udal aldizkaria
Prosa eta Poesia lehiaketako sariak banatu dira Abenduaren 4an egingo da sari banaketa aurrerantzean, Xabier Leteren heriotzaren urteurrena gogora ekartzeko XXXI. aldiz, ikasle oiartzuarren literatur lanik onenak saritu ditu Prosa eta Poesia lehiaketak. Aurten, abenduaren 4an egin da sari banaketa emanaldia, Xabier Lete poeta oiartzuarraren heriotzaren urteurrenean. Aurrerantzean, data hau mantenduko da.
Aurtengo epaimahaia hauek osatu dute: Pello Añorga Lopez; Sohalge Arbelaitz Kortabarria; Izar Azpiroz Iragorri; Imanol Irigoien Aranberri; Goiatz Labandibar Arbelaitz; Aingeru Palomo Zabala; Marijo Telletxea Tolosa; Intxixu AEK eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea. SARITUAK: Prosa: 1. saila: Aiara Inciarte Cintero eta Mireia Sagarra Martin. 2. saila: June Escano Urdanpilleta eta Maddi Mitxelena Iriondo. 3. saila: Aritz Aparicio Pagadizabal eta Lorea Kortajarena Mugika. 4. saila: Ekhi Astibia Getaria eta Lur Lopez Fraile. 5. saila: Udane Ibarguen Karrera eta Eider Ormaetxea Romero. 6. saila: Josu Ibarguren Elosegi eta Lur Gaztelumendi Beristain. Poesia: 3. saila: Araitz Irastorza Urruzola eta Lua Gonzalez Capelo. 4. saila: Ane Garmendia Irastorza eta Lur Lopez Fraile. 5. saila: Amaiur Aranburu Gorrotxategi eta Maren Elizetxea Castiñeyra. 6. saila: Malen Elizasu Manterola eta Leire Ugartemendia Arruabarrena.
17 emakumek eskatu dute laguntza bi urtean Momentu honetan udal zerbitzuek genero indarkeriako bederatzi kasu artatzen dituzte Azken bi urteetan, 17 emakumek eskatu dute genero indarkeriarengatik laguntza udal zerbitzuetan. Aurten, bederatzi kasu berri identifikatu dira Oiartzunen. Momentu honetan, udal zerbitzuek bederatzi kasu artatzen dituzte. Genero indarkeria pairatzen duten emakume askok seme-alabak dauzkate. Oiartzunen, 11 ume daude egoera horretan.
2018ko ABENDUA • 204. ZENBAKIA
Taxibus zerbitzua, Go Mobilityn
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako Go Mobility, mugikortasun iraunkorrari buruzko azokan Oiartzungo taxibus zerbitzua aurkeztu dute Eneritz Arbelaitz alkateordeak eta Koldo Elizasu Oiartzungo Taxilarien Elkarteko lehendakariak.
Indarkeria matxistak azaleratzen
Emakumeenganako indarkeria matxista dira eskubideak ukatzea edota komunikabideek erabiltzen duten hizkuntza eta errelatoa ere. Horiei begira jarri gara Las mujeres decididas dokumentalaren eta June Fernandez zein Nerea Barjolaren hitzaldian.
Ikasleekin, euskararen bilakaeraz
Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako ikasleek aste honetan UEMAko herrietan azken urteetan euskarak izan duen bilakaera ezagutzeko tailerretan parte hartu dute.
Emakumeenganako indarkeria matxista desagertzeko gizarte-eredua aldatu behar da. Bitartean, Udala genero indarkeria egoeran dauden emakumeak artatzen dituzten udal langileak formatzen ari da -udaltzainak eta gizarte zerbitzuetako langileak-.
Lau herribide konponduko dira datozen asteetan
Landetxe plazako biziberritzea lantzen
Argitu tailerra, etxean argindarra aurrezteko
Ergoienen, Gurutzen eta Ugaldetxon lau herribide konponduko dira. Txatola bidea (Ugaldetxo) txukuntzeko lanak dagoeneko hasi dira. Hauek bukatutakoan, Ergoiengo Txarondo Errota eta Ordozelai bideak konponduko dira, baita Gurutzeko Borrokazelaieta herribidea ere. Udalak 185.400 € bideratuko ditu mantenu lan horietara. Azken urteetan herribideen egoera hobetzeko egin diren lanen baitan kokatuta daude lau herribide hauek txukuntzeko proiektuak ere. Datorren urterako, 50.000 € erreserbatu dira herribideen mantenurako.
Landetxe plazaren biziberritzeari lotuta, bertako bizilagun eta erabiltzaileekin (merkatari, ostalari, zerbitzuak, Kataxulo gaztetxeko erabiltzaileak -Oihartzun Guk, Kuadrillategi, eragileak...- eta plaza erabiltzen duten kultur eragileak) saio bana egin da etorkizuneko plaza berrituak izan beharko lituzkeen ezaugarri nagusiak jasotzeko. Arkitekto taldekoeek eta Udaleko Hirigintza saileko teknikariek parte hartu dute saio horietan. Plazaren proiektua prest dagoenean bizilagunekin eta erabiltzaileekin partekatuko da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, eta Oiartzungo Udalak lagunduta, Argitu tailerra izango da hilaren 18an (asteartea) udaletxeko areto nagusian, 18:00etan. Etxean argindarra aurrezteko aholku praktikoak emango dira saio honetan. Tailerra doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da -hilaren 14a baino lehen-. Horretarako bi modu daude: edurne@ izadi21.eus helbide elektronikora idatzita edo 628 532 303 telefonora deituta. Izadi21 enpresako Xabi Esteban teknikaria izango da saioaren dinamizatzailea.
!
aski prexk aldizkaria
AIORA GARCIA: “Nutritzea ez da jatea bakarrik; ongi sentitzea, pentsamendu positiboak... ere bada” Aiora Garciak holistikoki begiratzen dio bere buruari. Jaten duguna al gara? Jaten dugunak asko eragiten digu, baina nutrizioa arlo bat gehiago da gure bizitzan; ez nuke esango jaten duguna garenik, baizik eta jaten duguna ere bagarela. Jaten duguna, sentitzen duguna, bizitza bizitzeko moduak... gara. Zeintzuk dira nutrizio holistikoaren oinarriak? Oso modan dagoen hitza da holismoa, baina oso zaharra da, Aristotelesek erabili zuen adierazteko hezurren, giharren... batura baino zerbait gehiago garela. Nutriziora eramanda, ez gara hidratoak edo proteinek gure gorputzean eragiten dutena bakarrik. Nutrizio holistikoan, garrantzia elikagai biziei ematen diegu, naturak ematen duenari -barazkiak, fruituak, haziak...-; jakiak nola konbinatzen ditugun; eta nondik jaten dugun, emozioekin lotura zuzena duelako. Jardueren %99a modu inkontzientean egiten ditugu; tartean, jatea. Burmuineko parte bat programatua daukagu gauzak modu automatikoan egiteko. Niri asko lagundu dit PNL-ak (programazio neuroliongustikoak), gure subkontzientearen azterketak. Nutriziora eramanda, laguntzen digu ikusten nondik eta zergatik jaten dugun. Beraz, ez dago aholku izarrik nutrizioan? Bakoitzak bizitza determinatu bat, egoera konkretu bat, emozio konkretu batzuk... dauzka eta aldakorrak dira. Ez dago ezer estandarrik. Pertsona ezagutu, aztertu eta bere beharretara egokitu behar da. Ez dago ezer perfektoa, ez da ezer ona edo txarra, ez dago jaki milagrosorik... Gure gorputza da miraria, eta gure gorputza eta emozioak ezagutzen baditugu, asko erraztuko digu munduarekiko harremana, tartean, elikadurarekin daukaguna. Aldatu al da zure bizitza honetan zabiltzanetik? Ezinbestekoa da norberak bere gorputzarekin esperimentatzea zer doakion ongi, zer ez eta bere bizitzara egokitzea. Aldatu da nire jateko modua, baina ez hainbeste. Aldatu dena bizitza ikusteko nire modua izan da, nire buruari erreparatzeko modua. Bizitzaren arlo guztietan kontzienteago izaten lagundu dit. Bizitza lore moduko bat da, atal ezberdinekin: lana, sexualitatea, bikotea, norbere buruaren ezagutza... Alor bakoitzean nola gauden erreparatu eta hobetu dezakegula uste dugunean oreka bilatzea da helburua. Helduen Tailerretan ikastaroa ematen ari zara. Zer lantzen duzue? Gozatu egiten dut saio horietan. Nutrizio tradizionaletik hartzen ditut lerro orokorrak -nola konbinatu elikagaiak, zer diren nutrienteak, ikuspuntu biologikoa...- eta emozioak, genetika, fisika kuantikoa, PNLa eta couchingarekin uztarketa egiten dut. %98an, nutrizioaz hitz egiten dugu baina emozioekin lotutako gaiak ere lantzen ditugu. Azkeneko klaseetan tipula eta baratxuria landu ditugu, jendarte honetan oso baloratuak diren gozagarriak. Saiatzen naiz mahai gainean ikuspuntu ezberdinak jartzen eta pentsarazten. Gauza bera egin genuen gatzarekin, kafearekin, perretxikoekin... Klaseak praktikoak eta parte-hartzaileak izan daitezen saiatzen naiz. Bi klase geratzen zaizkigu eta. ura eta fitoterapia landuko ditugu. Naturari arreta pixka bat jarriko bagenio, hobeto funtzionatuko genuke: zerbaitengatik da gaua gau, eguna egun; zerbaitengatik daude sasoiko produktu batzuk udan eta beste batzuk neguan... Gabonak ate joka ditugu. Asko jaten den garaia
eta emozio asko pizten dituena...
Nutritzea ez da jatea bakarrik. Ongi sentitzeak nutritzen gaitu, pentsamendu positiboek... Pozik bizitzeko jaio gara baina aldarrikatzen dut triste egoteko eskubidea, bestela ez dakigulako zer den pozik egotea. Gabonek ez dute izan beharrik jendez inguratuta egoteko momentua, edo bai. Nutrizio holistikoan dieta modeloak epe luzera ondo sentitzeko dira. Oreka da oinarria, baina tarteka, gutiziak primerakoak dira. Gabonei begira, nutrizio aldetik, gomendatuko nuke arraina jaten badugu, arrain familietatik tiratzeko otordu guztian, eta haragitik bada, berdin. Gorputzak eskertuko digu.
Klixk! ‘Hitzen lihoa’, Xabier Lete ardatz
Hitzen lihoa ekimena antolatu da lehen aldiz herrian. Xabier Lete izan da aurtengo ekitaldien ardatz nagusia. Mahai-ingurua, Ruper Ordorikaren kontzertua, transmisio ekintzak Kuadrillategi eta Abaraxka ludotekarekin eta, guztiaren ginga: San Esteban elizan egin zen kontzertu-errezitaldia, egin dira.
Zein da zure eskola erreferentea? Nik eskola higienista jarraitzen dut. Naturan jartzen du begirada: zikloak eta gure bioerritmoa errespetatzean. Nutrizio holistikoaren oinarria energia da: nola, zer eta zertarako jan bizitza honetan egin nahi ditudan gauzak egiteko. Elikagai biziekin nutriente osoak sartzen dira. Estomagoak ia ez du lanik egin behar eta energia ez du gastatzen liseriketan, beraz, beste gauza batzuetara bideratu daiteke indar hori.
Dadoa bota eta ‘Paeta zarrak erantzun’
Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Oihartzun Guk eta Abaraxka ludotekarekin elkarlanean, Paeta zarrak erantzun, Oiartzun eta oiartzuerari buruzko mahai-jolasaren txapelketa antolatu zuen abenduaren 1ean.
Nutrizioaren ingurua mito asko daude? Nutrizioaren inguruan baino, jakien eta dieten inguruan. Gorputza da zoragarria eta badaki nola egin behar duen lana. Kalitatezko produktuak sartzeak erraztuko du hobeto bizitzea, baina lo egiteak ere bai, eta pozik bizitzeak... Bizitza kudeaketarako coacha zara. Zer da bizitza kudeatzea? Asko entzuten da nahi dena ahal dela. Uste dut portzentaje handi batean hala dela, baina ez beti eta ez momentu guztietan. Erakutsi behar da triste egoteak abantailak ekarri ditzakela, gure gorputza errespetatu behar dugula eta oinarrizko emozioetatik ikasten dela. Bizitza kudeatzea errealizatua sentitzeko egin nahi dena lortzeko urratsak ematea da. Coach batek laguntzen du helburuetara heltzen baina pertsona da egiten duena. Denok ditugu baliabideak eta errekurtsoak gure baitan. Garrantzitsua da erreparatzea nolakoak garen. Aldatu edo hobetu nahi badugu, garrantzitsua da zerk mugatzen gaituen jakitea. Hor sartzen dira norberaren baloreak, patroiak, ohiturak... Parte inkontziente hori kontzientziara eraman behar dugu aldatu ahal izateko. Prozesu bat egin behar da helburu konkretuak lortzeko, baina errebindikatuz ez dagoela frakasorik, baizik eta ikaspena. Frustratzea ezinbestekoa da eta horrekin ere bizitzen ikasi behar da. Ez nuke erantzungo zer den bizitza kudeatzea, norberak erabaki behar baitu bere bizitza nola gestionatu nahi duen, baina coachak laguntzeko gaude.
Indarkeria matxistaren harresia eraisten
Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, Oiartzungo Feministen Asanbladak indarkeria matxistaren harresia eraitsi eta emakumeen arteko sareak josteko ekimen herritarra egin zuen Doneztebe plazan.
TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466
GUARDIAKO FARMAZIA: Abenduaren 7tik 13ra
Egunez: Gorostiaga Ganzarain • Lartzabal, z/g • 943 49 43 48 Gauez: Arteche • Erdiko kalea, 26 (Errenteria) • 943 51 77 40