202 Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

‘Ahobizi’ eta ‘belarriprest’-entzako tailerrak Txapak banatzen datorren astean hasiko da Euskaraldiko Oiartzungo lantaldea Euskaraldian (azaroaren 23tik abenduaren 3ra) ahobizi eta belarriprest izango diren herritarrentzako tailerrak emango ditu Euskaraldiko Oiartzungo taldeak. Kontziente izanik txapa bat jartzea ez dela aski hizkuntza ohiturak aldatzeko, Euskaraldiko taldeak baliabideak eta erraztasunak eman nahi dizkie ahobizi eta belarriprest izango diren herritarrei, euren konpromisoa bete ahal izateko eta eroso sentitzeko. Tailerrak irekiak izango dira eta formatua dinamikoa izango da. Haurtzaro Ikastolako langile eta gurasoekin, Elizalde Herri Eskolako gurasoekin eta udal ordezkari zein langileekin saio berezituak egingo dira -argaz-

kian, udaletxean egindako formakuntza saioetako bat-.

2018ko AZAROA • 202. ZENBAKIA

Kalexa eta bidegorria lotzeko zubia

Ugaldetxon, bidegorria eta Kalexa plaza lotzeko lanak hasi dira. Oinarriak jarri dira eta orain, zubia heltzen denean, jartzea falta da. 140.000 €ko aurrekontua dute lanek. Zubi honekin, mugikortasuna hobetu, oinezkoentzako bide seguruak jarri eta auzoari kohesioa eman nahi zaio.

Izen-ematea eta txapa-banaketa, Fermiñenen Momentuz, 650 oiartzuar baino gehiagok emango dugu izena Euskaraldian. Oraindik, hala ere, badago izena emateko aukera: Fermiñenen, hilaren 12tik 22ra egunero 18:00etatik 20:00etara edo www.euskaraldia.eus-en. Txapa-banaketa ere datorren astelehenetik aurrera egingo da Fermiñenen, izen-emate orduetan. ‘Ttak’, Beatriz Egiazabalen bakarrizketa Hilaren 22an (osteguna) Beatriz Egiazabal klownak Euskaraldirako propio sortu duen Ttak bakarrizketaz gozatzeko aukera izango da udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. TAILERREN EGUTEGIA: Azaroak 10, larunbata, 10:00etan. Azaroak 13, asteartea, 18:00etan. Azaroak 15, osteguna, 18:00etan. Azaroak 17, larunbata, 10:00etan. Azaroak 19, astelehena, 18:00etan. Azaroak 21, asteazkena, 18:00etan. Saio guztiak Elorsoro kiroldegiko bilera gelan izango dira.

Maputxeen hizkuntza gurean

Garabidek egindako Mai da bai (eta ezetzik ez dago) maputxe hizkuntzari buruzko dokumentala ikusteko aukera izan da Oiartzunen. Ondoren Sergio Marinao maputxearekin solasean aritzeko aukera izan zuten bildutakoek.

Cadarso eraikina botatzeko lanak hasi dira Hilabeteko epean egingo dira Altzibarko enpresa eraisteko lanak

Trena, trena... Arditurriko trena!

Altzibarko Cadarso enpresa eraisteko lanak martxan daude. Hilabeteko aurreikuspena dute eta 42.800 € bideratu ditu Udalak lan hauetara.

Egun berezietan Arditurriko meategiak are erakargarriago bihurtzeko tren berdean bertara joateko aukera eskaintzen da. Azaroaren 1ean 148 lagunek aprobetxatu zuten aukera.

Lantegia izan zena eraitsi ondoren, lurraren egoeraren balorazioa aztertu beharko da etorkizunean eremu horretan egin daitekeena zehazteko. Eusko Jaurlaritzak hondamendi eremu izendatu du Cadarso.

industrialeko

Cadarso eremua 2017ko udan bihurtu zen udal eremua, ofizialki, nahiz eta 2017 urte hasieratik bertako jarduera industriala etenda zegoen. Altzibarko auzotarrek enpresa auzotik ateratzeko egindako eskaeraren prozesua itxiko da orain.

Elizalde eskolan, energia aurrezten

Atano X.ren eskaintza Oiartzungo herriari

Eskola Kirolan, 244 ikasle oiartzua

Oarsoaldea mailan, energia aurrezteko 50/50 egitasmoa martxan jarri da. Ikastetxeak dira eskualdean energia gehien kontsumitzen duten eraikinak. Hori dela eta, Elizalde eskolan elektrizitatea, gasa eta ura aurrezteko Energiaren Mahaia osatu dute udal teknikariek; irakasle, ikasle eta guraso ordezkariek; atezainak eta zerbitzuetako langileek. Energia aurrezteko proposamenak egitea da mahai honen helburua.

Luxiano Juaristi Alberdi Atano X. pilotariak bere biografiaren ale bat oparitu dio Oiartzungo herriari, “asko eman dit niri Oiartzunek eta zor nion herri honi”. 30 urtez bizi izan zen Azkoitian jaiotako pilotaria Oiartzunen. Jose Joakin Mitxelena bertsolariarekin batera, Atamitx jatetxearen jabea izan zen. Jose Miguel Saizar eta Joseba Urretabizkaiak argitaratu dute Atano X. Gorputzez txikia, erraldoia kantxari liburua.

2018/2019 ikasturtean LH 3. eta 6. maila arteko 244 ikasle oiartzuarrek parte hartuko dute Eskola Kirolean, 26 taldetan banatuta: %37,3a neskak -eskualdeko bataz bestekoa baino altuagoa da Oiartzungo partehartzea-. Eskualdean Eskola Kirola egiten duten ikasleen %18,4 dira oiartzuarrak. Eskualdeko Kirol zinegotziek -tartean, Enekoitz Markos Oiartzungo zinegotziak- datu orokorrak aurkeztu dituzte.


!

aski prexk aldizkaria

LEIRE LEKUONA: “Interpretazioa tentsio handiko lana da, kontzentrazio handikoa, adrenalina” Euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez mintzo da Leire Lekuona. Alemana eta errusiera ere ikasi izan ditu, “baina ez nintzateke gai interprete lana egiteko hizkuntza horietan”. Zuzeneko itzultzailea zara. Nahiago duzu itzulpen mota hau, esaterako, testuak itzultzea baino? Zortea izan dut, eta itzulpengintzaren barruan gehien gustatzen zaizkidan bi arloetan aritzeko aukera izan dut: ikus-entzunezkoetan eta aldibereko interpretazioan. Hasieran, ETBrentzako dokumentalak, marrazki bizidunak... itzultzen hasi nintzen, alegia, gidoiak. ETBrentzako bikoizten duen enpresa batean Hizkuntza arduradun gisa ere egin nuen lan, euskarako aholkuak ematen, Euskaltzaindiako arauak freskatzen... Bat-bateko itzulpenak zein sekretu ditu? Ez dago makila magikorik; beste hainbat lanbidetan bezala, teknika ikasi eta landu egin behar da, eta noski, lanbidea gustatu egin behar zaizu. Interpretazioa tentsio handiko lana da, kontzentrazio handikoa, adrenalina. Foro Sozialak Coiste Irlandako preso ohien elkarteak egindako hitzaldian, Euskaltzaindiaren 50. urteurreneko ekitaldi ofizialean, Zinemaldian... itzultzaile taldeko kide izan zara berriki. Hala ere, zein izan da izan duzun esperientziarik bereziena? Eta satisfaktorioena? Ez dakit zergatik, baina hitzaldietan lehenengo eta azken ideia eraman ohi ditugu etxera. Eta nik ere, lehenengo eta azkeneko itzulpenak ditut gogoan. Lehenengo lana unibertsitateko irakasle baten bitartez heldu zitzaigun ikaskide bati eta niri. Irlandako bake prozesuaren inguruko hitzaldi bat itzuli behar genuen. Guk ingelesetik euskarara eta gaztelaniara itzuli behar genuen eta jakintzat eman genuen, hizlariak bere interpretea ekarriko zuela, ingelesera itzultzeko. Baina ez zen hala izan. Eta hantxe topatu ginen, ingeleseko itzulpena ere egin beharrean. Unibertsitatean esaten zaigu zuzeneko itzulpenak beti ama hizkuntzara egin behar direla, nire kasuan euskarara eta gaztelerara; gero, lan-mundura jo eta horra lehenengo ustekabea. Hala ere, gaia oso interesgarria eta hurbilekoa zen, eta ez zen jardunaldi handi horietako bat, 50 lagun inguru bilduko ziren, oso etxekoa izan zen. Azkenekoa, Donostiako Zinemaldian izan da. Lehenengo aldia izan da aste oso batez aritu naizena Zinemaldirako itzulpenak egiten. Zuzendari, gidoilari eta aktoreek buruan duten hori azaltzea polita da, beraien barruan sartu behar duzu itzulpena egiteko, beraien sormen mundura.

kin eta beti pentsatzen dut hobea izan zitekeela. Baina, orain ez dut lan horretan jarraitzen, oso tarteka egiten dut lanen bat. Hori ere oso lan-esparru berezia da. Ikus-entzunezkoak itzultzen dituzunean garrantzitsuena irudia da, eta testuak horra egokitu behar dira. Jatorrizkoan esatariaren ahoan “u”-z bukatzen den hitz bat ezin duzu “a”-n bukatu, hitza eta irudia ez bailirateke elkarrekin joango.

Klixk! 36ko Gerrako biktimen oroimenez

Azaroaren 1ean ohikoa denez, 36ko Gerran hildako gudariak eta fusilatuak omentzeko baliatu zuen eguna herriko ezker abertzaleak. Kanposantuko Peña Gancheguiren oroigarria berriz ere lore eskaintzarako gune bihurtu zen.

Errekonozitua al da itzultzailearen lana? Nik uste dut baietz. Zuzeneko itzulpenena, behintzat, bai. Jendeak eskertzen du egiten duzun lana. Hala ere, egia da zerbait gaizki joan bada beti itzultzailearen errua izan ohi dela. Eta itzultzaileok izaten ditugu egun aldrebesak. Baina hizlariek ere bai. Badago lanik Euskal Herrian bat-bateko itzulpenaren arloan? Bai, geroz eta gehiago. Izan ziren urte motelagoak, krisi garaian, beste sektoreetan bezala. Baina orain berriz goraka doa. Gainera, ez gara asko aldibereko itzulpenak euskaratik eta euskarara egiten ditugun interprete autonomoak Euskal Herrian, 12 bat edo. Horietatik, gehienek beste lan batekin osatu behar izaten dugu jarduna -askok papereko itzulpenak egiten-. Pare bat izango dira zuzeneko itzulpenetik bizitzeko aukera dutenak lan-merkatu irekian.

Oiartzuar... rock!

Oiartzuarrocken doinuek astindu dituzte egun oso batez herriko tabernak. Estilo ezberdinetako musika egiten duten herriko bederatzi talde aritu ziren Ugaldetxoko Eskolek eta Oihartzun Guk-ek antolatutako jaialdian. Irudian, Landetxe plazan eguerdian egin zen bazkarirako paella prestatzen.

Interpretazio lan ona egiteko, nola prestatzen duzue saioa? Beti eskatzen diegu hizlariei esan behar dutena edo power pointa pasatzeko. Eta asko kostatzen da lortzea. Badirudi ematen badigute gure lana egiten ari direla, eta ez da hala. Interpretazio lan bat egin aurretik, hizlariari buruz eta hitzaldiaren gaiari buruzko dokumentazio lana egiten dugu. Baina asko errazten zaigu lana aurretik materiala badugu. Gainera, hartara, hizlariak esango duena ahalik eta zehatzen itzultzeko aukera izaten dugu. Hitzaldi bat ematera edo aurkezpen bat egitera doanak aurretik esan behar duen hori prestatzen orduak pasatu ditu, badaki zer den esan nahi duena. Batzuk irakurri egiten dute, eta oso desberdina da hizketaldi bat itzultzea edo irakurraldi bat. Eta batzuk oso onak dira irakurtzen. Eta irakurtzen ari diren hori itzultzen ere bai beste batzuk. Nik, horretan badut zer hobetua. Hizketan ari garenean etenaldiak daude, bukatu gabeko esaldiak, errepikatu egiten ditugu hitzak eta esaldiak, askoz espresiboagoak gara...

Bote luzean onenak, bizkaitarrak

Eguraldiarengatik atzeratuta, baina Euskal Herriko Bote Luzeko III. Txapelketako finala jokatu zuten aurreko asteburuan Beheko Plazan Gipuzkoa eta Bizkaia taldeek. Lehia estu-estua izan zen partidan eta luzapenean, baina azkenean, bizkaitarrak gailendu ziren 5-4.

Esperientzia ona izan da, beraz, bete-betean Zinemaldian lan egitea. Oso esperientzia polita. Badira zortzi bat urte Zinemaldian interpretazioak egiten ditudana, baina ez egunero, aurten bezala. Guk, gehienbat, publikoarentzako itzultzen dugu: galetan, prentsaurrekoetan... Zinemaldian hiru hizkuntza ofizial daudenez -euskara, gaztelania eta ingelesa- hiruretara itzuli behar izaten da dena. Aurten, gainera, Telmo Esnalen Dantza filma egon da Sail Ofizialean, eta beraiek aurkezpenetan euskaraz egin dute, beraz, nik haien hitzak euskaratik gaztelerara itzultzen nituen, eta beste kabina batean, gazteleratik ingelesera, nik esandakoak. ETBrentzako marrazki bizidunak eta dokumentalak itzul-tzen zenituela esan diguzu. Horiek ikustea suertatu zaizunean, gustura geratu izan zara zure lanarekin? Normalean, ez. Oso exijentea naiz nire buruare-

TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466

GUARDIAKO FARMAZIA: Azaroaren 9tik 15era

Egunez: Gorostiaga Ganzarain • Lartzabal, z/g • 943 49 43 48 Gauez: Arteche • Erdiko kalea, 26 (Errenteria) • 943 51 77 40


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.