udal aldizkaria
Herri artxiboa sortzeko ondare materiala inbentariatzen hasi da Udala Lehenengo faseak sei hilabeteko iraupena izango du Oiartzungo ondare historiko eta kulturalaren Herri Artxiboa osatzeko asmoz, argitalpenak, ikus-entzunezkoak eta material grafikoa identifikatzen eta inbentariatzen hasi da Udala. Lehenengo fase honek sei hilabeteko iraupena izango du eta Miren Amoriza errenteriarrak koordinatuko du. Besteak beste, hurrengo faseetan egin beharrekoa zehaztu eta lehentasunak markatzeko baliagarria izango da orain egiten den lana.
2019ko URTARRILA • 206. ZENBAKIA
Udaletxeko energia neurtzen
Oarsoaldea Garapen Agentzia udal eraikinetako tenperatu, hezetasuna eta CO2 isuriak neurtzen ari da egun hauetan. Oiartzungo kasuan, udaletxeko eraikin nagusiko datuak hartuko dira.
Iñaki Arbelaitz zenaren artxiboak ere garrantzia berezia izango du fase honetan, han dagoena aztertu eta baloratuko baita. Azken helburua, herritarren eskura jartzea bildutako materiala Udalak landu duen ondarearen proiektuaren azken helburua Oiartzungo ondare historiko eta kulturala herritarren eskura jartzea da, era egoki eta bateratuan.
Hilerriko kolunbarioak, erabilgarri
Kanposantuko kolunbarioak alokatzeko aukera martxan dago urtea hasi denetik. Udalak errautsak gordetzeko 72 toki prestatu ditu hilerrian, heriotza eta ondorengo errituak eta ohiturak gaur egungo behar eta eskaeretara egokitzeko.
Iñaki Arbelaitz zenaren artxibo pertsonala izango da in- Argitalpenak izango dira lehenengo fasean inbentariatuko diren material motetako bat. bentariatuko denetako bat.
Euskaraldiaz solasean Kike Amonarrizekin Herrian grabatutako flashmoba ere aurkeztuko da, udaletxean eta Abaraxka ludotekan Euskaraldian 1.759 oiartzuarrek parte hartu genuen ahobizi eta belarriprest gisa. Hamar egunez, euskaraz bizitzearen aldeko apustua egin genuen.
Liztor beltzaren 84 habia kendu dira
Liztor beltzaren (liztor asiatikoa) 84 habia kendu ziren iaz Oiartzunen. Udalak 1.230 € bideratu ditu bertako erlearentzako kaltegarria den liztorraren kontra.
Orain, Euskaraldiko Oiartzungo lantaldeak esperientziari buruzko solasaldia antolatu du hilaren 17rako (osteguna), udaletxeko areto nagusian, 18:00etan. Kike Amonarriz euskaltzale ezaguna ere bertan izango da. Euskaraldian bizitutakoak eta ondorengoak izango dira hizpide eta hausnarketarako gai. Ondoren, abenduaren 3an herrian grabatu zen flashmobaren bideo-aurkezpena izango da. Saioa bukatzeko, mokadutxoa eskainiko zaie hurbiltzen diren guztiei. Egun horretan bertan, Abaraxka ludotekan flashmobaren estreinaldia egingo da, haurrentzako (17:30ean).
‘Jainkoak ez dit barkatzen’ dokumentala, gaur
Urteko lehenengo ipuin kontaketa, asteazkenean
Atsolorra prestatzeko bilera, asteazkenean
Diru-laguntzen ordenantza martxan dago
Gaur (hilak 11) Josu Martinez zuzendari bilbotarraren Jainkoak ez dit barkatzen dokumentala ikusteko aukera izango da udaletxeko areto nagusian (18:30ean). Emanaldia bukatutakoan, Martinezekin tertulian aritzeko aukera ere izango da. Jainkoak ez dit barkatzen dokumentalak Lezo Urreiztietaren bizitza bitxia du hizpide. Donostiako Zinemaldiaren azkeneko edizioan, Zinemira sailean estreinatu zen. Berez, aurreko astean egitekoa zen emanaldia, baina zuzendariaren gaixoaldiarengatik atzeratu egin behar izan zen.
2019ko lehenengo ipuin-kontaketa izango da hilaren 16an (asteazkena). Datorren asteko saioa lau urtez goitiko haurrentzako prestatu du Lur Korta ipuin-kontalari oiartzuarrak -adina errespetatzea garrantzitsua da-. Manuel Lekuona bibliotekako beheko solairuan izango da kontaketa, 17:00etan. Orduerdi aurreratu denez, kontaketara hurbildu nahi duten guraso eta haurrei erne ibiltzeko eskatu nahi zaie. Ohi bezala, behin kontaketa hasita ezingo da aretora sartu. Haurren adina dela eta, saio honetan gurasoek kanpoan geratu beharko dute.
2018an jaiotako oiartzuarren atsolorra prestatzeko hurrengo bilera datorren ostegunean, hilak 17, izango da. Arratsaldeko 17:00etan elkartuko dira Udala eta gurasoak, martxoan ospatuko den festa antolatzen jarraitzeko. Iaz, 79 haur jaio ziren Oiartzunen. Horiei guztiei ongietorria ematea da atsolorraren helburua, euskal ohiturak eguneratuz, baina euskaraz eta euskal kulturan hezteko konpromisoa berretsiz. Komunitate gisa, gure ondorengoen ardura hartzeko errituala adierazten du atsolorrak gaur egun ere.
Diru-laguntzen ordenantza orokorra martxan da. Gizarte-Ongizate, Kirola, Kultura, Euskara, Ingurumena eta Feminismo sailetan lagun-tza eskatu behar duten eragile, norbanako eta elkarteentzako irizpide orokorrak zehaztu dira. Urtarrila, Kultura arloko eragileek eskaerak egiteko epea izango da. GizarteOngizate arloan urte osoan egin ahalko dira eskaerak. Beste sailetan, epea heltzean jakinaraziko du Udalak. Sail bakoitzak, Ogasun sailarekin elkarlanean, aurkezpenak antolatu ditu eragile eta elkarteei irizpideak azaltzeko.
!
aski prexk aldizkaria
BEGOÑA BERGARETXE: “Oiartzungo organoak txikitan ere nolabaiteko mirespena sorrarazten zuen nigan” Begoña Bergaretxek esan dezake DNA-n itsatsita daramala musikarako zaletasuna. Pianoko goi-mailako ikasketak egin zituen baina autodidakta da organoan. “Txikitan Juanito Arozenarekin ikasi nuen txistua bi bat urtez, baina gero pianoarekin hasi nintzen eta txistua alde batera utzi nuen. Nolanahi ere, badut noizbait berriz ere txistuari ekiteko gogoa”, aitortu digu. Zuen etxean musikarekiko zaletasuna izan da: Jon anaia; Trini izeba; Irune eta Xabier lehengusuak… Nola akordatzen duzu musika nola bizitu izan den zuenean? Bai, musikazaleak izan gara familian. Aitonak ere eskusoinua eta klarinete baxua jotzen zituen. Eskusoinua jendaurrean jotzen zuen gaztea zela Altzibarren. Amak ere pianoarekiko zaletasuna betidanik izan du eta jo ere egiten ditu hainbat pieza. Musika klasikoa txikitatik entzun izan dugu etxean. Maiz, musika klasikoa jartzen zigun goizetan amak eta nire gela tokadiskosa zegoen tokitik gertu zegoenez, musika entzunez esnatzen nintzen. Giro hori izan zen pianoarekiko nire zaletasuna esnarazi zuena. Organoa jotzen noiz eta nolatan hasi zinen? Duela 32 bat urte hasi nintzen organoa ezagutzen. Garai hartan ez zen ia inor Oiartzunen mezetan jotzen zuenik (nahiz eta Jose Manuel Azkue urtero etortzen zen Xanisteban eguneko mezetan jotzera eta organo kontzerturen bat antolatzen zen noizean behin). Pianoa ikasten ari nintzela jakinik, esan zidaten ea Eguberrietan eta jaunartzeetan-eta jotzeko prest egongo nintzatekeen eta horrela hasi nintzen, mezaren martxa ongi ezagutzen zuen pertsona bat ondoan nuela eta Periko Mitxelena kantuan. Horrela urte gutxi batzuk egin ondoren kanpora joan nintzen eta horretan gelditu zen gauza. 1998an itzuli nintzen eta 2000. urtean, Boni Urkizu parroko zela, bera hasi zen organoaren erabilera sustatzeko zer egin pentsatzen eta boskote bat hasi ginen igandeetako mezetan eta hiletetan jotzen. Eta nola entsaiatzen duzu? Organo bat ez dago edonoren eskura... Pianoa erabiltzen dut musika-lan berriak ikasteko eta ikasita dauzkadanean gure elizako organora joaten naiz eta ikasitakoa organora egokitzen dut: zein erregistro erabiliko ditudan erabakitzen dut, zein konbinazio... Pedalari dagozkion notak, horiek bai, organoan bertan ikasten ditut. Oiartzungo organoa ongi ezagutzen dut, baina organo bakoitza mundu bat da eta ezagutzen ez den organo batean jotzeak egokitzapen lan dexente eman dezake. Oiartzungo elizako organoa berezia da zuretzat? Organo hori berezia da niretzako urteetako harremana dugulako, eta txikitan ere, Jose Manuel Azkue zela eta, beti nolabaitako mirespena sorrarazten zuelako nigan. Baina horrez gain, Oiartzungo elizako organoa perla txiki bat da. Cavaillé-Coll père et fils organogileek egindakoa da (bibolinez hitz egitean Stradivarius esatea bezala da), Pariseko Saint-Sulpice elizatik Oiartzunera ekarria. Instrumentu berezia da, txikia, baina soinu aldetik oso aberatsa. Xabier Lete -zure lehengusua zena- kantu bidez gogora ekartzeko ekitaldian parte hartu zenuen. Organoarekin bi pieza jo zenituen. Kantu horiek aukeratzeko motibo berezirik izan zenuen? Sinisten dut antolatzaileek proposatu zidaten, eta berehala eman nuen baiezkoa, oso lan egokia iruditzen baitzitzaidan horrelako ekitaldi bati
hasiera emateko, Leteren hasierako existentzialismoa gogora ekarriz. Xalbadorren heriotzean neuk proposatu nuen, zalantzak izan banituen ere. Alde batetik, asko abestu izan den abestia da, oso entzuna, bai lagunartean bai momentu hunkigarrietan… Bestalde, Xabier beraren izaera bete-betean islatzen duen poema da eta gure kontzientzian oso errotuta dagoen kantua, ereserki bat. Horregatik erabaki nuen abesti hori proposatzea.
Klixk! Elkartasuna zortziko handian
Punta-puntako bertsolarien bilgune izaten da Etxeratek urtero Oiartzunen antolatzen duen elkartasun bertso saioa. Aurten ere ez da gutxiago izan: Amets Arzallus; Andoni Egaña; Nerea Ibarzabal; Oihana Iguaran; Unai Iturriaga; Eneko Lazkoz; Maialen Lujanbio eta Jon Martinek erantzun zituzten Amaia Agirrek jarritako gaiak.
Euskal Herrian ez ezik, munduan barrena aritu zara kontzertuak ematen. Instrumentu errekonozitua al da organoa? Organoan autodidakta naiz, esparru jakinetan bakarrik jotzen dut. Kanpoan jo izan dut, Panaman, eta berriz ere badut beste proiektu bat Panaman organoa jotzeko, senarrarekin batera. Baina bizitzan gertatzen diren karanbola horietako bat da hori. Bost urte pasa genituen Panaman eta musikaren arloko hainbat proiektutan parte hartu nuen. Harreman handia dugu herrialde horrekin eta hortik sortu zaigu Panaman organoa jotzeko aukera, besterik gabe. Urte haietan hasitako lanen jarraipen gisa ulertzen dugu orain Panaman egiten dugun interpretazio lana. Baina bai, organoa oso instrumentu errekonozitua da munduan. Organorako musika-errepertorio bikaina dago eta inprobisazioan maisu apartak daude. Jendeak elizarekin identifikatzen du eta hor aurreiritzi asko sor daitezte beharbada.
Kilometrorik ez egiteko, korrika
228 korrikalarik parte hartu dute aurtengo elkartasun lasterketan. Bizkorrenak Aritz Leonet Aranburu eta Ane Etxebeste Sanzberro izan ziren. Nesken podiuma, oso-osorik korrikalari oiartzuarrek osatu zuten: Etxebesterekin batera, Eneritz Arbelaitz eta Olatz Mitxelenak osatu zuten hiruko bizkorrena. Kirolarien %68a izan zen oiartzuarra eta %31,58a, emakumezkoa.
80. hamarkadan, Oiartzunen sortutako Azala taldean aritu zinen. Garai hura nola akordatzen duzu? Oso laburra izan zen, baina entseguetan oso ongi pasatzen nuen. Disko bat grabatu zuen taldeak eta pianojole lanak egin nituen orduan. Ez nintzen iritsi jendaurrean jotzera. Euskal folk musikagintzaren urrezko garaiak pasatu dira? Bai, badirudi euskal folkaren urrezko garaiak pixka bat pasatu direla. Oskorri bezalako taldeek eta trikiti-musika modernizatu zuten trikitilari bikote haiek pasa dira, agian. Nolanahi ere, munduko herriek beren sustraiei eusteko bidean kultur elementu asko berreskuratu da eta berreskuratzen ari da, musika barne. Musika horri buruzko ikerlan sistematiko asko egiten ari da. Nire ustez folka beste eskala batean edo beste esparru batzuetan lantzen jarraitzen da, herrialde batzuetan besteetan baino gehiago. Nik folka baino gehiago (musika folkloriko modernoa dela ulertuz), munduko herri-musikak arrunt gogoko ditut. Oso musika interesgarria da eta ezagutzea oso garrantzitsua da, herrien eta pertsonen arteko arteko ulermena eta tolerantzia lantzeko.
Horra, horra Olentzero eta Maridomingi!
Olentzero eta Maridomingiren bisitak poztu ditu aurten ere oiartzuar ttikienak. Astoak lagunduta eta ikatz pixka bat saskian badaezpada gordeta zutela, Legarreko maldan behera eta udaletx barrutik iritsi ziren, laguntzailez inguraturik.
TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Urmendi Haur Eskola: 943 26 00 86 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466
GUARDIAKO FARMAZIA: Urtarrilaren 11tik 17ra
Egunez: Agirrezabalaga • Arraskuelarre, z/g • 943 49 14 95 Gauez: Pages Aseginolaza • Biteri, 11 (Errenteria) • 943 52 45 12