Nafarroa, mahai onaren Erresuma

Page 1

Nafarroa, mahai onaren Erresuma Elizondo

Erronkari

Altsasu

Iruña Zangoza

Estella Viana

Tafalla Erriberri

Tutera

Piper beteak

Gosaria landa etxe batean

Zainzurien platera

Gastronomiaz gozatzea gustuko baduzu, gogora ezazu marka hau. Horren barnean Nafarroako Jatorri Izendapena duten produktuak biltzen dira; kalitatearen bermea da, zentzumenek goza dezaten.

Argitaratzailea: Nafarroako Gobernua – Diseinua: EPC Camarena - Inprimatzea: Litografía IPAR Itzulpena: www.traduCCi.com - Argazkiak: Turismo Zerbitzuaren Agiritegia – Lege gordailua: NA-2.651/2010


info gehiago: www.turismo.navarra.es “Mahai ona” atalean

NAFARROA, MAHAI ONAREN ERRESUMA Gastronomia maite baduzu, Nafarroa oso leku zirraragarria irudituko zaizu; izan ere, bertan bere dibertsitatea antzemanen duzu paisaiaz aldatzearekin batera, iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera. Dudarik gabe, bertan bakarbakarrik gastronomikoa den bidaia aise egin daiteke. Hainbat gauza izanen dituzu gozatzeko: ehizkiak, ziza eta onddoak, aratxea, sagardoa eta esnekiak, foiea, eta ahatekiak, Pirinioetan; ardoak eta bildotsa, Nafarroako Erdialdean; eta barazki gozo-gozoak, Erriberan. Horiek laguntzeko, ardo zuri, gorri edo beltz bikainak izanen dituzu, eta bukatzeko, patxaran hotz-hotza hartzeko aukera izanen duzu. Eta nahiago duzun moduan egin ahal izanen duzu. Sagardotegiaren giro tradizionalean; hor zutik jaten da askotan, sagardo berria duen kupelaren ondoan, eta menu tradizionalaz gozatuta; txuleta, bakailao tortilla eta gazta irasagarrarekin. Nahiago baduzu, txuletoi on batez gozatzeko beste aukera bat dira erretegiak; han, haragi puska bikaina txingarretan erretzen da, eta, gainera, beste produktu batzuez gozatzeko aukera ere izanen duzu, esaterako, bisiguak, bildots errea edo txerrikumea. Gastronomia handiko jatetxeak nahiago badituzu, Nafarroak Michelín izarrak dituzten hiru jatetxe ditu; horiek, beste jatetxe handi batzuekin batera, Erresumako Jatetxeen elkartea osatzen dute. Eta modu informalean jatea gustuko baduzu, onena pintxoak eta tapak jatea duzu, hobekien egokitzen zaizkien ardoekin batera. Ohiturak agintzen du, eta kasu honetan dio tabernaz taberna ibili behar dela, bakoitzean bertako proposamenak dastatuta; horietan, batzuetan usadio tradizionaleko aukerak aurkitzen dira, baina, beste batzuetan, maila handiko sukaldaritzak jauzi egiten du tabernetako barretara.

Gozatzeko lekuak

Ekitaldi gastronomikoak

Atsegin duzuna baldin bada mahai batean eseri eta bertan zerbitzatzea, Nafarroan mota guztietako jatetxeak topatuko dituzu. Lagunarteko bazkariak gustuko badituzu, sagardotegira joan behar duzu, txuletoi handi bat nahiago baduzu, erretegi batera joan zaitezke, edo, bestela, jatetxe handi batera joan nahi baldin baduzu, Nafarroan hiru daude Michelín izarrak dituztenak: Rodero jatetxea, Koldo Rodero buru duena; Europa jatetxea, Pilar Idoateren plater bikainak eskaintzen dituena, edo Molino de Urdániz jatetxea, David Yárnozen sukaldaritza erakargarriaz gozatzeko aukera ematen duena. Horiek guztiek modu perfektuan orekatzen dute tradizioa eta modernitatea, eta euren sukaldaritzaren oinarria Nafarroatik atera gabe aurkitzen dituzten lehengai bikainak dira.

Gutako askori izugarri gustatzen zaizkigu ekitaldi gastronomikoak; momentu horietan produktu bat edo beste goresten da gure geografia osoan zehar. Ez galdu barazkiak goresteko jardunaldiak, Tuteran udaberriro ospatzen direnak; mahats-biltzearen festa, udaren bukaeran Erriberrin ospatzen dena; artzai eguna Uharte Arakilen, gazta protagonista duena; pintxoaren astea, udaberri hasieran hamarnaka tabernak eskainitakoa; kazolatxoaren astea udazkenean; edo ogi xigortuaren eta oliba olioaren eguna, neguan Arroitzen egiten dena. Adibide gutxi batzuk besterik ez dira, askoz gehiago ere badaude eta: herri bakoitzeko festa bakoitza; ibar, zonalde bakoitzak badu bere unea produktu edo plater bati edo beste bati lotutakoa.

Halaber, produktu bikainez gozatzeko aukera duzu, zeure kaxara: Idiazabal edo Erronkari gazta on bat, ogia eta Nafarroako ardoa hartzea paraje natural baten erdian ere, esperientzia gastronomiko paregabea da.

Erronkari gazta

Haragiez mintzatzen bagara, aratxea eta bildotsa dira gure gastronomiaren balioetako bi, baina ez galdu ehizakiak, Estellerriko txerrikumea edo hestekiak, ospe handiko txistorra, esaterako, errelleno gozoa edo arrozez egindako odolkia. Gure lurraldeko aberastasunaren beste adierazgarri bat da Idiazabal eta Erronkariko gaztak; eskuz egindako gaztak dira, bertako arrazetatik sortutakoak; ganadu hori mendiko larre hezeetan hazten dira, udako hilabete berotsuenetan ere berdeak eta sarriak diren horietan.

Gure ardoak

Pintxoak hartzeko taberna

Produktu onenak Nafarroa ezagutzen baduzu, edo horren berri eman badizute, ziur asko barazkiak hizpide izan dira. Sasoi bakoitzak bere barazkiak ditu eta urtean ez dago hilabete bat ere baratzeek bat edo beste eman gabe doana. Ospe handiko produktuak, zainzuriak edo pikillo piperrak, kasu, gozo-gozoak dira, baita orburuak, borrajak, kardua eta potxak ere.

Gorriak, beltzak, zuriak, Nafarroan mota guztietako ardoak topatuko dituzu; upeldegiak ezagutzeko ibilbideak, goi eta behe lurraldeak, mendi-hegal eguzkitsuak eta jainkoen edaria ulertzeko modu desberdinak. Izaera klasikoa duten ardoak, ardo modernoak, pago ardoak Espainiako jatorri izendapen dinamikoenetako baterako; hori paradisua da adituentzat, eta leku ezin hobea milaka urte dituen tradizioaz gozatzeko.

Patxarana Bazkari bat bukatu nahi baduzu digestioari laguntzen dion zerbait hartuta, patxaran hotz-hotza irtenbide perfektua izan daiteke. Patxaranak udaren bukaeran biltzen dira elorri beltzetan; horiek Nafarroako baso askotan hazten dira. Anisean sartu eta ontzen uzten dira denbora batez, likoreak patxaranaren ezaugarria den kolore gorrixka hori hartzen duen arte.

Museo eta ibilbideei buruz Beti egoten dira dena jakin nahi duten pertsonak. Zu horietako bat bazara, produktu gastronomikoei eskainitako hiru museoetakoren bat bisitatzea gomendatzen dizugu: boilurrarena, Metautenen; eztiarena, Ultzaman; edo oliba olioarena, Arroitzen. Beste aukera interesgarri bat dira ardoaren ibilbideak, bertatik bertara ezagutzeko nola egiten diren Nafarroako ardo onenak. Zure moduko ibilbidea egin ahal izanen duzu, bai eta gure ardo bikainez gozatu ere; halaber, ardoak egitearen inguruko historia ezagutuko duzu, Nafarroan milaka urte dituena. Ez ahaztu, gainera, informazio hori guztia, zehatz-mehatz azalduta aurkituko duzula www.turismo.navarra.es webgunean. Esperientzia zirraragarria eta gozoa ziurtatuko dizugu, festa handia zure zentzumenetarako, eta omenaldi galanta zure ahosabairako.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.