Nafarroa: egoera politikoa, ekonomikoa eta soziala
9.or.
2.1.
Foru Hobekuntzak 30 urte; azterketa laburra
9.or.
2.2.
Egungo abagunearen ezaugarri nagusiak
12.or.
2.2.1. Egoera ekonomikoa 2.2.2. Lurralde antolaketa 2.2.3. Egoera instituzionala: Nafarroako Parlamentua eta Udaletxeak 2.2.4. Nafarroan, eskubide zibil eta politikoen urraketaren inguruan azterketa laburra 2.2.5. Euskara 2.2.6. Hezkuntza 2.2.7. Emakumearen askapen prozesua 2.2.8. Gazte mugimendua 2.2.9. Kultura eta herri mugimendua 2.2.10. Migrazioak eta aniztasuna 2.2.11. Oroimen historikoa
12.or. 18.or. 22.or. 25.or. 26.or. 28.or. 30.or. 33.or. 35.or. 37.or. 38.or.
3.
Aldaketa politiko eta sozialerako gakoak. Nafarroako egoeraren berariazko gaiak 40.or.
3.1. 3.2. 3.3. 3.4.
Kokapen orokorra Alderdi politikoen azterketa laburra Mugimendu sindikal alternatiboaren azterketa laburra Nafarroako komunikazio egituren inguruko zertzeladak
40.or. 42.or. 44.or. 46.or.
1. Nafarroa
ilusio berriak, aukera berriak Gaur, 2010eko martxoaren 17an, Iruñean, Euskal Herriko hiriburuan, Nafarroako ezker abertzaleko sektore eta belaunaldi ezberdinek Nafarroako jendarteari ilusioz beteriko mezua helarazi nahi diogu. Era berean, gure herrialdean ezkerrekoak eta independentistak diren eremu guztiei elkarlanerako deia luzatzen diegu, konfiantza berreskuratzeko eta topaketarako esparru berriak eraikitzeko. 2012. urtean Nafarroako Erresuma armen bidez konkistatu zuteneko V. mendeurrena beteko da. Eskuin espainolistak borondatezko senidetze gisa aurkeztu duen mendeurrena. Nafarroaren burujabetzaren 5 mendetako ukazioa. Hamarkadak Espainiar batasunaren aldeko estrategiak Euskal Herriaren garapen ekonomiko, sozial eta kulturalaren oinarriak inposatzen diharduela. Nafarroa estatu-auzia da. Euskal Herriaren lurralde zatiketa bermatzen duen estrategiaren ardatza. UPNko sortzailea izan zen Jesus Aizpunek, Madrilen auzi hau bera aldarrikatzen zuen aberriarekiko gogo biziz: “Nafarroa Espainiar Batasunaren zaintzailea da”. Eta epai horretan oinarrituta egonkortu da espainiar menperatze ekonomiko eta kulturalaren estrategia, Estatuko Segurtasun Indarren dinamika errepresiboaren babes eraginkor eta irmoarekin. Azken hogeita hamar urteotan, Nafarroa eskuinaren eta botere ekonomikoen esku egon da. Sektore espainolista atzerakoienak nahieran aritu dira. Hiru hamarkada hauetan prebarikazioa eta ustelkeria eguneroko ogi izan dira Nafar instituzioetan: Otano, Urralburu, Roldan… Herritarrek duten erabakitzeko eskubidearen etengabeko urraketa, herri mugimenduaren kriminalizazioa, hizkuntza eskubideen urraketa eta euskara desagertzeko estrategia, enpresa multinazionalekiko dependentzia eta bertako enpresa txikiei eta langile klaseari eskaintzen zaion laguntza eza, ingurugiroaren txikizioa beharrezkoak ez diren proiektuen bidez, nekazal zonaldeekiko utzikeria, oroimen historikoaren ondasunei erasoak, emakumeek duten abortatzeko eskubidearen aurkako mehatxuak, Bardeetako tiro poligonoaren mantentzea… Horiek guztiak, UPN/PSN gobernuen identitatearen ezaugarri izan dira. Eragile politiko espainiarzaleen arteko Estatu itunak estamentu sozialak, ekonomikoak eta politikoak batu ditu. UPN, PP eta PSNk instituzioetan lideratu dute CCOO, UGT eta CENek eremu sozio-laboralean bultzatu dutena. Ordainezina den Opus Deiren ekarpen ideologiko, ekonomiko eta espiritualaren pean, eragile hauek Nafarroako herritarren ondare ekonomiko eta kulturala indarrez ebatsi dute. Hala ere, Nafarroa alternatiboa, intsumitua, euskalduna, paritarioa, gorria eta errebeldea asimilatzeko saiakeraren ziklo politikoak porrot egin du. Nafarroa, Euskal Herria osoa bezala, trantsizio demokratikoaren atarian dago. Irmotasunak, ideien argitasunak eta milaka herritarren bultzadak, Nafarroan aldaketa politiko eta sozialaren hazia garatzea ahalbidetu dute.
Langileriaren borroka antologikoak, emakumeen eskubideen aldeko ekimenak, euskararen ofizialtasunaren aldeko mugimendua, euskal kulturaren gorakadak, ingurugiroa babesten duen garapen ereduaren aldeko lan iraunkorra, erabakitzeko eskubidearen defentsan herri-aldarria, Estatuaren errepresioaren bazterketa, munduko beste tokitan ematen diren askapen borrokekiko babesa eta elkartasuna. Hauek denek ekidin dute sektore espainolista ultra-katoliko atzerakoienek gure herriko historia desagertaraztea. Herri mugimenduak, ezker abertzalea barne, hogeita hamar urteren buruan, Espainiako lurralde batasuna ekonomikoki eta sozialki pitzatzea lortu du. Gaur egun, oinarrizko gaien inguruan Nafarroako ezein eragile politiko, sozial edo sindikalak ezin du publikoki bere desadostasuna adierazi: Nafar jendartearen erabakitzeko eskubidea, aldaketa politiko eta sozialaren beharra, euskaldunon hizkuntza eskubideen onarpena. Estrategia agertoki demokratikoaren trantsiziorako ezinbesteko kontzeptuak desitxuratzean datza. Horregatik, aldaketa politiko eta sozialaren gakoak zehaztea ezkerreko sektore independentisten ardura da. Bestelako elkarbizitza ereduaren aldeko aldarrikapen orokorra ez da nahikoa. Aldaketa politiko eta soziala ezein Gobernu alternantzia baino serioagoa da. Estatuaren estrategiari aldaketa ereduaren inguruko eztabaida politikoarekin erantzun behar zaio. Nafarroako sektore ezkertiar eta independentisten ardura da indar-harremanak aldatuko dituen herritarrez osatutako bloke aurrerakoi, demokratiko eta independentista osatzeko edukien eztabaida bultzatzea, Estatuarekin aldaketa ereduaren inguruan politikoki aurrez aurre egiteko. Eragile politiko, sozial eta sindikalek tamainan jardun behar dugu. Herritarren gehiengoak eskatzen duen aldaketa politiko eta soziala bultzatzea denon ardura da. Ezker abertzaleak aldaketa politiko eta soziala gako batzuen garapenari lotzen zaiela ulertzen du: • Espainiarzale eskuindarrekiko indar harremanetan aldaketa, sektore independentista eta ezkertiarren batuketa bultzatuz. Honek alor politikoan, sozialean eta ekonomikoan eragina izanen duen elkarbizitza eredu berria garatzea ahalbidetuko du. • Eskubide zibil eta politikoen defentsa konprometitua. Agertoki demokratiko baten aldeko herri bultzada, eskubide kolektibo zein norbanakoen bermea. Proiektu guztiak, salbuespenik gabe, berdintasunean garatzeko ahalmena egon behar da. • Egungo garapen ekonomiko eta sozialaren ereduarekiko kontrajarriak izanen diren ezkerreko ekimenen sustapena: entrepresa eta botere ekonomikoen interesetatik urrun dagoen garapen ekonomikoa; ingurugiroarekiko errespetua eta herritarren beharrei erantzuten ez dion garapen eredu txikitzailearekin amaitu; langileriaren lan-baldintzen defentsa; alokairuzko etxebizitza publikoari babes osoa; zerga-sistemaren erabateko aldaketa; gastu soziala handitu; kalitatezko zerbitzu publikoen indartzea; etorkinentzako erabateko eskubide politiko eta sozialak. • Nafar jendarteak Euskal Herriaz erabakitzeko duen eskubidearen onarpena.
• Euskararen estatus ofizialaren eta ondare kulturalaren onarpen eta bultzada instituzionala eta soziala. Gaur egun Nafarroan hiru eremu sozial handitan ordezkatutako bi joera politiko daude; bloke espainolista, eremu erregionalista-erreformista (lehenengo joera elikatzen duena) eta eremu soberanista-independentista. Bi joerak, erabat kontrajarriak eta maila politikoan zein sozialean aurrez aurre daudenak, azken hogeita hamar urteotan ezagutu ditugun bi ohiko alternatibetan ainguraturik daude: proposamen erregionalista, autonomien Espainian ikuspegi sozial handiagoa edo gutxiagorekin, eta ezkerreko proposamen independentista, Euskal Herriko gainerako lurraldeen eskutik. Sektore ezkertiar eta independentistoi aukera berriak zabaldu zaizkigu. Eragile politikoek momentu historikoarekin bat jardun behar dute, erantzukizunez eta ikuspegi estrategikoz. Ezker abertzaleak, zintzotasun osoz eta erantzukizunez, herritarren gehiengo berria osatzeko bere indar osoa jartzeko konpromisoa hartzen du. Ezkertiar, independentista, langile, sozialki kaltetuen diren eremuei, etorkin, emakume eta gazte guztiei gure eskua luzatzen diegu. Denon arteko elkarlana, agertoki berri baten eraikuntzarako tresnarik eraginkorrena da. Askatasun demokratikoak, askatasun politiko eta sozialen garapen osoa, euskararen ofizialtasuna, lan harremanetarako eredu berria, etorkinen erabateko gizarteratze ekonomiko, sozial eta kulturala, emakumeen burujabetza eta askatasunaren defentsa, gazteriaren emantzipazio pertsonal zein kolektiboari bultzada. Hauek dira ezker abertzaleak bultzatuko duen aldaketa politiko eta sozialaren oinarriak.
2. Nafarroa: egoera politikoa, ekonomikoa eta soziala 2.1- Foru Hobekuntzak 30 urte; azterketa laburra “Estatuaren estrategia jarroia (Euskal Herria) puskatzea da, bere berreraikuntza ezinezkoa izan dadin. Horretarako indarkeria eta sobornoa erabili behar badute, erabiliko dute”. HBko bozeramale izan zen Telesforo Monzonek erabilitako esaldi hau 1980. urtean argitaratutako artikulu batean ageri zen eta Estatu Espainolaren estrategia modu biribilean deskribatzen du. Nafarroan bereziki langileek Frankismoaren aurka burututako borroka oinarri demokratikoetan gauzatu zen eta ez da harritzekoa hortaz herritarrek beren aldarrikapenen artean autodeterminazio eskubidea eta lurralde batasuna kokatu izana eskubide demokratikoak diren heinean. Herritarren gehiengoak ez zuen zalantzan jartzen Nafarroak Euskal Herriaren baitan zuen toki garrantzitsua. Frankismoak gure herriko nortasun ikur diren euskara eta kultura erasotu eta berauen batasuna eragotzi bazuen, Frankori oposizioa erakusten zieten eragile guztiak, ETAtik hasita PSOEraino Hego Euskal Herriaren batasuna aldarrikatu eta defendatzen zuten. Elite politiko, ekonomiko zein elizkoiek (OPUS DEI) Frankoren armadaren babesean (tankeak Euskal Herrira sartzearekin mehatxatu egin zuen) euskal lurraldeen zatiketa inposatu zuten. Helburu hau erdiesteko frankismoaren azken urteetan diseinaturiko plana ipini zuten martxan; batetik errepresio basatia aplikatzen zen, bestetik alderdi zenbaiten garapena ahalbidetu eta berauekin harremanak mantentzen ziren (PSOE, PCE eta EAJ). Ezkutuko harreman eta akordio hauen ondorioz, alderdi horiek beraien printzipioei uko egin, Euskal Herriaren autodeterminazio eskubideari muzin egin eta lurralde zatiketa onartu zituzten. Bestalde, EAJk Txibertan estatuari aurre egiteko abertzaleen batasunari uko egin izanak, eta militarren joko-arauei men egin izanak (lurralde zatiketa eta erabakitzeko eskubiderik eza), esparru abertzalearen ahultzea izan zituen ondorio, ezker abertzalea bakarrik gelditu zelarik autodeterminazio eskubidearen zein lurraldetasunaren defentsan. Alta, aipatu alderdien norabide aldaketaren gainetik ezker abertzalea buru izan zuten herri mobilizazioetan Euskal Herriaren eskubideen aldarria hain zen indartsua ze Estatuek etengabe errepresioaren mehatxua erabili behar izan zuten. Urte latzak izan ziren; BVEn guda zikina, Triple A (guerrilleros de Cristo Rey), 78ko sanferminak, Jurramendi, ZEN plana, amnistiaren aldeko asteak, martxoaren 3a Gasteizen, Gladysen hilketa, etab. Marraztuz zihoan odol errekak agerian uzten zituen Estatuaren asmoak; garbi adierazi zuen Calvo Sotelok “España antes roja que rota”. 1980. urtean garbi azaldu zuen espainiar eskuinaren buru zen Manuel Fraga Iribarnek: “euskal lurraldeen batasuna edota beraien arteko federazioa onartezina da. Honek ekarriko lukeen indarkeria egoera Estatuak dituen gainerako arazoen irtenbidea ezinezko bihurtuko bailuke”. Abisua argia zen, agerian gelditu zen orduan ere Nafarroa Estatu afera zela. UPN, PSN, CDN, CCOO, UGT, Diario de Navarra, Eliza (OPUS-DEI) eta enparauek osatzen duten bunker espainolista ez da kasualitatearen ondorio, 80. hamarkadan gauzatutako akordioen emaitza baizik.
1979. urtean UPN sortu zen Euskal Herriaren batasuna nafar sektore atzerakoienen elkartzetik oztopatzeko helburu argiarekin. 1982rako UCDren zuzendaritzaren 2/3ak UPNn txertatuak zeuden eta ezerk ez zezakeen eragotzi estrategia bipartidistaren gauzatzea ez eta foru hobekuntzaren sorrerarekin marko politikoaren blindajea. Espainiar estrategek ederki zekizkiten alternatiba soilik espainiar bat, historikoki espainiar sentitzea arbuiatu duen herri batean txertatzeko leudeken zailtasunak. Hartara UCDren desegituraketarekin batera UPN eta PSNren arteko akordio estrategikoa sustatu zuten, zeinak PSNri ahalbidetuko lioken Nafarroako Lehendakaritzara ailegatzea. Hori bai, aurretik Nafarroa bakartu eta proiektu abertzaleari kontrajarria litzatekeena onartzearen baldintzapean. Foru Hobekuntza gorpuztu aitzin hilabeteak tentsio handikoak izan ziren Nafarroako Parlamentuan: batetik, FASA aferak zipriztinduta Jaime Ignacio Del Burgok Nafarroako Lehendakaritza utzi behar izan zuen, bestetik UPN-PSNren artean egosten ari ziren iruzurraren aurka agertu parlamentariak kanporatuak izan ziren. Foru Hobekuntzaren oinarriak zehazteko eztabaidetan talka handia egon zen. Herri Batasunak 1512 aurreko egoera juridikoan (Nafarroa Burujabea) jartzen bazuen muga, UPN zein PSNk 1841eko legea ontzat ematen zuten (Konkistatzaileekiko menpekotasuna). Ondorioz, UPN eta PSNk Estatuarekin negoziatzea zegokion batzordetik euskal abertzaletasunaren ordezkariak (7tik 2) kanporatzea erabaki zuten. Akordiorako eragozpenik gabe, 1982ko abuztuaren 16an hitzarmena publiko egin zuten. Beldur ziren ordea, aurrez 1931 eta 1932an egin bezala, nafar jendarteak ez ote zukeen gainontzeko (Hego) euskal lurraldeekiko batasunaren aldeko hautua egingo edota Nafarren gehiengoak ez ote zukeen Foru Hobekuntza babestuko. Hartara, gainontzeko ia Erkidego guztietan ez bezala, Foru Hobekuntza ezartzeko ez zen inolako herri galdeketarik izan. Foru Hobekuntzaren inposaketak finean gure herriaren zatiketa Estatuarekiko menpekotasuna eta sektore boteretsu eta aberatsen onurarako eta langileriaren kalterako den eredu politiko ekonomikoaren betikotzea baino ez dakar. Erregimen frankistarekiko haustura, batutako Hego Euskal Herriko lau probintzientzako agertoki demokratikoa, askatasun demokratiko, lan eskubide eta autodeterminazio eskubidearekin batera, 70. hamarkadaren bukaeran Nafarroako ezkerrak zituen aldarrikapenak ziren. Aitzitik, Nafar eskuinak gainerako euskal lurraldeekiko isolamendua eta Madrilekiko menpekotasuna planteatu zituen beraien hegemonia egonkortzeko asmoarekin. Foru Hobekuntzaren inposaketak aurreko erregimenarekiko haustura eragotzi eta ordura arte boterean zeudenek agintzen jarraitzea ahalbidetu zuen. Horretarako, aginte esparru txikiak eskaini behar izan bazizkioten ere indartsu zetorren politikari belaunaldi berriari. Lurralde zatiketa lortuta, Nafarroako langile mugimendu indartsuari tamaina hartzea izan zen Nafar eskuinaren xede, langile mugimenduak aski frogatua baitzeukan lan zein arlo ekonomikoan abiarazi borroketan lorpen garrantzitsuak lortzeko zeukan gaitasuna. UPN eta PSNren arteko akordioa UGT eta CCOOen zuzendaritzetara ere hedatu zen. Sindikatuok bilakatu zirelarik langileen eskubideei bizkarra eman eta eskuinaren interesak ontzat emanez, langileriaren desmobilizazioaren bideratzaile. Bunker espainolaren hastapenak dira Nafarroan, aipatu alderdi eta sindikatuekin batera, CEN, 10
Diario de Navarra zein OPUS DEIk osatutakoa. Nafar administrazioan beraiek burutu gestioak entxufismoa, ustelkeria , burokrazia eta entrepresekiko zein bertako burgesiarekiko menpekotasuna ekarri zituen. Espainiar eskuinaren neurriko Nafarroa eraikitzea da helburu. 1986. urtean botereari lotutako lobbyen presioari men eginez, Nafarroako osasun publikoan abortatzeko eskubidea ezin da gauzatu, nahiz eta izatez legala izan. Instituzioetatik euskarari, ikastolari edo gau-eskolei eginiko erasoak etengabeak izan ziren. 1986. urtean bertan euskararen legea indarrean jarri zuten, euskararen garapena oztopatzeko helburuarekin. Urte hauetan guztietan Nafarroa ez da Estatuaren estrategiatik salbu egon. 1988. urteko urriaren 7an Nafarroako Ituna “acuerdo por la paz y la tolerancia” delakoa onartu zen, funtsean ezker abertzalearen kriminalizazioa eta jazarpena ekarriko duena. Elizan ere mugimenduak gertatu ziren, horrela Iruñerriko elizetatik langileriarekin zein euskal abertzaletasunarekin hurbiltasun gehien erakutsiko duten apaizak beraien karguetatik baztertuak izan ziren. Ustelkeria klase politikoari hain dago lotua 90. hamarkadan Nafarroako Gobernuko bi lehendakari (Urralburu eta Otano), lehenengoaren Gobernuko kontseilari bat (Aragon) eta Nafarroan zeuden Madrileko bi Gobernu Delegaturi (Roldán eta García Villoslada) eragitera iritsi zelarik. PSN-PSOEkoak guztiak, bere karguak utzi behar izan zituztenak, auzipetuak izan eta delitu ezberdinengatik zigortutakoak. Euskal kulturaren, sinbologiaren edo euskara beraren kontrako jazarpena etengabeak dira 30 urteotan. Gauza bera gertatzen da antolaturiko gazteria edo auzo zein herrietako kultur eta kirol taldeekin. Sindikatuak ere ez daude gurutzada hontan salbu, ordezkaritza sindikalaren %35ari (ELA-LAB nagusiki, baina ESK, EILAS ere) organo instituzionaletan dagokien lekua ukatzen zaie bai eta diru-laguntzak ere. “Seguritatea” eta “Kontrolarekin” itsututa daude; Guardia zibila eta polizia nazionala gutxi ez eta, foru-polizia zein udaltzaingoa Nafarroa alternatiboaren kontrako errepresio tresna bilakatu dituztelarik. Nafarroa estatu poliziala bihurtu dute. Nafar jendartearen zati handi batek ordea, Herri Batasunaren inguruan antolaturikoa batik bat, ordezkaritza zabala izaten jarraitzen du instituzio eta herri mugimenduan. Bunker espainolaren aurrean jarrera borrokalaria mantenduko dute gainera.
Obra publiko eta esleipenen inguruan dauden irregulartasunak Nafarroan oraindik orain dagoen ustelkeriaren adierazgarri dira. Bideko Autobidean oparitutako 45 milioi euroak, Gaztelu Plazan hasierako aurrekontutik 6 milioi euro gehiago, Belateko tuneletako xahutzea, Roigen emaztearen botikarengatik ordaindu genituen 250.000 euroak, Gendulain, AHT, Nafarroako Ubidea… Honek guztiak azpijokoz beteriko egoera adierazten du, soilik ustelkeriarekin posible dena.
Hau da zehazki Vascuencearen Legeak dioena: “Esta Ley Foral tiene por objeto la regulación del uso normal y oficial del vascuence en los ámbitos de la convivencia social, así como en la enseñanza. A los efectos de esta Ley Foral, Navarra tiene: a.Una zona vascófona, integrada por los términos municipales de: Abaurrea Alta, Abaurrea Baja, Alsasua, Anue, Araiz, Aranaz, Arano, Araquil, Arbizu, Areso, Aria, Arive, Arruazu, Becaicoa, Basaburua Mayor, Baztan, Bertizarana, Betelu, Burguete, Ciordia, Donamaria, Echalar, Echarri Aranaz, Elgorriaga, Erasun, Ergoyena, Erro, Esteribar, Ezcurra, Garayoa, Garralda, Goizueta, Huarte Araquil, Imoz, Irañeta, Ituren, Iturmendi, Labayen, Lacunza, Lanz, Larraun, Leiza, Lesaca, Oiz, Olazagutia, Orbaiceta, Orbará, Roncesvalles, Saldias, Santesteban, Sumbilla, Ulzama, Urdax, Urdiain, Urroz de Santesteban, Valcarlos, Vera de Bidasoa, Villanueva, Yanci, Zubieta y Zugarramurdi. b.Una zona mixta integrada por los términos municipales de: Abarzuza, Ansoain, Aoiz, Arce, Atez, Barañain, Burgui, Burlada, Ciriza, Cizur, Echarri, Echauri, Egues, Ezcaroz, Esparza, Estella, Ezcabarte, Garde, Goñi, Guesa, Guesalaz, Huarte, Isaba, Iza, Izalzu, Jaurrieta, Juslapeña, Lezaun, Lizoain, Ochagavia, Odieta, Olaibar, Olza, Ollo, Oronz, Oroz Betelu, Pamplona, Puente la Reina, Roncal, Salinas de Oro, Sarries, Urzainqui, Uztarroz, Vidangoz, Vidaurreta, Villava, Yerri y Zabalza. Una zona no vascófona, integrada por los restantes términos municipales.”
11
Herri mugimendu indartsua izan da betidanik Nafarroan: intsumisio mugimendua, makro-proiektuen kontrako taldeak, gaztetxeen sarea edota euskararen ofizialtasunaren aldeko mugimenduak indar horren adibide argia dira. Borroka guzti hauetan ezker abertzaleak bere ekarpena egin du. Abertzaleen arteko batasuna bilatzea ez da erraza izan Nafarroan; salbuespenak salbuespen marko juridiko politikoaren onarpenaren aurrean izandako jarrera ezberdinek hurbilpen hori ezinezko bilakatu zuten. Herri Batasunak marko politikoaren eta eredu sozialaren arbuiatzeak talka egiten zuten inposatutako legalitatearen mugak gainditzeko borondaterik ez zeukaten sektore posibilistekin. Denborak erakutsi du fronte espainolistaren etengabeko inposizio dinamikari aurre egiteko bide posibilista horien antzutasuna. Aurrekoa hala ere, ezker abertzaleak bere garaian izandako jokaera ezberdinak modu autokritikoan onartzeko oztopoa ez da (zonalde ez euskaldunera adibidez, zonalde mistoan zegoen D eredua hedatzea oztopatu izana), dudarik gabe, bere praktika politikoaren sinesgarritasunean eragina izan zutenak. Ezin aipatu gabe utzi noski, Alderdien Legearen aplikazioa eta honek izan dituen ondorio politikoak. Urrats honi esker, eskuin nafarra eta sektore espainolista eroso dabil Nafarroako instituzio nagusian. Nafar Parlamentuan itsasoa bare dago. Gai ekonomikoak, nazionalak edota gizartekoak inolako oposizio errealik gabe eta planteamendu alternatiborik gabe eztabaidatzen direlarik. Ezker abertzalearen legez kanporatzea probestuz Aralarren agertzeak lehenbizi eta NaBairenak ondoren, ez du aldaketa politikoaren edukiei dagokionez, inolako berrikuntzarik suposatu. Eskuina eroso dabil, adierazgarria da azken negoziazio prozesuan espainiar batasunaren alde Nafarroako Gobernuak antolaturiko manifestaldia . 1996. urtean “organo komun permanente” delakoa abiarazteko asmoak izan baziren Otanoren dimisioa behartu zuten ustelkeria kasuen azalarazteko arrazoi, hamaika urte beranduago PSE, EAJ eta Batasuna batetik, eta Espainiar Gobernua eta ETA bestetik burutzen ari ziren negoziazioei erantzunez Espainiaren lurralde batasunaren aldeko aldarria kaleratu zuten. Azken urteotan UPNren eta PSNren arteko akordio ezberdinek agerian utzi dute Nafar jendarteak nahi duen aldaketa politikoa ezinezkoa izanen dela aurretik egungo markoaren oinarrien aldaketarik gabe. Aldaketa politiko eta soziala alde ezberdinen arteko elkarrizketatik agertoki demokratikoa eraikitzean etorriko da soilik, zeinean proiektu politiko guztiak berdintasunean defenditu eta herritarrak hala nahiko balute egingarri izango diren.
2.2. Egungo abagunearen ezaugarri nagusiak 2.2.1 Egoera sozioekonomikoaren hausnarketa laburra “Navarra foral y española” egitasmoaren alde hamarkada hauetan zehar egin den propagandan pisu handia izan du honako topiko honek: Nafarroa bizi-maila ona duen herrialdea da, ez dago apenas langabeziarik eta ongi bizi da. Honela, “amets nafarra”ren iruzurra saldu egin digute, amets amerikarraren beste iruzur horren kopia probintzianoa baino ez dena.
2007. urteko martxoaren 17an, negoziazio prozesuaren erdian burututako manifestaldia “Fuero y Libertad. Navarra no es negociable” lelopean. Diario de Navarraren ondorengo eguneko kronikak detaile hauek ematen zituen: “La pancarta fue portada por Miguel Sanz, por el presidente del Parlamento de Navarra, Rafael Gurrea, y la alcaldesa de Pamplona, Yolanda Barcina entre otros. En tercera fila marcharon el presidente del PP, Mariano Rajoy, acompañado de los dirigentes de su cúpula, entre ellos, el secretario general del PP, Ángel Acebes; el portavoz en el Congreso, Eduardo Zaplana; y la presidenta de la Comunidad de Madrid, Esperanza Aguirre. También participó el eurodiputado del PP Jaime Mayor Oreja y, como ya estaba previsto, la presidenta del PP en el País Vasco, María San Gil, y el presidente de La Rioja, Pedro Sanz”.
12
Nafarroa tokiko zein nazioarteko kapitala eta eskuinarentzat benetako paradisua izatera pasa da. Herrialdean dagoen presio fiskala (dagokion BPGren gainean bildutako portzentajea), zein dauden zerga ezberdinen egitura (Elkarteak, PFEZ…) aztertuz, kapitalari emandako tratua estatu mailan dagoena baino hobea eta Europan dagoenarekin alderatuta borondate oso onekoa dela ikus dezakegu. Berdina gertatzen da hezkuntza, osasuna edota programa sozialen finantziazioari zuzendutako portzentajeekin, Nafarroan Estatuan baino baxuagoak dira eta zer esanik ez, Europar Batasunarekin alderatuz. Modu honetan osasungintza eta hezkuntza pribatua (Opus, erlijio-ordenak…) eta gizarte arretari lotutako negozio guztiak (egoitzak, laguntza-zerbitzuak…) Nafarroan nahieran dabiltza. Zentzu berean, Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak Nafarroan azken hamarkadan gainontzeko Estatuko herrialdeekin alderatuz soldatak proportzionalki gutxien igo direla adierazi du. Modu honetan, kapitalak bere egiten duen pastelaren portzentajea (BPG) gero eta handiagoa da, soldata-errentei dagokiona beheraka doan bitartean. Enpresei eginiko mesedeak (lurrak ematea, EREen onarpena…) gure herrialdearen bikaintasunaren beste adibide bat gehiago dira. Aurreko guztia Estatu mailan bakarra den itunari esker posible da. Nafarroan UPN, PSN, CEN, CCOO eta UGTk mantentzen dutena, zeintzuek Opus Dei eta Diario De Navarrarekin batera, pairatzen dugun marko navarrista-espainolista eta kapitalista defendatzen duten. Ameskeria horretatik bortizki esnatu da nafar langileria, krisi ekonomikoaren eskutik esnatu ere. Izan ere, Nafarroako lehendakariak afari batean 400 euro xahutzen dituen bitartean, prekarietatea orokortu, lan istripuak kroniko bilakatu eta langabezia hazi egin da. Baina arazoa ez da krisiarekin hasi eta beraz ez da susperraldiarekin amaituko. Krisian nahiz susperraldian, Nafarroan indarrean dagoen eredu ekonomiko eta sozialaren helburua bera da: patronalak sortzen den aberastasunaren gaineko kontrola izaten jarrai dezan, langileriaren kaltetan. A- Nafarroa, patronalaren gatibu eta Madrilen menpeko 70. hamarkadan, diktadurarekiko haustura ematea eta beste euskal herrialdeekin batera eskenatoki demokratikoa eraikitzea aldarrikatzen zuen langile mugimenduak. Eskubide laboralak, askatasun demokratikoak eta autodeterminazio eskubidea elkarrekin lotuta zeuden hiru aldarrikapen funtsezkoak ziren. Urte horietan langileek borroka esanguratsuak egin zituzten, bai arlo laboralean (Potasas, Motor Ibérica…), baita arlo politikoan ere. Alta, Nafarroako eliteek frankismoan zehar pilatutako boterea iraunarazteko operazioa abiatu zuten, Foru Hobekuntza inposatuz. Franko hil osteko eskenatokian, langile borroka desaktibatu eta patronalaren hegemonia bermatzea zen helburu nagusietako bat. Honela, langile mugimenduaren aldarrikapen batzuk onartu baziren ere (askatasun sindikalak, lan-baldintzen hobekuntza zenbait sektoretan), nafar langileria patronalaren menpe eta erabaki ekonomiko nahiz politikoetan parte hartzeko aukerarik gabe jarraitu zuen. Nafarroako elite ekonomiko eta politikoak Nafarroa bere interesen mesederako kudeatu du 30 urte hauetan zehar. Berriki argitaratutako ikerketa baten arabera, egun 90 bat lagunek osatzen dute elite hau, kasik denak gizonezkoak eta horietako asko negozio gizonak. Bestalde, Nafarroari eta oro har Euskal Herriari bere politika ekonomiko eta soziolaboral propioa garatzeko beharrezkoak dituen baliabideak ukatzen zaizkigu: lan harremanak arautzeko esparru propioa, zerbitzu publikoak geure beharren arabera antolatzeko aukera, gizarte segurantza, enplegu politika pasiboak egiteko eskumena…Horrela, nafar langileriak unean uneko Espainiako Gobernuak hartu dituen erabakien ondorioak pairatu ditu. Eta jakina denez, erabaki horiek garai batean eskuratutako eskubideak murriztera zuzendu dira.
“La distribución social del poder: La élite navarra en el cambio de siglo (1999 – 2004)”. Ricardo Feliu Martínez
13
Foralitatearen eta “Nafarroaren izaera propioaren” harri-bitxia omen den Konbenio Ekonomikoari dagokionez ere, nabarmena da Nafarroaren mendekotasuna. Zergak biltzeko eskumena izan badu Nafarroako Gobernuak, baina Estatuarekin “adostutako” (hau da, Estatuak finkatutako) arauen arabera. Konbenioak ezartzen dituen harmonizazio fiskalerako irizpideen arabera, Nafarroaren presio fiskalak Estatuan dagoenaren parekoa izan behar du. Muga hauen ondorioz, Nafarroako sektore publikoaren pisua Estatuarenaren antzekoa da, Europako beste herrialde batzuetan dagoen elkartasun eta babes sozial maila bermatzeko gai ez. Gainera, Nafarroak “ekarpena” egin behar dio Estatuari urtero-urtero, transferituta ez dauden arloen gastuak ordaintzeko (defentsa, kanpo harremanak, polizia e.a.). B- Nafarroan indarrean dagoen politika ekonomiko eta sozio-laborala Nafarroan eta oro har Euskal Herrian politika ekonomiko eta sozio-laboral burujabea egiteko aukerarik ez badago ere, Nafarroako Gobernuak izan baditu hainbat eskumen. Bada, eskumen horiek Herriaren ongizatea bermatzeko baino, gutxi batzuen etekinak areagotzeko erabili izan dituzte Nafarroako Gobernu ezberdinek, patronalarekiko elkarlan estu-estuan. Izan ere, instituzio ustez publikoen eta enpresarien arteko sinbiosia gauzatu da Nafarroan; horren erakusgarri da, besteak beste, politikagintzaren eta enpresa munduaren artean hainbatek egiten dituzten joan-etorriak. Enpresa trasnazionalekiko mendekotasuna Gure herrialdean kokatu diren enpresa trasnazionalekiko mendekotasuna areagotu egin da. Milaka lanpostu Europako edo Munduko edozein hiritako bulego batean hartzen diren erabakien menpe daude. Eta azken aldian ikusten ari garen bezala, enpresa trasnazionalen erabakiak norabide berean doaz: lan-kosteak murriztearren, ekoizpena beste herrialde batzuetara eramaten ari dira. Enpresa ugarik, errentagarriak izan arren, ixteko mehatxua egiten diete langileei, irabaziak handitzeko helburu hutsarekin. Errealitate honen aurrean, administrazioaren jokabidea guztiz subsidiarioa da: atzerriko kapitala sartzea errazten du, diru publikoa haren zerbitzura jarrita, eta joandakoan ez du erantzukizunik eskatzen. Gauzak horrela, esan dezakegu une honetan nafar ekonomiaren egonkortasuna hari fin batetik zintzilik dagoela, enpresa trasnazionalen erabakien arabera apur daitekeena, nagusiki ibilgailuen sektorearekin lotura dutenak, Volkswagen lehen tokian, nekazaritzako elikagaien industria… Nafarroako Gobernuaren eskutik ez dago interbentzio eraginkor bat ekoizpen-ehun propioa garatzeko. Aitzitik, Sakana, Bortziri edo Agoitz bezalako eskualdeetan atzera pausuak ematen ari dira. Prekarietatea Etekinak areagotzeko helburu hutsaz, enpresariek lan-baldintzak eta eskubideak okertzeko estrategia garatu dute hogeita bost urte hauetan, administrazioaren babesarekin. Helburu nagusia beti ere enpresarien etekinak areagotzea izaki, unean uneko gorabehera ekonomikoen arabera langileok gara beti galtzaile. Garai batean industria birmoldaketa eta langabezia pairatu behar izan genuen, orain azpi-kontratazioa, prekarietatea eta osasunaren galera. Lan-osasunari dagokionez, azken urteetan legedi espezifikoa sortu eta prebentzio zerbitzu pribatuak ugaldu badira ere, lan istripuen kopurua oso altua izaten jarraitzen du Nafarroan: 2007an 30.000 lan-istripu gertatu ziren eta 16 langile hil ziren horien ondorioz. Langileok pairatzen ditugun gaitz hauei aurre egiteko politika publikoak “zerbait egiten ari denaren” itxura emateko amarruak baino ez dira. Nafarroan martxan jarri diren lau Enplegu Planek porrot egin dute. Behin-behinekotasunari, azpi-kontratazio eta lanaldiari ez zaio mugarik jartzen eta hori egin ezean ez zaio mugarik jarriko, ezta ere, lan istripuei. Aipatzekoa da, halaber, nafar administrazioan dagoen behin-behinekotasun tasa izugarria, sektore pribatukoa baino nabarmen handiagoa, eta Espainiako Estatuko handiena: %36,52. Admi14
nistrazio publikoak horrelako eredua ematen baldin badu bere etxean bertan, zer espero daiteke bere enplegu politika orokorraz? Emakumeen gutxiespen eta bazterketa egiturazkoa Hogeita hamar urte hauetan zehar, Europako joerei jarraiki, gero eta emakume gehiago sartu da lan merkatuan. Halere, emakumeen gutxiespen eta bazterketa egoerak bere horretan dirau. Nafar instituzioek ez dute borondaterik parekidetasunaren bidean urratsak emateko, ez lan arloan ezta arlo sozialean ere. • Emakume askok etxean lan egiten dute, errekonozimendu estatistiko (ez da BPGan kontutan hartzen), sozial eta ekonomikorik gabe eta beraz mendekotasun egoeran. Zahartzarora heltzean, pentsio baxuekin bizirautera behartzen ditu sistemak. Emakumeak menpekoak diren pertsonen zaintzaren arduradunak izaten jarraitzen dute. Honek lanaldi bikoitza eta hirukoitza izatea dakar, beren osasunean duen ondorioekin. Gobernu ezberdinek hartutako neurriak, bai pertsona hauen zainketarako, bai lan-mundua, bizitza pertsonala eta familiarra kontziliatzeko, emakumeei zuzendutakoak izan dira eta ez dute arazoa errotik konpontzea ahalbidetu. Gobernuak egoera hobetu beharrean, adabakiak jartzen aritu dira. Gobernuek krisiaren aitzakiaz gainera, gastu soziala murriztu eta zerbitzu sozialen pribatizazioaren aldeko apustua egiten ari dira eta aipatu egoera okerrera egin du. • Etxetik kanpo soldatapeko aritzen direnek, berriz, gehiago pairatzen dute langabezia eta behinbehinekotasuna, enplegu kaskarragoak dituzte eta gizonezkoek baino askoz gutxiago irabazten dute; gainera, etxetik kanpoko lanaldiari etxe barruan egin beharrekoa gehitu behar zaio, kasu gehienetan beraiengan erortzen baita batez ere etxeko eginkizunen ardura (lanaldi bikoitza) . • Hainbat eta hainbat emakumek sexu-jazarpena pairatzen dute lanean eta ez dago honi aurre egiteko protokolo instituzionalik. Enpresarien mesedetan eta lan-errenten kaltetan doan sistema fiskal erregresiboa Sistema fiskalak jendartean dauden ezberdintasunak zuzentzeko baino, horiek iraunarazteko balio izan dute Nafarroan. Azken urteetan egin diren erreforma fiskalak norabide berean joan dira: Elkarteen Zergaren murrizketa, enpresarientzako laguntza eta zerga-salbuespenen hazkundea, PFEZaren progresibitatearen murrizketa‌ Nafarroako aurrekontu publikoen diru-sarre-
Lanean ez dagoen populazioa, baina aurrez aritu zena, lana utzi zutenean kontziliazioarekin lotutako arrazoien arabera sexuarengatik sailkatuta:
Haurren zainketa
Menpeko pertsonen zainketa Ezkondu nintzelako
Emakumeak (%)
Gizonak (%)
6,4
2,0
24,8
0,8
16,2
0,02
2007ko urtarrileko datuak, sexuaren arabera sailkatutako pertsonak, lehen edo azken seme-alaba jaio zenean aldaketarik egon zen ala ez: Lehenengo seme-alaba
Azkenengo seme-alaba
Emakumea (%)
Gizona (%)
Emakumea (%)
Gizona (%)
11,8
1,9
12,1
0,0
Lana utzi zuen
13,6
1,3
12
0,7
Lana aldatu zuen
4,7
4
2,7
3,5
Aldaketarik ez
Lanaldiaren murrizketa Eszedentzia
Beste aukera batzuk
59,6
7,5 2,8
90,3
58,4
0,3
11,9
2,2
2,9
93,6
0,2 2,0
15
retan zeharkako zergek, alegia, herritar guztiek (baita gutxiago dutenek ere) berdin ordaindu beharreko zergek, pisu handiegia dute. Sektore publiko ahula, zerbitzu publiko eskasak Sektore publikoa ahuldu egin da, bai Nafarroako ehundura produktiboa garatzeko inbertsio publikoari dagokionez, bai eta zerbitzu prestakuntzan ere. Babes sozialean, osasun arloan edo irakaskuntzan gero eta urrunago gaude Europako baremoekin konparatuta. Nafarroako Gobernuak eta udaletxe ugarik hainbat zerbitzu publiko pribatizatu egin dituzte (zerbitzu informatikoak, arreta soziala, egoitzak, kultur-guneak eta kirol instalazioak…), langileei lan-baldintza kaskarragoak ezarriz. Pribatizazio politika honen atzean interes aitorrezinak daude, foru nahiz udal administrazioan indarrean dagoen entxufismo eta ustelkeriari lotutakoak. Behin-behinekotasun tasa Espainiako Estatuko altuena den bitartean (%36,52), kasta burokratiko-politiko bat hazten eta aberasten ari da, Gobernuan dauden talde politikoen gerizpean. Aipamen berezia merezi du osasungintzan, gizarte zerbitzuetan eta etxebizitza politikan gertatzen ari denak. • Osasun arloari dagokionez, 1975ean bertan inbertitzen zen diruaren %78 sare publikora zihoan eta %22 pribatura; bada, gaur egun %71 doa publikora eta %29 pribatura. Honela, administraziotik, adostutako Hitzarmen eta Kontzertuen bidez, sekulako diru kopuruak (30 milioi euro inguru urteko) desbideratzen dira hainbat osasun zentro pribatutara, Opus Deiren Clínica Universitaria nabarmentzen delarik. • Gizarte Zerbitzuetan hartu diren erabaki politikoek bazterrean utzi dute 80. hamarkadan zegoen planifikazio publikoan oinarritutako jarduera. Denbora pasatu ahala, hasieran bidea ireki zitzaion iniziatiba sozialeko entitateei, eta geroxeago enpresa pribatuei. Politikoki zuzenak diren diskurtsoak gorabehera, Nafarroako Gobernua, patronala, CCOO eta UGTrekin batera garatzen ari den eredua honetan oinarritzen da: erabateko pribatizazioa, eskubide sozialen merkantilizazioa, adiskidekerian oinarritutako diru publikoaren banaketa, jendearen eta herri mugimenduaren parte hartzeari oztopoak… • Etxebizitza eskubidea urratu egin da, etxegintza negozio-iturri bilakatu delako. 35.000 etxebizitza inguru hutsik Nafarroako Gobernuaren arabera (hainbatek 65.000 diote). 2008-2012 etxebizitza planaren helburua horietako % 2,85 alokairuan jartzea da, berriak eraikitzearekin batera. CANek (Nafarroako Aurrezki Kutxa) historikoki izan duen gabezi demokratiko eta soziala konpondu ordez, gaur egun barne erreforma eta beste entitateen (Caja Canarias) bat-egite prozesuan murgildurik dago, non gero eta gehiago, eta banka etikoaren amuarekin, banku pribatua bilakatzeko bidean, bere izaera publikoaren galera ezkutatzen ari den. Miguel Sanzek “aurrezki kutxak ez dute Gobernuen agente finantzarioak izan behar, baizik eta kreditu-entitate pribatuak” adierazterakoan esan zuen. Bestalde, gainontzeko euskal kutxekin harremana estutzeko ezein prozesuren aurkakotasuna, CANen navarrismo-espainolista antieuskaldunarekiko menpekotasuna agertzen du, edozein irizpide finantziero eta sozialen gainetik. Hirugarren adina Lan-mundua atzean utzi duten pertsonak ugari dira. Beren egoera ekonomikoa kasu askotan pobreziaren muga gainditzen dute eta pentsioetan aurreikusten diren murrizketek egoera hori okertuko dute. Talde honi zuzendutako eskaintzak ez du bere pertsonalitatea, kultura, esperientzien garapena ahalbidetzen eta beren jakinduria, esperientzia eta elkartasuna komunitatearekiko baztertu egiten du. Zahar-etxeen bidez negoziorako iturri dira gainera, etxez etxeko laguntza nahikoa ez denean. Boto-emaileen %20a osatzen duten heinean soilik kontutan hartzen zaie. 16
D- Itun antisoziala. Gobernua-Patronala-UGT-CCOO. 25 urte hauetan Foru Hobekuntzaren operazioa bultzatu edota babestu zuten eragile politiko (UPN eta PSN), enpresarial (CEN) eta sindikalak (UGT eta CCOO) batera aritu dira, holding-a bailiran, lan arloko politika kudeatzeko orduan, gainontzeko sindikatuen eta oro har nafar langileriaren bizkarretara. 1995eko Sektorearteko Ituna da indar politiko eskuindar, sindikatu eta enpresarien arteko ekintza batasun itxuraz antinatural honen mugarria. UPNren Gobernuaren gerizpean CENek eta UGT/CCOOk sinatutako Itun honek lan merkatua arautzeko bederatzi neurri bildu zituen, tartean ETTen sustapena, estatu mailako konbenioak onestea eta Madrilen ereduaren araberako prestakuntza sistema ezartzea. Hiru neurri horiei men ez egiteagatik, gainontzeko sindikatuak baztertu zituzten, besteak beste, Nafarroako Lan Auzitegia, Nafarroako Lan Zerbitzua eta prestakuntza arloko instituzioetatik. Eta aurrerantzean klub pribatua osatuko balute bezala jokatu dute, Nafarroako lan harremanak nahiz publikoak beharko luketen hainbat zerbitzu (langileen prestakuntza, etorkinekiko arreta, gizarte zerbitzuak…) pribatizatuz. Holding hau arloz arlo gauzatu da hamabost urte hauetan: • Enplegu Planak. Lau Enplegu plan sinatu dituzte 1999tik. Plan horietan diru publiko ugari inbertitu da (1.400 miloi euro inguru) eta horren parte handi bat sinatzaileen mesedetan joan da, partida ezberdinen bidez (prestakuntza, etorkinekiko arreta, prebentzio ordezkari sektorialak e.a.). Halere, aurreko atal batean aipatu bezala, plan hauen eraginkortasuna eskasa edo ezdeusa izan da. • Sektoreko konbenioak. Ohikoa da UGT eta CCOOek dagokion patronalarekin akordioak egitea negoziazio mahaitik kanpo. Horrela, negoziazio kolektiboaren logika hankaz gora jarri dute sektore askotan: negoziazio mahaia alde patronalaren eta alde sozialaren artean banatu beharrean, holding-eko kideen (UGT, CCOO eta patronala) eta gainontzeko sindikatuen artean banatzen da. • Herritarrentzako zerbitzuak: publikoak izan beharko liratekeen zerbitzuak CEN, UGT eta CCOO sindikatuei eman zaizkie, lan arloan emakumeei eta etorkinei begirako arreta kasu. Honezkero argi geratu da eredu honek Nafarroako eskuinari eta patronalari egin diola mesede. Alde batetik, UPNk bere politika fiskal eta sozial atzerakoia garatzeko zilegitasun sozial handiagoa lortu du, Nafarroan elkarrizketa soziala dagoen itxura faltsua emanda; horrela, UGT eta CCOO Nafarroako frankisten oinordeko politikoaren bidelagun estimatuak bilakatu dira. Beste alde batetik, nafar patronalak ere legitimitate sozial handiagoko eragiletzat aurkeztu ahal izan du bere burua, etekinak areagotzeko beste helbururik ez duen jarduera garatzen duen bitartean. UGTk eta CCOOek zilegitasuna eskaini diote, langileen izenean, esparru antidemokratiko horri, administrazioarekin harreman pribilegiatuak izan eta dirutza publikoa kudeatzearen truke. 2010. urterako, soilik diru-laguntzak kontutan hartuz –etxebizitza proiektuen kudeaketatik eratorritako etekinak baztertuz- 6 milioi euro (mila milioi pezeta) bakoitzeko. Patronalaren zerbitzura legokeen pertsonal-buruak balira bezala jokatzen dute maiz sindikatu hauek: enpresa askotan langileen sarrera kontrolatzen dute, enpresan egon bitartean lan-baldintzak negoziatzen dituzte eta kaleratzeak adosten dituzte. 2008an Gobernuak Nafarroako Urrezko Domina eman zien CEN, UGT eta CCOOi. Domina hau, UPNren eskutik eta CENekin batera jasota, amore emateen ibilbide negargarriaren gailurtzat har daiteke.
17
2.2.2- Nafarroako Lurralde antolaketa Sarrera. Edonolako gogoeta egin aurretik izenburu honen baitan kokatzen diren gaiak definitzea interes handikoa suertatzen da. Era erraz batez esan dezakegu baliabide natural eta ingurunearen babeserako, hala nola giza ezarpen anitzen erabilpen arrazionalari, bizitegia esaterako, aurre egiteko kudeaketa arduratsuari lurralde antolaketa deritzogula. Azken helburua, lurralde osoaren garapen sozioekonomikoa eta orotar, bizi kalitatearen hobekuntza bilatzea izanik. Beraz, etxebizitza eta energia politika, hondakinen trataera, komunikazio sare ezberdinak, ura… bezalako gaiei heltzen zaie. Askotan gertatu ohi denez teoria eta errealitateak ez du bat egiten, are gehiago errealitate hori eskuinekoek zuzendu eta planifikatzen dutenean. Kontutan hartuz, eskuin indar honek herriarenak ez diren botere gune ezberdinetan babesa eta erosotasuna bilatzen duela. Arrazoi hau dela eta, ez da sobera zaila atal honi dagokionez, Nafarroako eskuin indarraren jarduera bi zutabe nagusitan kokatzea: espekulazioa bata eta dependentzia bestea. Hots, eremu honetan ematen diren sustapenak lurraldearen balioari eta beraren baliabideei ahalik eta zuku gehien ateratzea da helburua, beti ere, botere eremu zehatzen mesedetan. Honela azpiegitura handien ezarpena edota jarduera ekonomikoaren piztea herri gisa bizi dugun errealitatearen ikuspegi espainolizatzailearen menpekoa da. UPNren politika atal honetan bi zutabe nagusitan oinarriturik egon da. Alde batetik, bere proiektu navarrista-espainolistaren berrespena/errepikatzea aspertzeraino (“Nafarroako Erresuma”, euskararen zokoratzea…) eta kultura interes turistiko-komertzialen interesen pean (Sanfeminen museoa, Baluarte…). Horren aurrean gure herrian argiki egonkortutako euskal kulturaren zokoratzea eta bestelako jarduerekiko utzikeria (NAE, kultur taldeak…) ditugu. Lurralde antolaketa lan tresna gisa. 2001 eta 2005 urteen bitartean, NASURSAREN zuzendaritza teknikopean Nafarroako Lurralde Estrategia (NLE) idatzi zen. Hurrengo urratsa lurralde antolaketa planak eskualde mailan idaztea litzateke: erdiguneko eremua (Iruñerria eta ondoko bailarak), Pirinioak, Nafarroa Atlantikoa ( gutxi gora behera Mendialdea bezala ezagutzen duguna), Erdialdeko zonaldeak (Lizarratik Zangotzaraino) eta Ebroko ardatza. Haien kalkuluen arabera prozesu honek 2010eko Ekainean izan beharko luke amaiera. Dokumentu hauek tokian tokiko plangintzak loturapetu ditzakete. Lurralde antolaketa gauzatzeko iniziatiba praktikara eramateko moduaz haratago azpimarratzekoa da, estrategia honek herrialde hau ezezaguna egiten duten muga politikoekiko guztiz menpekoa dela eta azpian gordetzen den asmo obsesiboa erakusten digute. Hainbat aspektu partzialei so egiten badiegu arrazoizko dokumentua dela ematen du baina praktikak erakusten digu, hutsaren hurrengoa uzteko abilezia dutenen literatur saiakera besterik ez dela. Adibide gisa, Iruñerriak pairatzen duen etxebizitzen okupazioa ez dator bat dokumentuan azaltzen denarekin, edo Sakanan, esaterako, AHTaren ezarpenak izan ditzakeen inguruneko ondorioak barregarri uzten ditu. Dokumentu honetan lurralde markoari heltzeko era isolazionista ikaragarria da. Bateratze eta elkarlanerako espazioak alboratuz eta interes politikoen arabera indartuz. Maila instituzionalean, EAE eta Akitaniarekin elkarlanean mugaz gaindiko Europar eskualdearen osaketari begira Nafarroako Gobernuak eman duen ezetza da honen adibide. Nafarroak lurralde antolaketari begira dituen erronkak, aspektu sektorial ezberdinetan eta UPN zein haien elkarkideek hauek lantzeko eta erabiltzeko modua zehaztuko ditugu. Mugikortasuna eta komunikazio fisikorako sarea. Atal honetan azpimarratzekoak diren hiru elementu ditugu: Trenbide garraioa, errepide sarea eta Iruñerriaren hiri barruko mugikortasuna. Abiadura handiko Trena. Abiadura Handiko Trenaren edo NaBai eta EB bezalako alderdi
“Nafarroa XXI” osatzen duten enpresen elkartean egina da; Nafarroako Komertzio eta Industria ganbara, Tomillo ikerketa ekonomikoen zentroa, Eide aholkulariak, Ecotec Research & Consulting, L.T.D. eta Basartea S.L.
18
politikoek eztabaida sakona saihestearren Prestazio Handiko trena deitzen dutenaren ezartzeinposatze fase administratiboan gaude. Fase administratiboaz aritzen gara politikoari ateak itxi egin dizkiotelako nahiz eta, jendarte mailan inolako eztabaida ez den eman eta herritarrengan ustezko onurak eta kalteen inguruan dagoen ezjakintasun nabaria den. Krisialdi ekonomikoa eta honek eragindako atzeratze eta finantziazio arazoek une zailean egotea suposatzen du. Iruñetik Gipuzkoarako trenbide zatiak ez du definizio nahikorik. Sustatzaileei kontuak ateratzen ez zitzaizkionez, Iruñerriako geltoki berriaren makro-proiektu espekulatiboa kolokan egon da. Gobernuak era sinple batekin konpondu du arazoa. Lehenago 8130 etxebizitzez hitz egiten bazuen egun 9000 etxebizitzez ari da eta hirigintzarako 347 milioi euroren beharra ikusten bazuen egun, 296 milioi eurorena da. Hau da etxebizitza kopuru gehiago hirigune okerrago batean. Dena gure etxebizitza sustatzaileen mesedetan. Aurreko Urtarrilaren 18an, PSISen martxa jartzea adostu zen eta orain Estatua Espainolarekin negoziatu beharra dago. Bestelako itzal ilunak aipatzerik daude baina idatzi honen markoa gainditzen dute. Azkenik, trenbide egituratze nazionalari konponbiderik ematen ez diola aipatzea dago. Gainera bestelako hirigune garrantzitsuekin loturarik ez da aipatzen, Bartzelona edo Madrid esaterako. Gabezi hau, ekonomikoki zentzudunak, egonkorrak eta herriaren antolaketarekiko positiboak izango ziren bestelako formulen bidez konpondu litekeena . Errepide sarea. Bereziki, aipatzekoa dugu Pirinio gaindiko errepidea, bere garapena bertan behera gelditu da Estatu Frantsesaren buruek Behe Nafarroatik igarotzeko ezetza dela eta. Azpiegitura honekiko jaso diren salaketa handienak lurraldearen beharrekiko desorekak eta ingurunearenganako eraginetan laburbildu daitezke. Ez ohiko dimentsioak honek ez zuen bi Nafarren arteko espazio komuna egituratzeko helburua baizik eta Penintsula Iberikoan tonakopuru handiko garraioaren sarbidea izatea, Bidasoako sarbidearekin lehian sartuz. Herria nola eraikitzen den ikasgai argia. Hala ere, azpiegitura honek era zuzenean berriz dimentsionatua, Pirinioetako bi aldeentzat oso garrantzitsua da, elkarren arteko komunikazioa eta kultur mailako harremanetan, harreman sozial eta ekonomikoen hobekuntza suposatuko lukeelako. Mugikortasuna Iruñerrian. Harrigarria da hiri barneko garraioak bizi duen utzikeria, hala nola txirrindua bidezko garraioaren alternatibari egiten zaion trataera ere. Volkswagueni begirunea erakusteko, kotxe pribatuen menpeko eskualdea dugu. Diario de Navarraren editorialetako batek, kotxe gabeko egunaren harira, alferrikako ospakizuna izatea, kotxe-trafiko gehiegirik ez izatea eta gainera Volkswaguenetik bizi izatea argitaratu zuen. Etxebizitza. Ekarpen eta salaketa anitz egin ditugu. Etxebizitzaren gaiak Estatu Espainoleko finantza sistema kolokan jarri du, eta orain arazoa konpontzetik urrun dago. Ziurrenik, Banketxeen paperarekin batera etxebizitzaren espekulazioak sistema kapitalistaren benetako proposamenak direlako. Hain zuzen, espekulazioa jasangarria izan arteko mugetara eramatea. Etxebizitzaren auziarekin jendarte mailan emandako iruzur handiena bizi izan dugu. Herritarren dirua eta diru publikoa ezeren truke, etxebizitza sustatzaile eta banketxeen esku utzi egin da. Nafarroako administrazioak jarduera hau onartu eta sustatu egin du: Eguesibar, Gendulain, Ripagaina, Etxabakoitz… Aurretik azaldutakoaren adibidea da nola PSNek NaBairekin gobernua osatzeari begira izandako negoziazioetan, PSNren aholkularia zena egun, Flores eraikuntzen aholkularia da, hain
Aurretik, proposamen alternatiboek garatutako dokumentazioari erreferentzia egiten diogu, Trenbide sozialaren aldeko plataformak laburbiltzen duena alegia.
Adibide gisa orain Flores Eraikuntzak duen egoera finantzario larria konpontzeko aholkularia eta PSNk NaBairekin Gobernua osatzeko negoziazioetan izan zuena berdina dela. Eta orduan lehendakarigaia izan zena, orain Administrazio Batzordean dago ezezaguna zen European Credit PLC sartu eta kapitalaren gehiengoa eskuratu ondoren. Honi Salesianoseko eraikuntza egiteko Flores Eraikuntzak hautatua izan dela gehitzen badiogu, ondorioak ateratzea besterik ez dago.
19
zuzen, gaur egun, bizi duen diru egoera konpontzeke duen enpresak. Garai horretan, Nafarroako Gobernurako lehendakari gaia gaur egun, Administrazio Kontseiluan dago ezezaguna den European Credit PLC delakoaren agerraldia eta kapitalaren gehiengoa eskuratu ostean. Honi Flores eraikuntzak, Salesianotarren obraren esleitzea eskuratu duela gehitu behar zaio, hortaz, atera kontuak. Egoera honek herrialdeko antolaketan bestelako arazoak sortzen ari ditu, bereziki Iruùerrian, ezarpen nahaspilatsua, zenbait kasutan erotze modukoa, aurretik inolako planifikaziorik ez duen komertzio eta aisialdi gune handiak eraikiz. Etxebizitzaren auzia ikuspegi bikoitzean konpondu beharra dago, batetik, hirigintzarako jarduera egokia erabiliz eta bestetik, jendarte mailan lehen mailako beharra dela kokatuz. Gure jendartean gai hau seriotasunez eta sakontasunez helduta iraultzailea izan liteke. Hala nola, etxebizitza publikoa errentaren araberako alokairua, etxebizitzaren tamainan eskaintza malgu eta anitzagoa edota etxebizitzen eraikinek gero eta zerbitzu komun gehiago izatearekin batera, hirigintzako birgaitzerako esfortzu handiak eta herri guneen berreskuratzerako antolaketa egokia ardatz garrantzitsuak izan daitezkeelarik. Energia. Nafarroak negutegi efektuzko gasen igorpena handitu du, azken 15 urtetan (19902005) %49,9a. Estatuaren bataz bestekoarekin alderatuz lau puntu gehiago. Talde ekologistek energia berrizgarria CO2aren emisio ahalbidetzeko ordainsari eta koartada gisa erabiltzea salatzen dute. 2005-2010eko Nafarroako plan energetikoak jasotzen duenaren arabera, Estatu Espainolean 2000 eta 2003 urte bitartean kontsumo energetikoak %3,92a igo den bitartean Nafarroan %5,05 igo da eta 15en Europan %1,23a. Hau da, Kyotoko ebazpen eta gomendioen kontra goaz. Garraioak zentzu honetan eragiten duen kaltea kezkagarria da, eskuin indarrak energia kutsakor eta sostengaezinaren aldeko apustua egin duela agerian utziz. Lurralde antolaketak zuzeneko eragina du: azpiegitura handiak, hirigunetik kanpoko, dispertsatuak, mugitzeko bitarteko alternatiboekiko mespretxua‌ Haien kalkuluen arabera, kasu hoberenean, CO2aren emisioak 1990 urteari zegokionaren % 90a igoko da, Kyotoko protokoloak %15ean hazkunde muga jartzen duen arren. Honi Kastejoneko zentralean ziklo konbinatuaren aldeko apustua gehitu diezaiokegu. Bertan produkzioa bikoiztu da, autopista elektrikoak populazio gutxiko eta ingurune makala duten herri guneetan zehar hedatu dira. Jakinik, zeharkatzen duten lur eremuan eragin handia uzten dutela. Orain dela gutxi, Gasteiz-Kastejoneko autopista elektrikoarengatik kaltetuak diren herrietan kontsulta burutu egin dira, eta argiki ezarpenaren kontrako jarrera erakutsi dute. Imarkoain eta Estatu Frantsesaren artean, Behe Nafarroatik igaroz, halako autopista bat aurreikusten da. Energia eolikoarekin ustea erdiak ustel. Hondakinen Trataera. Goi Tribunalak zonaldeko bizilagunei arrazoia eman ostean Arazuriko fabrikaren biometanizazioaren porrota etorri da. Batzuek gaia errausketaren perspektiban kokatu nahi izan dute. Murrizketa eta birziklapena ez dira arazoa, sortzen duguna desagertarazi nahi izatea baizik. Filosofia honek proposamen neoliberalekin bat egiten du non kontsumoari ateak irekitzen zaizkion nahiz eta honek ingurunearentzako jasangaitza izan, pertsona txiro eta lehen mundua osatzen dugunon arteko distantzia handituz. Energia berriztagarriekin gertatu bezala‌ itxurakeria negozioa dagoen bitartean. Negozioa amaitzekotan proposamenek interesa galtzen dute. Milioietako inbertsioa egiten denean, esfortzua beste norabide batekoa izanik gauzak nola aldatzen diren ikustea interesgarria da. Jatorrian espresuki organikoa den materia banatzearen aurkako jarrera, herriaren erabakien aurka joatea eta biometanizaziorako fabrika baten kokatze logikoak (materia organikoaren banaketa egokirako), lekuan lekuko biltzearen kontra, zonalde handiko biltzeak, eta Arangurene20
ko zabortegiaren iraungitze data bestelako alternatiba mahai gainean jarri gabe, honek guztiak arrazoizko sistema izan zitekeena bideraezina bilakatzea ekarri du. Ura. Itoitzen eraikuntzarekin nahikoa sarraski egin zen, Iruñerrian edateko ura eta industria beharrak asetzeko eta Nafarroako Kanalak suposatu duen diru banaketa kenduta inork ez daki zer nolako onurak ekarri dituen. Eraikuntza bera 165,59 milioi euroko kostea izan zuen, aurrekontutan zehaztutako % 68a gehiago. Aurrekontuetatik zehaztutako diru irteerak aldatzen eta ingurunean sor dezakeen eritasunaK salatzen diren bitartean, urtegia ia guztiz betea dago. Nafarroako Kanalaren obren lehenengo fasea burutzen ari da, 2011rako 26.234 hektarea ureztalur suposatu ditzake. Fase honen eraikuntzan 15 urteren bueltan, 1200 miloi euro aurreikusiak zeuden. Ureztatzeko lur sail berri baten martxa jartzeak 3000 eta 5000 euro bitarteko prezioa du. Honetarako laguntza eta diru-laguntza garrantzitsuak bideratzen ari dira, nekazaritza munduko langileek ez dute eskaera handiegirik egiten, koste ekonomikoak altuak direlako oso eta sektorea bera une zail batea aurkitzen delako. Nafarroako Gobernuak aldiz, jarduera hau estrategikotzat kokatzen du eta honela XXI mendeko nekazaritzaz eta nekazaritzako elikagaien industriaz hitz egiten digu. Nekazaritza eta abeltzaintza. Nekazaritza eta abeltzaintzaren garapena azken hamarkadetan eta orokorrean lehen sektorearena, bereziki erregresiboa izan da, bai ikuspegi kuantitatibo batetik (bere populazioaren murrizketa erdira) zein kualitatiboki (sektorearen zahartze mailakatua, ekonomiaren osotasunean berezko pisuaren galera…). Adibide gisa aipatu dezakegu orain dela 20 urte zeuden 7.000 zainzuri ekoizleen artean, %95a desagertu direla, soilik 410 geratzen direlarik. Esne-ekoizpenarekin gertatu denaren antzekoa, 15 urtetan 855 ekoizle izatetik 250ra jaitsi direla. Ekoizpenaren kostuen igoera handia eta jatorrian ordaintzen diren prezioen (kasu batzuetan balio dutenaren azpitik) jaitsieraren eraginez (zainzuriak, mahatsa, esnekiak…), nekazaritzaren errenta azken urteetan beherakada nabarmena izan du (ongarriak, gasolioa, pentsua…). Eta hau guztia gertatzen da kontsumitzaileek azken prezioak etengabe goraka doazela ikusten duten bitartean, beste batzuen artean nekazari eta azken kontsumitzailearen artean dagoen gero eta distantzia handiagoa medio. EBko nekazaritza politika espekulazioan oinarriturik dago, Europako elikadura arautu gabeko merkatuaren esku utziz, sektoreko multinazionalen pean, Nafarroan tokiko nekazaritzako elikagaien industria bere gain hartuz joan direlarik. Espekulazioa eta ustiapenak bertan behera uztea bultzatzen da, tokiko nekazaritzaren ekoizpena eta sektorearen eta nekazarien jarraipena beharrean, Nafarroako Gobernuak nekazaritza, bere langile eta tokiko kontsumitzaileei zuzendutako politikarik gabe, guztiz kontrakoa. Ondare naturala eta kulturala. Ejertzito espainolari begirunea erakusteko, Bardeetako tiro poligonoaren berriztapena eman da. Tolerantzia eta nazioarteko bakearen mesedetan kokatu (Iraken kontrako bonbardaketak burutzeko froga zelaia izan zen) eta UNESCOk Biosferaren erreserbaren inguruan egindako deklarazioak, Euskal Herriko txoko hau natur ondare gisa zehaztu zuen bazuten ere. Zentzu berean kokatu dezakegu ondare eta memoria historikoaren aurka gertatutako azken bidegabekeria; ejertzito espainolak Ezkabako gotorlekua izan zena kontatzen zuten harresiak hau da, pertsona asko hil eta eraildako espetxe politikoaren begiak, bota egin dituzte. Beste batzuetan, Falange espainoleko komandoak izan dira bestetan aldiz, UPNren Gobernuak . Nafarroako errege gaztelua bota zuten, Gaztelu enparantzan Iruñeko espazio arkeologiko zaba21
lena topatu bazuten ere zabortegira bidali zuten eta bestelako hamaika eta etengabeko erasoak. Eskuina elizak udalerrietako ondarea bereganatzen duen bitartean lasai begira dago, Nafarroako eskuinak eta bere elkarkideak gure ondareari zer nolako zaintzak eta defentsa egiten duen ikustea argigarria da. Ordezkatzeko, aurretik zegoena deuseztatu beharra dago.
2.2.3- Nafarroako egoera instituzionala Nafarroako Parlamenturako Hauteskundeen osteko mapa 2007ko maiatzeko hauteskundeetako emaitzak Nafarroako Parlamentuko indar-korrelazioa aldatu zuten; UPNk gehiengo osoa lortzear egon zen eta NaBai 12 parlamentari lortuta Parlamentura indartsu sartu zen, Nafarroako 2. indar bozkatuena izanik. PSNk azken legegintzaldietako betiko lehendakarigaiak ordezkaturik ikusten du bere burua eta ondoren, askoz atzerago, CDN eta IUN geratzen dira. Alderdia UPN NaBai PSN CDN IUN ANV
Boto-kopurua 139.122 77.893 74.157 14.418 14.337 18.096
Ehunekoa %42,2a %23,6a %22,5a %4,4a %4,3a %5,2a
Aulkiak 22 12 12 2 2 2 (*)
(*) Udal hauteskundeetako emaitzak kontutan hartuz: 4
Taulak ez du zehazki ehunekoa adierazten, erabilitako datuak “legalak” izan ziren boto baliagarrien araberakoak baitira eta gure kasuan egondako boto guztiak kontutan hartuta. Legegintzaldiko une nagusiak Gobernuaren osaketa, “agostazo” deitutakoa: 2007ko uda UPNrekiko ordezkoa izanen zen Gobernuaren osaketarako, NaBai eta PSNren artean egondako bilera etengabeak markatu zuten. NaBaik beren programa alboratu eta muga guztiak hautsi eta tematu zen arren, PSNren borondate politiko faltagatik (aurrez Iruñeko udalaren osaketa saioan Yolanda Barcinaren hautaketarekin agerian geratu zena), Gobernu aldaketa bideraezina izan zen. Abuztuan gertatutakoak bi errealitate agerian utzi zituen: PSOEren borondate politiko falta eta ezkutatutako estatu-paktua, eta hauteskundeetan zehar NaBaik defendatutako Gobernu alternantziaren bideraezintasuna. PSNk mantendutako jarrera ezinezko eginen duten baldintza sozialak sortu ezean aldaketa politikoa ezinezkoa da, bestela bazterketa politikoa ezarriko delarik. Modu honetan Nafarroako Gobernua UPN eta CDNren esku geratu zen, gobernatzeko nahikoa zuten gehiengoa eskuratuz. Estatu-ituna; Nafarroako marko juridiko-politikoa blindatzeko saiakera. Nafarroako statusa zalantzan jartzea eta marko juridiko politikoaren beharraren inguruko eztabaidan emandako aurrera urratsak, azken urteotan errepikatu diren gaiak dira eta legegintzaldi honetan ere horren isla izan dugu: azken negoziazioetan irudikatutako aldaketarako aukerak Nafarroako Espainiaren batasunaren aldeko hainbat sektoretan urduritasuna eragin zuten. Horren adibide izan zen Nafarroako Gobernuak Iruñean Espainiaren batasunaren alde antolatutako manifestaldia, zeinetan sektore honetako pertsona esanguratsuenak parte hartu zuten eta estatu espainoleko sektore atzerakoienen babesa jaso zen.
22
Zentzu honetan, Nafarroako Gobernuaren kudeaketarako, legegintzaldi honetan PSN eta UPNren adostasunaren lekuko izan gara. Bere hastapenetan modu pribatuan eta legegintzaldian zehar publiko egin duten hitzarmena (aurrekontuak, 2012 plana, krisiari erantzuteko neurriak, etab.). Hau dena baldintza argi baten baitan; Foru Hobekuntzaren blindajea eta azken honen kokapen konstituzionala. Egoera berri honek ondorio batzuk eragin ditu: • Nafarroako Gobernutik CDNren kanporaketa. • UPN-PP koalizioaren haustura. • NaBaik zituen Gobernu alternantziarako aukerak lurperaturik, sortutako noraeza politikoa koalizioaren baitan. Nafarroako Parlamentuan benetako oposizio falta UPN eta bere Gobernu kudeaketarentzat Parlamentuko egoera politikoa aurreko legegintzalditik gaur arte nahiko erosoa izan da. Salbuespen bakarra, baina garrantzitsua, gaur egun UPNk gehiengo osoa ez duela. Egungo politika ekonomikoaren garapenarekiko kontrajarria den markoa zalantzan jartzeko garaian ez da maila politikoan benetako oposiziorik egon. Oposizioa, egon denean, PSNri alor ezberdinetan egondako keinuengatik zipriztindua egon da eta erabat mediatikoa eta birtuala izan da, Parlamentu barrura soilik begira, gure herrian dauden dinamikak bultzatu edo horiekin lotura baztertuz. Aipatu kudeaketak oinarrizko planteamendu batzuetan talde parlamentari guztien babesa jaso du eta beste kasu batzuetan oposizio lotsatia, gehienetan mediatikoki izanen zuen eraginean kokatuta eta ez horrenbeste benetako eztabaida politiko eta ideologikoan eragiteko helburuaz. Enplegu Erregulaziorako Espedienteen (EEE) onarpenaren bidez, enpresetan bultzatutako politika ekonomikoa etengabe babestu dute. Vascuencearen Legean oinarritutako zonifikazioaren eskema onetsiz, euskaldunon hizkuntza eskubideen inguruko eztabaida (merezi du gogoratzea eztabaida 2 ataletan banatu zela Nafarroa Bai koalizioko ordezkari batek Tibetera egin zuen bidaia tarteko) desitxuratu da. Euskara baztertzen duten TIL bezalako hezkuntza eredu berrien aurreko oposizioa eragile sozialen esku geratu da. Behin baino gehiagotan ezkertiarrak eta independentistak izate hutsagatik ehundaka nafar bahitu, torturatu, atxilotu eta kartzelatu dituzten Estatuko Segurtasun Indarrak babestu dituzte. Foru Hobekuntzaren 30. urteurreneko ospakizunean (parlamentari ohiek eta udal ordezkariek izandako jarrera izan zen ekitaldian egondako desadostasun eta jarrera borrokalari bakarra) normaltasun osoz parte hartu zutenen, egungo marko juridiko-politikoa berretsiz.
23
Udal instituzioen azterketa laburra 2007ko udal hauteskundeak Nafarroako herri ezberdinetan ezker abertzalearekin lotura izan zezaketen zerrenden legez kanporatzearekin eman ziren. Emaitza, berez anitza den egoera instituzionalarekin, egoera konplexua da. Hauteskundeetako emaitzak; udaletxeetako egoera. Alderdiak UPN
Boto-kopurua 110.998
NABAI
52.387
244 133
7.699
16
PSN-PSOE EA IUN
CDN
EAJ-PNV
Besteak (kan ind) EAE-ANV
63.594 2.826 12.220 754
45.000 20.690
Hautetsiak 336
39 21 9
870 93 (datu legalak)
EAri lapurtutakoak
5
14 + 1 Aralar/Onin 2
+/- tokiko kand. 5
+ 3.651 zerrendak legez kanpo utzi zituzten herrietan baliogabetutako botoak + ezker abertzaleko kandidatura independenteak +/- 30.000 + 25 hautetsi 11 herritan ez onartutakoak + 17 Nabaik edo bere alderdiren batek lapurtutakoak + 5 zerrenda independenteak + 3 UPNrengatik +7 Iturmendin aurkeztutako zerrenda bakarra eta baliogabetua. Nafarroako Gobernuaren Gestorea 118 + 7 ezin izan zuten aurkeztu
Udaletxeetan boterearen banaketa: alkatetzak Udaletxeetako jarduerak, alderdi nagusien interesekiko autonomia nahiko du. Hala eta guztiz ere, gero eta zailagoa da udaletxeek erabaki orokorrekiko autonomia hori mantentzea: euskararen bazterketa, Alderdien Legearen eta bere ondorioen bidez eremu independentistaren zokoratzea, gobernu taldearen koloreari lotutako diru-laguntzak… UPNk Nafarroako biztanle gehienak bizi diren herri batzuk bere gain ditu: Iruñea, Tutera, Barañain, Tafalla, Lizarra eta hegoaldeko herri asko. Aipatzekoa da ere Udalerri eta Kontzejuen Nafarroako Federazioa bere esku dagoela eta babes ezberdinarekin bada ere, Nafarroa osoraino iristen dela bere eragina boto aldetik. NaBaik Iruñerriko hainbat alkatetza ditu; Berriozar, Atarrabia, Zizur Nagusia. Sakanako gehiengoa: Altsasu, Etxarri.... eta Iparraldeko zeinbaitzu Baztan kasu. Hala ere, bere udal kudeaketa etengabe zalantzan dago, udaletxe horietan dagoen indar-harremanengatik eta sakoneko erabakietan duen noraeza politikoarengatik. Koalizioaren aktiborik nagusiena bere oihartzun mediatikoan dago, horregatik bere boto-emaileak bereziki marketing politikoaren eragina handiagoa eta harreman sozialena txikiagoa den toki horietan kokatzen dira. PSNk Burlata, Antsoain, Zentroniko, Kastejon, Erriberri, Kaskante... bezalako herri garrantzitsuetan du alkatetza. Bere gabezia nagusiak UPNrekiko benetako alternatiba gisa irudikatzeko duen zailtasuna, bere ekarpen ideologiko eta programatiko eskasa eta Nafarroako Iparraldean botoak eskuratzeko ezintasuna dira. Ezker abertzalearen indar instituzionalaren zati garrantzitsua herrialdeko iparraldean kokatzen da: Leitza, Goizueta, Bera, Lakuntza, Arbizu, Basaburua, Nabazkoze. Hauei ideologikoki bat 24
datozen zerrenda independenteak gehitu behar zaizkielarik. Gure eragin eremua herritarrekin zuzeneko harremana dugun herri horietara mugatzen da. Biztanle kopuru handiko herrietan, harreman sozialetan oinarritutako eskema ahuldu eta marketing politikoa eta komunikazioaren enpresa handiak gailentzen direlarik. Bestalde, kandidatura independenteak ezin dira gutxietsi, kolore ezberdinetakoak izan arren, herrialde osoan sakabanaturik daude eta alkatetza ertain batzuetan eta txiki askotan eragin handia dute. Udal finantziazioa. Udalen egoera ekonomiko eta finantziarioa kontutan hartu beharreko elementua da, horrek beren jarduera eta mugimenduetarako aukera hein handi batean baldintzatzen baitu. Nafarroako udalen finantzaketa sistema nagusia (Iruùeko udala salbu, hiriburutza izanagatik dituen diru-sarrerak tarteko), Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza eta udal-finantzaketaren fondoaren menpe daude. Nafarroako Gobernuak zergengatik dituen diru-sarrerak kontutan hartuz, tokiko entitateei zuzendutako diru-laguntzen bilakaera bestelakoa beharko balu ere, etengabeko murrizketan oinarritu da. Hau da, tokiko entitateei zuzentzen zaien diru kopurua gero eta txikiagoa da (80. hamarkadan bideratzen zen %25etik gaur egun bideratzen den %6rainokoa) eta udalek eskaintzen dituzten zerbitzuak (berezkoak ez diren eskuduntzak edo Nafarroako Gobernuarekin partekatzen dituztenak) gero eta gehiago dira. Udalek zerbitzu berriak behin martxan jarrita, dirulaguntzak nola gutxitzen diren ikusten dute eta zerbitzua mantentzeko zama osoa udalen gain gelditzen da. Nafarroako Gobernuarenak diren eskuduntzak udalek bere gain hartzen dituzte, ekimenak martxan jartzeko gaitasunik gabe. Honek tokiko entitateak ekonomikoki itoak egotea dakar. Udal autonomia mugaturik dago, Nafarroan egun erabiltzen den finantzaketa sistemarengatik ia desagerturik. Udalei zuzendutako erabilera askea duten diru-laguntzak oso eskasak dira, eta diru-laguntza bidez iristen dena, gutxi izateaz gain, Nafarroako Gobernuari ekonomikoki partekatzea egoki iruditzen zaion proiektu edo inbertsioetara mugatzen da (bakoitzak jarri beharreko portzentajea eta kopurua arautzen duelarik gainera). Tokiko entitateei diru-publikoa banatzeko garaian egoera orokorra den arren, sistemak ahalbidetzen duen ahalmenarekin eta aurrekontuetako hitzarmenak aintzat hartuz, desoreka nabarmena sortzen da. UPN eta PSNk kudeatutako udalak saritu eta beste udal batzuk zigortzen dira. Egoera honen aurrean, udal gehienak urte luzez eraikuntzatik eratorritako diru-sarrerak (ICIO, derrigorrezko ustiapenen %10a, udalarenak diren lur-eremuen salmenta‌) bere kontuak orekatzeko alternatiba gisa erabili dituzte, kasu askotan espekulazioaren konplize bilakatuz. Eraikuntzaren gainbeherak eta hortaz mota honetako diru-sarrerena, udal finantziazioaren egoera larria areagotu du.
2.2.4- Nafarroan, eskubide zibil eta politikoen urraketaren inguruan azterketa laburra Instituzioen, justiziaren, polizia eta legeen erabilpen politikoa, Nafarroako jendartearen indefentsioa eragin dute. Nafarroa foral eta espainola gestionatzen dutenentzako inpunitate eremu bat suposatu du. Kriminalizazioa populazioaren sektore gehiagotara zabaldu da. Gazte mugimendua, herri mugimendua, independentismoa, desobedientzia zibila, elkartasuna eta jendartea oro har, kriminalizatu egin dira: • Ezker abertzalearen kriminalizazioa. Dena ETA denaren teoriaren ondorioz, ezker abertzaleak bere ekimen politikoa mugatua ikusi du, hauteskundeetan parte hartzeari, manifestazioak 25
egiteari eta hitz egiteari debekua ezarriz. Eskubideen murrizketa eta kriminalizazioa, teoria berdinak bultzatuta, jendarte osoaren norbanakoen eskubideak eta eskubide kolektiboak urratzen ditu . • Independentismoaren kriminalizazioa. Nafarroako biztanle oro, ikurriña bere balkoian edota Udaletxearen balkoian eskegitzeagatik mehatxatua eta zigortuta izan daiteke (ikurriña legez kanpo utzi dute). Sindikatu abertzale batetan afiliatzen den pertsona oro bere eskubide sindikalak murriztuak ikusiko ditu, lan egiten duen enpresatik botatzeko aukerak handituz (Koxka, Gamesa…). Bere ikasketak eta bizimodua euskaraz garatu nahi duen pertsona oro ezin izanen du, bere hizkuntza eskubideak mugatuta baititu. Euskarako hedabideei diru partidak eta lizentziak ukatzen zaizkie. NaBai bezalako alderdi politiko batek, bere ekinbide politikoa kriminalizatuta ikusi du txupinazoa botatzea eskaini izanagatik. • Gazte mugimenduaren kriminalizazioa. Nafarroako gazte oro bere eskubideak murriztuta ikusi ditzake. Gaztetxe batetara joaten den edozein gazteri terrorismo delitua leporatu dakioke, berriki Barañainen gertatu bezala. Ikastetxeetan aldarrikapenak egiten dituen gazte oro zigortuta izan daiteke, aldarrikapen motaren arabera terrorismoa leporatu dakiokeelarik (Iturramako Institutoan eta berriki NUPen gertatu moduan). • Herri mugimenduaren kriminalizazioa. Urte batzuetatik hona, herri mugimenduaren eskubideak bortizki urratuak izan dira. Olentzeroa ospatzea debekatzen zaien Jai Batzordeak, AHTren aurka protesta egiten duten talde ekologistak, Itoitzeko urtegia, Bardeetako tiro poligonoa, elkarte kulturalak, elkarteak, Iruñeko Sanferminetako Peñak…, horiei guztiei, Udaletxe ezberdinek eta Nafarroako Gobernuak bere jarduera publikoa galarazi diete. Hainbat pertsona Auzitegi Nazionalera bertaratu behar izan dira terrorismo delitua leporatuta. Olentzeroak, jaialdiak, txokolatadak, afariak, umeentzako ekimenak, musika kontzertuak…, debekatu dira (debeku zuzenen bitartez edota egiteko bahimenak ukatuz) • Desobedientzia zibilaren kriminalizazioa. Nafarroan, protesta ekintza erabat baketsuak egiteagatik, kartzela zigor eskariak egon dira. Gaztetxe bat indarrez hustearen aurrean modu baketsuan protesta egiteak edota errepide mozketak egiteak, hiru urtetako kartzela zigorrak eragiten dituzte. • Ekartasunaren kriminalizazioa. Nafarroako pertsona ororen eskubideak murriztu daitezke, ematen diren gehiegikeri ezberdinen aurrean elkartasuna adieraztegatik. Torturatuak diren pertsonekiko elkartasuna, preso dauden lagunekiko elkartasuna (egun, Nafarroak, historiako preso politiko kopuru altuena du), desagertutako pertsonekiko elkartasuna, hauteskundeetara aurkeztea debekatzen zaienekiko elkartasuna, makro-proiektuen aurka agertzen diren lagunekiko, gaztetxeen hustutzeekiko, Olentzeroen debekuen aurrean, euskararen aldeko elkartasuna, ustelkeriaren kontra… Horiekiko elkartasuna, egun, zigortuta dago.
2.2.5- Euskara Nafarroan Euskararen egoera telegrama batetan Ofizialtasunik eza. Zonifikazioaren araberako arautzea (eremu euskalduna, mistoa eta ez euskalduna). Hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa. Euskaraz bizitzea ezinezkoa. Euskaraz ikasteko aukera mugatua eta hainbat tokitan ukatua (zonalde ez euskaldunean ikastolak dira irakaskuntza euskaraz eskaintzen duten bakarrak eta kasu batzuetan Nafarroatik kanpo heltzen zaizkien diru-laguntzei esker bizirauten dute; Lodosako ikastola kasu). Lanbide Heziketan eta Unibertsitatean oso ikasgai edo modulu gutxi dira euskaraz burutu daitezkeenak. Derrigorrezko hezkuntza ere denek ezin dute beren herrietan euskaraz egin: Tafallako gazteek Iruñera etorri behar dute beren ikasketak euskaraz egiten jarraitzeko...
26
Egoera orokorra Egun ez da Euskal Herria euskalduntzeko politikarik gauzatzen. Nafarroa Garaian hizkuntza politikaren bidez (orain dela 23 urte onartutako Ley del Vascuence oinarri), modu nabarmenean bilatzen dute euskara deuseztatzea Euskal Herriaren beraren izatea ezerezteko helburuaz. Berreuskalduntze prozesua moteltzen ari da (ezagutza, etxeko eta kaleko erabilera‌), 2008an Euskarabideak egindako ikerketaren datuak oso esanguratsuak dira: Nafarroako biztanleen %14ak soilik ulertzen du euskara. Herritarren %81,9a gaztelaniadun elebakarrak dira, nahiz eta 24 urtetik beherakoen artean 4tik batek ongi edo oso ongi ulertzen du euskaraz eta erabilerari dagokionez %94,1ak gaztelania erabiltzen du eta %5,2ak soilik euskara. Euskararen aldeko jaialdi eta manifestaldi jendetsuak, D ereduaren gorakadak edota euskararen aldekotasunak, egoeraren larritasuna ezkutatu eta oso diskurtso baikorrak gailentzen dira. UNESCOk, ez dezagun ahaztu, euskara Nafarroan desagertzeko egoera larrian dagoen hizkuntza dela adierazi du. Diskurtso posibilista batean oinarrituta, euskararen egoera gatazka terminoetatik ateratzeko saiakera argia egiten ari dira. Horrela, erdal herria seduzitzeko aitzakiarekin Euskal Herriaren eguneroko zokoratze eta zapalkuntza ezkutatuaz. Bien bitartean diskurtso eta lan ideologiko espainolistari jarraiki, erdaldunen jarrera erreakzionarioa indarra hartzen ari da. Zentzu horretan, NABAIk zabaldutako elebitasunaren inguruko diskurtso faltsua koka genezake edota IUNek aurkeztutako emendakina Ley del Vascuence aldatzeko, hainbat herri zonalde mistora pasatzea eskatuz... Ikuspegi ofentsiboan baino, minimoen azpitik dagoen diskurtsoa garatuaz. Azkeneko urratsa euskara zokoratze aldera, TIL programaren zabalpena dugu. 2013rako Nafarroako ikastetxe guztietan ezarri nahi dute. Euskarari, bertako hizkuntzari, ukatzen zaion statusa, atzerriko hizkuntza bati, kasu honetan ingelesari, eman nahi diote. Egun Nafarroako Parlamentuan PSNk aurkeztutako Hezkuntzaren inguruko ponentzia eztabaidagai dago. Beste helburu batzuen artean, TIL programa legeztatzea duena. Euskarabidea. Hizkuntza Politikaren Zuzendaritza Orokorretik Pegenaute igaro ostean eta euskararen aurkako bere politika bortitza ezagutu ondoren, UPN-CDNren Gobernuak ezer ez aldatzeko zerbait aldatu beharra zegoela erabaki zuen. Hori izan zen Euskarabidearen sorreraren arrazoia eta ez gauzak hobetzeko borondatea, hobekuntza hori oso txikia izanik ere. Euskarabidearen sorreratik, orain dela 2 urte, ordurako eskasak ziren aurrekontu-sailak are gehiago murriztu eta lehenago zeuden euskara sustatzeko programak (udal, hedabide eta kultur jarduerentzako laguntzak, gau-eskolei diru-laguntzak...) 2008an zeudenen erdiak izatera pasa dira. Horrek udaletxeetako euskara zerbitzu eta hamaika talde, antolakunde eta hedabidek garatzen zituzten jardueren aurkako eraso zuzena suposatu du, batzuen desagerpena eragiteraino (Ttipi Ttapa telebista) eta eremu guztietan jardueren murrizketa orokortua. Hori dela eta, Euskarabidearekiko aurkakotasuna zabaltzen eta handitzen joan da azken bi urteotan (euskaltegiak, talde euskaltzaleak, hedabideak, udalak...), UPNren Gobernuak bultzatutako irudi aldaketak eta Euskarabidearen zuzendaritza taldeak inor engainatzeko gai izan ez direlarik. UEMA (Udal Euskaldunen Mankomunitatea). Nafarroako zonalde euskalduneko 12 herri daude: Araitz, Arantza, Arbizu, Areso, Basaburua, Etxalar, Etxarri-Aranatz, Goizueta, Larraun,
2008an Euskarabideak egindako ikerketaren hainbat datu esanguratsu: Nafarroako biztanleen %14ak soilik ulertzen du euskara. Herritarren %81,9a gaztelaniadun elebakarrak dira. 24 urte artekoen artean 4tik batek ongi edo oso ongi ulertzen du euskaraz. Erabilerari dagokionez %94,1ak gaztelania erabiltzen du eta %5,2ak euskara. Herritarren %66,5a irakaskuntza euskaraz Nafarroa osoan eskaini behar dela deritzo. 15-24 urte artekoen artean %73a. TILari dagokionez, %53,8ak ongi baloratzen du euskara beste hizkuntzekin batera irakastea. Hizkuntzaereduei begirako joera: D eredua da nagusi Ipar Mendebaldean (%71a), Pirinioaldean (%45a), Lizarraldean (%31a) eta IruĂąerrian (%26,3a). A eredua Ekialdeko erdialdean (%37a) eta Erriberan (%34,7a) eta Tuteraldean G eredua (%39,4). Zonalde mistora sartzearen inguruan: Villatuertan (%65,9), Arangurenen (%62,6), Galarren (%83,1), Elortzibarren (%64,4), MaĂąerun (%64,3), Ziraukin (%67,7) eta Artzazo-Girgillano-Beraskoainen (%64,6) gehienak aldekoak dira. Beriainen %42a.
27
Leitza, Bera eta Urdiain. Iaz 6 herri sartu ziren. Baldintzak betetzen dituzten batzuk eta ez daudenak: Anue, Imotz, Arano, Ergoiena, Baztan, Bertizarana, Betelu, Donamaria, Elgorriaga, Eratsun, Ituren, Ezkurra, Lantz, Lesaka, Sunbilla, Ultzama, Urdazubi, Oitz, Igantzi, Zubieta, Zugarramurdi, Lekunberri. Euskalduntzearen aldeko mugimenduaren egoera Hizkuntza-eskubideen aldeko dinamikak hainbat premia eta aukera azaleratu baditu ere sakoneko aldaketak eragiteko zailtasunak agerian geratu dira, honek hainbat dinamikek indarra galtzea ekarri duelarik. Nafarroan azken urteetan ofizialtasunaren aldeko mobilizazio jendetsuak edo lege berri baten alde 40.000 sinadura bildu ondotik, euskalgintza oso mantso dabil erasoak gero eta gehiago eta gero sakonagoak izan diren arren: diru-laguntzen murrizketa (tokiko entitateak, euskaltegiak, tokiko hedabideak...), TIL programa, Administrazioan euskararen erabilera arautzen duen Foru Dekretua, errotulazioa gaztelania hutsez, euskaraz eta elebiz dagoen errotulazioaren aurkako eraso eta debekuak‌ Kontseiluaren gogoeta prozesuak eta Oinarriak desagerturik egoteak, euskalgintzaren dinamika bateratzeko ageriko zailtasunak agerian utzi ditu. Funtsezkoa da euskalgintzaren aktibazio bateratua hizkuntz eskubideen defentsan eta hauen garapenean indar metaketa burutzeko. Beraz, gaur egungo euskararen egoeraren larritasunaren kontzientzia behar beste barneratua ez dagoela esan genezake eta etzaio gaiari behar besteko lehentasunik ematen. Ezker abertzaleak bere ildo politikoa Hizkuntza Politika Berriaren bidez definitu ondoren, honek ia ez du garapenik izan, Euskara Berreskuratzeko Hizkuntza Politika Nazionala eta Burujabea hain zuzen ere. Eta Euskararen Berreskurapenerako Lege proposamena ere. Helburu estrategikoa den Euskal Herria euskaldunaren aldarrikapena baino, helburu taktikoa den euskararen ofizialtasuna edo hizkuntza eskubideen defentsan murgildu gara soilik. Azken urteetan ezker abertzalea ideologikoki ahultzen joan da eta bere oinarri ideologikoekiko koherentzia falta nabarmena azaleratu du hainbat kasutan. Aurrekoaren ondorioz, gure militantzia euskalduntzeko ezinbesteko tentsioa txikitu eta gure oinarri sozialari begirako bultzada moteldu da. Euskalgintzako sektore askok duen mendekotasun ideologikoa sakondu egin du. Gaur gaurkoz Euskal Herria euskalduntzeko militantziak ezinbestekoa izaten jarraitzen duen arren. Euskal nortasunaren eta gure identitate nazionalaren eraikuntzan euskarak duen garrantziak ematen dio berreuskalduntze prozesuari izaera estrategikoa. Euskalduntze prozesua azkartu ahala, nazio identitatea indartzen da.
2.2.6- Nafarroan ezarritako hezkuntza sistemari gainbegirada Nafarroan hezkuntza sistema ulertzeko ezinbestekoa izango zaigu batetik hizkuntz politikak (edo hauen gabezia) kokatzea honek mapa argigarria marrazten duelako. “Ley del vascuence�k hezkuntza sistema osoa zehazten duen legea da, honek hezkuntza erabiliko den hizkuntzaren mugak definitzen dituelarik. Denok ezagutzen ditugun hiru zonaldetan herrialdea banatuz. 1986tik hona lege honen eragina begi bistakoa da eta hezkuntza sistemaren urrats ezberdinetan eragin handia du, batetik euskaraz ikasteko eskubidea mugatua dugulako nafarrok eta bestetik eskubide hau bermatu beharko litzatekeen lekuetan ez dagoelako bermatua. Ondorioz, egun haur eskoletan hasten den edozein haur ezingo du, ziurrenik, bere ikasketa bide osoa euskaraz garatu bere jaiotze herria Nafarroako edozein izanda ere, kasu askotan hastea ere ezinezko eginen zaiolarik. Azken urteotan Nafar Gobernuaren hizkuntz politikak eremu honetan izan duen elementu azpimarragarriena, ingelesaren presentzia areagotzeko gogoa izan da. Ez plurilinguismoa sustat28
zearen helburuarekin baizik eta euskara baztertzeko UPNren estrategiari loturik. Orain artean, ereduka antolatuak genituen ikastetxeak; G eredua erdara hutsean, A eredua euskara ikasgai gisa, B eredua ikasgaien %40 euskaraz eta %60 gazteleraz, eta D ereduan euskara hutsean, beti ere atzerriko hizkuntza bat izanik. Aldiz, azkenaldian British eta TIL bezalako programak agertu dira. Ikasketa ez unibertsitarioei dagokionez, 311 zentro daude. 241 sare publikokoak, 68 kontzertatuak eta 2 pribatuak. Sare publikoak ikasleen %76,74 hartzen du eta %23, 26 gainontzekoek. Nafarroan 2009ko Urrian Nafarroako Gobernuak publiko egin bezala, ikasleen kopurua jada 100.000 gainditu da. Zehazki, 103.013 dira. Hauetatik, % 65,63a (67.605) sare publikoan eta % 34,37a (35.408) kontzertatuan10. Datuak alde batera utzita, elementu azpimarragarri batzuk aztertu beharra dago: 0-3 etapa. Gaur egun, etapa honetan hiru ikastetxe mota topatzen ditugu: publikoak, pribatuak eta kontzertatuak. Nahiz eta Nafarroako Gobernuak bere pean ikastetxe batzuk dituen, etapa honetako ikastetxeen kudeaketa Tokiko Administrazioari dagokio. Udalek bi aukera dituzte: beraiek zuzenean kudeatzea edota kanpora ateratzea, enpresa pribatuen eskuetan uztea alegia. Gaur egun dagoen eskaintza, guztion eskubidea bermatu eta doakoa izatetik oso urrun dago. Batetik, egun dauden 100 inguru eskoletan adin honetako neska mutilen %30ri bakarrik bermatzen zaie postu bat. Bestetik egungo finantziazio ereduak (%40tik %60ra Hezkuntza Departamentuak, %25a Tokiko Administrazioak eta gainerakoa, %15etik %35era, familiak) ikasle bakoitzeko familiek 201 euro eta 213 euro bitartean ordaindu behar dutela suposatzen du, bazkaltzera geratzekotan 95 eurotako kuota gehigarria ordainduz. Pribatizazioaren aldeko apustua gailendu da. Iruùeko udaletxea adibide adierazgarria dugu, eraikitako azken eskolak esku pribatuetan utzi baititu. Nafarroako Gobernuak darabilen politikari jarriki eta Udal Batzarraren erabakiari muzin eginez, eraiki dituen azken eskoletan ingelesa amu moduan erabilita (Hello Rochapea, Hello Buztintxuri) sasi eredua ezarri du euskararen zabalpenari oztopoak jarri nahian. Etapa hau derrigorrezkoa ez izan arren, Derrigorrezko Hezkuntza gainontzeko balio hezitzailea duela ulertzen dugu, horretarako noski, beharrezkoak diren azpiegiturak, pertsonala, ratioa, prestakuntza‌, eskaini beharko zaizkielarik. Doakoa beharko luke izan eta egungo eskariari erantzuteko gaitasuna eduki. Hezkuntza bereziaren arreta Nafarroan, eskoletan bertan aniztasunaren trataera jasotzen duen dekretu bidez edota eskolatik kanpo, CREENA (CRENA) bidez bideratzen da. 2009ko urtean CREENAk aldaketa proposamena jaso izan zuen gobernutik, aipatzekoak; pertsonalaren aldaketa, kopuruz jaistea, zerbitzuak... Behar bereziak dituzten ikasleekiko arreta, eskolan bertan ematen denaz ari gara, aurrekontu falta dela eta, ez da behar bezala egiten. Nafar Gobernuak planteamendu ekonomizista bati jarraiki, ez dio Legeek aniztasunaren trataerarako planteatzen dutenari heltzen. Haur hezkuntza eta Lehen hezkuntzako etapak normalean eskutik helduta doaz, hots, zentro berean honela ikasleek 3 urtetatik 12 urte bitarte eskola berean daude. Egun badira zentro batzuk eredu ezberdinak izanda espazioa konpartitzen dutenak, honek dituen ondorioekin. Eskolatik eratortzen diren gainontzeko zerbitzuekin, garraioa eta jantokia, diru laguntzak nabarmenki murriztu direla esan beharra dago. Nafarroan egun errealitate diren landa eremuko eskolak ditugu (unitario izenagatik ezagunago
10
Etapaka: Haur Hezkuntzan, 25.492 ikasle. Lehen Hezkuntzan 38.296 ikasle. DBH 23653 ikasle.
29
direnak). Instituzioetatik hauek itxi eta herri/hiri guneetara bideratzeko saiakerak egon arren, batzuk badira. Eskola hauetan zabaldu daitezkeen arazoak honakoak lirateke, besteak beste; funtzionamendurako diru kopurua, ikastetxeetako dotazioak, ratio altuak, espazio eza edo eskasia... Ikastolei dagokionez, egun 15 ikastola ditugu. Jaso, Paz de Ziganda eta San Fermin, Etxarri
eta Altsasu, Lizarra, Biana, Lodosa, Tutera, Zangoza, Irunberri, Bera, Lesaka eta Elizondon. 2008an Euskal Herriko ikastolak hausnartze fase bati ekin zion eta bertan funtzionamendu, curriculumaz... aritzeaz gain, ikastolen mugimenduak birdefinituko duen urratsa eman dute, Euskal Herriko Ikastolen Kooperatiba sortuz, betidanik mugimendu nazionala izan denari egitura nazionala ematea baina haratago doana. Esan beharra dago Nafarroako ikastolak prozesu honetan murgilduta daudela egun. Azken aldia, ikastolek murrizketa nabarmenak izan dituzte diru laguntzei dagokionez. Bereziki, “Ley del Vascuence”k definitutako zonalde ez euskaldunetako ikastolengan du eragina. Honela ere, euskalduntzeko lanean sutsuki dihardute. Curriculumari dagokionez, badira urte batzuk euskal curriculuma osatzeari ekin zitzaionetik. Euskal Herriko errealitatetik abiatu eta beharrei erantzuteko herri gisa aurrera egiteko ezinbesteko tresna dugula ezin da ahaztu eta bide honetan egiten den lana ezinbestekoa da, etengabean muga ezberdinekin topatu arren. Hezkuntzaren uniformizaziorako Estatu ituna sinatua dute PSOEk eta PPk, gure herriaren izana testu liburu eta curriculumetatik desagerraraziz. Honetarako Nafarroan curriculum dekretuak erreformatzen ari dira eta badirudi, hezkuntza legearen erreforma osoa ez bada ere, dekretu berrien bidez sakontzen jarraituko dutela. Nafarroan bi unibertsitate ditugu, UPNA (Iruñean eta Tuteran egoitzak) eta UNAV. Bietan aldaketa esanguratsuena Bolonia plana izan da honez gero biek honen egokitzapenean pausuak eman dituzte. Hala ere, UPNAk zituen gabeziak bere horretan jarraitzen dute. UNAV aldiz, botere faktikoa dugu, Opusen egin behar estrategikoari lotuta. Ikasle eskubideak nabarmenki murriztuak izan dira. Honetarako Nafarroako Gobernuak “eskubide eta betebeharrak” deritzon dekretua egin berri du. Ikasleekiko jazarpena eta estutzean urrats berriak, errepresiboak ematen ari dira. Bereziki, DBHtik aurrera, geroz eta ideologia gabeko, pentsamendu kritiko gabeko, jarrera sumisoagoa duten ikasleak sortu nahian dabiltza. Bestelako hezkuntza eremuetan (musika, artea...), egoera oro har kezkagarria da; urritasuna batetik eta gabeziak bestetik.
2.2.7- Emakumeen askapen borroka Nafarroako mugimendu feminista, Euskal Herriko gainerako tokietan gertatu zen modu berean11, bere hastapena, frankismoaren amaieran eta ondorengo urteetan kokatzen du.
11 Hego Euskal Herrian, egoera politiko bereziagatik, Mugimendu Feministak ez zuen antolakuntza
garrantzitsurik izan 1975. urtera arte. 75. urtean, herrialde desberdinetako emakumeen asanbladak sortzen dira. Hasiera honetan aldarrikapen nagusiak eskubide sexual eta erreproduktiboen, eta abortatzeko eskubidearen aldekoak izan ziren. 1977an “Euskadiko Emakumeen Topaketak” egin ziren, non patriarkatua, militantzia bikoitza, sexualitatea…bezalako gaiak publikoki tratatzea lortu zen lehen aldia izan zen. 1984an “Euskadiko Emakumeon Bigarren Topaketak” burutu ziren. Topaketa hauetan hegoaldeko mugimendu feministaren egoera aztertu zen eta borroka feminista eta antolaketa autonomoa ulertzeko momentuan talde desberdinen artean zegoen konfrontazioa agerian geratu zen. Honen ondorioz, mugimendu feministaren dibertsifikatzea areagotzen joaten da. 1994ean, “Euskadiko Emakumeon Hirugarren Jardunaldiak” izan ziren. Bertan, aurreko topaketetan bezala, Mugimendu Feministaren egoeraren analisiaren eta aurrera begirako perspektiben inguruan egiten diren irakurketen konfrontazioa ematen da. Topaketak egin aurreko giroan, mugimendua krisian 30
Geroztik, mugimenduak ibilbide luzea egin du eta mugimendu bizi eta dinamikoa den aldetik, bere helburuak, edukiak eta borroka moldeak definitzen joan da, emakumeek pairatzen dituzten eskubide murrizketa, indarkeria matxista eta bazterkeria mota guztiak agerian utzi, salatu eta borrokatu egin dituelarik. Urteetan zehar, eztabaida eta aldaketa sakonak jasan ditu, bai antolaketa motari dagokionez, bai eta interes-gune eta borroka motei dagokienez ere. Horretaz gain, maila teorikoan ere ekarpen garrantzitsuak egin ditu. Ibilbide luze horretan baina, gora behera handiak eman dira Nafarroan eta arrazoi desberdinengatik, emakume talde anitz agertu eta desagertu egin dira denboraren joanean: EAM, Koordinakunde feminista, Aizan, Egizan,... Prozesu luze horretan ere emakume feminista batzuk instituzio desberdinetan sartu eta denborarekin “instituzionalizatu” egin direla esan daiteke. Gaur egun, Nafarroan, mugimendu feminista nahiko ahulduta dagoela esan genezake baina, hala ere, badaude kontsolidatzea lortu duten bi erreferente nagusi, nahiko modu egonkorrean aritzen direnak; Emakume internazionalistak eta Bilgune Feminista. Biek ala biek ekarpenak egiten dituzte bai maila teoriko-ideologikoan, bai eta emakumeak beren eskubideen alde mobilizatuz eta kalean borroka desberdinak planteatuz. Horietaz gain, jakina, badira maila lokalean, hau da, tokian toki lanean aritzen diren emakume taldeak (Uharte, Barañain, Lizarra...) beren ingurune konkretuan sentsibilizazio, kontzientziazio eta mobilizazio lan inportantea egiten dutenak. dagoenaren pertzepzioa dago, “kaleko” feminismoa agortuta dagoela instituzionalizatze handia ematen ari delako… eta honen aurrean planteatzen diren alternatibak dibergenteak dira. Jardunaldietan agerian geratu zen diskurtso eta praktika feminista eguneratzeko beharra. 2008ko apirilean, Euskal Herriko emakumeon IV. Jardunaldi Feministak burutu ziren Portugaleten. Bertan hiru ardatzen inguruan eztabaidatu zen: emakumeok herrian eta munduan (zaintza, prekarietatea, interkulturalitatea, parte hartze sozio-politikoa…), emakumeok sexu indarkeriari aurre eginez (prebentzioa, legeak, erantzuna…) eta emakumeok, gure identitateak eta gure gorputz intsumituak (sexualitatea, queer, prostituzioa, eskubide erreproduktiboak: abortoa, eskubide sexualak, lesbianismoa…). Jardunaldi feminista hauek inflexio puntu bezala kokatu behar ditugu, bertan mugimendu feministaren aliantza sendotzea lortu eta eskubideen aldeko borroka hurrengo urteetako estrategia feministaren oinarri bihurtu zelako. Gainera, eskubideen borroka hau aurrera eramateko Bigarren Mundu Martxan adostutako Euskal Herriko emakumeen eskubideen karta aukeratzen da tresna gisa. Hirugarren eta laugarren jardunaldien artean Emakumeon Mundu Martxa sortu zen. 1999an, 2000. urteko Emakumeen Mundu Martxa antolatzeko, Euskal Herriko Mugimendu Feministak lehenengo Plataforma Nazionala eratu zuen, hots, bertan ordezkatuak zeudelarik Hego Euskal Herriko naiz Ipar Euskal Herriko erakunde eta taldeak. 2005. urtean 2. Emakumeon Mundu Martxa burutu zen, Euskal Herriarentzat inportantea oso izan zen mundu martxa, nazio edo herri moduan parte hartzea aitortu zitzaiolako. Mundu martxa honen ondorio nagusia, Mundu Mailako Emakumeon Eskubideen karta adostu eta plazaratu izana izan zen. Mundu mailako Emakumeon Eskubideen karta oinarri hartuta, Euskal Herrian, Euskal Herriko emakumeon egoeraren diagnostikoa egitea adostu zen, eta bi urteko ibilbidearen ostean, lehen aipatu bezala, Euskal Herriko Emakumeon Eskubideen Karta adostu eta plazaratu zen. 2010. urtean III. Mundu martxa burutuko da. Beste urrats bat emango dugu eta emakumeok martxan jarraituko dugu lau jarduera eremuetan ekiteko: Indarkeria sexista, prekarietatea, elikadura burujabetza eta emakumeon sexu eta ugalketa eskubideak. Bada aipamen berezia merezi duen ildo eta bide bat. 2001. urtean, Leitzan burututako Emakume Abertzaleon I topaketetan, eragile nazional feminista berri baten beharra irudikatu zen. Zentzu horretan, 2002. urtean Euskal Herriko Bilgune Feminista sortu eta bere ibilbidea hasiko du. Honek, euskal feminismoaren berrindartzea ekarriko du: mugimendu feministaren astintzea eta borroka feministan belaunaldi berrien inplikazioa. Bilgune Feministaren lehen urteetako ibilbidea emankorra bezain argigarria izan da: dinamika errealak sortuz, nazio eraikuntzaren perspektiban proposamenak eratuz, interpelazioa garatuz… eta bide batez, aliantza feministarako baldintza berriak eraikiz. Euskal Feminismoa garatzea helburu, emakumeon zapalkuntzari aurre egiteko, sexu zapalkuntzaz gain, nazio eta klase zapalkuntza ere kontutan hartu behar direla oinarri hartuz, estrategia feminista oso bat garatzen ari da. Gaur egun dugun erreferente feminista nazional bakarra dugu. 31
Azkenik, gai konkretuen inguruan maiztasun gehiago edo gutxiagorekin aritzen diren herri plataformak ditugu: azken bi urteotan lanean aritu den Abortoaren Aldeko Plataforma, urtero Martxoak 8a prestatzeko puntualki biltzen dena, mundu martxarako plataforma eta egun, nahiko kontsolidatua dagoen Sexu Indarkeriaren kontrako Emakumeen Plataforma. Plataforma hauetan sindikatu batzuk ere parte hartzen dute. Azken plataforma honek bere hastapenetan azaroaren 25aren inguruan salaketa eta mobilizazio lan puntuala egiten zuen, baina denborarekin urte osoan zehar lan egitera pasatu da errekonozimendu eta erreferentzialtasun handia lortuz. Emakumeon aurkako indarkeria. 2009. urtean 1.314 emakumek salatu zuten Nafarroan tratu txarrak pairatzen zituztela, 2008an baino %3 gehiagok. Aurkeztu ziren 1.314 salaketetatik 611 tratu txar fisikoei zegozkien, 114 indarkeria psikologikoa eta 159 bi faktoreak uztartzen zituzten. Gainera, 139 kasu sexu-indarkeriarekin zerikusia izan zuten (erasoak, jazarpena, gehiegikeriak eta sexu askatasunaren aurkako erasoak), gainontzeko salaketak bestelako arrazoiak medio izan zirelarik, urruntze-aginduak ez bete edo irainengatik (291). Nafarroan 2009an jasotako tratu txarren artean, kasuen %87an erasotua eta erasotzailea bikote ziren (%60a) edo bikote-ohia (%27a). Kasuen %5ean erasotzailea senidea edota bizilaguna zen, beste %5ean ez zegoen inolako harremanik eta %3an ez dago horren inguruko daturik. Nafarroan 2009. urtean indarkeria sexistaren ondorioz 3 emakume erailak izan ziren, nahiz eta soilik kasu batean adierazten den horrela, bi kasutan biktima eta erasotzaileen artean ez zegoelako eta ez zelako inolako harreman afektiborik egon. Datuek adierazten diguten bezala, emakumeon aurkako indarkeria, indarkeria sexistaren aurkako neurri integralak hartzeko, uztailaren 2ko, 22/2002 Foru Legea eta bere garapenerako araudiak indarrean sartu zirenetik, konpondu ez den arazo larria izaten jarraitzen du. Ez da borondate politikorik egon. Aipatu Legeak, Indarkeria Sexistaren aurkako Emakumeen Plataformaren iritziz, nahikoa ez zen arren, gaitz honi aurre egiteko urrats txikiak suposatu zezakeena, ez du garapenik izan. Ez dituzte baliabide ekonomikoak, materialak eta pertsonalak jarri eta neurri oso gutxi ditu. Eta Legean jasotzen zirenak, irakaskuntzari zuzendutakoak, ez dira martxan jarri. Beharrezkoa da indarkeria sexista zein prebentzioari erantzunen dion Lege integrala ezartzea. Hala nola, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeek dituzten beharrei erantzuteko beharrezko baliabideak jaso behar ditu. Indarkeria sexista kontzeptuaren berdefinizioa beharrezkoa da eta bere baitan kasu guztiak barnebildu, biktima eta erasotzailearen artean harreman afektiborik ez egon arren. Abortoa. 2010eko otsailean Estatu mailako abortoaren legea onartu berri da. Abortoa zigortzen jarraitzen duen legea, kasu batzuk salbu eta nahikoa ez dena. Gainera, Nafarroaren kasuan, ezinezkoa da Haurdunaldiaren Etete Boluntarioa burutzea, ez sare publikoan ez pribatuan ere, nahiz eta medikuak prest egon. Eliza Katolikoaren interesak, Opus Dei buru dutela, “Bizitzaren aldeko Taldeak� eragiten duten presio soziala eta atzerakoiena den eskuinak Nafarroako jendartean presio handia eragiten dute. Gaur egun ebakuntza egiteko berme nahikorik ez dago (aurrekari bezala, 1990. urtean medikuen aurkako epaiketa dugu). Gertakari hau Kontzientzia Eragozpenak baldintzatzen du. Mundu guztiak bat egin dezakeelarik Kontzientzia eragozpenarekin, ebakuntza egin duten emakumeei janaria eramaten dieten langileetatik hasi, medikuak eta hainbat farmazeutika. Nafarroa Andraize eta ondoren COFESekin planifikazio-zentroetan aitzindari izatetik, emaku32
meei zuzendutako zerbitzuetan azkenak izatera pasa gara. Andraize hasiera batean eta sistema publikoaren baitan sartu eta gero, COFES deitutakoek familiaren orientabidean eta sexu-hezkuntzan sekulako lana, ezinbestekoa, egin zuten. Aldiz, Gobenuan UPN sartzearekin batera, aipatu zentroak egungo CAM izatera pasa ziren (Emakumeen Arreta Zentroak), filosofia aldaketa egon zelarik. Bertan hezkuntzari eta prebentzioari lehentasuna eman beharrean, zerbitzu mediku-asistentziala gailentzen da eta kasu guztietan ez da sexu heziketa eta aholkularitza egokia jasotzen. 2007. urtean Nafarroan 700 emakumek abortatu zuten, horietatik 647 amaren osasuna hartu zutelarik arrazoi, 51 fetoaren arriskuak eta 2 zehaztu gabeko arrazoiengatik. Aborto guztiak Nafarroatik kanpo burutu ziren: 37 ospitaletan (36 pribatu eta bat publikoa) eta 663 bestelako zentro pribatuetan. Egoera honen ondorioetako bat, Nafarroatik kanpora joan-etorrian dabiltzan emakumeen eta beren lagunen egoera da, kanporatuak bailiran, horrek dakarren kostu ekonomiko eta fisikoki eta emozionalki egoera ahulean. Beste behin Nafarroako jendarteak emakumeak maltratatzen ditu.
2.2.8- Nafarroako gazteria Nafarroan 15 eta 30 urte bitarte dituzten 110.066 gazte daude (56.787 gizonezkoak eta 53.279 emakumezkoak)12, biztanleria osoaren % 21,27a. Gazteak osotara honako adin tarte hauetan banatzen dira: 25 - 29 urte: %42,86a 20 - 24 urte: %31,57a 16 - 19 urte: %25,56a Bestetik, presente izan behar dugu gaztaroan zehar dauden bilakaera une ezberdinak kontuan izanik, ezin ditzakegula adinaren, jatorriaren, sexuaren edo maila sozialaren arabera sortzen diren behar eta kezkei eman beharreko erantzunak homogeneizatu. Hau horrela izanda ere, azken urteetan gazteon bizi ereduan eman diren aldaketetan eragina izan duten hainbat faktore orokor aipatuko ditugu: • Hezkuntza sistemaren bitartez, gazteon infantilizazioa eman dela esan daiteke. Ikasleoi ez zaie bere heziketa prozesuaren inguruan hausnartzera bultzatzen, ikasketa prozesuak memorizazio huts bihurtu dituzte (ikasgeletan hausnarketa kritikoak ez du jada lekurik), bestelako hezkuntza sistema eta jendartearen aldeko lana zapaldua da (zuzendari batek ikasleak Auzitegi Nazionalera bidali izan ditu, NUPen Ikasle Abertzaleak taldearen aurkako kriminalizazio kanpaina abiatu berri du eskuinak, Bigarren Hezkuntzako ikasleek ez dute grebarako eskubiderik‌). • Komunikabideetan bizi eredu kontsumista atzerakoia da nagusi, gazteon arteko harremanetan eredu horren erreprodukzioak ematen direlarik. Honen eraginez, gazteriaren errebeldia berbideratzea lortu du sistemak; horrela, izateko era antiautoritario eta eraldatzailea itzali eta balore atzerakoietan oinarritutako izaerak nagusitzen hasiak dira gazteriaren artean (jarrera sexista eta homofoboen ugaritzea, neurrigabeko droga kontsumoa, diru eta botere nahiaren ugaritzea, edertasun eredu bakarrean sinistearen ondoriozko frustrazioak, herri kulturarekiko mespretxua, lan esplotazioa diru nahiagatik onartzea, harreman berriak eraikitzeko teknologia berriekiko dependentzia, sexualitatea modu askean ezin bizitzea‌).
12
2007ko urtarrileko biztanle erroldako datua
33
• Gazteria kritiko eraldatzailearen sormen gaitasuna itotzeko asmoz, estatuak errepresio bortitzaren erabilera areagotu du. Hainbat gazte antolakunde legez kanpo eta gazte mugimendua oro har kriminalizaturik dago. Azken bi urteotan etengabeak izan dira Nafarroan gazteon aurkako sarekadak eta hamarnaka atxilotuak eta kartzelatuak izan dira, bereziki Iruùerrian, baina baita beste eskualde batzuetan ere (Lizarran esaterako). Begibistakoa da honen bidez gazteria errebeldea beldurtzeko eta desaktibatzeko nahia. Faktore hauen ondorioz (akritikotasuna, erosotasuna, beldurra), agerikoa da gazteriaren gehiengoaren baitako jarrera konformista, pasibo eta desmobilizatua. Nafarroako Gobernuak aurrera eramandako gazte politikak bi ezaugarri izan ditu: gaiari oso garrantzia gutxi eman zaio. Azken hamarkadetan gazteriari zuzendutako politikak hutsaren hurrengoak izan dira; ez da lehentasuna inoiz izan eta horren adierazle dugu horri begira zuzendutako diru kopurua edo gazteriaren gaia, kirolari zuzendutako politikekin batera kokatu izana. Orain arteko diru partida handiena gainera kirolak eraman du: kiroldegiak, federazioak, etab. Orain dela bi urte Nafarroako Gobernuak Gazteria Legea osatzeko prozesua martxan jarri zuen, baina zehaztutako epeak ez dituzte bete eta gaia alboraturik dutela ematen du13. Gazteriaren iritzia ez da inoiz aintzat hartu, are gutxiago erabakitzeko aukera eman. Gazteriari buruz gurasoek, unibertsitateko irakasleek eta politikariek erabaki dute. Gazteriaren hitza eta erabakia instituzioetan entzun zedin orain dela 6 urte Euskal Herriko Gazte Kontseilua sortu zen eta gazteon eskubideen karta osatu zen, lanabes gisa. Bertan gazteriak bizi duen prekarietatea, errepresioa eta emakume gazteen zapalkuntzari aurre egiteko, bermatu beharreko eskubideak jasotzen dira: etxebizitza eskubidea (Nafarroako 29 urtetik beherako gazteen %60a gurasoen etxean dago); lan duina izateko eskubidea (gazteek pairatzen dute langabezia tasarik altuena); euskaraz ikasi eta bizitzeko eskubidea (ukatua zonaldearen arabera, baita unibertsitatean eta Lanbide Heziketan ere), antolatzeko eskubidea‌ Orain dela hiruzpalau urte Nafarroako Gazte Kontseiluak lankidetza-hitzarmena sinatu zuen Euskal Herriko Gazte Kontseiluarekin, baina garapen eskasa izan du praktikan. Egun NGK azken 20 urteotan ez bezala, ikuspegi atzerakoiena duen sektorearen eskuetan dago (CCOO, UGT, talde katolikoak, Gurutze Gorria, etab.) eta bere aurrekontua bikoiztua ikusi du. NGK 70 gazte talde inguruk (erlijiosoak, sindikatu eta alderdi politikoetako sailak, aisialdikoak, kulturalak, etab.) osatzen dute, baina talde hauen parte hartzea oso pasiboa da eta langileen eskuetan geratzen da kontseiluaren dinamika. NGK osatzen duten talde gehienak, gazte taldeak baino, nerabeen taldeak dira, ikastetxe edo parrokia ezberdinen pean daudenak. Bestetik, Iruùeko Gazte Kontseiluaren sorreraren harira, IFZ gabeko eragile edo mugimendu asko dagoela hausnartu zen, Kontseiluko erabakietan parte hartzeko aukerarik ez dutenak. Gazte Kontseilu ofizialek gazte mugimendua bere osotasunean ordezkatzen al dute. Nafarroako gazteriak espazio publiko anitz erabiltzen ditu pertsonalki eta kolektiboki garatzeko. Horien artean azpimarratzekoak dira kirol eremuak, autokudeatutako gaztetxeak, parrokiak, tokiko edo auzoetako komunitateen jarduerak, gazteriaren udal etxeak, etxabeak edo lonjak, eta kalea bera. Autokudeatutako gaztetxeak asanblada ireki eta parte-hartzaileen bidez antolatzen den gazteriaren isla dira. Gazteek lokal hauek autokudeatzean garapen pertsonala eta kolektiboa sustatzen dute balio ezberdinei dagokienez, esaterako, errespetua, espazio propio batekiko eta honen auzokoekiko ardura, eta abar. Azken finean, gazteriari jendarte sarea mantendu ahal izateko autonomia, parte-hartzea, antolatzeko gaitasuna, elkartasuna eta belaunaldi-ordezkapena bezalako balioak eskaintzen dizkion eredua. Azken urteotan, espazio hauetan parte hartzen duen gazteriak errepresio gogorra jasan du ad-
13 34
http://www.navarra.es/home_es/Temas/Juventud/Informacion/Ley+Foral+de+Juventud/
ministrazio ezberdinen eskutik. Guztira 23 gaztetxe hustu dira indarrez Iruñerrian (Atarrabia, Barañain, Burlata, Antsoain, Alde Zaharra, Txantrea, Errotxapea, Sanduzelai, Mendillorri, Iturrama...), eta baita Lekunberrin, Irunberrin eta Tafallan ere. Gaur egun epaituak edo epaiketaren zain pertsona ugari dago (Iruñeko gazte baten kartzelaratzea eman de ere), espazio publiko hauen aldeko jardueretan parte hartzeagatik. Egun, 17 gaztetxe daude Nafarroan, horietariko batzuk udaletxeak gazte asanbladei utzitako lokalak izanik, hauen kudeaketa eta gozamenerako, eta beste hainbat okupatuak egonik. Gazteriaren Etxeak udalen baliabide berriak dira. Hauetariko gehienak enpresa pribatuek kudeatzen dituzte. Asko eta asko bereziki nerabeentzako aisialdirako gunetzat jotzen dituzte udaletxeek eta enpresa kudeatzaileek, non gazteen parte-hartze aktiboa ez den sustatzen, baizik eta Nafarroan adin jakin bat duten talde batzuen behar zehatzak asetzen diren. Jardunbide hau Udaletxearen Gazte Politikaren mende dago. Gaur egun gazteriaren 16 etxe daude Nafarroan eta hezkuntzarekin, prebentzioarekin eta jarduera kultural eta/ala sozialekin lotutako behar batzuei erantzuna ematen dute. Azkenik, nahiz eta ezin diren espazio publikotzat hartu, azken urteotan zabaldutako etxabeen fenomenoa ere aipatu behar da. Fenomeno honek agerian uzten du gazteek, pertsona helduak diren heinean, elkartzeko eta garatzeko duten beharra. Droga kontsumoa gazteen artean oso handia da, astebururo alkohola edaten dute gehienek eta haxixaren kontsumoa ere oso hedatua dago. Horretaz gain, diseinuzko drogek sarbidea izan dute azken hamarkadan eta egun oso zabaldua dago droga hauen kontsumoa ere. Bukatzeko, gazteriaren gaineko uholde errepresiboa ezin dugu ahaztu. Hainbat gazte antolakunde legez kanpo eta gazte mugimendua oro har kriminalizatuta dago. Zentzu berean ikastetxeetan eta unibertsitatean egondako eskubide urraketak oso kontutan hartzekoak dira ere: greba eskubidea mugatzeko, adierazpen askatasunari dagokionez, etab. Azken bi urteotan etengabeak izan dira Nafarroan gazteen aurkako sarekadak eta hamarnaka izan atxilotuak eta kartzelatuak bukatu dute, bereziki Iruñerrian, baina baita beste eskualde batzuetan ere (Lizarran esaterako). Dena den, eta azken honen gainetik, gazteriak erakutsitako indarra eta antolakuntzarako gaitasuna nabarmentzeko aktiboa da: ikasle abertzaleak ikastetxeetan eta unibertsitatean, gazte asanbladak, etab. Hala ere, antolaturik dagoen gazteriaren eta oro har gazteriaren artean alde nabaria dago. Gazteriaren gehiengoak ez du izaera eraldatzaile edota kritikorik eta pasibotasuna nagusitzen ari da. Bestetik, aurretik aipatutako egoerari aurre egiteko kontzientzia falta (lan esplotazioa normaltasunez onartzen da, eraso sexista eta homofoboetara ohituak hasiak dira hainbat gazte…) handia da. Indibidualismo konpetitiboa erraztasunez antzeman daiteke. Mass-medien laguntzaz zabaltzen ari den eredu atzerakoia dela eta (kontsumismoa, herri kulturarekiko mespretxua, teknologiekiko dependentzia, neurri bateko infantilizazioa, sexualitatean mugapena, jarrera sexisten areagotzea…), eredu yankiaren kopia zabaltzen ari da.
2.2.9- Migrazioak eta aniztasuna Migrazioak historian zehar. Gizateriaren historian gertaera migratzailea beti presente egon da. Horretarako arrazoiak ugariak izan dira: ekonomikoak, sozialak, familiarrak, politikoak, etab. Edozein kasutan, azken urtetan mundu mailan eman den migrazioaren gorakada, eredu ekonomiko kapitalista eta neoliberalak sortutako desberdintasunen eta gatazka eta gerren areagotzeen ondorio zuzena da. OIT eta ACNURen arabera, egun munduko toki batetik bestera 200 milioi pertsonatik gora mugitzen dira eta 80 milioitik gora egungo estatuen baitan dauden herrien artean mugitzen dira. 35
Joan-etorri hauek intentsitate ezberdinarekin gertatzen dira, baina munduko lurralde eta estatu guztiengan eragina dute. Migrazioak Euskal Herrian. Euskal jendartea jendarte emigratzailea (gerra karlistak, Espainiako gerra zibila, II. mundu gerra, 70-80 hamarkadetako berregituraketak, gaur egungo gatazka politikoa...) izan da eta aldi berean, bereziki estatu espainoletik zein frantsesetik heldutako inmigrazioaren hartzaile ere. 1950-70 urte artean Euskal Herrira 450.000 pertsona etorri ziren. 90. hamarkadatik aurrera Europako eta komunitatetik kanpoko herrialde ezberdinetatik heldutako inmigrazioa iristen hasiko da eta nahiz eta Europar Batasuneko tasarik baxuenetakoa den, ematen ari den azkartasunarengatik ezaugarritzen da. Hala eta guztiz ere, Euskal Herria ez da gaur egun inmigrazio netoko herrialdea, bidaltzen duen biztanle kopurua eta jasotzen duena nahiko parekoa baita. Horren ondorio, Euskal Herriak 3 milioi biztanle izanik, horietatik 800.000 (%25a baino gehiago) gure herrialdetik kanpo jaiotakoak direla. Hauetatik, 600.000 (%20a) estatu espainol eta frantsesetik etorriak, horietako gehienak hainbat hamarkada Euskal Herrian finkaturik daramatelarik. Beste 200.000 (%5a) Europar Batasuneko eta komunitatetik kanpoko beste herrialdeetatik datoz, bereziki Ekuador, Kolonbia eta Marokotik. Nafarroan, oro har, Estatuko immigrazioa beste herrialdeetan baino txikiago izan da (Zuberoa salbu). Hala ere, herri eta eskualde batzuetan estatuko immigrazio tasa handia ezagutu dugu. Adibide batzuk: Sakana aldean, Altsasu eta Irurtzun, Iruñerrian, Antsoain, Barañain, Berriozar, Burlata eta Noain herrietan, eta Erriberan, besteak beste, Tutera, Castejon, San Adrian eta Bianan (azken hauetan Aragoiko eta Errioxako immigrazioa bereziki). Bestetik, Nafarroan azken urteotan migrazio saldoa positiboa izan da -beste herrialdeetan baino dezente handiago- estatuz kanpoko immigrazioaren eskutik. Izan ere, herrialde mailan harturik, etorkin berri hauen portzentaia dezente handiagoa da beste herrialdeekin alderaturik. Egun, Nafarroan, estatuz kanpoko etorkinak populazioaren %13tik gora dira (estatuko etorkinen parekoa). Horren banaketa herrialdean zehar ez da erabat homogeneoa; aurreko immigrazioaren antzera, egun immigrazioa eremu batzuetan kokatzen da Erriberan eta Iruñerrian bereziki. Nabarmentzekoa da, Nafarroako hegoaldean, hainbat herrietan estatuz kanpoko etorkinen kopurua %18tik gorakoa dela: Tutera, Castejon, Zentroniko, Corella, Milagro, Funes, Azkoien edota Alesbesen. Iruñerrian ere hainbat herrietan kopurua %15tik gorakoa da: Iruñeaz gain, Berriozar, Barañain edota Burlatan. Azken urteotako eboluzioa nabarmena izan da (azken 5 urtetan %50 igo dela). Alabaina, azken datuen arabera, immigrazioa moteltzen ari da, krisi ekonomikoaren ondorioz. Etorkinen inguruan mintzo gara, baina immigrazio eta aniztasuna aztertzean errealitate heterogeneo batez ari garela hartu behar dugu kontuan. Fenomeno hau hiru esparrutan ematen dela ulertzen dugu: • Espainiar zein frantziar estatuetatik etorri direnak • Europar Batasuneko eremuetatik etorri direnak • Europar Batasuneko eremuaren kanpotik etorri direnak Inposatutako ordenamendu juridikoa. 1985. urteko Schengen Hitzarmena, bere garaian estatu espainolak zein frantsesak izenpetua eta gerora Maastricteko Itunarengatik berretsia, “Europa Gotorlekuaren” eraikuntzarako oinarriak jarri zituzten, Europar Batasunetik kanpoko inmigrazioaren aurkako neurri mota oro indartuz: bisak, fitxategiak, sartze-zentroak, kanporaketak... Norabide berean, europar konstituzioaren proiektuak bertako herrialdeetako herritarrentzako soilik erreserbatzen du europar hiritartasuna. Estatu espainolean 1985. urteko lehenengo “Atzerritartasun Legeak” eta ondoren burututako erreformek Europar Batasunetik kanpoko etorkinentzako eskubideen murrizketan oinarritu36
tako eremu legala sortu dute, autonomien esku utziz asistentzia-gai eta oinarrizko zerbitzuen esku-hartzea. Bidezkoa ez den egoera hau salatzeko udaletan ekimen propio garatzeko saioa egin dugu, Europako zuzentarauaren aurka, alegia, baina hanka-motz gelditu zaigu. Nafarroan, EAEn zein Euskal Herrian bezala, gai honetan eskuduntzarik ez dugu eta soilik Estatu espainolak egin ditzake legeak inmigrazioa, herritartasuna, oinarrizko eskubide politiko eta zibilak, etab. alorrean. Gure burujabetzaren ukazioak, Iparraldeko euskaldun bat Hegoaldean, eta alderantziz, atzerritarra izatea dakar, eta hortaz foru hauteskundeetan boto-eskubiderik ez du izanen. Neurri berean, Euskal Herri osoko herritarrek euskal naziotasuna izateko eskubidea urraturik ikusiko du, estatu espainoletik zein beste batzuetatik datozenak bezalaxe. Honekin batera, Nafarroako Parlamentuak, oinarrizko eskuduntza honen gabeziaz gain, berezko politika migratzailerik ez du. 2000. urtean “biztanle etorkinen integrazio sozialerako plana� onartu zuen, baina begibistakoa da ez zela bete UPNk bere aplikaziorako aurrekonturik zehaztu ez zuelako.
2.2.10- Kultura eta herri mugimendua Azken 30 urteetan Nafarroan nahiz Euskal Herria osoan egondako askatasun politikoa, kolektiboa zein norbanakoaren urraketak bete betean eragin du gure herriko kulturan. Baita oro har, herri mugimenduan ere. Euskal kultura baldintzatzeko eta asimilatzeko baliatutako errepresio tresnak ugari izan dira eta euskal kulturaren aldeko ekimenak etengabe eragotzi edota hobe esanda, eragozteko ahalegina etengabekoa izan da. Haatik, errepresio eta oztopo guztien gainetik, Nafarroan herri mugimendu aberatsa dago. Euskal kulturaren defentsan hamaika ekimen, aldarrikapen eta borroka garatu dira. Egun euskal kulturaren kontrako politika poliziala itogarria bultzatzen bada ere, Nafarroaren luze zabalean herri mugimendu antolatua dago. Halere, euskal kulturaren aldeko borroka eta oro har, herri mugimenduaren borroka neutralizatzea eta asimilatzea, Euskal Herria ukatzen duten alderdien helburu nagusietako bat izan da. Esaterako, alderdi politiko espainolek elitezko kultura bultzatu dute herritarron parte hartze aktiboa ukatuz eta kultura herrikoia erreprimituz. Bestalde, jai herrikoien aldeko mugimenduaren kriminalizazioa nabarmena da, berria ez izanda ere, azken urteotan izugarri areagotu dela nabarmendu beharra dago (Olentzeroen aurkako isunak eta debekuak edota jaiak eta edozein kultur ekimen instituzionalizatzeko ahalegina). Nafarroan historikoki herri mugimenduaren ezaugarriak kolpatuak izan dira. Besteak beste, antolakuntza, herritarron parte hartzea, aniztasuna, euskararen defentsa eta erabakitzeko ahalmena, jai herrikoien mugimenduaren ardatzak direnak, isunak, debekuak eta jazarpen politikoa pairatu dute. Halaber, euskal literatuta aberatsa eta anitza dugu. Nafarroan ekoiztutako euskal literatura, neurri handi batetan euskara eta euskal kulturaren defentsan diharduen herri mugimenduari esker izan da, instituzioen babesa eta laguntza hutsaren hurrena izan dela kontutan izanda. Espainiar eta frantses globalizazioa da instituzioen babesa duena eta beraz diru laguntzak ezartzen edo kentzen dituenak.
37
2.2.11- Oroimen historikoa Memoriarekiko konpromisoz, egia ezagutu, justizia egin eta frankismoan eragin ziren kalteak osatzeko dugun eskubidetik, beharrezkoa da 36an gertatutakoaren “memoria berreskuratzea”, baina baita ere diktaduran eta trantsizio garaian gertatutakoa, egun bizi dugun errepresioa ulertu eta koka dezagun. Berreskurapenaz hitz egiten dugunean, historiaz ari gara noski, gertaera ezberdinak eta bere konpromiso politikoarengatik biktima izan ziren pertsonena. Hortaz, konpromiso horren berreskurapenaz ere hitz egiten dugu, eraldaketa sozialaren ideietaz, pentsamendu sozialista eta errepublikarraz, aurrerakoiak eta ezkertiarrak diren planteamenduetaz, autodeterminazio eskubidearen aldeko borrokaz.... Hori da memoriaren berreskurapenean pendiente dagoen ikasgaia. Errepresio frankistaren tamainaz benetan kontziente gara? Beldurrak memoria historiko kolektiboa lokartu eta memoria pertsonala isildu zuen, bere transmisioa zailduz. Eta bere ondorioak pairatzen jarraitzen dugu. Nafarroan, guda-fronterik egon ez zen zonalde batean, errepresioak 3.000 hildakotik gora eragin zuen. Familia jakin batzuk botere ekonomiko eta politikoaren jabe egin ziren eta ia 40 urtez, frankismoan, botere hori mantendu zuten. Gaur egun bere oinordekoek botere hori mantentzen dute eta kasu askotan kasu biologikoak direlarik. Nola uler daiteke bestela ezein ikur frankista kentzeko zailtasunak? Ikur frankistez beteriko Nafarroan bizi gara eta oso gutxi dira eredu errepublikarra, legala eta demokratikoa zenaren alde, altxamendu militarrari aurre egin zioten pertsonen erreferentziak. Isiltasunaren taktikarekin jarraitu nahi dute, ahaztu dadin eta zigorgabetasunean mantentzeko. Dena elkarbizitzaren mesedetan, Francoren “lotua eta ongi lotua”. Ez da justiziarik egin, kuneteroek ez dute beren erailketengatik ordaindu, arduradunak zigorrik gabe jarraitzen dute, hildakoen memoria mespretxatuz jarraitzen dute, inoiz ez da frankismoaren herentzia politikoa berrikusi eta egun bizi dugun testuinguru politikoa horren ondorio da. Iraganeko eta gainditutako garai gisa aurkeztu nahi digute, baina ez da egia. Esan dezakegu gaur egungo belaunaldientzat ia ezezaguna den garaia dela eta beren ezagutza, oraina ulertzeko ezinbestekoa (agian hori izanen da ekidin nahi dena). Ez da azken punturako momentua, eta adiskidetzea ez da posible izanen batzuen erruduntasuna eta besteen sufrimendua eta borroka onartu gabe. Bertan behera geratu zen estatu-kolpea izan zenetik 70 urte igaro direnean, Bigarren Errepublikaren aurkako altxamendu militarretik, “mugimendu nazional gloriosoa” inauguratuz, arduradunak ez dira epaituak izan. Franco 1975. urtean hil zen eta 1986. urtean estatu-kolpe frankistaren 50. urteurrenean, PSOEk memoria berreskuratzeko saiakera denak gelditu zituen. Frankismoak eraildakoak 40 urtez ahaztu zituen, bere biktimak ziren heinean ulerkorra. Baina, zeinek justifika dezake demokrazia deitutakoan daramagun 30 urteotako isiltasuna? Behin baino gehiagotan entzun dugu egonkortutako demokrazian bizi garela eta iraingarria da. Memoria Historikoa berreskuratu nahi da benetan edo fusilatutakoak betiko lurperatzeko aurpegi zuriketa baino ez da? Zer esan nahi du memoria izateak? Hezurrak soilik berreskuratzea edo biktimen ideiak ere berreskuratzea? Francok banketxe, jauntxo, nazional-katolizista eta PSOErekin adostutako ordezkaritza monarkikoa inposatu zen. Instituzioetako ezkerraren babesak erreformak bere helburuak betetzea posible egin zuen. 38
Trantsizio espainiarrean, hastapenetik frankismoaren beharrezko apurketaren ideia alboratu eta orain, eztabaida ixteko, Memoria Historikoaren Legearekin datozkigu. Honenbestez, Garzon epaileak frankismo garaiko errepresioa aztertzeko ekimena, herrialde mailako epaitegien alde bukatu da, bai Franco zein garai hartako 44 goi karguren heriotza baieztatu baita. Logikoa, 1936 eta 1952. urteen artean gertatutako bortxazko desagerpenetan kokatutako ekimena izanik. Hala ere, diktadurak eta errepresio frankistak ez dira hor amaitzen. Gaur egun, diktadurak iraun zuen 4 hamarkada luzeetan Franco lagundu zuten 18 ministrok bizirik diraute. Diktaduraren azken 25 urteotan (1952-1978) , 6. gobernu frankistatik (1951) Konstituzioaren onarpeneraino (1978), polizia frankistak egoera ezberdinetan edo heriotz-zigorra zutenak eta legalki eraildakoak 150 pertsona izan zirela ezagutzen da. Frankismoaren biktimak juridikoki onartzen ez dituen “memoriaren legea�. 2007an onartutako legea, frankismo garaiko legedia onartu eta biktimak eta erantzuleak maila berean kokatzerakoan, legedi horren defentsan aritzen dena. Gaur, inoiz baino gehiago, justizia eta berreskurapenaren bidean, epaitegi frankistek ezarritako zigorrak baliogabetzea beharrezkoa da.
39
3- Aldaketa politiko eta sozialerako gakoak. Nafarroako egoeraren berariazko gaiak 3.1. Kokapen orokorra Nafarroa zalantzaz beteriko estrategien egokitzapen fasean murgildurik dago. Aspaldian ez bezala trantsizio demokratikotik hona indarrean den espainiar batasunaren eredua pitzatzea ahalbidetu duten alderdiak ugariak dira; krisi ekonomikoaren berehalako hedadura bere hastapenetik, azken negoziazio prozesuak irudikatutako bestelako agertokiak eragindako eremu espainolistaren birkokapena, alderdi espainolistetan egondako belaunaldi aldaketa (Barcina Sanzen ordez, JimÊnez Chiviterengatik, Burguete Alli ordezkatuz), ultraeskuin kontserbadoreak osatutako blokearen haustura (2008ko Estatuko aurrekontuen eztabaidaren harira, UPN-PP koalizioaren haustura eta ondoren PP Nafarroan ezarri izana), Nafarroako Gobernutik CDNren kanporaketa... Aldi berean, NaBairen osaketa ekarri zuen eragile politikoen arteko alderdi anitzeko naturaren aurkako akordioa ahuldurik: koalizioaren baitako etengabeko aztoratze eta botere-borrokak, NaBai osatzen duten alderdien porrota hauteskunde europarretan, zabaldutako zauriak sendatzeko asmoz, hastapeneko postulatuen berrespen iraunkorra‌ Eta hau guztia Nafarroako Gobernuaren osaketarako hauteskundeen ostean 2007ko udan PSN, IUN eta NaBairen artean bizitu genuen antzerkiaren ondotik. Horregatik baieztatzen dugu tinkotasunez azken negoziazio prozesuan zabaldutako aldaketa politiko eta sozialerako aukera, Nafarroako egoera politikoan berehalako ondorio sakonak izan dituela. Horri, ezker abertzaleak burutu hausnarketak maila politikoan eragindako urduritasuna gehitu behar zaio. Nazio askapenerako mugimenduaren birkokapen politikoak eta eztabaidan adostutako gakoak (independentiston artikulazioa, prozesu demokratikoa eta indar-metaketa), sektore hauetan urduritasuna areagotu dute. Bai ezker abertzalearen proposamen demokratikoak jendartean izan dezakeen eraginaren jakitun delako eskuin espainolista bai NaBai osatzen duten alderdiek abertzaleen artean hauteskundeetan duten nagusitasuna kolokan gelditzeko beldur direlako. Gaur egun hiru eremu sozial handitan ordezkatutako bi joera politiko daude (bloke espainolista, eremu erregionalista-erreformista, eremu soberanista-independentista). Bi joerak (diametralki kontrajarriak eta eremu politikoan zein sozialean aurrez aurre daudenak) azken hogeita hamar urteotako bi alternatiba ohikoetan ainguraturik darraite; Autonomien Espainiaren baitako proposamen autonomista (izaera sozial handiagoa edo txikiagoarekin) eta ezkerreko proposamen independentista Euskal Herriko gainontzeko lurraldeekin batera. Bloke espainolistak bere estrategia egungo egoerara egokitu du. Azken urteotan erabilitako ereduak (UPN-PP koalizioa eta CDNren eskutik gehiengoen osaketa) ez zuen interes alderdikoiei ez Estatu mailakoei begirako emaitzarik bermatzen. UPN eta PSNren arteko akordioak, legegintzaldiaren hasieran izkutupekoa eta gerora 2009. urtean zehar publikoki, ofizialdua, politikoki, ekonomikoki eta sozialki Nafarroaren blindajea bermatzen du. Kudeaketa ereduari dagokionean ustezko ezberdintasunak dituzten indarren artean darabilten estatu-paktuaren eredua, Hego Euskal Herriko gainontzeko herrialdeetara modu ia mimetikoan esportatu dute. Alderdien Legearen ondorioetan oinarriak dituen Paktuaren oinarriak, ez datoz 40
bat beste sektoreek aldarrikatutako aldaketa politikoarentzako ereduarekin. Eremu erregionalista-erreformista azken urteotan oinarrizko erreferentzia izan du. NaBaik hauteskundeetan aldaketaren premisapean sektore zabalak bildu zituen, Nafarroako egoera soziopolitikoarekin ados ez dauden sektoreak. Abuztuko antzerkiak, barne mailako liskarrak, Parlamentuan eta Udaletxeetan burututako dinamika instituzional gora-beheratsuaren garapenak eta UPN eta PSNren arteko itunak, koalizioak proposamen politikoetan duen gabezia nabarmendu dute. Hauteskundeetako marketingetik harago (moogi-moogi, polietika‌), bere hastapenetan aldaketa politikorako eragile gisa zuen ahalmena ezbaian geratu da. Egoera honek koalizioaren sorreraren inguruko eztabaida eta aldaketa politikoaren kontzeptuen azterketa ekarri beharrean, koalizioko bazkideak aurrera begirako ihesaldira bideratu ditu. Horregatik azpimarratzen dugu sistemak azken urteotan aipatu eremua subjektu gisa osatzeko berez izan duen beharra helburu bikoitzarekin: Nafarroako ezkerreko eremu independentistaren desagerpena eta politikoki herrialdearen eredua zalantzan jarri gabe, berorren aldarrikapen historikoak izan direnen ordezkapena maila diskurtsiboan. Eskuin espainolistak zein erregionalistak bai EAEn bai Nafarroan betiko bi alternatibekin batera “hirugarren bideaâ€? irudikatzeko interes berezia izan dute. Zentzu honetan NaBaik, erreforma garaian ezarritako marko juridiko-politikoa gainditu gabe (eta hortaz, onartuz) Nafarroako jendartearen aldaketa politikorako nahia kapitalizatu nahi izan du, hau da, Konstituzio Espainola eta Foru Hobekuntza. Koalizioaren sorrera ezaugarritu zuen aureola aurrerakoiak eta autodeterministak PSOEren14 Gobernuak bultzatu zuela ezin dugu ahaztu (Kongresuko saio ezberdinetan Zapatero zein Rubalcabak Uxue Barkosi zuzendutako esker oneko hitzak gogoratzea baino ez dago), kideko komunikabideek sustatua eta UPNren Gobernuaren hainbat sektoreren oniritziarekin. Hainbaterainokoa ze, koalizioa osatzen duten alderdi politikoek hauteskunde europarretan izandako porrotak eta Iniciativa Internacionalistaren eskutik ezker abertzalearen goranzko joerak (Nafarroan hirugarren indarra), Miguel Sanzek berak koalizioak ezker abertzalearen botoak kapitalizatu eta aldarrikapen independentista eta sozialista faltsutzeko erakutsi gaitasun falta kritikatzeko zalantzarik izan ez zuela. Hala ere, instituzio nagusietan aipatu sektoreek garatutako eztabaida urardotuak (Alderdien Legearen ondorio diren hauteskundeetako iruzurrezko emaitzen itzalean), ez du sakoneko eztabaida estaltzea lortu: Nafarroako jendartearen erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida eta herritarren beharrei, ez entrepresei lotutako eredu ekonomiko eta sozial berri baten eraikuntza. Horregatik, aldaketa politiko eta sozialaren aldeko eremuak egunerokotasuna izaten jarraitzen du. Sektore honen arazo nagusia sakoneko kontzeptuak eta bere aldarrikapen nagusiak desitxuratzeko saiakera iraunkorra da. Aldaketa politikoa Nafarroako herritarren borondate aske eta demokratikoaren errespetuarekin loturik dago. Gobernu aldaketak (alternantzia) ez dakar halabeharrez aldaketa politikoa. Nafarroako instituzio nagusitik UPN agintetik ordezkatzea ez du zertan kudeaketa ereduan aldaketarik ekarri behar. Gobernuaren lehendakaritzan PSN zein beste alderdi baten sarrerak, aipatu premisan oinarriturik egon ezean (Euskal Herriaz nafarrek duten erabakitzeko eskubidea), ez da eredu aldaketarik egonen. Mozorro aldaketa ez da nahikoa, ez du ezertxo ere konponduko. Osasungintza eta hezkuntzaren pribatizazioan oinarritutako egungo ereduari kontrajarriko zaion eredu sozial berri baten eraikuntzak, langileriaren lan-eskubideetan oinarritutakoa, sinesgarria eta ausarta izanen den defentsa eskatzen du. Nafarroa historikoki ezkerreko aldarrikapenen eta langile borrokaren akuilu izan da. Aldaketa sozialaren aldeko hazia belaunaldi ezberdinak biltzen ditu eta entrepresa handi eta Opus Dei bezalako botere faktikoen interesei erantzuten dien kudeaketa eredua baztertuko duen Nafarroako herritarren arteko aliantza ahalbidetzen du.
14
Zapaterok eta Rubalcabak Espainiar Kongresuko saio ezberdinetan helarazi zizkioten esker oneko hitzak oroitzea besterik ez daukagu.
41
3.2. Alderdi politikoen azterketa laburra UPN-PP 2009ko apirilaren 19an burutu kongresuak UPNren gidaritzan aldaketa ekarri du. Alderdiko zuzendaritza bikoitzaren inguruko eztabaidak (Nafarroako Gobernuaren lehendakaritza eta alderdikoa), Yolanda Barcina eta Alberto Catalanen arteko talkak eta Sanzek lehendakaritza utzi osteko zalantza giroa, kongresuko prozesuaren ibilbidean elementu garrantzitsuak izan ziren. Lehendakaritza UPN-PP itunaren hausturaren erdian eta azken hauek hauteskunde europarretan aurkeztearekin batera berritu da. Aldi berean, Sanzen irudia eta alderdiko lehendakariarekin izan dituen talkak (PPrekin mantendu beharreko harremanei dagokionez, alderdiko balizko zuzendaritza bikoitza‌), alderdi kontserbadorean aspaldi bizi ez zen giro urduria eragin dute. Hasiera batean 2008ko urriaren 22an PPrekin zuten itunaren hausturak egoeraren araberakoa eman zezakeen arren, batzuek zein besteek abiatutako dinamikak zuloa handitu dute. Ezberdintasun pertsonalak, balizko adiskidetze baten aurkakoak diren pisu handiko alderdiko sektoreen presioa eta PPren emaitzak hauteskundeetan (bai 2009. urtean hauteskunde europarretan lortutako emaitzak bai urte bereko azaroan Navarrometroak15 aurreikusitako boto joera) zentzu berean eragin dute. UPN bere boto-emaileen kopurua handitzeko saiakeran Nafarroako Gobernutik CDN kanporatuz bere erreferentzia moztuz mugitu da (zonalde mistoaren zabalpenaren inguruko eztabaidan emandako asmo txarreko talka). Horrela UPNk, instituzioetan mantendu duen estrategia politikoa aldatu badu ere, Nafarroako eskuindarren artean duen erreferentzia egonkortu nahi izan du. Ezin dugu alboratu UPN eta PPk mantentzen duten interes ekonomiko eta politikoen bateratzea. Biek, hauteskundeetan agian lehiatuko diren arren, 1989. urteaz geroztik hauteskundeetan koalizioan joateko akordioa mantendu dute eta 1991. urtetik integrazio akordioa eta beren estrategia balio ultrakontserbadoreetan oinarritzen dute: Espainiaren batasunaren defentsa Foru Hobekuntzaren bidez, Nafarroako politikagintzaren bunkerizazioa UPN-PP-PSN-PatronalaCCOO-UGT askotariko itunaren bidez, euskal nortasunaren zutabeen aurkako erasoa (hizkuntza, kultura, sinbologia) eta errepresioaren erabilpen sistematikoa (instituzionala, ekonomikoa eta kulturala). Azken 20 urteotan PPren dinamika eta helburuak, UPNrekin zuten akordioaren bidez ordezkaturik egon direla egia da. Sektorerik atzerakoienak eskuinak osatutako blokeak markatutako sinergien baitan adierazpena eta berezko protagonismoa izan dute. Hala eta guztiz ere, PPk Nafarroan abiatutako ibilbidearen lehen urratsak alderdiaren gidaritzaren inguruko ezadostasunek (PPren Kongresua), erreferente politiko faltak eta haustura garrantzia gutxikoa eta postulatu atzerakoietan oinarriturikoa (Jaime Ignacio del Burgo bezalako pertsonaiek lana erraztu dutela egia da ere) dela kokatzeko UPNk egindako lan ideologikoak baldintzaturik egon dira. UPNk ordezkatzen duen eremu soziopolitikoaren alternatiba gisa PP aurkezteko egin saiakerak (Udaletxeetan UPNren hautetsi ugarik tantaka militantzia uztea) ez du nabarmentzeko emaitzarik lortu. Hala eta guztiz ere, eskuinaren hausturak (antolakuntza mailan, ez ideologikoki) 2011. urtean ospatuko diren Foru eta udal hauteskundeetan sektore honen aldetik gehiengo osoa eskuratzea oso zaila jarri du. Nafarroako politikagintzan PPren sarreraren helburu eta ondorioak denborak aurrera egin ahala argituko dira. Dena den, 2011. urteari begira egoerak agertoki ezberdinak irudikatzea ahalbidetzen du: koalizio bidezko zerrenda bateratua edo hauteskundeetarako aliantza, gehiketak gehien-
15 42
http://www.colsocpona.org/pages08/noticias/prensa/docs09/navarrometro2009.pdf
go osoa emanen balieke hauteskundeen osteko Gobernu akordioa, gai estrategikoetan akordio zehatzak baldin eta minorian Gobernatuko balute, edo PSNrekin aliantza estatuko interesen eta interes ekonomikoen gainean. PSN 2007an Gobernu osaketaren inguruan Ferrazen hartu erabakiak sortu zuen barne desorekak16, Carlos Chivite idazkari nagusiaren heriotzak (2008ko martxoaren 31a) eta proposamen politikoen gabeziak, Nafarroan PSOEk duen proiektu ahula are gehiago ahuldu dute. Dokumentuan behin eta berriz agertu bezala, UPN-PSN itunak ondorio bikoitza izan du: 2007ko hauteskunde kanpainan Nafarroako instituzio nagusietan (Nafarroako Parlamentua eta Iru単eko Udala) Gobernu aldaketarako sortutako itxaropenak bertan behera geratu izana eta gainontzeko alderdietan eragindako ondorioak17. Berriki, bereziki europar hauteskundeetako emaitzetatik eratorritako posizio politikoarengatik, zeinetan PSNk Nafarroan bigarren indar gisa zuen tokia berreskuratu zuen, alderdiko gidariek PSN 2011ean Gobernu aldaketarako alternatiba gisa irudikatzeko kanpaina abiatu dute. UPNrekin egindako itunak alderdi honetan eragindako presioak eta eskuinak zuen akordioaren hausturak, azken urteetan galdutako eremu elektorala berreskuratzeko itxaropena sortu dute. Ezin dugu ahaztu gainera Gasteizko Parlamentuan PSEren eskutik egondako abordatzea, Nafarroan PSNrentzako babes sendoa izan daitekeela. PSEren kudeaketari dagokionez Estatu mailako publizitateak, euskal independentismoaren kontrako kanpainak eta euskal nortasunaren aurkako mugimenduak, azken urteetan Espainiako eskuinaren batasunarekiko atxikimendua erakutsi duten Nafarroako jendarteko hainbat sektoretan eragina izan dezakete. NaBai: alde positiboak eta botere-borroka NaBaik UPN-PSN itunetik azken 30 urteotan eratorritako kudeaketa ereduarekin pozik ez dauden sektore zabalak biltzea lortu du. Urte luzetan euskal independentismoak herri mugimenduarekin batera sortutako baldintzak eragin dute milaka pertsonek aldaketa politikoa egun bizi dugun egoera politiko, ekonomikoa eta sozialarekiko alternatiba bakar gisa ulertzea. Koalizioak ilusioa sortu, sektore ezberdinak bildu eta hautesleriaren mobilizazioa bultzatu du. Egungo agertokiarekiko ezberdina den egoera irudikatzeko baliagarria izan da; Nafarroan Gobernu aldaketarako, ikuspegi independentista, demokratikoa eta aurrerakoia izanen duen indarmetaketa alternatiba izan daitekeela. Aldiz, koalizioa osatzen duten sektoreen eredua sozialki zein nazio ikuspegitik kontrajarria izanik, aldaketa politiko eta sozialaren oinarriak izan behar duten kontzeptuak desitxuratzea eragin du. . Bereziki aipatzekoak dira Madrileko Kongresuan hainbat gairen inguruan emandako aldeko botoa: 100.000 milioi euro Banketxeentzat, Libanora ejertzitoa bidaltzeko, hala nola AHT bezalako proiektu txikitzaile eta xahutzailearen alde iraunkorki eta behin eta berriz adierazitako babesa edo mozio ezberdinei emandako aldeko botoa bai Kongresuan zein Iru単eko Udalean Segurtasun Indarrak, Justizia epaitegiak eta Espainiako Zuzenbide Estatuaren defentsan. 2007ko udan PSNrekin izandako harremanetan irudikatu bezala, non edozein preziotan Gobernu alternantzia eman zedin saiakerak egin zituzten: gatazka politikoari irtenbide demokratikoa emateko eskaera baztertu zuten eta ondoren aurrera eramandako jarduera instituzionalak (sinbolikoki oihartzun bereziko momentuekin, zonalde mistoaren zabalpenerako bozketa kasu), Nafarroan bigarren indarra izatera bideratutako marketing politikoak puztutakoa, hustu du.
16
Hauteskundeetarako PSNren zerrenda buru izan zen Fernando Purasen (2007ko abuztuaren 6a) eta Nafarroako Gazte Sozialisten zuzendaritzaren (2007ko abuztuaren 10a) dimisioak eta bazkideak, bereziki Erriberan, desmarkatu ziren.
17
PSN-NaBai-IUN balizko Gobernuak sortutako itxaropena baldintzaturik, NaBairen posizio politikoa husturik; UPNk ordaindu beharreko bidesaria PSNrekin egindako akordioarengatik, PP estutuz aurrekontuen bozketa aitzakia bezala erabiliz eta UPN-PP itunaren haustura; Nafarroako Gobernutik CDN kanporaturik, bere proiektua hustu eta hauteslegoa UPNk bereganatzeko helburuaz.
43
Diario de Noticiasek koalizioaren alde burututako kanpaina iraunkorra ez da gai izan barne desadostasun handiak eta dauden botere-borrokak alboratzeko (2009ko martxoaren 1ean Gasteizko Parlamenturako hauteskundeen ostean areagotutakoak: EAren jaitsiera 7 parlamentaritik 1era eta Aralarren igoera 1etik 4ra). Naziotasunaren inguruko ikuspegi ezberdinak, Estatuko Segurtasun Indarrei eman beharreko babesaren inguruko eztabaida publikoa (Guardia Zibilak Lesakako bizilagunak bortizki torturatu zituzten momentuan, berriki Guardia Zibilaren auzipetzea ekarri duena), koalizioaren izenaren erregistroari lotutako joko-zikina… Honek guztiak eta ezker abertzalearen estrategiaren egokitzapenak, NaBai koalizioaren etorkizunaren inguruko eztabaida publikoa ematera eraman du. Zentzu honetan azken hilabeteotan Aralar18, Eusko Alkartasuna19 eta Batzarrek20 etorkizunerako bere proposamenak ezagutzera eman dituzte eta Aralarrek koalizioaren etorkizunaren inguruko eztabaidari epeak zehazteraino iritsi da (2010eko martxoaren 15a). Finean, hurrengo hilabeteak zentzu bikoitzean erabakiorrak izan daitezke: koalizioaren etorkizunaren inguruko antolakuntza erabakiak eta Euskal Herrian aldaketa politikorako zabaldutako eztabaida desitxuratzeko saiakerak alderdiren baten aldetik. Alderdiko eta maila pertsonaleko interesen defentsak, orain artean garrantzia handia izan dute zenbait erabakitan. Besteak: IUN, CDN Egoera politikoa ez da batere erakargarria gainontzeko alderdientzat. Eskuinaren egokitzapen politiko berriak, CDNrentzat ez du etorkizun itxaropentsua aurreikusten (egin berri diren inkestek parlamentari denen galera aurreikusten dute). Bestetik estatu mailan IUk bere proiektu politikoa indartzeko burututako eztabaidaren ondorioak ikusteke daude. Egia esateko, 2007ko hauteskundeetako porrotak eta barne eztabaidek, IUN desagertzear kokatzen dute. Epe motzean proiektuaren biziberritzerik lortu ezean, IUNren etorkizuna hutsaren hurrengoa izatera igaro daitekeelarik21.
3.3 Eremu sindikal alternatiboaren hausnarketa laburra CCOO eta UGT-k Nafarroan sustatzen duten ereduaren aurrean, patronalaren interesei aurre egiten dion sindikalismoa egon badago. Urtetan zehar ez da egon elkarlanik sindikatu hauen artean, baina azken garaiotan urratsak ematen ari dira, maiatzaren 21eko Greba Orokorra kasu. Gai ezberdinetan ekintza-batasuna mantendu arren, ez dago aliantza iraunkorrik eta sindikatu bakoitzak bere estrategia propioan dihardu. LAB LAB Euskal Herri osoan indartu da azken urteotan, nazio osoan ordezkaritza duen sindikatu bakarra delarik. Nafarroan %12,50eko ordezkaritza baino gehiago du, herrialdearen hegoaldean zabaltzeko dituen zailtasunak gora-behera. Ezarpen handiagoa du enpresa handietan eta foru administrazioan, non lehenengo indar sindikala den. Sektore eta enpresa askotan borroka-erreferentea da, patronalaren aurrean langileriaren eskubideak tinko defendatzeagatik. Euskal Herriaren eskubideen aldeko funtzio ideologiko eta mobilizatzaile garrantzitsua betetzen du, Nafarroa osoko ehunka lantokietan ekimenak eta proposamenak zabalduz. Krisi ekonomikoaren hasieran, iniziatiba hartu zuen lehenengoa izan zen, herrialdeko mobilizazio gehienak antolatuz
18
- 2010eko urtarrilaren 21a: “2011-2015 eperako NaBairen oinarri politikoak”. http://static.noticiasdenavarra. com/docs/2010/01/21/aralarbasespoliticasnabai.pdf - 2010eko otsailaren 12a: “Bases programáticas de NaBai para el cambio político 2011-2015” http://static.noticiasdenavarra.com/docs/2010/02/12/basesprogramaticas.pdf
19 20
2009ko urriaren 24a: “NaBai bizkortzen”. http://aberriberri.files.wordpress.com/2009/10/nabaibizkortzen.pdf
2009ko azaroa: “2011eko hauteskundeen aurrean” http://www.batzarre.org/documentos/noviembre 2009/- Documento Batzarre Noviembre 2009.pdf
21
2010eko otsailaren 27an NEBak bere VIII. batzarra burutu zuen non bere estrategia politikoa eta antolakuntzakoa berretsi zuen. http://www.iun-neb.org/content/view/2768/197/
44
eta dinamizatuz (martxak, akanpadak, karabanak, itxialdiak…). Ezker Abertzalearen apustu berria gelditzeko Estatuak egindako saiakeraren aurrean (2009ko urriaren 13ko atxiloketak) erantzun eta iniziatiba hartu zuen. Nafarroako instituzioen jazarpena eta bazterketa pairatzen ditu, langileen sostengu handia eta lantokietan ehunka ordezkari izan arren. ELA Estatutua hil zela aitortu eta Lan Harremanetarako Euskal Esparruaren aldeko apustuarekin, bere ildo sindikala era nabarmenean aldatu zuen. Egindako inbertsio organizatiboaren ondorioz hedapen maila garrantzitsua du Nafarroan eta CCOOekin lehiatzen da bigarren postuarengatik. Hegoalde mailan gehiengoa izaki, askotan sindikatu hegemonikoaren rola interpretatzen du. Ekintza sindikala eta negoziazio kolektiboan nahiz egoera politikoaren irakurketan LABekiko dituen desadostasunek aldendu zituen garai batez, baina urte honetan elkarlanerako esparruak ireki dira berriro ere. Azken urteotan ez da eskubide zibil eta politikoen aldeko ekimenetan inplikatu. 2009ko urriaren 13ko sarekadaren kontrako nazio erantzunaren sustatzaileetako bat izan bazen ere, euskal politikagintzaren begiraletzat jarraitzen du, aldaketa sozial eta politikorako estrategia (propioa edo konpartitua) garatu gabe. Nafar instituzioen bazterketa pairatzen dute, langileen babes zabala izan arren. Bere zentralismo nabarmenaren eraginez, ez du Nafarroarako diseinu espezifikorik eta une garrantzitsuetan posizioa hartzea faltan botatzen da. ESK/STEE-EILAS Euskal gehiengo sindikalaren parte izan arren, azken urteotan lurralde-zatiketaren eta homologazio foralaren aldeko sektoreak (Batzarre eta Aralar ingurukoak) nagusi izan dira Nafarroan sindikatu hauetan. • Maila nazionalean deitzaileen artean egon arren, maiatzaren 21eko greba sektariotzat jo zuten ESKko Nafarroako hainbat militantek, UGT eta CCOOek parte hartu ez zutelako. • Nafarroako ESK-ko zati batek UGT eta CCOOekiko harremanei lehentasuna ematen die. Hau dela-eta, ez zuten parte hartu eskuinak bi sindikatu horiei emandako Urrezko Dominaren kontrako protestaldietan. ESK-ko zuzendaritza nazionalak ez du onartu sektore hauek aldarrikatzen zuten lurralde-zatiketa eta une hauetan Nafarroako ESK zatitzekotan egon daiteke. • STEE-EILASek Hezkuntzako Ituna sinatu zuen Nafarroako Gobernua, UGT eta CCOOekin, apartheid sindikalaren eskema onartuz (sinatzaileek jarraipen-batzordea osatu dute, sektoreko mahaia ordezkatuz eta ondorioz LAB eta ELA baztertuz). Sektore hauek (Aralarreko militanteak) lurralde-zatiketa onartzeko urratsak ematen saiatu ziren azken Kongresuan, baina euren proposamena kez ziren onartu. 21eko Grebaren ostean, STEE-EILASek jarrera aktiboagoa izan du Nafarroan. EHNE/HIRU EHNE eta HIRU Euskal Herriaren eskubideen aldeko dinamiketan parte hartu ohi duten eragileak dira. Nafarroan, EHNEk presentzia aipagarria du, baina bere lan-ildo propioetan zentratuta dago. Azken biltzarrak zuzendaritza taldea eraberritu zuen, dinamika eta aliantzak areagotuz. HIRUk berriz ez du apenas presentziarik. CGT Estatu mailako sindikatua da, enpresetan hedapen txikia duena. ESK eta STEE-EILASekin batera antolatzen du maiatzaren lehena baina, hauek ez bezala, errepresioa eta askatasun murrizketen salaketan parte hartu du. Bere ikuspegi estatalaren ondorioz, ez du euskal gehiengo sindikalean parte hartzen, baina bertatik datozen hainbat ekimenekin bat egiten du.
45
3.4- Nafarroako komunikazio egituren inguruko zertzeladak A- Sarrera Komunikazio egituraren azterketa bi ikuspuntutik egin behar da. Batetik, mezuak sortzen dituen eragile moduan eta, bestetik, komunikazio egitura horiek aldatzeko eragile politiko moduan. Biak beharrezkoak badira ere, askotan ikuspegi bakarretik aztertzeko joera izaten da, horrela, analisia hankamotz gelditzen delarik. Adibideak jarriz, bien arteko desberdintasunak ageriago geldi daitezke. Ikus-entzunezko legeek arlo hori arautzen dute eta lege arrotz horiek aldarazteko burutu beharko liratekeen proposamenak hausnartu beharko genituzke. Bestalde, Nafarroa alternatiboa defendatzen dugunon mezua jendearengana ailegatzeko beharrezkoak diren bitartekoak eta hauen erabilpena planifikatu behar da. Horretarako, Nafarroako hedabideen hausnarketa burutu behar delarik. Halaber, Nafarroako Ikus-entzunezko Batzordeak eginiko azterketa baten arabera, Nafarroako jendarteak ondoren aipatzen den moduan jasotzen du informazioa: %42k Nafarroan gertatzen dena prentsa idatzian jarraitzen du (%35k bertako prentsaren bidez). %35k telebistaren bidez informatzea aukeratzen du. Irratia %18k erabiltzen du, Internet berriz %5ak22 aukeratzen duelarik. Datu hauek 2008koak badira ere, gaur egungo joerak oso antzekoak dira. Hori bai, gazteen artean Interneten informatzeko aukera gero eta handiagoa da; baina, irratien %18tik urrun. Hedabideen azterketa ezin da egin egun hedabideek bizi duten krisi bikoitza azpimarratu gabe: • Urte askotan izan duten negozio estrategia aldatzen ari da (publizitateak merkatu zabala behar du eta egun publikoa gero eta zatituagoa dago) eta krisi ekonomikoak bete betean jo du estrategia aldaketa horretan; honek hedabide batzuen itxiera, hedabide taldeak sendotzeko aliantza berriak (politikoki soilik irakurtzea zailak direnak), langileen kaleratzeak, fusioak eta abar ekarri ditu. • Sinesgarritasun krisia areagotu da ere eta analisi ezberdinetan behin eta berriro jendartean hedabideen mezuak gero eta sinesgarritasun gutxiago dutela azpimarratzen da. B- Ikus-entzunezko hedabideak Legez arautua dago. Espainiako legeek arautzen dute sektore hau eta berehala Ikus-entzunezkoen Legea aterako dute. Finean, Lurreko Telebista Digitala (LTD) eta irratien mundua arautuko ditu. Telebista mundua. LTD etorrerak orain arteko negozio estrategia aldatu du eta mugimendu enpresarialak eta politikoak eman dira. Izan ere, Espainiako Gobernuak dekretuz katearen jabetza %5era handitu du eta fusioak antolatzen hasi dira (Canal 4, Antena 3, Tele 5 eta Sexta). Azkenean, bi talde handi sortuko dira 8 kate kudeatzeko. Nafarroan, LTDren etorrerarekin batera Euskal Telebista sistema ezin ikusteak eztabaida sortu du. Euskal Telebistaren edukiak eta independentismoaren kontra urteotan sustatu duen politika komunikatiboaz gain, UPNk euskal kutsua duen edozeren kontra jotzeko aukerarik ez du galdu gai honetan ere. Canal 4 eta Canal 6 telebista autonomikoak diren bitartean, Populartv COPE sustatzen duen komunikazio talde berekoa da. Canal 6 Promecal taldearena da (Promotora de Medios de Castilla y León). Oraindik LTD legea ez zegoela, Prisa taldeak Canal 4 Navarra sortu zuen, beste herrialde batzuetan bezala; emisore gehienak saldu baditu ere, Nafarroakoa saldu gabe dago, nahiz eta saiakera desberdinak egin diren. Hala ere, hiru hedabide hauen presentzia oso txikia da: hiruren artean % 15.
22 46
Datu hauek 2008. urtekoak dira baina gaur egungo joerak ez dira gehegi aldatu.
UPNren eta PSNren neurrian egindako Ikus-entzunezko Kontseilua dugu Nafarroan. EAEn horrelakorik ez da existitzen, baina hedabide handien kontrolerako tresna gisa behin baino gehiagotan planteatu da. Estatu mailako Kontseilurik ere ez da existitzen, nahiz eta Ikus-entzunezkoen Legean aurreikusten den. Kataluniakoa lehenbizikoetariko bat izan da eta hizkuntza eta edukiak babesteko burutzen ari duen lana txukuna izaten ari da. Nafarroan berriz Ikus-entzunezko Kontseilua hurrengo funtzioa betetzeko sortu zen: “El Consejo Audiovisual de Navarra (CoAN) es un órgano independiente que se encarga de garantizar y promover el respeto a los valores y principios constitucionales en los medios de comunicación audiovisual de Navarra: radio y televisión”. Informeak burutzen ditu urtero eta irratigintzari dagokionez, irrati ez legalen emisioek legalen kaltetan sortzen duten kaltea azpimarratu ohi du. Irratigintza Espainiakoa Legeek arautzen dute nahiz eta Nafarroako Gobernuak eskumenak dituen. Izan ere, lizentzien kontzesioak Nafarroako Gobernuaren menpe daude. Hala ere, legeak estatu mailako emisoreei lehentasuna ematen die, bertako irratiek oso presentzia eskasa izaten dutelarik emisore lizentziadunen artean. Gehienbat, estatu mailako talde handiek lizentziak lortu eta gero eskualdeetan bere emisoreak irekitzen dituzte, ordu zehatzetan deskonexioak eginez. Lizentzia lortu ondoren, 10 urte pasata berritzeko aukera dago. Orain, Ikus-entzunezko Legean epe hori 15 urtera zabalduko da eta lizentzia kontzesioa eman eta bigarren urtean saltzeko aukera egonen da. Gainera, irrati komunitarioak (irrati libreak, herri irratiak eta abar) oztopo handiak izanen dituzte lizentzia lortu hala izateko. Europako herrialde askotan irrati komunitarioak araututa eta sustatuak dauden bitartean, hemen oztopoak eta mehatxuak baino ez dituzte jasotzen. Datozen urteotan Legea atera eta lizentziak emateko konkurtsoa egin behar omen dute, Nafarroan 10 lizentzia berri aterako dituztelarik. Guztion ahotan dago Euskalerria Irratiarekin23 egin zutena, lizentzia irabazi baina eman ez. Azken hilabeteotan komunikazio talde handiek lizentziarik gabe emititzen duten irratiak ixteko eskaera egin dute. Orain arte lizentzia gabe baina emititzen diren irratiekin ez da arazo handirik egon, baina etorkizuna bestelakoa izan daiteke (isunen bidez itotzeko joera dago, Euskalerria Irratiarekin egin bezala). Nafarroan komunikazio talde handien irratiekin batera, bestelako herri irratiak aritu dira. Eguzki Irratia Iruñerriko irrati libreak garrantzi handia izan du azkeneko hamarkadetan, bereziki une puntualetan, gaztetxearen desalojoaren inguruan esaterako. Garai batean Iruñeko auzoetan eta Nafarroako herri gehienetan horrelako irratiak sortu baziren ere, denborarekin gutxi geratzen dira. Sakanan, Leitzan, Erriberako herri batzuetan udal irratiak funtzionatzen jarraitzen dute. Euskalerria Irratiak lizentzia izan ez arren, euskara hutsez emititzen ari da. Iruñerrian ere Info 7 irratia entzuten da eta Nafarroako beste eskualde batzuetan entzuteko aukerak prestatzen ari dira. Irratien entzule kopurua %10a jaitsi da azken urteotan. C- Prentsa idatzia Diario de Navarra da gehien erosten eta irakurtzen den egunkaria, diferentzia handiz. Hurrengoan Diario de Noticias da eta Gara honen atzetik dabil, bai irakurle, bai erosle kopuruetan. Jarraian estatuko egunkariak datoz. Diario de Navarra OJD-ren datuen arabera tiradaren %6 galdu du eta Diario de Noticiasek bere datuen arabera irakurle kopurua handitu du. Politikoki Diario de Navarra Nafarroako eskuina ordezkatu du historikoki. Espainia proiektu politikoaren defendatzaile sutsua da eta adibide moduan, 2007ko prozesu politikoaren inguruan
23
Euskalerria Irratiak instituzioetatik jaso dituen erasoen gainetik (lizentzia, diru-laguntzak, publizitatea...), bereziki herritarren babesari esker sortu eta sostengatutako proiektua da, egonkortzea lortu duena eta Nafarroan euskaraz aritzen diren irratien artean entzulego gehien duena. Gaur egun, UPNren gobernuak irrati honen aurkako erasoak biderkatu ditu.
47
izan zuen jarrera erasokorra aipa dezakegu. Euskal kutsua duen edozer arbuiatzen du inolako lotsarik gabe. Diario de Noticias, berriz, historian zehar fase desberdinetatik ibili da, jabe ekonomiko ezberdinak ezagutu baititu. Azken urteotan EAJ-ren inguruan koka daitekeen Noticias Taldean sartuta dago eta une honetan bere ildo editoriala NaBai bultzatzearen aldekoa da, euskal independentismoa zokoratuz. Prentsa idatzian toki batzuetan doaneko hedabideak sortu dira. Azken hileotan kinka larrian bizi dira, hain zuzen ere, arazo ekonomiko franko dituztelako. Bestalde, garrantzitsua da eskualde ezberdinetan dauden aldizkari edota egunkarien inguruko aipamen bat egitea. Horietako zortzi (Maillope, Guaixe, Ttipi-Ttapa, La voz de la Merindad, IruĂąerrian Auzolan, Entreto2, Plaza Nueva y Mendixut) Nafarpress egitasmoaren barruan daude, herritarretatik hurbilena den informazioa lantzen duten komunikabide eta informazioa bera sustatzeko asmoz sortuta. Aldizkari hauek, segimen handia dute. Zertzelada hauek hankamotz geldituko dira, teknologia berrien aipamena egiten ez badugu, nahiz eta lan espezifiko oso bat beharko litzateke azterketa serioa burutu ahal izateko. Hasieran aipatu moduan, arlo honetan ere bi gai kontuan izan behar ditugu: teknologia berriak nola erabili mezuak zabaldu ahal izateko eta Nafarroan informazioa alternatiboa sustatuko duen sare soziala egituratzen joateko batetik, eta teknologia berrien inguruan dauden botere borroken inguruko hausnarketa bestetik.. Teknologia berriei esker, denon esku dago, telebista, irratia edo aldizkari bat sortzea. Facebook eta Twitter bezalako sare sozialak, mezuak, iritziak eta deialdiak orain arte ezezaguna zen modu batetan zabaltzeko baliatzen ari da jendea. Komunikazioaren “demokratizazioaâ€? ekarri dezakeen eremutzat jo dute hainbatek (egungo legedia kontutan hartuz eta ez sortu daitezkeen legedi murriztaileak). Hala ere, beste arlotako hedabideek duten influentzia maila kontutan izanik, akatsa litzateke interneten mundura mugatzea soilik jarduera komunikatiboa.
IruĂąean, 2010eko martxoaren 17an Nafarroako ezker abertzalea
48