1 minute read

Tere etaLuisa; Thelma & Louisaren lizarrerriko bertsioa

Laburmetraia,OlaiaSantxezetaMariaCastejonenzuzendaritzarekin,

EmakumeakBegibistantailerrarenzazpigarrenedizioarenemaitzada

Advertisement

Tere eta Luisa joan den abenduaren 16an estreinatu zen

Lizarrako Los Llanos Kultur

Etxean, Hemakumeak Begibistan tailerraren zazpigarren edizioari amaiera jarriz.

Thelmak eta Louisek bezala, Tere eta Luisakez dute unerik onena bizi. Horietako bat alargun geratu berri da, eta besteak arazo larriak ditu senarrarekin. Deprimitu beharrean, be· ren bizitzaren norabidea aldatzea erabakitzen dute.

Horrela aurkezten da Hemaku· meakBegibistan tai!errarenzazpi· garren edizioan Olaia Santxez eta María Castejonek, zuzendutako azken laburmetraia.

Ridley Scottek 1991ko filmarekin egin zuen bezala, Olaiak eta Mariak aparteko filmaketa talde batez inguratu dira. Lizarrako Udaleko Berdintasun Aricaren laguntzarekin, 12 pertsonak har· tu dute parte aurtengo zinematailerrean. Tailer horren helburua da emakumeak ahalduntzea, tailer zinematografiko, teoriko eta praktiko bat eginez, emakumeek beren ikuspuntutik bizi duten errealitatea islatzeko.

Kasu honetan Fina Serranok egin du Tereren papera eta Isabel Arbeloak Luisarena eta irudien muntaia izan ezik, beste guztiataldeka egin dute.

"Bi asteko tailerraren emaitza da hau", esaten du Olaiak, "aurtenargi zuten helduaroko arazoen gainditzeko gaitasunaz hitz egin nahi zu· tela, eta tailerreko lehen egunean Thelma eta Louis filmaren antzeko zerbait egiteko ideia sortu zen".

Aurtengo parte-hartzaile gazteenak 25 urte zituen. "Oso prozesu aberasgarria da, oso esperientzia polita, oso azkar pasatzen dena. Beti motza egiten da eta estreinaldiaren eguna oso berezia da, inork ez baitu emaitza ikusten egun horretara arte, ezta tailerre· ko parte-hartzaileek ere eta, beraz, sorpresa da guztientzat". Olaia soinu teknikaria da Euskal lrratiTelebistan eta tailer honetan parte hartzen du sortu zenetik 2006. urtean.

Laburmetraia ikusteko bere Youtubeko lsoki Audiovisual profilean aurkitu daiteke.

Gabonakliburuenarteaneuskalliteraturareneskutik

Hamaseiurtearteko gazteentzakoehunka erreferentzia ditueneuskarazko produktuenkataloarenedizioberria

Aurten ere, udal eta mankomunitateetako 100 euskara zerbitzuk baino gehiagok argitaratu dute Euskarazko Produktuen Katalogoa bi atal nagusitan antolatuta: bat 0-12 urte bitarteko haurrentzat eta bestea 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin.

Katalogo honen 70.000 ale banatzen ari dira egunotan Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Izar· beibarko Mankomunitatean 300 liburutxo banatu dira eskola eta herrietan baina KATALOGOA.EUS webguneak 7.400 erreferentzia baino gehiago biltzen ditu, baliabide erabilgarri ugariz gain.

Izan ere, hori da KATALOGOA.EUSen helburua, merkatuanaurki daitezkeen euskarazko azken nobeda· deak erabiltzaileen eskura modu errazean jartzea.

This article is from: