literatura

Page 1

J o s e b a S a r r i o n a n d i a.

1958. Iurreta. Bizkaia.


Poesia


Poesia


Poesia


Poesia


Narrazioa

umore beltzeko ipuinak


Narrazioa

Hamar ipuin

Hamar narrazio


Narrazioa

2001

2003


Itzulpena


Itzulpena


Saiakera


Saiakera


Saiakera

2004


Haur eta gazte literatura


Zuentzat


Argia/iluna

• http://www.youtube.com/watch?v=gHcllrUYqs8Yo

• http://www.susa-literatura.com/emailuak/ondasu


Poemak komentatu 1.- Argiak 1.Egoera arrunta (1tik-11ra) Gauean, iluntzean argiak piztuta topatzen ditu.Badirudi argi artifizialeei buruz hitz egingo digula‌

2. Mezua Nik

Argiak

Jakin nahi nuke nork? zer? nola?

hirietako argi artifizialak bezain erraz

Zertarako?

=

- ametsak pizteko - esperantza pizteko - ilunaldiak argitzeko - besteak besteen begietan ere desioak i

gogoak ere piztu daitezen gure gauetan


2.- Iluntasuna nehurtzen 1. “Argia amatatzen denean, ustekabean ………” Mezua: egoera tristea baina onuragarria da

(nola neurtu?)

gure bakardadea eta babes gabezia egiaztatzen

2. “Argia amatatzen denean, ustekabean esan dut, ……….” Irudiak: 1. gure ziurtasuna= larria da, txikia 2. ez gara ezer= haur izua

3. “Argia amatatzen bada, ………..” Errealitate ezaguna , begibistakoa

ezezaguna egiten zaizu argia eman arte

4. Amaiera ( azken 4 lerroak) Mezua:

Ilunbetan bizitzen ikasi arte ez dugu argi bizitzen jakingo


Poemen iradokizunez Argia eta ilunbea ez dira begiekin neurtzen , sentimenduekin baino. Bizitzan biak dauzkagu , gure barnean daude. Argi bizitzen jakiteko ilunbetan bizitzen jakin behar dugu. Iluntasunak ez du errealitea aldatzen, gure argitasunak bai.

Hitzen ondoeza  Argia: J.W.Goethek, hiltzeko orduan , gero famatua bihurtu den azken esaldia xuxurlatu omen zuen : “Argi gehiago…” Erromantikoek interpretatu zuten pentsaketa eta maitasun gehiago eskatzen zuela, pentsamendu eta maitasunaren argiarekin mundua eta bizitza argitzeko. Beste batzuk uste dute Goethe kexu zela, sinpleki, bera mogitu ezin eta logelan erdi ilunetan zeukatelako. (58)  Ilun: “ Baina konturatu zaitez, Lagy, igarkizun eta misterio artean bizi garela. Gauza argienek ere parte ilunak dituzte. (Lawrence Sterne, Tristam Shandy) (453)  Ilunbeen bihotza: Belgikako erregeak esan omen zuen, Afrikako lurralde batzu konkistatzear zegoela: “ Zibilizazioaren argi eramatera goaz ilunbeen bihotzera…” Joseph Conrad-ek ironiaz erabiliko zuen gero esaera hori. Begira BIBLIA ( 454)

http://teledyski.teju.pl/video--vKVd4Ktj9G0--Maite_Gurrutxaga_-POSTDATA-.html


JOSEBA SARRIONANDIAren BIOGRAFIA.  Euskal Filologia ikasi zuen Bilbo-ko Deustuko Unibersitatean

eta Euskara irakasle lan egin zuen.

 Bergara-ko U.N.E.D.-en Fonetika irakasle ihardun zuen.  Udako Euskal Unibersitatea-n ere aritu zen beharrean..  Pott Banda egitasmoan parte hartu zuen. Ibaizabal aldizkariaren sortzaileetako bat ere izan zen.  1980 urtean (kartzelan sartu zuten urtean) hiru literatur sari irabazi zituen: “IX. Ignacio Aldekoa”, “I. Ciudad de Bilbao” eta “VI. R.M. Azkue”. Lehendabiziko biak “Maggi indazu kamamila” eta “Enperadore eroa” ipuinez eta hirugarrena “Izuen Gordelekuetan Barrena” olerki bildumaz. Lana itzela, dudarik ez dago, 25 urte besterik ez duela kontutan hartzen badugu. 1980an, ETAko kidea zela eta, Espainiako poliziak atxilotu eta espetxean eman zituen hurrengo urteak 1985eko San Fermin egunean ihes egitea lortu zuen arte. Imanol kantariak Martuteneko (Gipuzkoa) espainiar presondegian emandako kontzertu baten ostean bozgoragailu batean ostenduta (gogora dezagun Sarri, Sarri Kortaturen kanta ospetsu hura). Harez geroztik ihesean eman ditu urteak eta oraindik ere hala dirau. http://bbk.armiarma.com/linterna/sarri.htm http://bbk.armiarma.com/linterna/narra010.htm


Idazlearen estrategiak:

irakurlearen parte hartzea

bultzatzeko

1- Hasiera eta Bukaerak asko lantzen ditu: 1.1. Narrazioak “Marinel Zaharra” 1.2 HNUY “ Ezagutzen duzu Justizia” 1.3. kolosala izango da

2- Izenburuak.

Liburuen izenburuak, poemenak, kapituluenak , gehienetan istorioaren muina era sintetizatuan ematen digu. 2.1 Lagun izoztua .Kapituluen izenburuak oso esanguratsuak dira narratzen diren hiru istorioak harikaldatzeko. 2.2 HNUY (212 or.) “Bake Beltza”. Beltza adjetiboa ez da berez bakeari dagokiona, ironia nabarmena da.

3- Intertestualitaterako joera

Bere testuetan “kanpoko” nahiz “hemengo” tradizioaren uztarketa bilatzen du: Eliot, Kavafis, J.Swiff eta beste hainbat idazleren ondoan, Mirande, Aresti, Etxepare, …etab. “ Euskaldun irauteko, alde batetik ez ditugu galdu behar erroak eta geure tradizioaren fideltasuna, baina beste aldetik unibertsalitera irekirik egon behar dugu, beste tradizioetara eta beste sensibilitateetara (…)Gure euskal tradizioaz gainera, tradizio unibertsalaren oinordeko gara “ (NENH, 145-146or.) 3.1 HNUY “ Olerkaria” ( 102 or.) .Lauaxeta du gogoan 3.2 HNUY “ Zaramologia (154 or.) . Heraklitoren zita batetik abiatzen da. 3.3 HNUY “ Martin Larralde” (96 or.)


4- Barnetestuartekotasuna

Bere narrazio, poemen artean ere mezuak harikaldatzen dira kasu askotan. Testu batetik bestera mugitzera gonbidatzen du irakurlea, jolastera azken batean. 4.1 Bernard Goienetxe “Matalasen” istorioa ,( kanta herrikoiaren bidez ezaguna) , hainbatetan birsortua topa dezakegu.Adb: IAO “Oroitzera eseri” narrazioan eta HNUY “ Abots hurrin eta hautsia”poeman. (94 or.) Bietan Matalasen garaiaren eta gaurkoaren arteko loturarik badela iradokitzen zaigu. Bietan gizabanakoon pasibitatea eta inmobilismoa salatzen ditu. 4.2 HNUY “Zakurra” (180or.) eta HO “Laguna” 4.3 Lagun Izoztua eta kolasala izango da liburuetako protagonista. 4.4 HNUY “ Ezagutzen duzu justizia” (33 or.) eta Marginaliaren “ Torturarekin bizitzen” (28 or.)

5- Komunikazio Inplizitua

Esandakoan baino gehiago esan gabe geratutakoan dago mezua . Esaten ez den horretan dago, benetan komunikatu nahi izana. “Afirmatzen ari naizenean galdetzen ari naiz (…) Ez uste izen ene izkribuetan, zeuk zerbait utzi gabe, ezer aurkituko duzunik. Nik buztineko untzi bat ematn dizut, zeu zara bete behar duzuna” (NENH 18-19 or.)


6- Komunikazio Bikoitza

Testuek bi maila komunikatiborekin jolastearen ondorioz bi irakurketa onartzen dituzte. Irakurleak erabakiko du zeinekin geratu (esplizitua:agerikoa edo inplizituki: iradoki dezakeena). 6.1 Tiroa Hitzen Ondoeza: “ Zane Greyren Spirit of the Border nobelan tiro berak zarata desbedina egiten du. 24garren atalean, tiroa jotzen duenean lekutik “Crack!” da tiro hotsa. 25garren atalean, tiroa errepikatzen denean, entzuleen ikuspegitik, tiroak “Spang!” egiten du.

7- Umorea/ ironia/ paradoxa

Sarrionaindiak testuaren aurrean geratu eta gogoeta egitera behartzen gaitu. Bere ahotsa jarri ordez geure abotsa jartzera bultzatuz. ( kritika eta autokritikaren beharra, jarrera manikeistak urruntzeko, besteen ikuspegia ezagutzeko, jarrera inmobilistak alboratzeko..) Gure pentsamendu kritikoa praktikan praktikan jar dezagun nahi du.

Liburua - Buruxkak :: On.line liburutegi :: Udakhttp://www.buruxkak.org/liburuak/132/azken_aldiko_euskal_narratib a.htmlo Euskal Unibertsitatea


Zuretzat •

Nork: gerezi eta masustak biltzen denbora eman duenak

Nori: Begi belzdun bihotz zuridun gizon gorriari

Mezua:

gaituzu

Joseba Sarri-ON-ANDIA-ri Zuk jarraitu argia pizten. Zure giltza txipiaz zabaldu dituzun hainbat atetatik istorioz ehundutako mundura sartu Eta , egunen batean , itxasoz itzuliko zarena jakin badakigu. Orduan, gu ere akordatuko gara eta egun hori Kolosala izango da. Gorantziak LAGUN IZOZTUari . Datorrela bera ere!


Poemak


Biluzteko orduan Ohe bazterrean besarkatu ginenean maitasun poema bat eskatu zidan. Izterrak ene giltzurrinen inguruan estutu zituenean maitasun poema bat eskatu zidan, berriro. Zer egin? Poeta ofizioa ez da erreza, Rainer Maria Rilkek poesia odolezko izerdia dela esaten zuen. Zertarako ekarri izua eta ikara izara artera‌ Larruak ematen duenarekin aski da, eta dena dela larrua jotzeko ez da derrigorrez giro hain poetikorik behar. Biluzten bagara errezagoa da.


Bizitza heldu da eta zure begiak ditu •

Bizitza heldu da eta zeure begiak ditu. Euskal arazoak irauten du eta Europakoak eta Ameriketakoak eta Afrikan bada arazo pilo bat eta Ozeanian bi bakarrik, bata bestea baino garrantzitsuagoak. Baina garrantziak ez du garrantzirik orain larruak dirauen artean. Ez diezagutela jaurti gerla kronikarik ( nahikoa da geure gela kronika) ez Kimikaren behin betirako pott egitearen albistea‌ Munduko arazorik larriena zara, fisika guzien gainetik eta kimika guzien azpitik , bataila guzien ama. Eta publikoki aitortu dut guzi hau, amodioa ez delako (baten batek uste duenez) bi edo hiruren gauza, amodioa denon arazoa da.


Martin Larralde • http://www.bordaxuri-epaiketa.com/Procès de Martin Larralde Bordaxuri (Bordaxuriren bertsoak Pantxo eta Peiok kantatuak)

• http://www.youtube.com/watch? v=W2g_8N7kXkU&feature=related (Sarrionaindiaren poema Ruper Ordorikak kantatua)


Defenda ezazue bake beltza Defenda ezazue uso zuriz, banko biletez eta arma astunez ereindako zuen atsedena, defenda ezazue zuen libertate beltza lan egiteko, kirol egiteko, otoitz egiteko, defenda ezazue zuen aitaren etxe beltza telebisioko foiletoirik batere ez galtzeko, defenda ezazue zuen lo beltza, zuen amets goxoek amets goxoak erdi ditzaten, defenda ezazue larritasuneraino perfumaturiko zuen bihotzen sosegua, eta zuen asteburua, defenda ezazue zuen bake beltza eta zuen orratz bakarreko erlojua: Gu otsanda ilunen semealabak gara, tenorea da, seinala egiguzue zuen hatz luzeaz, zuen poliziek tiro egin dezaten.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.