Uribarri institutuko AMODIZKO GUTUNEN LEHIAKETA 2010-2011 A ze poza egunaren bukaeran etxera ailegatu eta postontzian lagun baten gutuna ikustean! Badirudi, ordea, egunerokotasunaren pizgarri den ohitura hori galtzen ari dela poliki-poliki. Hala ere, gurean bada lehiaketa bat urtez urte zaleak erakarri eta eskutitzak idazten segitzen duten gazteen lanak ezagutarazten dituena. Amodiozko Gutunen txapelketaz ari gara. Bihar, San Balentin egunean, saria jasoko duten irabazleak ezagutu nahi izan ditugu
Amodiozko gutunen lehiaketaren irabazleak (2011-2012) 1.DBH: “Nire bihotza” Ikaslea: Urtzi de Pedro (1.B) 2.DBH: “ Itsasoko gazaurtundua (2.C)
amodioa”
Ikaslea:
Eztizen
Pa
3.DBH “ Zure beharra sentitzen dudalako” Ikaslea: Naia Gogenola (3.A) 4.DBH: “ Lidia” Ikaslea: Aylena Goméz Molina (4.B) 1. Batx: “Mocuishla” Ikaslea: Sergio Marquez ( 1.batx. C) 2. Batx.: “ Gure istorioa” D)
Ikaslea: Sara Mediavilla (2.batx.
NIRE BIHOTZA Zu hiltzen bazara nire bihotza ere hilko da. Zu gabe, ezin naiz bizi. Zuk nire bihotzaren kea pizten duzu. Zuk ematen didazu gogoa bizitzeko, nire bihotza beti egongo da zure bihotzean. Egun batean uste dut galduko zaitudala, baina, beti etorriko zara niregana. Nire sentimenduak zenbakaitzak badira ere, ehun mila litro amodio emango nizuke. Zure besarkadak maite ditut. Nire sentimenduak eta zureak berdinak izatea nahi nuke. Zure musuak faltan ditut, oso gozoak direlako. Nire bihotza apurtuta dago zu gabe ezin naizelako bizi, uste dut amets bat zarela. 1.DBH B
ITSASOKO AMODIOA MAITIA:
Udako gauak ez lirateke izango zoragarriak zu egongo ez bazina. Zu ez zara gogoratuko, baina nire bihotza taupadaka hasten zen zu ikustean; hondartzatik irteten zinenean zure olatu taularekin. Maitia politagorik ez dut ikusi nire begien aurrean. Beti nire bihotzaren onena izan zara. Zu zara nire bihotz kutuna. Nire gorputz osoa dardarka hasten da zure usain gozoa gogoratzean. Ba al dakizu, ba maitia, loreak zergatik agertzen diren basoan, lorez apaindurik, bere usain gozoaz, dizdiraren argiz? Jakin ezazu, ba, maitia zugatik dala. Oraindik gure kanta entzuten dudanean nire begiak busti egiten dira. Nah gabe zugana eramaten nau, nere bihotzak . Maitia, zu zara nere piper eta eztia. Maitasuna zen gurea, baina bizitza aurrera doa eta atzera begiratzean pozik eta triste jartzen naiz. Azken dantzan maitia, nirekin nahi zintuzket eraman. Nere maitia, nola deitzen zaren ez du inork jakingo ezta zuk ere. Ez nuke nahi beste batek zu kentzea. Agur nire bihotzeko azukre koskorra . Zure maitalea
Basaurin, 2006ko ekainaren 5ean. Postari kutuna: ''Beti nago gutunak banatzen. Noizbait zerbait jasotzea gustatuko litzaidake''. Horrela esan zenidan nire etxeko atea ixteko zorian nengoenean. Nik zure begi urdinak bilatu nituen, baina, beti bezala, ez zeunden ni begiratzen, baizik eta zure eskuan zeneukan gutuna. Ez dakit zer González batentzat, beharbada hemen alboan bizi denagurearentzat, izango zen. Ez dit axola. Baina, itxaron... Urdinak direla esan dut? Egia esan, ez nago ziur. Zu kaletik behera nire txaletera lehenengo aldiz zentozenean, berdeak zirela iruditu zitzaidan. Naturaren esentzia begi nini pare baten barne. Irribarre egin nuen, postaria izateko gazteegia zinela iruditu zitzaidalako. Geroago, eskailerak igotzen zenituen bitartean, lokarriekin estropezu egin zenuen. Ama eta biok kristalak lurruneztatu genituen gure barre algarekin, bi ume txiki bagina bezala, zu espiatzen. Eskerrak, atzo bezala, gure aitaren izena zeukaten gutun multzoa begiratzen zeundela. Atea ireki nizun, eta zure eskua airean zintzilikaturik geratu zen, txirrina jotzeko asmoarekin. Irria irentsi eta gutunak hartu nituen, eta eskerrak eman bezain laster, joan zinen. ''Lokarriak lotu'' gomendatu nizun, korrika egiten zenuen bitartean. Hurrengo egunean nik bakarrik nengoen lehiotik begiratzen. Nola ez, estropezu egin zenuen eskaileratan. Atea ireki beharrean, tratu bat eskaini nizun: -Atea irekitzea nahi baduzu, zure buruari buruz zerbait esan. Ea, erraza da, ezta? Bost minutu itxaron eta gero, lehenengo aldiz entzun nuen zure ahotsa: -18 urte dizkiat eta ez nauk inongoa. Galderarik itxaron gabe, erantzun nuen: -15 urte dauzkat eta hemengoa naiz. -Oain ireki atea. Nire lana egin behar diat. Horrela egin nuen: gutunak heldu eta ''Lokarriak lotu dituzu!'' ohiukatu nion zure sorbaldara. Badakizu zer?Zurekin egin nuen amets gau hartan. Igandean zure hutsunea sentitu nuen etxeko zereginak egiten nituen bitartean. MP4-an David Guettaren abesti bat entzun eta gero, , aurikularrak kendu , eta , cheslongean siesta bukaezin bat bota nuen. Zuri
atea irekitzeko ozta-ozta esnatu nintzen. Ustekabean hartu zintudan nire izena gutunaren atzekaldean irakurtzen. -Niretzat? -Lilia zure izena baduk, bai -Eta eskuikarekin eman zenidan gutun horixkaPostari zakua hutsik zegoela ohartarazi nintzen. Ez nizun galdetu,baina, nire etxea azkenerako utzi zenuen? -Lilia nauzu. -Eskua eskaini nizun- Eta zu inongo-mutila, nola da zure izena? Eskua luzatu eta Amîn deitu ahal nizula esan zenidan, ''i'' kapela zeukala argitu bezain laster. Nik ezer galdetu gabe zure gurasoak marokotarrak zirela eta zu hemen jaio zinela azaltzeak harritu ninduen. -Amîn -errepikatu nuen- Amîn, beraz. Antton, Koldo edo Keparen aurpegia duzu. Zure euskara pittin bat bitxia da, badakizu. Baina, mesedez, egongelara pasatu. Bekainak asko igo zenituen (min hartu behar izan zenuen), baina etxean sartu zinen. Suarekin jolasten nengoen eta min hartu ahal nuela banekien, baina 18 urteko begi berdeko mutiko exotikoa nahi nuen. Berriz ere, cheslongean bota nintzen eta zu, bakarrik geundela baieztatzean, nire ondoan eseri zinen, postari zorroa mahai gainean utzita. Berriz ere, saiatu nintzen zure begiradarekin topo egiten, eta azkenean lortu nuen. Ez naiz damutzen eta uste dut zu ere ez. Zerbait esateko zeundela, musu batekin isilarazi zintudan , eta zure hitzen zapore bizkaitarra irentsi nuen. Ez genituen begiak itxi; Zertarako ba?
-Zergatik egin dozu hori? -Ikus dezagun... Gorrotatzen zaitudalako. Barre egin zenuen. -Berriz egin, mesedez. Ez nekien, baina hori agurtzeko musua bihurtu zen. Zergatik, Amîn? Zergatik eramango zaituzte beraiekin? Egun bat zurekin eta nigandik aldendu nahi zaitu bizitzak? Zoriontasun gehiegi bihotz ziztrin batentzat, alegia? Ez dut ulertzen. Ez dut ezer ulertzen. Oraintxe bertan Marokorantz doan hegazkin batean zaude, eta nik ezin dut ezer egin hori aldatzeko. Milaka aldiz desiratu dut hegazkin horrek buelta ematea eta beste motatako hamaika gurari berekoi izan ditut albistea eman zenidanetik. ''Joan beharra daukat, Lilia. Ez dakit zergatik baina Marokora bueltatzen gara. Zin egiten dizut oraintxe bertan erailko nituzkeela nire gurasoak. Kokoteraino nago. Beti nago bere esanetara goitik-behera esklabu gisa'' Horrela esan zenidan gure lehenengo musua eman genuenenean egongelan, kanpoan kotxea itxaroten zegoela. Batuaz hitz egin zenidan, agian hobeto
ulertzeko. Eta eskerrak ematen dizkizut, negar-zotinekin ez nuen ia ezer ulertzen eta. Dirudienez, zure Alá nire Jainkoa baino indartsuagoa altxatu da goiz honetan, eta dena hankaz gora jartzeko xedearekin ere. Mesedez, itzuli. Zu gabe bizitza monotono bat ez dut nahi. Ez nago prest. Gainera, ezin diot negar egiteari utzi, eta boligrafoaren tinta nahasten ari da. Marokok munduko mutil onena irabazten du, eta ni barrutik hutsik geratzen naiz. Baina, antza, hori ez zaio inori inporta. Zure gurasoek egin dutenaz ez dira konturatzen? Nire laguna zinen, lagun mina izateko pausu batera. Aurrekoa nahikoa ez bada, gauza bat gehiago esango dizut: Maite zaitut. Horretaz ziur nago. Gauza guztien gainetik zure begi berdeak maite ditut. Eta, ondoren, zure ezpain lodiak. Oraindik eskuan daukat zimurturik helbide berriarekin eman zenidan papera. Zorte pixka batekin, gutun hau helbide horretara ailegatuko da. Maite zaitut... Eta hemen nago, postari baten gutunak itxaroten... LILIA
4.dbhko ikaslea
Kaixo panpoxa: Oraindik gogoratzen dut nire eskua hartu zenuen lehelengo aldia, oraindik gogoratzen dut nire begietara begiratu zenuen lehenengo aldia, zure aurpegi gozoarekin eta zertan pentsatzen nuen galdetu zenidanean. Gaur ia bi urte pasa dira gauza hauek gertatu zirenetik, nire alboetan begiratzen dudanean beste bikotek nola apurtzen diren ikusten dut, haiek elkar maite zutela esaten zuten, baina apurtu zuten zeukaten harremana, neska zu zara nire bihotzean dagoen bakarra, zergatik esten didazu zure albotik ez joateko? Ni zutaz aspertuko naizen beldur zara? Jendea oso aldakorra da, baina laztana ni ez naiz jendea, ni zure maitasuna jaso duen mutila naiz, ez berriro galdetu horrelakorik in egiten dit-eta. Gogoan ditut hainbeste gau bata bestearen sms.a itxaroten gau ona pasatzeko esateko. Hainbeste gau izan eta izaten dira non zenbatzea ezinezkoa bilakatu baita, oroimenean dudan momenturik politena nire herriko hondartzara etorri zinen eguna izan zen, zuk hilekoa zeneukan eta izugarrizko mina sortzen zizun, nik zure aurpegian irribarrea irudikatzen saiatzen nintzen, batzuetan lortzen nuen, baina a zer nolako mina zeneukan. Hondartzan, harean eserita geundenean eta minak intimitatea utzi zigunean, eskuetatik hartu nizun, begietara begiratu zenidan, momentu horretan jakin nuen beti zure alboan egongo nintzela, indar kosmiko bat bezalakoa zen, baina nik beste modu batean ulertu nuen, zutaz benetan maiteminduta nengoela. Zer da maiteminduta egotea? Egunero klaseko atetik sartzea eta zure aurpegia ikustea, nirea bilatu nahian. Irrikitan itxaroten ditut klase tarteko minututxuak, edo autobus geltokira zure etxera eramango zaituen busaren zain; broma txikiak egitea itsusia zarela esanez. Baina ez sisestu inoiz itsusia zaranik. Nire bihotzeko neskato liluragarria zara. Zure gorputzean aurketzen dituzun akatsak maitagarriak iruditzen zaizkit. Maitasuna egunerko gauzetan aurkitzen da, musu truke batean edo sabelena kilimak egiteko lehiaketan. Nire laztana, zelan aldenduko naiz poza eta maitasuna eman didan neskaren albotik?
MOCUISHLA
Gure istorioa Ametsa dirudi baina hala da, elkarrekin zoriontsuak gara . Egunak pasa ahala sentimenduak handitzen doaz. Oraindik datorkit burura ezagutu ginen eguna, zu lotsati samarra zinen, sentimenduak kanporatzeko beldurra bazenu bezala, eta ni aldiz, ohiko eran agertu nintzen. Egunak pasa ahala maskara kentzen joan zinen, maitatzeko nahiak erakusten eta horrek begiak ireki zizkidan. Handik aurrera gero eta gehiago hasi nintzen maitemintzen, ez dakizu zenbateraino. Adorea erakusteko unea heldu zen, ezinegon horrekin bukatzeko garaia. Hala ere beldurraren beldurrez nengoen, kezkaz beterik neukan burua eta halako galderak behin eta berriro egiten nituen neure kolkorako: zer esan?, nola adierazi nire sentimenduak?, zelan erreakzionatuko zenuen?... baina bihozkada batek aurrera egiteko indarra eman zidan eta elkarrekin geratzeko deitu nuen. Ikusi bezain laster bihotz taupadak entzun ere egiten nituen, urduri nengoen baina aurrera egiteko beste erremediorik ez neukan. Lehen baino lehen, giroa lasaitzeko, galdera batzuk bota nizkizun: zein zaletasun dituzu?, zeintzuk dira bisitatu nahi dituzun tokiak?, nolako izaera izan behar du pertsona batek zure gustukoa izateko ? eta azkenik zelako harremanak izan edo eduki nahi dituzu?. Egia esan erantzun guztiak harrigarriak iruditu zitzaizkidan baina azken galdera egitean bata bestearentzat eginak geundela ikusi nuen, eta minutu bat pasatzen utzi gabe egundoko musua eman genion elkarri argi ahul batek argiztaturik, besarkadaz eta laztanez beteriko musua. Hortik aurrera gure bizitzek bat egin zuten eta orain zu zara nire bizitzeko arrazoi bakarra, nire bizitzari zentzua ematen diona. Horregatik, eskutitz honekin esan nahi dizudan gauza bakarra zera da: maite zaitudala. Zugatik sentitzen dudana azaltzea zaila den arren, adierazteko erraza da. Hori dela eta, bizitza osoa eskaini nahi dizut egunez egun zureganako dudan maitasuna adierazteko. Hortaz, inoiz ez dizut ihes egiten utziko, eta pertsonarik zoriontsuena egingo zaitut.