Udazkena 2 urteko gelan

Page 1

UDAZKENA JUSTIFIKAZIOA Euskal curriculuman agertzen den eran honako helburu orokorra landu behar dugu:Familia,natura eta gizarte-inguruneari behatzeko eta horiek aztertzeko, eta baita horiek ezagutzeko interesa izateko ere, inguruko gizarte eta kultura jardueretan modu aktiboan eta apurka-apurka parte har dezan ESPERIENTZIA EREMUA:INGURUNEAREN EZAGUERA HELBURUAK 1. Naturako elementuak eta fenomenoak aztertzea eta ezagutzea, eta haiei buruzko saiakuntzak egitea eta hitz egitea, ingurune naturalaren gaineko interesa erakusteko eta jakin-mina eta errespetua garatzeko 2. Ingurune naturaleko oinarrizko osagarriak eta haien zenbait harreman, aldaketa eta eraldaketa ezagutzea eta aintzat hartzea,haiek babesteko zaintza,errespetua eta erantzukizuna garatzeko. 3. Udazkenaren ezaugarriak identifikatu EDUKIAK 1. naturako elementuak eta zenbait fenomeno natural aztertzeko interesa izatea 2. ingurunea errespetatzea

AZKEN XEDEA -Denon artean zuhaitz bat egin eta ekarritako hostoekin dekoratu.

EKINTZAK Motibazioa Gelan hormairudi hauek ipiniko ditugu eta hor agertzen denari buruz hitz egingo dugu


Hostoak ekarri Hosto batzuk eramango ditugu gelara eta hostoen inguruan galdeketa hasten da. -

Badakizue zergatik ekarri ditugun hosto hauek? Nondik hartu ditugu?

-

Konturatu zarete nola dagoen parkea? Zergatik izango ote da?

-

Eta fruituak? Ikusi dituzue lurrean fruituren bat? Eta zuhaitzetan?

Ipuina entzuten 1. Liburua “txomin udazkenean” irakurri edo kontatu. Liburuaren inguruan elkarrizketa sortu . 2. « Hostorik gabeko zuhaitza »


Pintzelak eta zuhaitza - Ipuina entzun ondoren guk ere gelarako zuhaitza egitea pentsatu dugu. - Zuhaitz irudiak eraman ditugu ikastolara enborraren kolorea aukeratzeko - Koloreztatu aurretik pintzela nola hartu behar den erakutsi diegu

Noloakoak dira hostoak? Hostoak ikusi, ikutu, usaindu eta aztertuko ditugu, horretarako zirkuluaren inguruan eseriko dira


Hostoekin jolastu Haien eskuetan utziko ditugu libreki jolasteko, jolastu ondoren batuko dituzte.

Hostoak zuhaitzean jarri

Putz egin - motrizitate fonetikoa garatzea - putz ozena hautematea Zuhaitzatik adar luze bat aterako da, bertan hostoak zintzilikatuko ditugu eta hasieran guk putz egingo dugu hostoak mugitzeko, ondoren guk imitatzeko esango diegu


Udazkeneko koloreak landu Pintzela erabili

Hostoak koloreztatu

Zuhaitza osatu hostoekin


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.