127377 _ 0128-0157.qxd
6
14/8/08
09:08
PĂĄgina 128
Bigarren Industria Iraultza eta inperialismoa
1 Bigarren Industria Iraultza 2 Demografia-hedapena eta migrazio handiak 3 Europaren inperialismoa 4 Beste herrialde batzuen inperialismoa
AURRETIKO GALDERAK F
Irudian, Alemaniako Krupp enpresaren fabrika multzoa ageri da. Ba al dakizu zer-nolako parte-hartzea izan zuen herrialde horrek Bigarren Industria Iraultzan? Zer beste herrialdek parte hartu zuten prozesu horretan?
F
Zer fenomeno historiko adierazten da mapan?
F
Zergatik gertatu zen fenomeno hori?
128
XIX. mendearen bigarren erdian, beste industrializazio-aldi bat izan zen: Bigarren Industria Iraultza. Aldi horretan, aurrerapen handiak egin ziren zientzian, eta berrikuntza horiek aurrerapen ekonomikorako aplikatu ziren. Gainera, bi energia-iturri berri sortu eta gero eta gehiago erabili ziren: elektrizitatea eta petrolioa. Oinarrizko industriak garatu ziren gehien; hala nola, altzairugintza, kimika-industria, elektrizitatea eta petrolioa. Garraiobideetan eta komunikazioetan ere aurrerapenak izan ziren.
Europan, demografia-hazkunde izugarria izan zen; batez ere, ekonomia-hazkundeagatik. Hori dela-eta, migrazio-mugimendu handiak izan ziren, gizadiaren historian inoiz izandako jendetsuenak. Milioika europar, hainbat boladatan, beste kontinente batzuetara joan ziren aukera bila, Europa jada gainjendeztatuta baitzegoen. Aldi horretako industria-garapenarekin batera, agerian jarri zen Europaren nagusitasuna, eta inperio kolonial handiak eratu zituzten; inperio horiek prestigioa eta botere ekonomikoa nahiz politikoa eman zieten Europako herrialdeei. Bestalde, Estatu Batuetan eta Japonian ere industria-garapena gertatu zen, eta XIX. mendearen bukaeratik XX. mendearen hasierara bitartean, hedapen inperialistari ekin zioten.