ALOE VERA Aloe vera, Xanthorrhoeaceae familiako landare-espeziea da. Jatorriz Afrika iparraldekoa da eta Peruko Andeetan, Arabiako penintsulan, Kanarietan, Txilen eta Mexikon landatu da. Gaur egun, 250 barietate daude Aloe vera espeziearen barruan. Landare hostoiraunkorra da. Hosto zukutsuak ditu, erroseta eran; luzeak eta lantzeolatuak izaten dira. Sendabelar moduan eta kosmetikan erabili izan da, gaztetzeko, orbaintzeko eta erredurak baretzeko ona delakoan.
ARNIKA Arnika landare elkartu bat da, belarkana (arnika montana). EZAUGARRIAK Lore handiak ditu,hori-kolorekoak. Haziek eta sustraiek usain sarkorra eta aho gozo mingotsa dute. ERABILERA Medikuntzan erabiltzen da horietatik lortzen den gaia; pozoi moduan ere erabiltzen da gai hori.
AZARAFIA Azafraia (Crocu sativus) iridazenoen familiako landare belarkara da, hosto estuak eta lore morexkak ditu. Jatorriz ekialdeko da, baina antzinatik landatu da Europan. Landare honetatik ateratzen da azafrai izeneko espeziea. Azafraia landare honen lorren estigmetatik lortzen den espeziea da. Kolorea emateko zein zaporea emateko irabiltzen da sukaldaritzan, eta munduko espezien artetik garestiena da. Grezia eta Asiako hego-mendebaldean du jatorria eta lehen aldiz Grezian hazi zuten landare espeziea ateratzeko asmoz.
BARATXURIA Baratxuria 50 cm bakarrik hazi daiteke. Tipula, tipulatx, porru eta tipuliĂąaren familiako barazkia borobil, txiki eta txuria da. Gutxienez duela 6.000 urte erabili zen, Asian eta Afrikan. Saldak egiteko askotan erabiltzen da. Halaber, herri_medikuntzan ere baliotsua da.
BERBENA Berbena edo berbena-belarra (verbena officinalis) verbenaceae familiako landarea da. Belar landarea da, sendagintzan erabilia. Mundu osoan izaten da baina, Ameriketan batez ere. Garai batean oso ezaguna zen zelten artean, landare sakratutzat baitzeukaten. Berbena arruntak zurtoin tentea du eta lore txiki more-argiak gerbatan bilduak. Sendagintzan egosi ondorengo ur mikatza nahiz enplastoa sukarra kentzeko eta zauriak garbitu eta sendatzeko erabiltzen da gehienbat.
ERROMEROA Erromeroa (Rosmarinus officimalis) landare loredunen espezie botaniko bat da. Erromeroa Lamiaceae familiaren eta Rosmarinus generoaren barmean dago. Landare usainduna da, lore ezpaindun urdinak dituena. Zuhaixka honek 50 eta 200 zentimero arteko altuera har dezake. 10 mm lore urdinak izaten ditu, urtarril eta abenduaren artean loratzen direnak Mediterraneo inguruko landarea da .0 eta 1000 metro arteko altueran bizi da.
EUKALIPTOA Grezieratik (Eucalyptus) mirtazeoen familiako eta Eucaliptus generoko zuhaitzak edo zuhaixkak dira. Hosto gazteak, aurkoak eta eseriak dituzte; helduak, berriz txandakatuak, peziolodunak eta larrukarak. Loreak unbela bakanetan daude eta fruitua kapsula motakoa da. Jatorriz Australia, Tasmania eta Zelanda Berrikoak dira.
JENGIBREA Jengibrea (Zingiber officinale) espezia bat da, tropikoko landare iraunkor batean errizoma edo lurrazpiko zurtoina da. Indian jatorria izanda ezaguna zen jada erromatarrentzat, lurrezko ontzi txikitan ekar arazten zutelarik. Behin lurretik atera ondoren garbitu eta eguzkitan lehortzen uzten da bere pisuaren hiru laurdenak galtzeraino. Honela, bere zapore min bereziagatik guztiz gutiziatua den espezia bikainean bihurtzen da.
TIPULA Tipula edo kipula (latinetik: cepula (“tipula txikia�)), landare belarkara biurtekoa da, Alliaceae familiakoa (nahiz eta batzuetan Lilaceae familian sailkatu den). Bizi-zikloaren lehenengo urtean erraboila eratzen da eta bigarrenean loraketa gertatzen da. Tipularen erraboila sukaldaritzan erabili da aintzinatik. Asiaren erdialdean hasi zen hazten, eta handik greziarrek eta erromatarrek zabaldu zuten Europara.